- 1.- Lezoko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren Testu Bateratuari zuzenketak egiteko proposamena (2007H0310001).
- Aktaren amaiera
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2011ko uztailaren 28an, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA ezohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Luis Garrido Corral, Lucia Aranburu De la Cal, Kepa Garbizu Azkue eta Enrique Figueroa Laboa.
Ez dira bileran izan Naroa Tubilla Ziganda, Angel Portugal Formoso, Xubero Ubillos Apaolaza, eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín.
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.
1.- Lezoko Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren Testu Bateratuari zuzenketak egiteko proposamena (2007H0310001).
Alkateak deialdiarekin batera bidalitako proposamena onartzea proposatu du. Ohartarazi du zuzenketa bat egin behar zaiola proposamenari: 2.2. agiriaren 59. orrialdea … “ zuzendu ordez “2.2. agiriaren 60. orrialdea…” esan behar du. Honela dio proposamen zuzenduak:
Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak behin betiko onarpena eman zion Lezoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari 2010eko abenduaren 21ean. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Onarpena baldintzatua izan zen eta ezarritako baldintzak betetzen zirela justifikatzen zuen dokumentua aurkezteko hiru hilabeteko epea eman zitzaion Lezoko Udalari. Lezoko Udalak 2011ko apirilaren 6an egindako osoko bilkuran Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) Testu bateratua onartu zuen. Dokumentu honetan Aldundiaren behin betiko onarpenean ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen da. Testua Gipuzkoako Foru Aldundira apirilaren 12an igorri zen.
Uztailaren 19an Gipuzkoako Foru Aldundiarekin izandako bileran testuan zuzenketa batzuk egin behar direla zehaztu zen. Hauek dira Testu Bateratuari proposatzen zaizkion zuzenketak:
- 1.1. dokumentuaren 30. orrialdean (gaztelerazko alean 31. orrialdean) Lurzoru eta Hirigintzako Zuzendariaren agindu datak zuzendu egin behar dira.
- 2.1. Agirian, 150. orrialdean (gaztelerazko alean 162. orrialdean) 149. artikuluan zuzenketa bat egin behar da, aldundiaren behin betiko erabakia betetzeko, Uraren Euskal Agentziaren erreferentzia eginaz.
- 2.1. Agirian 155. orrialdean (gaztelerazko alean 167. orrialdean) 150.artikuluan zuzenketa bat egin behar da, 150.7.f) lerroaldia gehituz, aldundiaren behin betiko erabakia betetzeko, Uraren Euskal Agentziaren erreferentzia eginaz.
- 2.2. Agirian 15. orrialdean (gaztelerazko alean 15. orrialdean) egikaritze baldintzetan gehitu behar da “Jarduera Integratu horretan, tokiko zuzkiduretara bideratutako lurren erreserbak justifikatzeko, kontuan hartuko da 2/2006 Legearen 79.2. eta 3. Artikuluetan eta 105/2008 Dekretuaren 17. Artikuluan aurreikusitakoa.”
- 2.2. Agirian 50., 51. orrialdeak eta dagozkion bi fitxa grafikoak (gaztelerazko alean 53.eta 54.orrialdeak eta dagozkion bi fitxa grafikoak) errotonda osoa sistema orokor bezala kalifikatzean azalera eta fitxa grafiko aldaketa.
- 2.2. Agirian 56. orrialdean (gaztelerazko alean 59. orrialdean) egikaritze baldintzetan testu bat gehitu behar da: “2/2006 legearen 79.3 artikuluak aurreikusten dituen sistema lokalei dagozkien lagapenak, dokumentu honen EL1 eta EC zona banatzean xehatzen dira, eremuaren azalera totalaren %12a baino gehiago suposatuz eta sistema orokorren dotazio publikoei dagozkien eremuak kenduz.”
- 2.2. Agirian 60. orrialdean ( gaztelerazkoan 63. orrialdean) eremuaren azalera eta hiru fitxa grafikoak zuzendu behar dira, errotondari eman zaion azalera kenduz.
Zuzenketa guztiak jasotzen dituzte orrialde berriak espedientean daude.
Hori dela eta Hirigintzako udal teknikariak egindako txostena kontutan izanik, Hirigintza, Obra eta Ingurugiro zinegotzi delegatuak proposaturik, Osoko bilkurak honako akordioa hartu du:
BAT: Lezoko Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorraren Testu bateratuari akordio honen azalpenean eta espedientean jasotzen diren zuzenketak egitea.
BI: Erabaki hau eta zuzenketak Gipuzkoako Foru Aldundira igortzea.
Kepa Garbizuk dio zuzenketak egitea eta akatsak zuzentzea beti dela positiboa, baina orain arte bere taldeak zuzentzea proposatzen den Hirigintza Plan Orokorraren kontra egon denez, gaur ere aurka bozkatuko duela.
Gaia diktaminatu gabe dagoenez haren urgentzia bozkatu eta onartu da aldeko zazpi botorekin eta aurkako birekin (Kepa Garbizu eta Enrique Figueroa). Ondoren, proposamena bera ere onartu da, aldeko zazpi botorekin eta aurkako birekin (Kepa Garbizu eta Enrique Figueroa), hau da, udalaren osoko bilkura osatzen duten zinegotzien gehiengoaren aldeko botoekin.
Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 19:40ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 929.822etik 929.823ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.