2017KO IRAILAK 28

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2017ko irailaren 28an, osteguna, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, alkate lanetan ari den Miguel Angel Sanchez Antunezen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa eta Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bileran izan Jesus Maria Martiarena Jaca, alkatea, oporretan dagoelako eta Angel Portugal Formoso. (EHBILDU udal taldea) ere ez da izan.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Udal kontuhartzailea, Pedro Etxarri Ollokiegi, ere bilkuran da.


1. 2017ko uztailaren 27an ohiko izaerarekin egindako bileraren akta onartzea (2017ID200005).

Akta ahobatez onartu da inolako zuzenketarik gabe.

2. Organo kolegiatuetan korporazioaren ordezkariak izendatzeko diktamena (2017ID100003)

Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak osoko bilkurarentzat diktaminatutako proposamenak:

“Proposamenak honela dio:

“2015eko uztailaren 30ean Osoko Bilkurak, Organo Kolegiatuetan Korporazioaren ordezkariak izendatzen dituen proposamena onartu zuen. Ondoren 2016ko maiatzaren 26ean eta uztailaren 28an ordezkarien aldaketak onartu zituen.

Ikusirik Jose Angel Sanchez Gallardok Añarbeko Urak, San Markos eta Oarsoaldean bere ordezkaritza aldatzeko eskaera egin duela hauen bileretara joateko ezintasuna azalduz eta ikusirik Euskal Fondoan ordezkoa izendatu gabe dagoela, Toki Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen juridikoaren Arautegiko 38. artikuluan finkatzen dena aplikatuz, alkateak, batzorde informatibo orokorrari proposatzen dio ondorengo izendapen hauek egitea, organo kolegiatuetan bere ordezkari izan daitezen:

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT:

ORGANOAK

TITULARRA

ZINEGOTZIA

Añarbeko Uren Partzuergoa

Titularra

Miguel Angel Sanchez Antunez

Ordezkoa

Irlentz Ortega Ugalde

San Markos Mankomunitatea

1. Titularra

Miguel Angel Sanchez Antunez

1. Titularraren ordezkaria

Alfredo de la Puente Pagola

2. Titularra

Enrique Figueroa Laboa

2. Titularraren ordezkaria

Jose Angel Sanchez Gallardo

Oarsoaldea

Titularra

Miguel Angel Sanchez Antunez

Ordezkoa

Ainhoa Zabalo Loiarte

Euskal Fondoa

Titularra

Maria Noemi Arberas Oses

Ordezkoa

Enrique Figueroa Laboa

BI: Erabaki hau organo kolegiatuei eta zinegotziei jakinaraztea.”

Hori ikusirik, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2017ko irailaren 21ean egindako bilkuran, aldeko hiru botorekin (EAJ-PNV udal taldekoenak) eta abstentzio batekin (EH Bildu udal taldekoa) proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan.”

Miguel Angel Sanchezek, gaur alkate lanetan eta bilkura honetako lehendakariak, esan du diktamenetik erretiratu egiten dutela Oarsoaldearako proposatutako izendapen aldaketa.

Oarsoaldearekin egin duen bezala Ainhoa Zabalok proposatu du San Markos Mankomunitaterako proposatutako izendapenak ere aldatzeko eta ordezkarietako bat, 2.na nahi bada, EH Bildu zinegotzi taldekoa izendatzea udalaren osoko bilkurako kideen ia erdiak (6) talde horrenak direlako.

Miguel Angel Sanchezek dio ezin duela eskatutako aldaketa hori egin. Aldaketa ezin badu egin gaia mahai gainean uztea proposatu dio Ainhoa Intxaurrandietak, eta horrekin ados azaldu da Miguel Angel Sanchez, horrela alkateak bere iritzia eta bozka eman ahal izango duelako.

Diktamenari egindako bi aldaketa horien ondoren, bozketara jarri dira gainontzeko izendapenak eta aldeko sei botoekin (EAJ-PNV udal taldeko bost zinegotzi eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko kidearena) eta bost abstentziokin (EHBildu udal taldeko bost zinegotziena) ondorengo erabakia hartu da:

BAT: Udalak parte hartzen duen mankomunitate eta elkarteetan ondorengo ordezkariak izendatzea:

Eguna