Agiri mota
Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita
hamazazpiko apirilaren bederatzigarrena. Arratseko zazpietan hasi du Udalak
OSOKO BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian; Mikel Arrizabalaga
Pikabea (alkatea) lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek ere bertan direla:
Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel
Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Jose Luis Ruiz Navarro, Rafael
Salaberria Etxezurieta, Jesús Mª Martiarena
Jaka, Jose Mª Boto Sancho, Nicanor
Barradas Piris, Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde González eta
Iñake Urrestarazu
Azurmendi.
Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza, eta Pello Goikoetxea Agirrek interpretaritza.
Alkateak plenoa hastearekin batera ohartarazi du badela urjentziaz aurkeztuko den gai bat: Udal aurrekontuen aldaketa, Kiroldegian egin nahi diren aldaketen gainkosturako diru nahikoa edukitzeko. Aztergaietan Kiroldegiko aldaketak onartuz gero planteatuko omen du, hau da, bigarren gaiaren ondoren. Ondorioz aztergaiko gaiak orden berria izango dute 2. puntutik aurrera.
1.- AKTAK ONARTZEA: 1996KO ABENDUAREN 11KOA (BILKURA OHIKOA) ETA 1997KO OTSAILAREN 12KOA ETA 26KOA (BILKURA OHIZ KANPOKOAK).
Hiru aktak dauden eran onartu dituzte, ezeren aldaketarik egin gabe.
2.- ONARTZEA KIROLDEGIAREN PROIEKTUARI EGINDAKO ALDAKETAK.
Alkateak Hirigintza batzordearen diktamena onartzea proposatu dio Osoko Bilkurari.
Diktamenak honela dio hitzez hitz:
“Orain eraikitzen ari diren proiektuak “Udalaren kiroldegia egitea 1. Sistema Orokorrean” du izena, Juan Azcue Toledok (arkitektuak) egina da, 1994ko abenduan ikus-onetsia eta 1994ko abenduaren 16an onartua Udalaren Osoko Bilkuran.
Eraikitzen ari direlarik, ordea, proiektuari bi aldaketa egitea komeni dela ikusi dute: frontoiaren altura handitzea, bat, eta entreplanta egitea harmailen azpian, bestea.
Lehenbiziko aldaketa egiteko frontoiaren teilatua aldatu behar da, altxatu egin behar da; hartara, arauzkoa izango da frontoia. Bigarren aldaketa egiteko entreplanta egin behar da beheko solairuaren (aldagelak joango diren tokia) eta lehenbiziko solairuko forjatuaren artean.
Bi aldaketa horiei aterabidea emango dien proiektu teknikoa hasierako proiektua egin zuenak berak egin du, hau da, Juan Azcue Toledok, eta 1997ko otsailaren 12an ikus-onetsia dago. Udaleko arkitektu asesorearen informea ere proiektuaren aldekoa da.
Proiektua eraikitzea 7.159.892 PTA kostatuko da. Lana emateko, beraz, partida bat izendatu beharko da Aurrekontuan.
Planteatutako aldaketek eskatzen dutena da, bestetik, aldaketak egitea hasierako proiektua egiteko lanak hartuta dauzkan enpresari (UTE Lezo, Aldi Baterako Enpresa Elkartea) ematea.
Horiek horrela direla, Hirigintza Batzordeak, batzordeko lehendakari eta Herri Batasunaren ordezkari denak aldeko botoa eman baitu, Eusko Alkartasunakoa astenitu egin baita eta Euskadiko Partidu Sozialista-PSOEko ordezkariak kontrako botoa eman baitu, behean heldu diren erabakiak hartu ditzan proposatu behar dio Osoko Bilkurari:
BAT: Onartzea “Lezoko kiroldegiaren proiektuari egindako aldaketak” deritzon proiektua, Juan Azcue Toledok (arkitektuak) egina, 1997ko otsailaren 12an ikus-onetsia eta eraikitzea 7.159.892 pta. kostatuko dena.
BI: Aldaketa horiek egiteko adina diru izendatuta jartzea Aurrekontuan.
HIRU: UTE Lezori ematea, hasierako proiektuko lanak egitea hartuta daukan enpresari, aldaketak egiteko proiektuko lanak, proiektuan heldu diren prezioetan. Lan berri horiek emateak handitu egiten du lehen emandako kontratuaren balioa; ez du aldatzen, ordea, kiroldegia bukatzeko jarritako epea. Kontratu berria izenpetzeko orduan, berriz, egokitu egin behar du lanak hartuta dauzkan enpresak hasierako lanak hartzekoan jarri zuen behin betiko bermea.
LAU: Aldaketaren berri ematea Gipuzkoa Foru Aldundiko Gazteria eta Kirolak Departamentuari.”
Iñake Urrestarazuk dio EAren ustez ez dela diktamena onartu behar; alde batetik, Aurrekontuetan nahiko dirurik ez dagoelako, eta, bestetik, frontoiaren altuera aldatzearen arrazoia garajeen altuera gehitu izana delako, kontratistak berak bere kabuz egindakoa, eta, ondorioz, kontratistaren kontura beharko lukeela gainkostu honek.
Alkateak dio hori ez dela horrela, frontoiaren altuera ez dela aldatzen, aldatzen dena estruktura bera dela, estrukturak dituen burniak beste modu batera ipintzen direla pilotak frontisa ukitu ondoren egiten duen parabola egin ahal izateko.
Iñake Urrestarazu ez da ados azaldu esplikazio horrekin, eta aipatu dituen arrazoiei eutsi egin die.
Jose Maria Botok kiroldegiko proiektuaren gabezien ondorio dela dio diktamena. Proiektua pobrea eta garestia omen zen, hauteskunde garairako prestatua. Hasieratik ezagutzen zen arazoa omen da frontoia ez zela araudizkoa, eta oraingo gehiago ordaintze hau lehengo hanka sartzeak ekarria omen da. Hori ikusita, zalantzak omen ditu guztiekin, Udal politikariekin eta teknikoekin. Dena den, ikusteko omen dago aldaketa honekin frontoia araudizkoa izango den ala ez.
Pello Garbizuk dio onartzea proposatzen diren aldaketako bat behintzat egina dagoela eta ez dela bidezkoa plenoari proposatzea egindako lan batentzako baimena, horrek aurretik behar zuela. Horregatik, ez omen du botatuko.
Jesus Mari Martiarenak, proposamenaren aurkako iritziei erantzunez, esan du frontoi batek, araudizkoa izateko, 35 metro behar dituela luzeran, eta honek badituela. Era berean, dio aldaketa honetan ez duela zer ikusirik garajeen altura aldaketak. Garbizuri esan dio ea non egon den legealdi honetan, gaur arte ez baita azaldu egindako bilkuretara.
Alkateak diktamenaren bozketa planteatu du eta idazkariak aurrekontuetan kontsignaziorik ez dagoen oharpenari buruz dio gai hau bozkatu ondoren urjentziz aurrekontuetako kreditu aldaketa planteatuko zaiola bilkurari, gastu hau egin ahal izateko.
Bozketan, diktamenaren aldeko zortzi boto eman dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga), HBko gainontzeko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mari Martiarenarena); aurkako bi: PSE/PSOEko bi zinegotzienak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas); eta hiru astentzio EAko bi zinegotzienak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu) eta EAJko batena (Pello Garbizu).
Beraz, ondorengo akordioa hartu da:
BAT: Onartzea “Lezoko kiroldegiaren proiektuari egindako aldaketak” deritzon proiektua, Juan Azcue Toledok (arkitektuak) egina, 1997ko otsailaren 12an ikus-onetsia eta eraikitzea 7.159.892 PTA kostatuko dena.

3.- URJENTZIAZ: UDAL AURREKONTUEN ALDAKETA, KIROLDEGIAN EGIN NAHI DIREN ALDAKETEN GAINKOSTURAKO DIRU NAHIKOA EDUKITZEKO.
Aurretik erabakitako gaiarekin zerikusi zuzena duen kreditu aldaketa proposatu du alkateak. Espedientea osatua omen dago, beharrezko den kontuhartzailearen txosten eta guzti. Gai-zerrendan ez dagoenez, urjentziaz tratatzeko eskatu dio Osoko Bilkurari.
Gaia eztabaidatu eta bozkatu ahal izateko –urjentziaz aurkeztu baita–, Osoko Bilkurakideen gehiengo osoaren aldeko botoa behar du. Hala, zortzi zinegotzi alde azaldu dira: alkatea (Mikel Arrizabalaga), HBko gainontzeko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mari Martiarenarena); aurkako bi: PSE/PSOEko bi zinegotzienak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas); eta hiru astentzio: EAko bi zinegotzienak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu) eta EAJko batena (Pello Garbizu). Onartu egin da, beraz, gaiaren urjentzia.
Ondoren, alkateak akordio proposamena onartzea proposatu du. Zinegotzi guztiei banatu zaie aurrekontu aldaketen laburpena. Zenbaitek galdetu du ea zergatik aldaketaren diru kopurua gutxiago den onartutako proiektuaren aurrekontuarena baino. Alkateak argitu du lehendik ere kantitate bat soberan zegoela orain handitzen den partidan eta orain proposatzen den kopuruarekin nahiko dela proiektu aldaketa ordaintzeko.
Proposamenak honela dio:
“Aztertu dut gastuetako aurrekontuko partida batzuk transferituta kredituak aldatzeko espedientea, eta 30003 zenbakia jarrita izendatu ondoren, behean heldu den erabakia har dezan proposatu nahi diot Osoko Bilkurari. ERABAKIA:
Onartzea goian adierazitako kredituak aldatzeko espedientea, “POLIKIROLDEGIA” izeneko partida 6.039.692 pta handitzeko beste kreditu batzuetatik kenduta.”
Bozketan, aldeko zortzi boto eman dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga), HBko gainontzeko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mari Martiarenarena); aurkako bi: PSE/PSOEko bi zinegotzienak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas); eta hiru astentzio: EAko bi zinegotzienak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu) eta EAJko batena (Pello Garbizu). Beraz, hurrengo erabakia hartu da:
BAT: Onartzea kredituak aldatzeko 30003 espedientea, “POLIKIROLDEGIA” izeneko partida 6.039.692 PTA handitzeko beste kreditu batzuetatik kenduta.
4.- ONARTZEA UDALEKO LANPOSTU ZERRENDAN EGIN NAHI DIREN ALDAKETAK ETA LANPOSTU BERRIAK BETETZEA ARAUTUKO DUEN LANGILE PLANA.
Alkateak proposamenaren aurkezpena egin du. Deialdiarekin batera bidalitako proposamenaren memorian dioen bezala, dirua aurreratu eta zerbitzuak hobetu asmotan aurkeztutako proposamena dela dio: udaltzaingoaren plantila murriztu, bi langile gutxigoarekin utziz, eta obra brigada bi horiekin osatu. Bestalde, eraikitzen ari den kiroldegirako bi lanpostu aurrikusten dira.
Gaia diktaminatzeko deitutako Barne Batzordean quorumik egon ez zenez, gaia diktaminatu gabe dagoela ohartarazi du alkateak, bozkatzeko aurrez urjentziaz tratatzea onartu beharko delarik.
Ondoren, Iñake Urrestarazuk hartu du hitza. Lehenik dio euskaraz bidalitako dokumentazioa ez datorrela bat erdaraz bidalitakoarekin. Eta ezta enplegu planean lanpostuak betetzeko aipatutako era eta lanpostuen zerrendan, koadroan, jaso dena.
Eusko Alkartasuna ez dago ados proposamenarekin. Proposatutako lanpostuen funtzioak eta soldata mailak ez omen datoz bat gaur egun dauden funtzio eta mailekin, lehen zegoen oreka hautsi egiten omen du proposamenak. Adibidez, kirol istalazioetako zuzendariari aurrikusitako maila ez omen dator bat orain arte ikasketa maila bereko beste lanpostuekin, haren arabera 11. maila baitzegokion eta ez 15.a. Brigadakoei aurrikusitako maila eta konplementoak ere langileen arteko desberdintasunak areagotu egiten dituela salatu du I. Urrestarazuk.
Ez du ulertzen hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko epea zergatik luzatu den 1999. urtera arte kirol istalazioetako zuzendariaren kasuan. Bestalde, zentzuzkoa iruditzen zaio funtzio horietarako erdi mailako titulu bat eskatzea.
Ez omen dago ados Urrestarazu brigadarako aurrikusitako koordinatzaile eta almazenero lanpostuak Udaltzaingotik betetzearekin, gutxienik udal langile guztiek izan behar baitzuen aukera, ez eta, ez omen dago ados, izendapena zuzenean egitearekin, inolako aurre lehiaketarik gabe.
Azkenik, harritzen omen da koordinatzaileak burutu behar dituen lanerako inor aurkitzearekin, eskatzen zaion eskola maila ikusirik.
Jose Mari Boto ez omen dago ados proposamenarekin. I. Urrestarazuk salatutakoarekin bat, proposamen idatzietan agertzen diren akatsak kritikatu ditu: horien arabera ez dela garbi gelditzen lanpostuak betetzeko erabiliko den formula zein den: merituen lehiaketa edo lehiaketa-oposaketa.
Ez dago ados lanpostu berriak betetzeko aukera udaltzainek bakarrik izatearekin. Esaten omen da udaltzain gehiegi daudela, baina gero beti kontratatzen dela. Alper bidaia iruditzen zaio orain beste arlo batera bi udaltzain pasatzea gero udaltzainen beharretarako kontratazioak egiteko. Ez dio zentzurik aurkitzen, beti ere kontutan izanik udaltzain on bat kontratatzea ofizial on bat kontratatzea baino zailagoa dela.
Obretako brigada eratzearekin ados omen dago, baina ez eratu nahi den modukoa. Ez omen du ulertzen zer koordinatu behar duen koordinatzaileak (beste hiru langile gelditzen baitira) edo zer almazenatu behar duen almazeneroak (bi langileen materialak) edo, zenbait lanen arduraduna nahastua dagoenez, nor den erosketen arduradun: koordinatzailea, almazeneroa edo inor ere ez.
Ez omen du ulertzen zergatik desagertu diren plantilatik ofizialak eta igeltsero eta iturgina azaldu, gaur egun eginkizun horiek beteak baitaude.
Ez dago ados kirol istalazioetako zuzendariari eskatutako ikasketa mailarekin: bere ustetan erdi mailako edo goi mailako titulua eskatu behar baitzitzaion halako eginkizunak egin behar dituenari.
Guzti honek susmo txarra ematen omen dio Botori. Ez omen daki garbi zer dagoen guzti honen atzetik, baina denborak argituko duela dio.
Pello Garbizuren ustetan udaltzainetan jendea soberan dagoela erabakitzeko abiapuntua udaltzaingoa bera omen da: bere eginkizunak zehaztu, eginkizun horiek burutzeko plantila erabaki eta abar. Bere irudikoz, arazo bat soluzionatzeko beste handiago bat sortuko omen da erabaki proposamena aurrera aterata.
Bestalde, kiroldegirako ez zaio egokia iruditzen jestio zuzena, defizitarioa izango omen da, kontzesioa askoz egokiagoa eta hedatuagoa omen dago .
Bere ustetan akatsa da brigada handitzea, enpresak daudelako lan horiek egiteko, jestioan eta prezioetan merkeagoak direnak Udalarentzat.
Alkateak dio ikuspuntu guztiak direla errespetagarriak, baina, HBk egina duela bere aukera, proposamenaren hitzaurrean jasotzen diren arrazoiengatik proposatzen diren akordioetan jasotzen dena. Hori esanik, gaia diktaminatu gabe dagoenez, urjentziaz, bilkura honetan tratatu ahal izateko batzarkideen aldeko botoa eskatu du. Urjentziak aldeko zortzi boto jaso ditu: alkatearena (Mikel Arrizabalaga), HBko gainontzeko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mari Martiarenarena); astentzio bat: EAJko zinegotzi batena (Pello Garbizu); eta lau ezezko: PSE/PSOEko bi zinegotzienak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas) eta EAko bi zinegotzienak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu).
Urjentzia onartu denez, akordio proposamena onartzea proposatu du alkateak. Baiezkoak zortzi boto izan dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga), HBko gainontzeko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mari Martiarenarena); eta bost ezezkoak: PSE/PSOEko bi zinegotzienak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas), EAko bi zinegotzienak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu) eta EAJko batena (Pello Garbizu). Beraz, akordio proposamena onartu egin da, ondorengo erabakiak hartuz:
BAT: Onartzea Langile Plana, neurri hauek dakartzana besteak beste:
1.- Aldaketak lanpostuen zerrendan eta plantilan, antolaketa-egitura eta lanpostu berrien politikaren ondorioz etorritakoak.
2.- Sobera dauden sailetako langileak falta direnetarako izendatzea.
3.- Barne promozioak eta deialdi murriztuak eginda betetzea lanpostuak.
BI: Hona hemen lanpostuen zerrendan izango diren aldaketak:
1.- Sortuko diren lanpostuak:
Lanpostuaren izena: UDALAREN KIROL-ISTALAZIOEN ZUZENDARIA.
Kultura sailaren barnean izango da.
Plaza: Udalaren kirol-istalazioen zuzendaria.
Betetzeko modua: azterketa eta meritu bidezko lehiaketa.
Errejimen juridikoa: funtzionarioa.
Egoera: bete gabe.
Sailkapen taldea: C.
Maila (behin-behingoa):15a.
Hizkuntza-eskakizuna: 3.a. Derrigortasun data: 1999ko uztaila.
Behar den titulazioa: Batxilerra, Lanbide Heziketa bigarren gradukoa edo balio bereko beste tituluren bat.
Berariazko eskakizunak: funtzionario edo laboral plazaren jabe izatea Lezoko Udalean eta bi urte baino antzinatasun handiagoa izatea.
Lanpostuak dituen eginkizunak: ikusi proposamenaren I. Eraskina.
Lanpostuaren izena: UDALAREN KIROL-ISTALAZIOETAKO LAGUNTZAILEA.
Kultura sailaren barnean izango da.
Plaza: Udalaren kirol-istalazioetako laguntzailea.

Sailkapen taldea: D.
Maila (behin-behingoz): 9a.
Hizkuntza-eskakizuna: 2.a. Derrigortasun data duena.
Behar den titulazioa: Eskola graduatua.

Lanpostuaren izena: UDALAREN KIROL-ISTALAZIOEI KONTU EGITEKO LANGILEAK.
Obra eta zerbitzuen sailean izango da.
Plaza: Udalaren istalazioei kontu egiteko langilea. Iturgina.

Sailkapen taldea: E/D.
Maila (behin-behingoa): 9a.
Osagarria prest egoteagatik: %20.

Behar den titulazioa: Eskola agiria edo balio berekoren bat.

Lanpostuak dituen eginkizunak: ikusi proposamenaren II. Eraskina.
Lanpostuaren izena: UDALAREN ISTALAZIOEI KONTU EGITEKO LANGILEAK.
Obra eta zerbitzuen sailean izango da.
Plaza: Udalaren istalazioei kontu egiteko langilea. Igeltseroa.

Plaza: Udalaren istalazioei kontu egiteko langilea. Almazeneroa.

Plaza: Udalaren istalazioei kontu egiteko langilea. Koordinadorea.

Udaltzainetan sobera dauden langileak almazenero eta koordinadore jarrita beteko dira bi lanpostu horiek.
Iturginaren eta igeltseroaren tokia, berriz, indarrean dauden legeen arabera, langileak zerbitzu-eginkizunetan izendatuta egingo da, eta, ondoren, barne promozioan eskainiko dira.
Prest egoteagatikako osagarriak dakarrena da obretako brigadan diren lau langileek lanera etorri behar dutela gauez, jai egunez edo ohiko ordutegiz kanpora herriko festetan edo bestelako ospakizun edo egoera ohiz kanpokotan. Ohiko ordutegiaz kanpora egindako ordu horiek guztiak ez dira extra joko, eta ezta gaueko edo jai-eguneko ordu ere ordaintzeko garaian. Urtean lan egin beharreko orduak Udaleko langileen lan-hitzarmenak jarriko ditu.
2.- Lanpostuen zerrendatik eta plantilatik kenduko diren lanpostuak:
- Lanpostuaren izena: eletrizista kapataza.
- Lanpostuaren izena: iturgin ofiziala.
- Lanpostuaren izena: igeltsero ofiziala.
- Lanpostuaren izena: peoia, uren arduraduna.
- Lanpostuaren izena: peoia, eginkizun askotarikoa.
- Lanpostuaren izena: bi udaltzain lanpostu.
Lanpostuak hutsik gelditutakoan kenduko dira lanpostu guztiak ere.
3.- Proposamen honetan adierazitako lanpostuak berriz izendatzeko aldaketen arabera aldatuko da plantila ere. Kendutako lanpostuen plazak, berriz, deuseztutzat jota daude.
HIRU: Bi pausutan beteko dira, Lan Eskaintza Publikoa egin baino lehen, lanpostuak:
1.- Sobera dauden eremuetatik faltan dituzten eremuetara pasatzea langileak.
2.- Lezoko Unibertsitateko Udalekoei bakarrik dei eginda betetzea, lehiaketa murriztuaren bidez, lanpostuak.
5.- BI UDALTZAIN LANGILE PLANEAN PLANTEATUTAKO LANPOSTU BERRIETAKO BITARAKO IZENDATZEA.
Alkateak proposamenaren berri eman du. Proposamenak honela dio:
“Udaleko lanpostuen zerrendan eta plantilan egindako aldaketaren ondoren, eta Pertsonal Planaren ondorioz, Udaltzaingotik udal brigadara bi langile pasatzearen aldeko proposamena da hau.
Udaltzaingoan langileak sobran eta obretako brigadan faltan daudela jotzen du Langile Planak.
Izan ere, iaztik hasita ari dira bi udaltzain, martxoaz geroztik bat eta uztailaz geroztik bestea, eginkizun askotariko peoi lanak egiten brigadan, zerbitzu eginkizunetan izendatuta. Esperientzia ona gertatu da.
Hori horrela, Udaltzaingoko plantila guztiarekin hitz egin eta ordezkaritza sindikalarekin hitzartu ondoren, behean heldu diren erabakiak har ditzan proposatzen zaio Osoko Bilkurari, baldin eta, ordea, lanpostuen zerrenda eta plantila aldatzea onartzen badu. Hona proposamena:
BAT: Brigadako koordinadore postura pasatzea behin betiko Xabier Sarasola Salaberria, orain arte udaltzain izan dena; izan ere, langileak sobran dauden sailak eta faltan direnak egokitzeak hori ekarri baitu.
BI: Brigadako almazenero postura pasatzea behin betiko Juan Mari Zabala Burgete, orain arte udaltzain izan dena; izan ere, bai baita almazenero postua lanpostuen zerrendan, eta langileak sobran dauden sailak eta faltan direnak egokitzeak ere hori ekarri baitu.
HIRU: Izendatzea derrigorrez egin denez, borondatezko eszedentzian daudela joko da, eta ez dute lanposturik gordeta izango Udaltzaingoan.
LAU: Erabakia hartu eta 10 eguneko epean burutuko da aldaketa.
BOST:Lanpostuen zerrendan izan diren aldaketen eta adskripzio berrien eraginez, berriz, baliorik gabe geldituko da bi langile horiek zerbitzu eginkizunetan egotea, eginkizun askotariko peoi lanak egiten aritzea. (1996ko otsailaren 22an eta uztailaren 9an erabaki zuen Osoko Bilkurak horiek zerbitzu eginkizunetan izendatzea; eta abenduaren 31n ateratako dekretuak egoera luzatzea).”
Alkatearen iritziz oso esperientzia positiboa izan da urtebetez bi udaltzain zerbitzu aldian edukitzea brigadan. Esperientzia horretaz baliatuz, proposamen hau egitera ausartu egiten omen da.
Iñake Urrestarazuk galdera luzatu die alkateari eta Hazienda gaietarako delegatuari: ea txosten ekonomikorik duten erabakia arrazoitzen edo justifikatzen duenik.
Alkateak dio aurreko urtetako aurrekontuen kitapenetan garbi azaldu dela zerbitzu aldi horrek pertsonal gastuetan eragina izan duela.
Jose Mari Botok bere desadostasuna azaldu du. Ez zaio iruditzen erabakiak eragin onik izango duenik. Espedientean pertsona horiek eginkizun horietarako gai diren dioen txostena izan beharko zela dio. Izendapen zuzena, a dedo, egiten diren horietakoa omen da hau, gehiago ordaintzea beste helbururik ez duena.
Idazkariak ohartarazi du berregokitze kasu honetan lehiaketa behar zela, horrela ohartarazi zuela enplegu plana jasotzen den espedientean dagoen txostenean.
Gaia diktaminatu gabe dagoenez, urjentziaz, bilkura honetan tratatu ahal izateko batzarkideen aldeko botoa eskatu du alkateak. Urjentziak aldeko zortzi boto jaso ditu: alkatearena (Mikel Arrizabalaga), HBko gainontzeko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mari Martiarenarena); lau ezezkoak: PSE/PSOEko bi zinegotzienak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas) eta EAko bi zinegotzienak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu); eta astentzio bat: EAJko zinegotzi batena (Pello Garbizu).
Urjentzia onartu denez, akordio proposamena onartzea proposatu du alkateak. Baiezkoak zortzi boto izan dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga), HBko gainontzeko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mari Martiarenarena); eta bost ezezkoak: PSE/PSOEko bi zinegotzienak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas), EAko bi zinegotzienak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu) eta EAJko batena (Pello Garbizu). Beraz, akordio proposamena onartu egin da. Hona erabakia:

BOST:Lanpostuen zerrendan izan diren aldaketen eta adskripzio berrien eraginez, berriz, baliorik gabe geldituko da bi langile horiek zerbitzu eginkizunetan egotea, eginkizun askotariko peoi lanak egiten aritzea. (1996ko otsailaren 22an eta uztailaren 9an erabaki zuen Osoko Bilkurak horiek zerbitzu eginkizunetan izendatzea; eta abenduaren 31n ateratako dekretuak egoera luzatzea).
6.- ZERBITZU EGINKIZUNETAN IZENDATZEA LANGILE PLANEAN PLANTEATUTAKO BI LANPOSTUTAKO LANGILE: UREN ARDURADUNA ETA PEOIA.

“Udaleko lanpostuen zerrenda eta langileen plantila aldatu eta gero, eta brigada abian jartzeko asmoarekin (hemendik aurrera izango dituen lau kideekin eta eginkizun berriekin), Alberto Irasuegi Lopetegi (peoi kualifikatu dena, egun) eta Karlos Irasuegi Lopetegi (uren arduraduna) zerbitzu eginkizunetan izendatzea komeni da, igeltsero aritzeko lehenbizikoa eta iturgin bigarrena.
Hori horrela dela, behean heldu diren erabakiak har ditzan proposatu nahi diot Osoko Bilkurari; baldin eta, ordea, iturgin eta igeltsero postuak sortu eta lanpostuen zerrenda eta plantila aldatzea onartzen badu Osoko Bilkurak. Hona proposamena:
1.- Obren brigadako igeltsero aritzeko zerbitzu eginkizunetan izendatzea, antolaketa eta egitura arrazoiak bitarteko direla, Alberto Irasuegi Lopetegi, eginkizun askotariko peoi aritu dena orain arte.
2.- Obren brigadako iturgin aritzeko zerbitzu eginkizunetan izendatzea, antolaketa eta egitura arrazoiak bitarteko direla, Karlos Irasuegi Lopetegi, uren ardura duen peoi aritu dena orain arte.
3.- Lanpostuen zerrendan izan diren aldaketen eta izendapen berrien eraginez, berriz, baliorik gabe geldituko da Alberto Irasuegi Lopetegi igeltsero ofizial aritzeko zerbitzu eginkizunetan egotea, kendu egin baita lanpostu hori lanpostuen zerrendatik. (1996ko otsailaren 22an erabaki zuen Osoko Bilkurak Alberto Irasuegi igeltsero ofizial aritzeko zerbitzu eginkizunetan izendatzea; eta abenduaren 31n ateratako dekretuak egoera luzatzea).
4.- Zerbitzu eginkizunetan, ordea, bi plaza horiek bete arte egon daiteke, eta bi urte baino lehen derrigor burutu behar da hautatze prozesua.”
Jose Mari Botoren iritziz, egin nahi denerako ez zegoen ezer ere aldatu beharrik. Izena aldatzen omen da soilik; lehen ofizialak ziren eta orain ez dute izen hori.
Iñake Urrestarazuri, pertsona hauen gaitasuna garbi badago ere, erabakia inongo frogarik edo azterketarik gabe egitea ez zaio ondo iruditzen. Galdetu du ea zergatik ez den berdin egiten beste udal langile batzuekin, gogoratuz deitu berria izan den administrari laguntzaile lanpostua.
Alkateak gogoratu die batzarkideei proposamena zerbitzu-aldia emateko dela, gero, igeltsero eta iturgin lanpostuak eskuratu nahi badituzte, deituko diren frogak gainditu beharko dituztela.
Gaia diktaminatu gabe dagoenez, urjentziaz, bilkura honetan tratatu ahal izateko batzarkideen aldeko botoa eskatu du alkateak. Urjentziak aldeko zortzi boto jaso ditu, alkatearena (Mikel Arrizabalaga), HBko gainontzeko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mari Martiarenarena); lau ezezkoak: PSE/PSOEko bi zinegotzienak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas) eta EAko bi zinegotzienak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu); eta astentzio bat: EAJko zinegotzi batena (Pello Garbizu).
Urjentzia onartu denez, akordio proposamena onartzea proposatu du alkateak. Baiezkoak zortzi boto izan dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga), HBko gainontzeko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mari Martiarenarena); eta bost ezezkoak: PSE/PSOEko bi zinegotzienak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas), EAko bi zinegotzienak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu) eta EAJko batena (Pello Garbizu). Beraz, proposamena onartu egin da. Hona erabakia:
BAT: Obren brigadako igeltsero aritzeko zerbitzu eginkizunetan izendatzea, antolaketa eta egitura arrazoiak bitarteko direla, Alberto Irasuegi Lopetegi, eginkizun askotariko peoi aritu dena orain arte.
BI: Obren brigadako iturgin aritzeko zerbitzu eginkizunetan izendatzea, antolaketa eta egitura arrazoiak bitarteko direla, Karlos Irasuegi Lopetegi, uren ardura duen peoi aritu dena orain arte.
HIRU: Lanpostuen zerrendan izan diren aldaketen eta izendapen berrien eraginez, berriz, baliorik gabe geldituko da Alberto Irasuegi Lopetegi igeltsero ofizial aritzeko zerbitzu eginkizunetan egotea, kendu egin baita lanpostu hori lanpostuen zerrendatik. (1996ko otsailaren 22an erabaki zuen Osoko Bilkurak Alberto Irasuegi igeltsero ofizial aritzeko zerbitzu eginkizunetan izendatzea; eta abenduaren 31n ateratako dekretuak egoera luzatzea).
LAU: Zerbitzu eginkizunetan, ordea, bi plaza horiek bete arte egon daiteke, eta bi urte baino lehen derrigor burutu behar da hautatze prozesua.
7.- ALDATZEA ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAREN ARAUDIKO 55. ETA 56. ARTIKULUAK.
Akordio proposamenarekin batera bidalitako prezio koadroa oker ote dagoen errezeloa sortu denez, hori argitu arte gaia mahai gainean uzteko proposamena egin du eskuordedunak. Aho batez onartu dute proposamena.
8.- ZUZENTZEA BIZTANLEEN ERROLDA 1997KO URTARRILAREN LEHENENGORA ARTE IZANDAKO ALDAKETEKIN.
Bileran diren zinegotzi guztiak konforme direlarik, 1997ko urtarrilaren lehenengora arte udalerrian ziren biztanleen erroldari buruzko datuak azaldu dira.
9.- ONARTZEA “ OARSOALDEAN HIZKUNTZA NORMALIZATZEKO ESTRATEJIAK”, SIADECOK AURKEZTUTAKO PROPOSAMENA.
Euskara Batzordearen diktamenak honela dio:
“SIADECO ikerketa elkarteak aurkeztu berri duen “Hizkuntz Normalizaziorako estrategiak Oarsoaldean” proposamena aztertu eta eztabaidatu zen urtarrilaren 21ean Euskara Batzordean, honako hauek kontutan hartuz:
Horiek horrela, Udal Plenoari hurrengo akordioa hartzea proposatzen zaio:
BAT: Txostenak proposatzen duenari eutsiz, eskualdeko Euskara Batzordea bilgune ofizial moduan sortzea eta OARSOALDEA S.A.ren barnean txertatzea, amankomuneko zerbitzuen adarrean.
BI: Siadecok proposaturiko Oarsoaldeako hizkuntz normalizaziorako estrategiak eta Udalen arteko funtzio banaketak onestea.”
Udal Gobernu Batzordeak, 1997ko urtarrilaren 29an egindako bileran, oniritzia eman zion gaiari.
Jose Mari Botok dio astenitu egingo direla, ez dutela deusen jarrerarik hartuko harik eta asmoen oinarrian zer dagoen ikusi arte.
Bozketan, hamaika azaldu dira proposamena onartzearen alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga), HBko gainontzeko zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria) EAJko bi zinegotziak (Jesus Mari Martiarenarena eta Pello Garbizu) eta EAko bi zinegotziak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu); PSOE/EEko bi zinegotziak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas) astenitu egin dira.
Beraz, onartu egin da proposamena.
10.- MOZIOA, HERRI BATASUNAK AURKEZTUA KABLE BIDEZKO TELEKOMUNIKAZIOEI BURUZ.
Mozioak honela dio:
“Kable bidezko telekomunikazioei buruzko legea ikusirik, Mikel Arrizabalagak Lezoko Herri Batasunaren izenean honako idatzi hau aurkezten du.
Telekomunikazioen merkatuak egun garrantzi handia dauka Euskal Herriaren garapen sozio-ekonomikoan aurrerapausoa emateko.
Abenduaren 22ko 42/1995 Legeak dioen bezala mugaketaren helburua da kable bidezko telekomunikazioen azpiegitura ahalik eta udalerri gehienetara zabaltzea lurraldeen zatiketarik gabe.
Euskal Herri osoko interesei begiratuz eta mugaketa irizpideak ikusirik begi bistakoa da Nafarroa zein Iparraldea ez direla kontutan hartzen.
Lurralde zatiketa honek Euskal Herriaren nortasun eta izaera propioak zatitzen ditu. Honen ondorioz, garapen ekonomikoa, kulturaren zabalkundea, zerbitzuen eskaintzak... bide ezberdinetatik eman nahi dira, Euskal Herrian “informazioaren autopista” ezberdinak sortuz.
Egoera honen aurrean Lezoko Herri Batasunak ondorengo proposamen hauek luzatzen ditu:
1.- Kable bidezko telekomunikazioei buruzko mugaketak zehazterakoan Euskal Herriaren lurraldetasuna kontutan hartzea.
2.- Herrien Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalen 5. Artikuluak dioen bezala “herri orok daukan autodeterminaziorako eskubide iraungiezin eta besterendu ezina. Berak erabaki behar du bere status politikoa askatasun osoz eta kanpotiko ezein usarpenik gabe.” Eskubide hau aldarrikatzea, ondorioz garapen ekonomiko, gizartekoa zein kultura bateratua izan dadin.”
Jose Mari Botok dio mozioa euskaraz bakarrik jaso duela eta, horregatik, gaia mahai gainean uztea eskatu du. Eskaera ez onartzekotan, dio beraiek ez dutela mozioaren bozketan parte hartuko, arrazoi beragatik.
Mahai gainean uzteko eskaerak zortzi boto jaso ditu kontra: alkatearena (Mikel Arrizabalaga), HBko gainontzeko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria) eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mª Martiarena); eta bost astentzio: EAko bi zinegotzienak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu), PSOE/EEko bi zinegotziarenak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas eta EAJko zinegotzi batena (Pello Garbizu). PSOE/EE taldeko bi zinegotziek ez dute botazioan parte hartu. Beraz, ez da onartu mahai gainean uzteko eskaera.
Mozioaren bozketa planteatu delarik, alde zazpi boto eman dira: alkatearena (Mikel Arrizabalaga) eta HBko gainontzeko zinegotzienak (Jesus Mª Etxebeste, Juana Mª Salaberria, Maixabel Unzain, Agustina Pontesta, Jose Luis Ruiz eta Rafael Salaberria); kontrako hiru: EAko bi zinegotzienak (Mirari Recalde eta Iñake Urrestarazu eta EAJko zinegotzi batena (Jesus Mari Martiarenarena); eta hiru astentzio: PSE/PSOEko bi zinegotzienak (Jose Mari Boto eta Nicanor Barradas) eta EAJko batena (Pello Garbizu). Azkeneko hiruak bozketan ez dutela parte hartu argitu dute.
Ondorioz, mozioa onartu egin da.
11.- ALKATEAREN ETA ZINEGOTZI ESKUORDEDUNEN INFORMEAK: 1996KO AURREKONTUAREN KITAPENAREN BERRI EMATEA.
Alkateak 1996ko aurrekontuaren kitapena onartu duen dekretuaren berri eman die zinegotziei.
Talde politiko bakoitzari eman zaio 1997ko aurrekontuaren exekuzio egoeraren berri ematen duen dokumentazioa, urteko lehen hiru hilabeteetan egindakoaren berri jasotzen duena.
12.- GALDERAK ETA ESKAERAK.
1.- Mirari Recaldek bi galdera egin ditu:
1.1.- Alkateari galdetu dio ea nork eta zergatik eman zuen martxoaren 7an plaza ixteko agindua.
Alkateak esan dio erantzungo diola.
1.2.- Idazkariari galdetu dio ea noizko izango duen errejistrotik eskatutako txostena.
Datorren asterako egongo dela erantzun dio idazkariak.
2.- Jose Mari Botok bost galdera egin ditu:
2.1.- Udal gobernu batzordeak San Juan Bataiatzailearen ingurua urbanizatzeko obren proiektu gehigarria onartu eta adjudikatzeko erabakia (martxoaren 20an hartutakoa) aurrekontuetan kontsignaziorik gabe hartu izan den oharpenarekin hartu omen da. Hori dela eta, dirua nondik aterako den galdetu du.
Alkateak erantzun dio badela aurrekontuetan urbanizazioetarako partida bat eta handik ordainduko dela gastu hori.
2.2.- Udal Gobernu Batzordeak martxoaren 20an egindako bileran zenbait haur-jolas erosteko aurrekontua onartu zuela eta idazkariaren oharpena jasotzen omen da aktan kontratazio prozedimendua jarraitu beharrari buruz. Hori dela eta galdetzen du ea zein den erosketetarako erabiltzen den prozedura.
Alkatea erosketa konkretu horri buruz aritu da, iazko katalogoko prezioak direla eta inguruan den enpresa espezializatu bakarra dela esanez.
J.M. Botok dio ez diola erantzun.
2.3.- Gobernu Batzordeak gaur goizean aztertzekoa zuen Algeposaren terrenoen itxiturari buruz galdetu du ea zer itxi nahi den.
Alkateak erantzun dio proiektua Udaletxean dagoela eta nahi izanez gero etortzeko ikustera.
2.4.- Azken egunetan hautsa ugaritu dela herrian eta portuan egiten diren zama-lanek zerikusirik ote duten, ea gaia aztertu den galdetu du.
Alkateak dio ohartu dela kamioi trafikoa ugaldu izanaz, eta gaiaren jarraipena egiten ari direla.
2.5.- Galdetu du ea Udalak zerbait badakien portuak Lezo alderako ateak edo pasarak itxi izanaz.
Alkateak baietz dio, eta herriko zenbait tabernari eta dendarirekin portuko agintariekin egon omen da arazoari irtenbidea emateko eskatuz, gutxienez ordu batzuetan irekiak izatearekin negozio hauek portuan aritzen direnen demanda jaso baitezakete.
3.- Jesus Mari Martiarenak egunkari batek alkatearen hitzetan esandakoa mugatu nahi izan du. Albistean esaten omen zen Lezoko herriak ezetz esan ziola Errenteriako saihesbideari, eta hori ez omen da egia: bakarrik herritarren %10a omen da saihesbidearen aurkakoa.
Alkateak erantzun dio erreferendunik ez dela egin eta, beraz, erreferentzi bakarra Osoko Bilkuraren erabakiak direla. Horiek guztiak saihesbidearen aurkakoak izan direla gogoratu dio.
4.- Nicanor Barradasek galdetu du igandean erre den mendi zatia aurretik garbitua zegoen, eta suteari buruzko informaziorik dagoen: arrazoiak, kalteak...
Jesus Mª Etxebestek erantzun dio. Erre den zatia ez omen zegoen garbitua, eta sutearen arrazoia bi mutikok jolasean izandako deskuidoa izan dela.
5.- Maixabel Unzainek jakitera eman du Udal Gobernu Batzordeetako gelan zinegotzi bakoitzarentzat buzoi bat dagoela. Bertan Udalera iristen zaien korreoa utziko da, eta partaide ez diren batzorde eta bilkuretako deialdiak. Partaide diren batzorde eta osoko bilkuretako deialdiak, gaur arte bezala, Udaltzaingoak banatuko dituela dio.
Bestalde, talde politikoei gogoratu die bi ordezkari izendatu behar dituztela Kontuhartzailetzako administrari-laguntzailea hautatzeko epaimahaikide izateko (titularra eta ordezkoa). Izendapenak idatziz aurkezteko eskatu du idazkariak.
AKTAREN BUKAERA.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, arratsaldeko zortzi t´erdietan. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

1996-5-1 |
|||
|
GIZONEZKOAK HOMBRES |
EMAKUMEZKOAK MUJERES |
GUZTIRA/TOTAL |
|
2.838 |
2.915 |
5.753 |
BAJAK BAJAS |
117 |
99 |
216 |
ALTAK ALTAS |
147 |
133 |
280 |
1997-1-1 |
|||
|
GIZONEZKOAK HOMBRES |
EMAKUMEZKOAK MUJERES |
GUZTIRA/TOTAL |
|
2.868 |
2.949 |
5.817 |
9.- ONARTZEA “ OARSOALDEAN HIZKUNTZA NORMALIZATZEKO ESTRATEJIAK”, SIADECOK AURKEZTUTAKO PROPOSAMENA.
Euskara Batzordearen diktamenak honela dio:
“SIADECO ikerketa elkarteak aurkeztu berri duen “Hizkuntz Normalizaziorako estrategiak Oarsoaldean” proposamena aztertu eta eztabaidatu zen urtarrilaren 21ean Euskara Batzordean, honako hauek kontutan hartuz:
- Siadecoko ordezkariak proposamena Alkateari eta Euskara batzordeko Lehendakariari aurkeztu diela.
- Siadecoko ordezkariak, halaber, azaroaren 27an euskara batzordera bertaratutako kide guztiei aurkeztu ziela.
- Proposamen-txostena alderdi politiko guztiei helarazi zaiela.

Eguna