- 1. Egoki irudituz gero, 2014ko otsailaren 3an egindako bilkurako akta onartzea.
- 2. Donibane kalea 6an, igogailua jartzeko obra lizentzia emateko proposamena (2013H0030005)
- 3. Zubitxo 23 kaleko 2.lokalean, etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena eta etxebizitza bihurtzeko obra baimena emateko proposamena (2014H0030003-2014H0340001)
- 4. Ingurumen aholkularitza zerbitzuaren kontratazioa hasteko proposamena (2014ID160001)
- 5. Alkatearen erabakien kontu ematea.
- GALDE ESKEAK
Lezon, 2014ko otsailaren 17a, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku, eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.
Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2014ko otsailaren 3an egindako bilkurako akta onartzea.
Akta onartu eta sinatu egin da.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
2. Donibane kalea 6an, igogailua jartzeko obra lizentzia emateko proposamena (2013H0030005)
Mª Visitación Garcia Jorgek, Donibane kaleko 6.eko jabekideen izenean (H20638524) eraikuntza horren barnean igogailu bat jartzeko obra baimena eskatu zuen 2013ko abenduaren 4ean (erregistro sarrera zenbakia 3255). Horretarako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko 2013ko azaroaren 26ko oniritzi zigilua daraman Ion Balerdi Baztarrika arkitektoak sinatutako proiektua aurkeztu du, gauzatze materialaren aurrekontua 57.086,75 eurotakoa delarik.
Egokia deritzon akordioa har dezan gobernu batzordea jakinaren gainean jarri nahi da irisgarritasun Dekretuan ezartzen diren zehaztapenak ia guztiz betetzen direla eta betetzen ez diren puntuak oso puntualak eta alda ezinak direla. Hala nola eskaileraren zabaleraren murrizketa 90cm-raino, eskailburuek egun dituzten dimentsioak mantentzea eta igogailua estalkitik 60cm- baino gehiago ateratzea, 96 cm inguru. Atariaren maila jaistea bideragarria ez dela justifikatzen da eta ontzat ematen bada ere, arrapala mugikor bat egitea gomendatzen da, ezintasuna duten pertsonen irisgarritasuna bermatu behar denean jarri ahal izateko. Azken finean igogailua jartzea eraikinaren erabiltzaileentzat hobekuntza nabarmentzat hartzen da eta frogatutzat eman da erabiltzaileen artean mugikortasun arazo larriak dituen pertsona bat dagoela.
Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,
Hirigintza eta Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuak Zinegotzi delegatua honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Mª Visitación Garcia Jorgeri Donibane kaleko 6.eko jabekideen izenean (H20638524) eraikuntza horren barnean igogailu bat jartzeko obra baimena ematea ondorengo baldintza hauekin:
• Lanak hiru hilabeteko epean hasi beharko lirateke gehienez eta euren amaiera ezingo da baimena jasotzen denetik bederatzi hilabete baino beranduago izan
• Argizulo berriak eskaileraren aireztapena bermatu beharko duela eta gomendio moduan, arrapala mugikor bat egitea, beharrezkoa den kasuetan sikiera ataria eta kalearen arteko maila oztopo barik gainditu ahal izateko.
• Azkenik obra amaierako dokumentazioarekin batera hondakinen kudeaketa egokia egin dela ziurtatzen duen txostena aurkeztu beharko da.
BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 2.854,34€ ordaindu beharko dira eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
3. Zubitxo 23 kaleko 2.lokalean, etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena eta etxebizitza bihurtzeko obra baimena emateko proposamena (2014H0030003-2014H0340001)
2013ko abenduaren 23an Enrique Erro Garciak, Maria Lourdes Pino Contrerasen izenean Zubitxo kaleko 23an dagoen 2 lokalaren erabilera aldaketa eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 3401). Horretarako Enrique Erro Garcia arkitekto teknikoak sinatzen duen dokumentazioa aurkeztu zuen.
2014ko urtarrilaren 29an Enrique Erro Garciak, Maria Lourdes Pino Contrerasen izenean Zubitxo kaleko 23.eko 2. lokala etxebizitza bihurtzeko obra baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 250). Horretarako Enrique Erro Garcia arkitekto teknikoak sinatzen duen eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2014ko urtarrilaren 28ko oniritzi zigilua daraman proiektua aurkezten du, aurrekontua 27.607,33 eurotakoa delarik.
Udaleko arkitektoaren txosten teknikoa ikusirik,
Hirigintza eta Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuak Zinegotzi delegatua honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena ematea, horretarako ezinbestekoa izango da Hirugarren Sektoreko Erabileratik Etxebizitza Erabilerara Aldatzeko Udal Ordenantzaren 7. artikuluan ezartzen diren karga urbanistikoei dagozkien 2.854,95 euroak ordaintzea.
BI: Lokala etxebizitza bihurtzeko obra baimena ematea, udal etxebizitza tasatuaren behin-behineko kalifikazioarekin batera, honako baldintza hauek bete beharko direlarik:
1.- Obra 3 hilabeteko epean hasi beharko da eta 5 hilabeteren buruan amaitu beharko da. Salbuespen moduan eta modu egokian justifikatzen bada hiru hilabetetako luzapena eska liteke
2.- Baimena lortzen denetik urte betera etxebizitzak amaitua eta eskatzailea bertan bizitzen egon beharko da.
3.- Lanak amaitu ondoren lehen erabilpenerako lizentzia eta udal etxebizitza tasatuaren behin-betiko kalifikazioa eskatu beharko da eta horretarako obren amaierako ziurtagiriak eta fatxaden argazkiekin batera, hondakinen kudeaketa modu egokian egin dela ziurtatzen duen txostena aurkeztu beharko da, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Sukalde eta bainugelako aireztapena proiektuan bezala egin dela eta modu egokian funtzionatzen duela adierazten duen instalatzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da baita ere.
Era berean ezinbesteko baldintza izango da etxebizitza berriak hiri azpiegiturekin hartune eraginkorrak edukitzea, hala nola: ur hornidura, saneamendua, argi indarra eta balegokio gas hornidura. Ur kontagailua jarri baino lehen Uretako Udal Zerbitzuarekin adostu beharko da zein kontagailu mota jarri behar den eta beronen kokapena.
4.- Eskatzaileak lokala etxebizitzan bihurtuko ez balu erabilera aldaketarako baimenarekin irabazitako eskubidea galduko luke eta zigor moduan karga urbanistiko moduan ordaindutakoaren % 50 baino ez litzaioke itzuliko.
HIRU: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.380,37 € ordaindu beharko ditu eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
IDAZKARITZA
4. Ingurumen aholkularitza zerbitzuaren kontratazioa hasteko proposamena (2014ID160001)
Ingurumen aholkularitza zerbitzua kontratatzeko. esleipenerako espedientea azterturik,
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Ingurumen aholkularitza zerbitzua datozen bi urterako kontratatzeko espedientea hastea, publizitaterik gabeko jardunbide negoziatuaren bitartez.
BI: Kontratazioa arautuko duten Baldintza teknikoak eta administratiboak onartzea.
HIRU: 60.000€ko (gehi BEZ) gastua onartzea (A-94).
LAU: Lana burutzeko, gutxienez hiru enpreseei gonbitea egitea (Izadi 21, Ekogarapen, S.L. eta Leire Betetari, martxoaren 5erako proposamenak aurkeztu ditzaten.
BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
5. Alkatearen erabakien kontu ematea.
2014ko otsailaren 3an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.
Ez da izan galde eskaerarik.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105333tik 1105337ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.