2013KO UZTAILAK 5

Lezon, 2013ko uztailaren 5ean, ostirala, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Angel Portugal Formoso eta Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko ekainaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aktaren 3.puntuan, hain zuzen, Limpieza y RSU UTEk aurkeztu duen zuzenketa onartzeko proposamenean, kantitateei dagokionez, akats batzuk egon dira, 3.724€ ordez, 3.724,87€ko kantitatea jarri behar du eta 56.015,09€koan berriz, 56.015,69€koa. Zuzenketa egin ondoren, akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Atzeko karga duen kamioia eskuratzeko hornidura kontratuaren ordainketa egiteko proposamena (2012H0170002)

RENAULT TRUCKS ESPAÑA SLk atzeko karga duen kamioiari dagokion ordainagiria aurkeztu du 2013ko ekainaren 21ean 1860 sarrera erregistro zenbakiarekin. Ordainagiriaren kopurua BEZ BARNE 147.486,9 eurokoa da.

2012ko abenduaren 4ko Tokiko Gobernu Batzarraren erabaki bidez, Lezoko Udalak atzeko karga duen kamioi baten eskuratzea kontratatzeko espedientea onartu zen.

Era berean, Administrazio Baldintza Zehatzen Orria, Preskripzio edo Espezifikazio Teknikoen Orria eta Gastua onartu ziren.

Esleipena Tokiko Gobernu Batzordeak 2013ko urtarrilaren 22an hartutako erabakiaren bidez egin zen RENAULT TRUCKS ESPAÑA SLren alde.

Kontratua berriz 2013ko otsailaren 26an izenpetu zen

Kontratu honen prezioa 121.890 €-koa da, gehi BEZari dagozkion 25.596,90€. Guztira 147.486,9 €.

Kontratua burutzeko eta hornidurak emateko epea 60 egunekoa zen. Epe hau Administrazio Baldintza Zehatzen Orrian adierazitako moduan kontatuko da izenpeturiko kontratuan xedatzen denaren baitan.

Baldintza administratiboen agiriaren 2 atalaren arabera kontratu honen helburu den hornikuntza entregatzeko gehienezko epea 60 egunekoa da, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Arlo publikoko kontratuen legearen Testu bateratuaren 12 xedapen gehigarriak xedatzen duenaren arabera egun naturalak zenbatu behar dira espresuki lan egunak zenbatu behar direla adierazten ez bada.

Ondorioz kamioia apirilak 26ean entregatu behar zen.

Baldintza administratiboen agiriaren 13 atalaren arabera Kontratistak, berari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, kontratua gauzatzeko epea (osoa edo epe partzialak) errespetatzen ez badu, administrazioak kontratua baliogabetzeko erabakia har dezake (bermea bertan behera geldituko da) edo zigorra ezar diezaioke (kontratuaren prezioko 1.000 euroko 0,20 euro egunean).

Kontratua hartzeko izenpeturiko aktan jasotzen denez kamioia 2013ko ekainaren 14ean entregatu zen. Hau da 50 egun beranduago.

Hori dela eta baldintza agiriko 13 atalak xedatzen duen formula aplikatuz:

0.20 X147.486,9/1.000 X 50= 1.474,86 euroko zigorra ezartzea dagokio

Horrela Arlo publikoko kontratuen legearen Testu bateratuaren 212. 8 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik zigor hauen kopurua kontratistari ordaindu behar zaionetik kendu daiteke.

Ondorioz 147.486,9 €. - 1.474,86= 146.012,04 € da ordaindu beharrekoa

Hori dela eta hona, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: RENAULT TRUCKS ESPAÑA SLri atzeko karga duen kamioiaren ordainetan 146.012,04 Euro ordaintzea arestian adierazitakoa kontuan izanik.

PERTSONALA
3. N.A.L.k haurren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentzia luzatzeko proposamena (2011PE040001)

Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakaslea den N.A.L.k, 2013ko ekainaren 21an aurkeztutako eskabidean, egun haurren zaintzagatik disfrutatzen duen borondatezko lan eszedentzia, 2014ko urtarrilaren 6a bitarte luzatzea eskatu du.

Eskaria azterturik, Ikusirik teknikariak egindako txostena, eta eskariaren berri Musika Eskolako Zuzendariari emanik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:


BAT: Ontzat hartzea N.A.L.k haurren zaintzagatik eskatutako borondatezko lan eszedentziaren luzapena.

BI: Luzapena, 2013ko irailaren 1ean sartuko da indarrean, eta 2014ko urtarrilaren 6a bitarte iraungo du.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2013/14. ikasturteko bulegoko langilearen lan egutegia onartzeko proposamena (2013PE060002)

Xanti Espina Anduezak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2013/2014. ikasturteko bulegoko langilearen lan egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Horiek horrela, alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2013/2014. ikasturteko bulegotako langilearen lan egutegia.

BI: Akordio honen berri ematea interesatuei.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA

5. 2013ko Santakruz jaietarako dirulaguntzak onartzeko proposamena (2013KU010003)

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Kulturako Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:


BAT: Jarraian agertzen diren kultur elkarteei 14.230€tako (partida 287) dirulaguntza ematea.

BI: Banaketa ondoko taulan agertzen den moduan egingo da.

Erregistro Elkartea/Erakundea Onartutakoa 80% AD Zbkia
Zbkia
1719 Jaizkibel Allerru 1.080,00 € 864,00 € AD- 403
1722 Tiñelu elkartea 1.100,00 € 880.00 € AD- 404
1736 Ixkulin elkartea 7.050,00 € 5.640,00 € AD- 405
1762 Allerru Danborrada 1.100,00 € 880,00 € AD- 406
1850 Ibon Karrera Taberna 3.000,00 € 2.400 € AD-450
1862 Altzate elkartea 900,00 € 720,00 € AD- 407

Guztira ……………. 14.230 €. 11.384 €

HIRU: Onarpenean, elkarteentzako onartutako diru kopuru bakoitzeko %80 banatuko da (11.384€). Gainontzeko %20a diru zuriketa egin ondoren jasoko dute.

LAU: Onarpenean, jarraian agertzen diren beste partaide hauentzat 3.120€tako dirulaguntza ordainketa bakar batea ematea (%100) 2013ko Santakrutzak 2013ko jaien antolaketan emandako laguntzagatik.

Elkartea/Erakundea Jarduera Onartutakoa AD Zbakia
Eskualdeko dultzaineroak Diana 270,00 € AD- 414
Fernantxo Intxaurrandieta Zezen suzkoa 150,00 € AD- 408
Fernantxo Intxaurrandieta Erraldoiak 350,00 € AD- 409
Imanol Etxeberria Lizardi Erraldoiak 350,00 € AD- 410
Unai Mitxelena Sanz Erraldoiak 350,00 € AD- 411
Xabier Mitxelena Sanz Erraldoiak 350,00 € AD- 412
Agustin Arruti Landarbide Herri Kirolak 800,00 € AD- 413
Guztira .………………….. 2.620,00 €


BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

6. Fakturen zerrenda onartzeko proposamena (2013KO110026)

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrendak:

Zbkia/ Nº €
26 147.486,90

RENAULT TRUCKS ESPAÑA SLri atzeko karga duen kamioiaren horniketan izan duen atzerapenaren ordainetan 1.474,86 euroko zigorra ezartzea erabaki denez Tokiko Gobernu Batzar honetan bertan, fakturatik 146.012,04 euro ordaintzea erabaki da.

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

GIZARTE ZERBITZUAK

7. Etxez-etxeko laguntza emateko proposamena (2013GZ010007)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko L.L.J.k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: L.L.J.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu eta erdiz atentzio pertsonala eta akonpainamendua emateko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 11,44€ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Ekainaren 25ean egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna