2007.eko Otsailaren 26ekoa

Lezon, 2007ko otsailaren 26an, goizeko 9:10 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko otsailaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko otsailaren 19az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Guillermo Ibargoyen, S.A.ri obra lizentzia emateko proposamena, Zubitxo kalea 23-25,27,29 eta 31-33-35-37an saneamenduaren berritze-lanen obrak aurrera eramateko (2007H003003).

Guillermo Ibargoyen, S.A.k, Zubitxo kalea 23-25-27-29 eta 31-33-35-37an saneamenduaren berritze lanak egiteko obra lizentzia eskatzen du.

Udal teknikariek egindako txostenak ikusi ondoren, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Guillermo Ibargoyen, S.A.ri, Zubitxo kalea 23-25-27-29 eta 31-33-35-37an saneamenduaren berritze lanen obrak aurrera eramateko lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:

  • Herriko arketak eta kolektoreak ezingo dira aldatu.
  • Lizentzia eman eta 15 eguneko epean hasi beharko dira obrak.
  • Obrak bukatzeko epea 3 hilabetekoa izango da.
  • Sustatzailearen erruz obra eten beharko balitz, etena gehienez 7 egunez luzatu daiteke.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 2.215.75 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna