1996.eko Otsailaren 14ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko otsailaren hogeita zortzia. Goizeko hamarretan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Udaletxeko Gobernu Batzordetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu, Jesús Martiarena Jaka eta Mª Carmen Viaña Balda, zinegotziak, bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1996ko otsailaren 14ko akta onartzea, hala balegokio.

    Aho batez onartu da 1996ko otsailaren 14ko akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Ez dute ezerreren berririk eman.

    HIRIGINTZAKOAK:

    Obra lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Aizkorri kaleko 4. sotoko etxeen jabeei teilatua konpontzeko.

    Aizkorri kaleko 4. sotoko etxeen jabeek lizentzia eskatu didate teilatua konpontzeko eta kontainerra jartzeko. Hala, aztertu ondoren eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Aizkorri kaleko 4. sotoko etxeen jabeei teilatua konpontzeko eta kontainerra jartzeko. Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:

    a) Behar diren neurriak jartzea ez automobilei eta ez oinezkoei minik ez emateko.

    b) Bi hilabete baino lehen bukatzea lanak.

    BI: Ematea lizentzia, hala berean, koitainerra jartzeko ere kalean, 21 egun.

    HIRU:Lizentzia jasotzeko, dena dela, 58.050,- pezeta ordaindu behar dute.

    4.- Ematea lizentzia Angel Mugica Puellesi -Arretxe, S.A.ren izenean- 20 etxe-bakar egiteko elkarren pegante II. sektoreko A-2 eta A-4 lursailetan.

    Aztertu ondoren Angel Mugica Puellesek -Arretxene, S.A.ren izenean- egindako eskabidea eta ekarri duen proiektu oinarrizkoa (II. sektorean 20 etxe-bakar elkarren pegante egiteko); eta begiratu ondoren, orobat, teknikariaren informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Angel Mugica Puellesi (Arretxene, S.A.ren izenean) 20 etxe-bakar egiteko elkarren pegante II. sektoreko A-2 eta A-4 lursailetan. Baldintza hauek betetzekotan, guztiarekin ere:

    a) kordel botatze ofiziala egitea obrak egiten hasi baino lehen, eta

    b) behean heldu diren dokumentuak ekartzea Udalari:

    1.- exekuzio proiektu osoa,

    2.- proiektua, higiene eta seguritatearena,

    3.- eta memoria, kalitate kontrolarena.

    BI: Lizentzia josotzeko, bestetik, 12.858.750,- pta. ordaindu behar da (eraikuntza zerga).

    (Kordel botatzea egiteko, dena dela, Udaleko bulego teknikoarekin hitz egin behar da).

    Kontuak eta aurrekontuak:

    5.- Onartzea Iberdrola, S.A.k ekarritako aurrekontua, kiroldegi aiekako haria beste toki batetik pasatzearena.

    Aztertu ondoren Iberdrola, S.A.k bidalitako aurrekontua, kiroldegiaren inguruan egin beharreko lanena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Iberdrola, S.A.k bidalitako aurrekontua (1.341.584,- pta.), kiroldegiaren inguruan egin beharreko lanena: beste toki batetik eramatea 13,2 kV-ko haria, airean doana.

    Alkateak dio gastu hau S.G.1. urbanizatzeko partidatik ordainduko dela. Udal aurrekontuak behin betiko onartu ez ba dira ere, urjentzia duenez, kiroldegiko obrak aurrera egin dezaten, gastua onartu beharra dagoela.

    6.- Onartzea Uzpuru, C.B.k ekarritako aurrekontua; hesiak kimatu, belarra moztu eta beste lan batzuk egitearena herriko toki batzuetan.

    Herriko toki batzuetan diren hesiak, karraskiloak, belarrak eta gainerakoak mozteko aurrekontuak aurkeztu dira. Horiek aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Uzpuru, C.B.k ekarritako aurrekontuak (osora 4.623.966,- pezetatakoak). Hona xehetasuna:

    a) Hesiak eta karraskiloak kimatzea. 240.775,- pta.

    b) Sei belardi moztea: 2.969.519,- pta.

    c) Kimaketa batzuk egitea herriko toki batzuetan: 797.352,- pta.

    d) Bi belar-mozketa Altamirako parkean. 616.320,- pta.

    BI: Interesatuei jakinaraztea.

    7.- Haurrentzako joku batzuk hartzea Euskal Herria plazan jartzeko.

    Aztertu ondoren JOLASek bidalitako aurrekontuak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Haurrentzako joku batzuk hartzea JOLASi Euskal herria plazan jartzeko. Hona xehetasunak:

    a) Joku sail bat. Katalogoko erreferentzia: JE-216. Prezioa. 1.468.209,- pta. (BEZ aparte).

    b) Baldosa malgua (erreferentzia: JE-183.1) eta bere ertza (erreferentzia: JE-184.1). Prezioa: 433.199,- pta. (BEZ aparte).

    c) Jokuak, baldosa eta ertza jartzea: 234.500,- pta. (BEZ aparte).

    Idazkariak ohartarazi du beste aurrekonturik ez dela eskatu eta lehiaketarik ez dela egin.

    Gobernu Batzordekideak adierazi dute enpresa hau gai hauetan aditua dela eta alor horretan aritzen diren enpresarik ezagutzen ez zutenez, aurrekontua Jolasi eskatzea erabaki zela.

    8.- Beste urtebete luzatzea Uralsan, S.L.rekiko kontratua, airea girotzeko makinari (alondegian jarrita dagoenari) kontu egiteko.

    Uralsan, S.L.k, idatzia bidali eta alondegiko airea girotzeko makinari kontu egitea garestitu egingo dela jakinarazi dit. Hala, idatzi aztertu eta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Beste urte beteko luzatzea Uralsan, S.L.erekiko kontratua, Kontuhartzailetzako airea girotzeko makinari kontu egiteko izenpetua. Igoera: %4,3 1995ekoaren aldean.

    BI: 17.210,- pta. ordaindu behar zaio hiruhilabetekoa.

    9.- Atzera itzultzea Brues, S.A.ri kiroldegia egiteko enkantean jarri zuen fiantza.

    Jose Ramon Cañas Mancisidorrek -Brues, S.A.ren izenan- fiantza itzultzeko eskatu du, I. Sistema Orokorrean kiroldegia egiteko lanak hartzeko enkantean jarritakoa; eta bermatu egiten duela fiantzatan jarritako diruaren balio bereko lanak egingo dituztena, hala erabaki baitzuen Udalak 1995eko urriaren 10ean egindako osoko bilkuran.

    Hala, aztertu ondoren Euskal Herria plaza urbanizatzeko lanak zuzendu dituen teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Itzultzea fiantza Jose Ramon Cañas Mancisidorri -Brues, S.A.ren izenan-, I. Sistema Orokorrean kiroldegia egiteko lanak hartzeko enkantean jarri zutena: 5.064.675,- pta.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    10.-Ematea gizarte beharrizan larrietarako laguntza batzuk.

    Gizarte languntzailearen txostena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Jarraian azaltzen diren espedienteei gizarte beharrizan larrietarako laguntzak ematea:

    292A espedientea......................189.900,-pzta

    298 " ......................135.000,-pzta

    224 " ......................175.780,-pzta

    34A " ...................... 58.500,-pzta

    93A " ...................... 65.000,-pzta

    306A " ...................... 90.000,-pzta

    16 " ......................233.000,-pzta

    02 " ......................315.000,-pzta

    365 " ......................330.000,-pzta

    37B " ......................248.148,-pzta

    231 " ......................315.000,-pzta

    268B " ......................270.000,-PZTA

    051 " ......................315.000,-pzta

    033B " ......................315.000,-pzta

    06 " ...................... 72.000,-pzta

    343A " ...................... 54.000,-pzta

    GUZTIRA..........3.181.328,-PZTA

    11.- Proposamena, kompromezua hartzea pertsona bat zaharrentzako egoitzan egotea kostatzen dena finantzatzeko.

    Gai hau erabakitzeke gelditu da.

    12.-Diruz laguntzea Askagintza.

    Eusko Jaurlaritzaren, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak Lezoko Udalari, Askagintza taldearentzat elkarte mailako drogamenpekotasunen prebentzio programak burutzeko dirulaguntza ekonomiko bat eman zion. Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza honen %50 Lezoko udaletxeari ordaindu dio, 125.000,-pzta guztira. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Askagintza taldeari dirulaguntza honen (125.000.- pzta.) trasferentzia egitea, ondoren azaltzen da kontu korronte zenbakira: 00/0282527/1 - KUTXA.

    LANGILEEKIKOAK:

    13.-Onartzea udaltzainen eta Jaizkibel-Azpi eskolako atezainaren lan-egutegia.

    Udaltzaingoak, martxotik hasi eta ekaina bitarterako aurkeztu duten lan egutegia azterturik eta Jaizkibel Azpi eskolako atezainak egindakoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Udaltzaingoak martxotik hasi eta ekaina bitarterako aurkeztutako lan egutegia.

    BI: Onartzea Jaizkibel Azpi eskolako atezainak aurkeztutako lan egutegia.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    URJENTZIAKOAK:

    14.- Proposamena, lan poltsatik peoi kualifikatu bat kontratatzeko.

    Brigadan dauden beharrak betetzeko, alkateak, lan poltsatik peoi kualifikatu bat kontratatzeko proposamena egin du, hori azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lan poltsako zerrendatik, Rafael Nuñez Alcantara kontratatzea, martxoaren 4tik 30 bitarte.

    Lan kontratu era: lan pilaketagatik.

    Lansaria: 7. nibela.

    15.- 33. dekretua berrestea.

    Francisco Ramirezi, urtarrila eta otsailari dagokion alogera eta oinarrizko beharrak hasetzeko larrialdI egoeratarako diralugantza emateko egin den alkatearen 33. dekretua ikusirik, Gobernu Batzordeak aipatutako dekretoa berrestea ERABAKI DU.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna