1997.eko Otsailaren 26ekoa

    Agiri mota
    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko otsailaren hogeita seigarrena. Arratseko zazpietan hasi du Udalak OSOKO BILKURA OHIZ KANPORAKOA ETA PREMIAZKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian; Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkatea) lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek ere bertan direla: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Jose Luis Ruiz Navarro eta Jesús Mª Martiarena Jaka.

    Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde González, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Rafael Salaberria Etxezurieta ez dira bilkuran izan; azkeneko hirurek aurrez abisatu du ez direla etorriko.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1.- SAIOAREN PREMIAZKOTASUNA BERRESTEA.

    Alkateak dio bi lanposturen oinarriak onartu eta aldatu beharrean dagoela Udala, eta lehenbailehen egin ahal izateko dei egin duela urjentziaz gaurko bilerara.

    Ondoren, bilkuran diren zinegotzi guztiek berretsi egin dute saioaren premiazkotasuna.

    2.- PROPOSAMENA, UDALEKO KONTUHARTZAILEAREN POSTUA, HABILITAZIO NAZIONALA DUTEN FUNTZIONARIOENTZAKOA, BETETZEKO 1997KO LEHIAKETA ARRUNTEAN PARTE HARTZEARI BURUZKOA.

    Kontuhartzaile lanpostua hornitzeko 1997an egingo den deialdi arrunt bakarrean parte hartzeko otsailean hartu behar da parte hartzeko erabakia, eta baita oinarriak onartu ere. Horrela egin ezik, baremo espezifikorik gabe (Udalak banatzen dituen 7,5 punturik gabe) aterako da lanpostua, Estatuak urtean zehar egingo duen deialdi bateratuan.

    Hala, komenigarriago deritzo alkateari deialdi arruntean parte hartzea, 94, 95 eta 96. urteetan egin bezala. 1994ko urtarrilaren 4an onartutako oinarriak kontuan hartuz, 1997ko lehiaketa ohikoan parte hartzea izan zen proposamena.

    Otsaileko Osoko Bilkura Ohikoa bertan behera gelditu zenez, premiazko jo eta, 19. dekretua bide zela, onartu egin zituen alkateak, lehiaketan parte hartzeko bidea izate aldera, oinarriak; baina, Udalbatzak hurrengo Osoko Bilkura duenean berresteko aukera utzita.

    Foru Aldundiak bere tramiteak egiteko, ordea, oinarriak onartzeko aginpidea duenak onartzea eskatzen du. Horiek horrela, proposamena da alkatearen 19. dekretua berrestea Osoko Bilkurak.

    Hala, batzordearen diktamena falta denez, gaurko gaien artean sartuko ote duten erabakitzeko botazioa egin du alkateak. Alkatea eta bertan diren sei zinegotziak alde izan direnez, onartu egin dute gaurko gaiekin batera aztertzea.

    Ondoren, proposamenari berari buruzko botazioa egin eta onartu egin dute. Zazpi izan baitira onartzearen alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAJko bat (Jesus Mª Martiarena Jaka). Hona ERABAKIA:

    BAT: Parte hartzea izaera nazionala duen eta hutsik dagoen kontuhartzaile lanpostua hornitzeko 1997ko deialdi arruntean, 1994ko urtarrilaren 4an Osoko Bilkurak lanpostua hornitzeko onartu zituen oinarriak erabiliz.

    BI: Erabaki hauen berri ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari.

    3.- PROPOSAMENA, UDAL PLENOAK 1996KO ABENDUAREN 11N ONARTU ZITUEN KONTUHARTZAILETZAKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEAREN OINARRIAK ZUZENTZEKO.

    Udalaren Osoko Bilkurak 1996ko abenduaren 11n administrari laguntzaile lanpostu bat betetzeko oinarriak onartu zituen.

    Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailak, deialdia aztertu ondoren, lehiaketa aldian eta oposaketa aldian lor daitezkeen puntuen arteko portzentaiak zuzentzea eskatu dio Udalari, Euskal Funtzio Publikoari buruzko legearen portzentaiari eutsiz.

    Bestalde Sail berak ohartarazi du oinarrietan ez dela nahiko garbi azaltzen lanpostuaren izaera, hau da, funtzionario ala laborala den; beraien ustetan funtzionario izan behar duela azalduz.

    Bi oharpen horiek aintzat hartuz, puntuaketaren zuzenketa proposatzen da, eta lanpostua funtzionario izatea ere argiago uztea oinarrietan.

    Zuzenketa horiek lehenbailehen egiteko, hautaketarekin aurrera jarraitzeko eta Barne Batzordeari honen berri ematearen kaltetan gabe, bi zuzenketa horiek egitea proposatzen da Udal Osoko Bilkurari.

    Hala, batzordearen diktamena falta denez, gaurko gaien artean sartuko ote duten erabakitzeko botazioa egin du alkateak. Alkatea eta bertan diren sei zinegotziak alde izan direnez, onartu egin dute gaurko gaiekin batera aztertzea.

    Ondoren, proposamenari berari buruzko botazioa egin eta onartu egin dute. Zazpi izan baitira onartzearen alde: alkatea (Mikel Arrizabalaga Pikabea), HBko zinegotziak (Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia eta Jose Luis Ruiz Navarro) eta EAJko bat (Jesus Mª Martiarena Jaka). Hona ERABAKIA:

    BAT: Zazpigarren atalean azaltzen den lehiaketako puntuazioa honela zuzentzea, lehengo proportzioa mantenduz:

    a) Kontuhartzailetzako administrari-laguntzaile postuan izangaiak betetako zerbitzualdia Herri Administrazio Publikoan. Gehienez ere 17 punturekin baloratuko da. (0,40 hilabeteko).

    b) Deitutako lanpostua kokatuta dagoen Alorrarekin zerikusia duten funtzioetan esperientzia profesionala, aurretik baloratu gabe dagoena. Gehienez ere 7 punturekin baloratuko da. (0,40 hilabeteko).

    c) Deialdiko lanpostuarekin zerikusia duten gaien inguruko formazio profesionala eta, orokorrean, Epaimahaiaren iritziz izangaien formazio profesionalaren hobekuntzarako iharduera ez-profesionalak.

    Gehienez ere 3 punturekin baloratuko da (puntu 1, 20 ordu edo gehiagoko ikastaro bakoitzeko).

    BI: Lanpostuaren funtzionario izaera dela eta hamaikagarren oinarriko 3. lerroaldian “probaldia gainditu duen langileak finkotzat kontratatua izan dadin proposamena egingo du” esan ordez “probaldia gainditu duen langilea funtzionario izendatu dadin proposamena egingo du” esatea.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, arratsaldeko 7ak eta hamarrean. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna