Lezon, 2003ko martxoaren 14an, goizeko 10:20 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA
1.- Egoki irudituz gero, 2003ko otsailaren 20ean eta 27an egindako bilkuretako aktak onartzea.
2003ko otsailaren 20ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
2003ko otsailaren 27an egindako bilkurako akta aho batez onartu da baina zuzenketa honekin: Lehenengo akordioaren 2. paragrafoan "Inongo erantzunik ez zen jaso" jarri ordez, "langileen ordezkaritzarekin hainbat elkarrizketa izan ondoren, hitzezko erantzuna jaso zen, udalak egindako proposamena ez onartzearena alegia" jarri behar du.
ALKATETZA
2.- Alkatearen erabakien kontu ematea: 88 dekretua Orratx ! kultur elkarteko Ixerka eta gazte sailari dirulaguntza ematen diona, "aisialdi ekintzen artean gastronomi tailerra" antolatzeagatik.
Alkateak 2003ko 88. dekretuaren berri eman du. Orratx ! kultur elkarteko Ixerka eta gazte sailari dirulaguntza ematen diona, "aisialdi ekintzen artean gastronomi tailerra" antolatzeagatik.
Gobernu Batzordeak berretsi egin du erabakia.
3.- Proposamena, Udalbiltza Partzuergoari diru ekarpena, 2003 urteari dagokiona, Udal Aurrekontu Orokorraren %1.
Alkateak proposatuta Udalbiltza Partzuergoari 58.230 euroko diru ekarpena egitea onartu da, Udal Aurrekontu Orokorraren %1, 2003 urteari dagokiona, (AD-172).
Batzordekideek proposamena onartu dute.
4.- Francisco Solís Castillari 4. Taxi- plaza eskualdatzeko lizentzia ematea.
Alkateak proposatuta, Francisco Solís Castillari lizentzia ematea Carmelo Gutiérrez Marini 4. taxi-plaza eskualdatzeko, adieraziz, ezen, horrek eraginkortasuna eduki dezan, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izanaren kopia aurkeztu behar duela eta ibilgailuaren fitxa teknikoaren eta Zirkulazio-baimenaren kopiak ere aurkeztu behar dituela.
Lizentzia eskualdatzen gaineko zerga gisa 2.656 euro ordaindu behar du.
Batzordekideek proposamena onartu dute.
HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK
5.- Transportes Echemar S.L.ren ordezkari José Mª Echarri Barberíari lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 34.ean (Ipintza industrialdea) dagoen pabilioian eta pabilioi horren ondoko zabalgunean produktu galkorren agentzia eta errepidezko garraio erabilerari dagokion jarduera jartzeko.
Transportes Echemar S.L.ren ordezkari José Mª Echarri Barberíak aurkeztu duen eskabidea azterturik eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Alkatetza honek Gobernu Batzordera Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Transportes Echemar S.L.ren ordezkari José Mª Echarri Barberíari lizentzia ematea Txatxamendi kaleko 34.ean (Ipintza industrialdea) dagoen pabilioian eta pabilioi horren ondoko zabalgunean produktu galkorren agentzia eta errepidezko garraio erabilerari dagokion jarduera jartzeko:
BI: Aurkeztutako proiektuan markatzen diren su-itzalgailuak jarri beharko dituzte
6.- Salva Industrial S.A.ren ordezkari gisa, David Llordés Arratibeli obra lizentzia ematea, 107. Poligonoan G.L.P. biltegi-deposituak aldatzeko eta harrera-sare orokor berria egiteko.
Salva Industrial S.A.ren ordezkari gisa, David Llordés Arratibelek lizentzia eskatu du, 107. Poligonoan G.L.P. biltegi-deposituak aldatzeko eta harrera-sare orokor berria egiteko.
2003ko otsailaren 3ko 21. G.A.O.an iragarkia jende aurrera ipinita hamabost lanegunetako epean egon delarik, ez da inolako erreklamaziorik aurkeztu.
Udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Salva Industrial S.A.ren ordezkari gisa, David Llordés Arratibeli obra lizentzia ematea, 107. Poligonoan G.L.P. biltegi-deposituak aldatzeko eta harrera-sare orokor berria egiteko, ondorengo hau bete beharko duelarik:
- Instalakuntza hauek horiei buruz dauden arauak bete beharko dituzte.
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 790,76 euro ordaindu behar du. (Obra txikiaren gaineko tasa 39,70, jarduera espedientearen tramitazioa 285,26 eta eraikuntzaren gaineko zerga 465,80 euro).
7.- Alvaro Acuña Muñozi, Efectos Navales Pasai, S.A.-ren ordezkari gisa, Ipintza (110) poligonoko Txatxamendi kaleko 45-47an kokaturiko pabilioia egokitzeko obra lizentzia ematea.
Alvaro Acuña Muñozek, Efectos Navales Pasai, S.A.-ren ordezkari gisa, proiektua aurkeztu du Ipintza (110) poligonoko Txatxamendi kaleko 45-47an kokaturiko pabilioia egokitzen egindako obrak legeztatzeko.
Udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Alvaro Acuña Muñozi, Efectos Navales Pasai, S.A.-ren ordezkari gisa, Ipintza (110) poligonoko Txatxamendi kaleko 45-47an kokaturiko pabilioia egokitzeko obra lizentzia ematea.
BI: Eraikuntzaren gaineko zerga 3.676,29 euro da.
8.- Kanposantuko administratzailearen zerbitzu-alokairuaren kontratua berritzea, Joaquín Arrieta Sistiagari, beste urtebetez, alegia, 2003ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.
Joaquin Arrieta Sistiagak kontratu bat dauka suskribaturik Udal honekin, datorren abenduaren 31 artekoa, kanposantuko administratzaile gisa lan egiteko.
Horregatik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Kanposantuko administratzailearen zerbitzu-alokairuaren kontratua berritzea, Joaquin Arrieta Sistiagari, beste urtebetez, alegia, 2003ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte, urteko KPIren gehikuntzarekin, hori %4 delarik, horren emaitza guztira 404,04 euro hilean, (AD-14).
GIZARTE ONGIZATE
9.- Proposamena, elbarri izateagatik aparkalekua erreserbatzeko eskaera.
Elbarria izateagatik aparkalekua erreserbatzeko Antonia Berta Figueiras Montenegrok egindako eskaera ikusi eta gizarte langilearen txostena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Onartzea elbarrientzako aparkalekua margotzea bere etxe ondoan.
10.- Gizarte larrialdietarako eskaera berriak ontzat ematea.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea 2003ko abendua arte ondorengo espedienteei. Aurtengo urtarrileko 23an gobernu batzordeak onartutako irizpideen arabera emango dira laguntza hauek:
Zk./º |
Kontzeptua |
Kopurua |
605 b |
Alokairua |
1.364,30 E |
782 |
Ohiko etxebizitza mailegua |
1.773,70 E |
Mantenimendua |
450 E |
|
482 |
Alokairua |
1.800 E |
Mantenimendua |
450 E |
|
783 |
Alokairua |
1.947,44 E |
Mantenimendua |
495 E |
|
701 a |
alokairua |
2.234,65 E |
GUZTIRA 10.515,09 euro (A-171) |
BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
- Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.
- Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.
- Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira , horien berri ematea.
- Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.
- Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.
- Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.
KULTURA ETA EUSKARA
11.- Proposamena, Haurtxo Haur Eskolari 2003ko dirulaguntza onartzeko.
2003ko otsailaren 7an eman zioten sarrera 2003ko aurrekontuari (atxikita doa). Aurrekontu horren inguruan Euskara-Kultura zerbitzutik honako zehazpen horiek egin nahi ditugu:
- Gastuen alorrean aplikatu duten igoera %4 da (langile-gastuak barne).
- Sarreren alorrean, berriz, gurasoen kuotetan edo tarifetan ez dute igoerarik planteatu aurreko urtean nabarmen igo baitzituzten.
- Bestalde, nahiz eta aurreko urteetan bezala Jaurlaritzatik aurten ere dirulaguntza jasoko dutela nahiko ziurtzat jotzen duten ez dute kopururik zehaztu.
Euskara-kultura zerbitzuaren ikuspegitik azken urteotan desfase handi samarra izaten ari da urtean urteko balantzea likidatzerakoan (ikus honekin batera doazen balantzeak) eta haurtzaindegiak Udalari dirua itzuli behar izaten dio. Hori ekiditearren komenigarri ikusten dugu aurreikuspen modura Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzaren atalean kopururen bat kalkulatzea. Eta kopuru hori izan daiteke, adibidez, aurreko urteetako dirulaguntzen bataz bestekoaren %60. Dena den, Jaurlaritzatik edo beste erakundeetatik dirulaguntzarik jasoko ez balute edo jasotakoa aurreikusitakoa baino gutxiago balitz Udalak hartuko du bere gain hortik etorritako aldea, urte bukaerako balantzearen likidazioa egiterakoan.
Azken urteotako balantzeekin atxikita doan orriaren arabera hauek izan dira Jaurlaritza-Foru Aldunditik jaso dituzten kopuruak: 2000 urtean: 35.844,09 euro; 2001 urtean: 34.468,04 euro eta 2002 urtean: 38.007,84 euro. Bataz bestekoa 36.106,66 euro da; eta horren %60 21.664 euro.
Aurreikuspen hori sartuta, beraz, 2003ko aurrekontuko kopuru nagusiak hauek lirateke:
Gastuak, guztira: 142.191,10 euro
Sarrerak (gurasoen kuotak): 72.027,55 euro
Jaurlaritzaren dirulaguntza (aurreikuspena) 21.664,00 euro
Aurreikusitako defizita 48.499,55 euro
Hori guztia kontuan hartuta, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Onartzea Haurtxo haur-eskolak, gastuen alorrean, 2003ko aurrekontuan proposatu duen kopurua (142.191,10 euro) eta, sarreren alorrean, berriz, euskara-kultura zerbitzuak proposatutakoa (gurasoen kuotak + dirulaguntzaren aurreikuspena) hau da 93.691,55 euro.
BI: Onartzea goian egindako kalkuluen baitan 2003rako aurreikusten den defizita (48.499,55 euro) (AD-94). Dena den kontuan izan behar da aurtengoan onartutako defizit hori ez dela "mugatzat" hartuko. Hau da, beste erakundeetatik jasotako dirulaguntza txikiagoa baldin bada edo batere dirulaguntzarik jasotzen ez badute Udalak bere gain hartuko du hortik sortutako defizitaren aldea.
HIRU: Udalarekin izenpetua duen hitzarmenenaren arabera, Haurtxo haur-eskolari 2003ko dirulaguntzaren lehenengo zatia (defizit horren %50) 24.249,78 euro, proposamen hau onartutakoan ordaintzea. Bigarren zatia, 12.124,89 euro (%25) ekainaren bukaeran ordaintzea. Azken zatia, 12.124,89 euro (%25) 2003 urteko kontuen balantzea aurkeztu eta onartu ondoren ordaintzea.
12.- Oarsoaldea, S.A.ri ekarpena, 2003. ekitaldirako.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak, eta haren aginduz euskara zerbitzuak urte hasieran ekin dio 2003ko hizkuntza normalkuntza egitasmoak abian jartzeari. Honezkero burutu dira edo burutzen ari dira Plangintza orokorreko aurtengo egitasmoak.
Aipatu egitasmoa, Oarsoaldeko Euskara Batzorde politikoak onartu zuen 2002-10-28an.
Guzti hori kontuan izanik, Euskara Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: 2003 urteko egin beharreko ekarpena onartzea eta ordaintzeko eman beharreko urratsak ematea. GUZTIRA: 25.456,20 ? ematea proposatzen da (AD-164).
AURREKONTUAK
13.- Construcciones Nigurko SL-k aurkeztutako aurrekontua onartzea, Saldise plazako garajeetan itoginak konpontzeko.
Saldise plazako garajeetan itoginak konpontzeko (ikus txostena) Construcciones Nigurko, S.L., Impermeabilización Sánchez eta Construcciones Pello, S.L-k aurkeztutako aurrekontuak azterturik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Construcciones Nigurko SL-k aurkeztutako aurrekontua onartzea, eskaintza abantailatsuena delako, guztira 21.037,44 euro gehi BEZ., (AD-150).
14.- Construcciones Nigurko SL-k aurkeztutako aurrekontua onartzea, hilerrian hainbat lan aurrera eraman ahal izateko.
Herriko kanposantuan 7. Koadroan dauden hilobiak eraitsi eta hogei nitxo berri egiteko Construcciones Nigurko, S.L.k, Construcciones y Reformas Pello, S.L.k y Construcciones Iza-Miranda, C.B.k aurkeztutako aurrekontuak azterturik, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Construcciones Nigurko SL-k aurkeztutako aurrekontua onartzea, eskaintza abantailatsuena delako, guztira 23.795,55 euro gehi BEZ., (AD-149).
15.- Auditorium berrirako zenbait obra eta horniketa burutara eramateko aurrekontuen onarpena.
Udalak egiten ari den Auditorium-a dela eta zenbait obra eta horniketak egin beharrezkoak dira.
Horiek egiteko, hornikuntza dena batera esleitu baino, atal bakoitzeko hornitzaile egokiena hautatzea da helburua eta horretarako jarraian aipatuko diren atal bakoitzeko hainbat aurrekontu aztertu dira.
Beraz, hori kontuan izanik, Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Aulkiak hornitzeko Sociedad Cooperativa Obrera "Ezcaray"-eri esleitzea proposatzen da eta aurrekontua honako hau da: 21.302,61 ?.
BI: Gortinak eta telonak hornitzeko Comercial Cenla-ri esleitzea proposatzen da eta aurrekontua honako hau da: 16.666,96 ?.
HIRU: Soinua Telesonic Electrónica Profesional-eri esleitzea proposatzen da eta aurrekontua honako hau da: 25.837,05 ?.
LAU: Argiteria Prolighting, S.L.-ri esleitzea proposatzen da eta aurrekontua honako hau da: 25.900,97 ?.
BOST: Intsonorizazioa TPM obras-eri esleitzea proposatzen da eta aurrekontua honako hau da: 25.622,13 ?.
SEI: Elektrizitate lanak Celec, S.L.-ri esleitzea proposatzen da eta aurrekontua honako hau da: 10.586,71 ?.
ZAZPI: Aire egokitua jartzea NIN Climatización, S.L.-ri esleitzea proposatzen da eta aurrekontua honako hau da: 23.420,64 ?.
ZORTZI: Pintura lanak egitea Pinturas MAYA-eri esleitzea proposatzen da eta aurrekontua honako hau da: 2.244,6 ?.
BEDERATZI: Igeltseritza lanak egitea Construcciones Nigurko S.L.-ri esleitzea proposatzen da eta aurrekontua honako hau da: 62.510,35 ?.
Arestian aipatutako aurrekontu denetan BEZa itsatsita dago.
Gastu hauei aurre egiteko bi A daude:
- 2002 urteko(A-1299-2) 102.609,12 eurokoa.
- 2003 urteko (A-163) 88.062,26 eurokoa.
Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hauek lantzea:
URGENTZIAZ
16.- Udal tasen hobaria jasotzeko eskaerak erantzutea
Udal tasen hobaria jasotzeko eskaerak ikusirik, Udalak onartu zituen irizpideak aplikatuz eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak egin duen proposamena kontutan hartuz, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Proposamenaren I eranskineko eskaerak onartzea.
BI: Proposamenaren II eranskineko eskaerak ukatzea.
17.-Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak erantzutea
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak ikusirik, Udalak onartu zituen irizpideak aplikatuz eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak egin duen proposamena kontutan hartuz, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:
BAT: Proposamenaren I eranskineko eskaerak onartzea.
GALDE ESKEAK
Ez dira izan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.811.etik 309.818.era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.