2010.eko Uztailaren 29ekoa

Lezon, 2010eko uztailaren 29an, osteguna, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Mª Pilar Legorburu Etxegarai bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Iñigo Esnaola Arbiza eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010ko uztailaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteriaren berritze obra kontratazioaren behin behineko esleipenaren uko egitea onartzeko proposamena (2010H0070001).

 

Lezoko Udalak 2010eko apirilaren 20ko Tokiko Gobernu Batzarraren akordioaren bitartez Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteriaren berritze obrak Mugika Etxegintzari (José Luis Múgica y Otros C.B.) behin behinekoz esleitzea erabaki zuen.

Esleipendunak ordea 2010 uztailaren 12an idatzi bat sartu du Lezoko udaleko erregistroan aipatu obraren kontratazioan bere uko egitea aurkeztuz.

Bestalde Mugika Etxegintzari (José Luis Múgica y Otros C.B.) behin behineko esleipenean adierazi zitzaizkion baldintzak ere ez ditu bete.

Hori dela eta hona, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Mugika Etxegintzak (José Luis Múgica y Otros C.B.) aurkezturiko uko egitea onartzea.

BI: Esleipen honetarako gorde den aurrekontu gordailua (A-182) mantentzea, obra honen hurrengo esleipenerako.

3.- Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obra kontratazioaren behin behineko esleipenaren uko egitea onartzeko proposamena (2010H0100002).

 

Lezoko Udalak 2010eko ekainaren 1eko Tokiko Gobernu Batzarraren akordioaren bitartez Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obrak Mugika Etxegintzak (José Luis Múgica y Otros C.B.) behin behinekoz esleitzea erabaki zuen.

Esleipendunak ordea 2010 uztailaren 12an idatzi bat sartu du Lezoko udaleko erregistroan aipatu obraren kontratazioan bere uko egitea aurkeztuz.

Bestalde Mugika Etxegintzak (José Luis Múgica y Otros C.B.) behin behineko esleipenean adierazi zitzaizkion baldintzak ere ez ditu bete.

Hori dela eta hona, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Mugika Etxegintzak (José Luis Múgica y Otros C.B) aurkezturiko uko egitea onartzea.

BI: Esleipen honetarako gorde den aurrekontu gordailua (A-184) mantentzea, obra honen hurrengo esleipenerako.

4.- Itturrin (108) poligonoko hornitze eta saneamendu sareak eta argiztapena berritzeko obra kontratazioaren behin behineko esleipenaren uko egitea onartzeko proposamena (2010H0100001).

 

Lezoko Udalak 2010eko apirilaren 20ko Tokiko Gobernu batzarraren akordioaren bitartez Iturrin (108) Poligonoko hornitze eta saneamendu sareak eta argiztapena berritzeko obrak Mugika Etxegintzak (José Luis Múgica y Otros C.Bri behin behinekoz esleitzea erabaki zuen.

Esleipendunak ordea 2010 uztailaren 12an idatzi bat sartu du Lezoko udaleko erregistroan aipatu obraren kontratazioan bere uko egitea aurkeztuz.

Bestalde Mugika Etxegintzak (José Luis Múgica y Otros C.B.) behin behineko esleipenean adierazi zitzaizkion baldintzak ere ez ditu bete.

Hori dela eta hona, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Mugika Etxegintzak (José Luis Múgica y Otros C.B) aurkezturiko uko egitea onartzea.

BI: Esleipen honetarako gorde den aurrekontu gordailua (A-125) mantentzea, obra honen hurrengo esleipenerako.

5.- Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obra kontratazioaren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2010H0100006).

 

Lezoko Udalak 2010ko uztailaren 13an Tokiko Gobernu Batzarrean Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obrak Endaran Eraikuntzak enpresari (Jokin Etxezurieta) behin behinekoz esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 149.914,94 €, BEZ barne (A 184).
  • Exekuzio epea: 3 hilabete

Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak.

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 6.352,3€.

Endaran Eraikuntzak (Jokin Etxezurieta) adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik hona alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiak :

BAT: Endaran Eraikuntzak enpresari behin betikoz esleitzea Andreone eraikinaren Iraunkortasuna eta Eraginkortasuna hobetzeko obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

 

6.- Itturrin (108) poligonoko hornitze eta saneamendu sareen eta argiztapenaren obra kontratazioaren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2010H0100007).

 

Lezoko Udalak 2010ko uztailaren 13an Tokiko Gobernu Batzarrean Iturrin (108) Poligonoko hornitze eta saneamendu sareak eta argiztapena berritzeko obrak Endaran Eraikuntzak enpresari ( Jokin Etxezurietari) behin behinekoz esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 112.336€, BEZ barne (A 125).
  • Exekuzio epea.: 60 egun.

Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak.

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 4.760 €.

Endaran Eraikuntzak (Jokin Etxezurieta) adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik hona alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiak :

BAT: Endaran Eraikuntzak enpresari behin betikoz esleitzea Iturrin (108) Poligonoko hornitze eta saneamendu sareak eta argiztapena berritzeko obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

7.- Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteariaren berritze-obra kontratazioaren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2010H0100008).

 

Lezoko Udalak 2010eko uztailaren 13an Tokiko Gobernu Batzarrean Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteriaren berritze obrak Endaran Eraikuntzak enpresari (Jokin Etxezurieta) behin behineko esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 53.779,46 € BEZ barne.
  • Exekuzio epea: Hilabete eta erdi.

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 2.268,5 €.

Endaran Eraikuntzak (Jokin Etxezurieta) adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik hona alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakiak :

BAT: Endaran Eraikuntzak enpresari behin betikoz esleitzea Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteriaren berritze obrak, behin behineko esleipenean zehazturiko baldintzetan.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

8.- 107 poligonoko exekuzio-unitateko jarduketa-sistemaren aldaketa behin betikoz onartzeko proposamena (2010H0430003).

 

Lezoko Udalak 2010eko ekainaren 21ko 497 Alkatetza Dekretuaren bitartez 107 Poligonoko Exekuzio Unitateko Jarduketa Sistema aldaketari haserako onarpena ematea erabaki zuen egun kontzertazio sistema pribatua dena kooperazio sistema publikoa bihurtuz.

Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2010eko uztailaren 1ean, 123 zenbakian. Prentsa idatzian ere argitaratu zen.

Halaber akordioa hau Industrial Salva, S.A. María Carmen Etxeberria Casaresi eta Matias Grande Pisoni jakinarazi zitzaien

Espedientea Jendaurrean egon den 20 egunetan alegazio bakar bat aurkeztu da, hain zuzen ere Industrial Salva, S.A.k aurkeztua.

Udal hirigintza teknikariaren txotena kontutan izanik,

Beraz 2/2006 Legeko 165 artikuluak xedatzen duena kontutan izanik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Industrial Salva, S.A.k aurkezturiko alegazioak ez onartzea.

BI: 107 Poligonoko Exekuzio Unitateko Jarduketa Sistema aldaketari behin betiko onarpena ematea egun kontzertazio sistema pribatua dena kooperazio sistema publikoa.

HIRU: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta hedadura gehien duen egunkarian edo egunkarietan argitaratzea eta Industrial Salva, S.A., María Carmen Etxeberria Casaresi eta Matias Grande Pisoni jakinaraztea.

9.- Eskola garraio zerbitzua kontratatzeko behin betikoz onartzeko proposamena (2010H0170003).

 

Lezoko Udalak 2010ko ekainaren 1ean buruturiko Tokiko Gobernu Batzarrean Eskola Garraio zerbitzuaren kontratazioaren espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez, kontratua arautuko duten baldintza pleguak eta gastua onartzeko akordioa hartu zuen.

Kontratazio honen iragarkia 2010ko uztailaren 1ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean.

Aurkeztu den proposamen bakarra onartu da lizitaziorako.

Kontratazio mahaiaren proposamena kontuan izanik

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 134 eta 135 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik

Halaber, baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Eskola Garraio zerbitzuaren kontratua behin behinekoz Autocares Belintxon, S.L.ri esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa hilabeteko: BEZ gabe 9.855,5 €.
  • Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko gainontzekoak.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 9.855,5 €.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu kontratazio organoak behin betikoz esleituko dio kontratu hau. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

10.- Udal eraikin publikoen garbiketa zerbitzua kontratatzeko espedientea irekitzeko proposamena (2010H01700004).

 

Lezoko Udalak udal jabegoko eraikinen garbiketa egiteko zerbitzua kontratatzeko beharra dauka egun indarrean dagoen kontratuaren iraupen epea amaitzear dagoelako.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 10 artikuluan aurreikusitako zerbitzu kontratu bat da, beraz APK30/2007 Legearen lehen liburuan aurreikusitakoa kontuan izateaz gain, bigarren liburuaren I tituluan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Espediente motari dagokionez, ohikoa bezala tramitatzea egoki irizten diot, presazkoa bezala izapidetzeko inongo arrazoi objektiborik ez dagoelako. Gainera lehiakortasuna murriztu baino ez luke egingo kasu honetan presazkoa kontratua izapidetzeak.

AKP 30/2007 Legearen 122. artikuluan ezarrita dagoenez, kontratu honen esleipena egiteko jardunbide irekia, mugatua edo negoziatua erabili daiteke. Jardunbide irekian interesdun enpresari orok aurkez dezake proposamena, jardunbide mugatuan berriz Administrazioak espresuki hautaturiko enpresariak soilik aurkez dezakete proposamena, aurretik eskaera egin ondoren eta jardunbide negoziatuan enpresari desberdinekin negoziazio eta kontsulta egin ondoren Administrazioak hautaturiko enpresariari esleituko zaio. 154 eta 161 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatua baztertu egin beharko genuke.

Kontratu mota hau batere konplexua ez denez aipatu legearen 141 eta ondorengo artikuluan aurreikusitako jardunbide irekia erabiltzea aukeratu dut osatu dudan administrazio-baldintza zehatzen agirian. Dena den jardunbide mugatua ere posible da eta aukerazkoa da.

APK30/2007 Legearen 122, 126, 141 eta hurrengo artikuluek xedatutakoarekin bat etorriz.

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarra hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Udal eraikinen garbiketa zerbitzuaren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez.

BI: Zerbitzu kontratu hau arautuko duten Baldintza pleguak eta teknikoak onartzea.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea.

LAU: Kontratazio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

 

11.- S-1 Sektoreko C-1 partzelan 20 etxebizitza tasatuak egiteko obra lizentzia emateko proposamena (2010H0030001).

 

Asier Lanzeta Vicentek, Construcciones Sukia Eraikuntzak S.A.ren ordezkari gisa, 2010eko ekainaren 4an, Lezoko Arau Subsidiarioetako 1. Sektoreko C?1 partzelako 20 etxebizitza, garaje eta trastelekuren Oinarrizko Proiektu Bateratua aurkeztu zuen, Xabier Txurruka Fernández arkitektoak idatzitakoa eta dagokion elkargo profesionalak 2010eko maiatzaren 7an ikus?onetsitakoa, 1.169.134 €ko gauzatze materialeko aurrekontuarekin, eraikitzeko lizentzia eskatuz.

Udal arkitekto aholkulariaren txostenean jasotakoa kontuan hartuta, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Sukia Eraikuntzak, S.A.ri obra lizentzia ematea Lezoko Arau Subsidiarioetako 20 etxebizitza, garaje eta trastelekuren Oinarrizko Proiektu Bateratua gauzatzeko, honako baldintza hauekin:

Gauzatze proiektuan zuzenketa hauek egin behar dira:

1.- Fatxadetako esekilekuetara iristeko plataformek ez dute baimendutako gehienezko 1,00 m²?ko azalera gaindituko.

2.- Plano hauek aurkeztuko dira:

2.1.- Partzela eta egingo den urbanizazioa mugatzen dituen planoa.

2.2.- Ereduzko etxebizitzen banaketa solairu altzariztatu eta akotatuak, 1/50 eskalan.

2.3.- Altxaerak eta sekzioak 1/50 eskalan.

2.4.- Sukaldeko altzarien planoa, ondorengo alderdiak kontuan hartuta: hondakinen biltegiratze selektiboa, etxetresna elektrikoen kokapena, keak eta gasak ebakuatzeko hodiak eta bestelako instalazioak, 1/20 gutxieneko eskalan.

3.- Estalkira eta RITSera iristeko tranpak, bertatik pasatzeko, gutxieneko neurri hauek izan behar ditu: 0,80 m x 0,80 m.

4.- Logela nagusiek 10,90 m²?ko azalera erabilgarria izan behar dute.

5.- Sukalde guztietan 2,20 m?ko diametroko zirkulua inskribatu ahal izango da.

6.- Bainugeletako parametroen banaketa 1,20 m?koa izango da aparatuak lerrokatuta jarriz gero, eta 1,60 m?koa, berriz, aurkako aldeetan jarriz gero.

7.- Kanpo arotzeria ez da PVCzkoa izango.

BI: Obrak hasi aurretik eta dagokion ehunekoa kontuan hartuta (partzelaren eraikigarritasun haztatuaren arabera), 137.153 €ko bermea jarri beharko du urbanizazio obra publikoan eragin daitezkeen kalteei erantzuteko.

HIRU: Obrak hasi aurretik, dagokion zuinketa akta egin behar da, aurrez Udalari jakinarazita.

LAU: Obrak amaitzeko epea hemezortzi hilabete eta erdikoa izango da, lizentzia hau ematen denetik zenbatuta.

BOST: Eraikuntza amaitutakoan, lehenengoz okupatzeko lizentzia eskaera egin beharko da, dokumentazio honekin batera aurkeztuz:

  • Obra amaierako ziurtagiri tekniko ikus?onetsia.
  • Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak izapidetutako eta ikus?onetsitako U?4inprimakia.
  • Eraikin berriaren argazkiak.
  • Obra berriaren eskritura.

SEI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 58.947,6 € ordaindu beharko du (eraikuntzen gaineko zerga 58.456,7 € eta obra tasa 490,90 €).

 

GIZARTE ZERBITZUAK

12.- Familia eskuhartze programan parte hartzeko proposamena (2010GZ310005).

 

Ikusirik A.A., M.I.-k egindako eskaera eta gizarte langileak egindako txostena. Hala, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Onartzea A.A., M.I.ren parte hartzea, udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan uztailetik abendura, luzatzeko aukerarekin.

BI: Teresa Díez Bada psikologo klinikoak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du terapeutaren saioen kostua, guztira 1.260€ (A- 463).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

MUSIKA ESKOLA

13.- Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Heziketa Proiektua eta Matrikulazio Araudiari xedapen gehigarriak eransteko proposamena.

 

Azterturik Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko ekainaren 15ean onartutako Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako Heziketa Proiektua eta Matrikulazio Araudiaren espedienteak, eta era berean, ikasleen gurasoek egindako ekarpenak kontuan izanik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Eskolako Heziketa Proiektuari klausula gehigarria eranstea. Klausulak honako hau esango du: Konjunto materia (tresna-korala) ez da erabakiorra izango mailaz igotzeko, bereziki II mailan. Interes pedagogikotzat jotzen denez, gainontzeko zereginetarako "kredituak" kontuan izango dira (historial akademikoa, sarbidea eta lehentasunak, e.a.).

BI: Matrikulazio Araudiari klausula gehigarria eranstea. Klausulak ondorengo hau esango du: bigarren aukeran tresna esleitu zaion ikasleak, ikasturtea amaitzerakoan tresna aldatu nahi izanez gero, harekin ez delako identifikatzen, heldu den ikasturtean lehentasuna emango zaio, aurreko ikasturtean lehen aukeran adierazitako tresna hautatzeko.

HIRU: Neurri hauek 2010-2011 eta 2011-2012 ikasturteen bitartean izango dira indarrean.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

14.- Fakturen 29 eta 31 erlazioen onarpena.

 

Fakturen 29 eta 31. erlazioa onartu egin dira.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

15.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010ko uztailaren 13az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ

Alkateak proposaturik Batzar honetan diren kideen adostasunarekin gai zerrendan ez zeuden beste hiru gai eztabaidatu eta erabakitzea onartu da.

16.- Lezoko Arau Subsidiarioen 6.1. Jarduketa Integratuko Unitateko "G" lursailean pabilioi bat eraikitzeko obra lizentzia emateko proposamena (2010H00300014)

Axier Txapartegi Trekuk, Transtic S.A. enpresaren izenean, 2010eko uztailaren 1ean, Lezoko Arau Subsidiarioen 6.1. Jarduketa Integratuko Unitateko "G" lursailean pabilioi bat eraikitzeko obra lizentzia eskatu zuen. Eskaerarekin batera, Jorge Lizarribar Sans industri ingeniariak idatzitako eta profesionalen elkargoak ikus-onetsitako proiektua aurkeztu zuen. Hauxe da aurrekontua: 1.298.140,68 €.

Udal Arkitekto aholkulariaren txostena kontuan hartuta, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Transtic S.A. enpresari obra lizentzia ematea, Lezoko Arau Subsidiarioen 6.1. Jarduketa Integratuko Unitateko "G" lursailean pabilioi bat eraikitzeko proiektua gauzatzeko.

BI: Lanak hasi aurretik eta kontuan hartuta portzentajea, (egikaritze unitateko eraikigarritasunaren arabera), 316.080 euroko bermea jarri beharko du, urbanizazio proiektuaren lehen fasea behar bezala egingo dela bermatzeko. Aipatutako lehen fasea onartzen denean itzuliko zaio berme hori.

HIRU: Lanak hasi baino lehen, zuinketa akta egin beharko da; horretarako, aurretik udalari jakinarazi eta profesionalen elkargoak ikus-onetsitako zuinketa plano bat ekarri beharko du.

LAU: Lanak hamabi hilabetetan bukatuko dira, lizentzia ematen denetik kontatzen hasita.

BOST: Eraikina amaitu ondoren, lehen erabilerako baimena eskatu beharko du, eta agiri hauek aurkeztuko ditu:

  • Obra bukaerako ziurtagiri tekniko bisatua.
  • Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak bideratutako eta bisatutako U-4 inprimakia.
  • Eraikin berriaren argazkiak.
  • Obra berriaren eskritura.

SEI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 65.397,9 € ordaindu beharko ditu. (64.907,034 € eraikuntzen gaineko zergarengatik eta 490,90 € obra tasarengatik).

ZAZPI: Pabilioian egin beharreko jarduera Estibadora Algeposa, S.A. enpresari emandako jarduera lizentzia eta irekitzeko lizentzia kontuan hartuta arautuko da. Aipatutako lizentzietan aurreikusten ez den jardueraren bat egin nahi izanez gero, jarduera espediente berri bat bideratu beharko da.

17.- Andreone eraikinaren iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko obraren zuzendaritzaren kontratazioaren esleipena onartzeko proposamena (2010H0130003).

Lezoko Udalak 2010eko apirilaren 13an, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegaturaren D10/00302 zenbakidun dekretuaren bitartez Toledo Taldeari Lezoko Andreone eraikinean dagoen liburutegia eraberritzeko proiektua idazteko kontratua esleitzea erabaki zuen 17.350€ (BEZ gabe) prezioan.

Prezio honetan aipatu proiektua idazteko esleipenaz gain beste zerbitzu hauek ere sartzen ziren Toledo Taldeak egindako eskaintzaren arabera:

  • - Arkitektoari dagokion obra zuzendaritza.
  • - Arkitekto teknikoari dagokion obra zuzendaritza.
  • - Segurtasun eta osasunaren oinarrizko azterketa.
  • - Segurtasun eta osasunaren koordinaketa.

Hori dela eta, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Zehaztu, 2010eko apirilaren 13an Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuaren D10/00302 zenbakidun dekretuaren bitartez Toledo Taldeari esleituriko kontratuan ondorengo kontzeptu hauek sartzen direla:

1.- Proiektu idazketa: 8.910€

2.- Arkitektoari dagokion obra zuzendaritza: 2.970€

3.- Arkitekto teknikoari dagokion obra zuzendaritza: 2.970€

4.- Segurtasun eta osasunaren oinarrizko azterketa: 850€

5.- Segurtasun eta osasunaren koordinaketa: 1.650€

Guztira: 17.350€(BEZ gabe)

18.- Preso dauden pertsonen familiei eta auziperatuei dirulaguntzak emateko proposamena (2010GZ040001etik 2010GZ040004 bitarte).

 

Ikusirik preso dauden pertsonen senitartekoei eta auziperatuak daudenei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena, aldi berean, dirulaguntza honetarako aurrekontuetan dagoen partida, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: 276 kode zenbakia duen aurrekontu partidak, dirulaguntza honetarako finkatzen duen guztizko kopurua kontutan izanik, eta oinarrietako baremoaren arabera eginik kalkuluak.

BI: Eskatzaile bakoitzari dagokion dirulaguntza kopurua onartzea:

2010GZ040004

M.G.B.

6.340,10€

AD- A-82 D-479-1

2010GZ040003

M.I.G.

12.150,63€

AD- A-82 D-479-2

2010GZ040002

A.A.

9.155,64€

AD- A-82 D-479-3

2010GZ040001

I.E.

2.353,63€

AD- A-82 D-479-4

 

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.243tik 885.254ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna