2017KO MAIATZAK 8

Lezon, 2017ko maiatzaren 8an, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko apirilaren 24ean egindako bilkurako akta onartzea (2017ID210008).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Kale Nagusiko 10ean 2. solairuko etxebizitza eta behe oina eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (2017H0030002).

2017ko otsailaren 7an, N.I.S.ek kale Nagusiko 10.ean kokatzen den etxebizitza eraberritzeko obra baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 345).

Horretarako I.G.E. arkitektoak sinatzen duen proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2017ko otsailaren 3ko oniritzi zigilua daramana, eta 160.100,00 eurotako gauzatze materialaren aurrekontuarekin.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: N.I.S.i Kale Nagusiko 10.eko 2. solairuan kokatzen den etxebizitza eraberritzeko obra baimena ematea, honako baldintza hauekin:

1.-Arotzeriak metalikoak izan litezke, baina kolore ilunekoak izan beharko dute, gaur egun eraikinak dituen arotzerien ahalik eta antzekoenak. Bestalde, pertsianak ez daude baimenduta, eta leiho-ate edo contraventana modukoak jarri beharko dira, Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziko 36 artikuluko 9. atalean adierazi bezala.

2.- Behe oinean proposatzen den garaje erabilera ez da onargarria. Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziko 5 artikuluak arautzen ditu eraikinetan baimendu litezkeen erabilerak, eta garaje erabilerari dagokionez, araudi partikular bakoitzean espresuki baimendu beharko dela adierazten du. Horrek esan nahi du, araudi partikularrean ez bada baimentzen, ezin dela garaje erabilerarik eman, eta Kale Nagusiko 10.enarekin bat datorren F-10 eraikuntza unitatearen araudi partikularrak ez du garaje erabilerarik baimentzen.

3.- Kale Nagusiko fatxadan zabaldu nahi den atearen zabalerak ezingo du Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziko 36 artikuluaren 3. ataleko behe oineko fatxaden konposiziorako baldintzetan ezartzen den gehienezko 1,80 metroko zabalera gainditu, eta burutzekotan, gaur egun fatxadak dituen ezaugarri berberak mantenduta egin beharko da (harrizko ateburua etab.).

4.- Bigarren solairua eta estalkipea duplex moduan elkartu nahi badira, proiektuan jasotako modua berrantolatu beharko da, eskailerara argiztapena eta aireztapena bermatu beharko direlako. Moldaketa berriaren planoa udalean aurkeztu beharko da, eta argiztapena eta aireztapena bermatzeko estalkiraino utzi beharko den hutsune hori, eskailerak osatzen duen elementu komunetik abiatuta estalkira irteera zuzena ahalbidetzeko moduan atondu beharko da. Gainontzean, ezingo dira bi solairuak lotu.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik, 400,25€ ordaindu beharko ditu (160.100,00€ * ICO5% -%95 hobaria)

HIRU:Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 407,95 x 1,2 = 489,54 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

LAU: Lanak amaitu ondoren lehen erabilpenerako lizentzia eskatu beharko da. Horretarako obren amaierako ziurtagiriak eta fatxaden argazkiekin batera, hondakinen kudeaketa modu egokian egin dela ziurtatzen duen txostena aurkeztu beharko da, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

3. HIE 4 Kabitte eremuko A2 eta A3 lursailetan 12 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektua onartzea eta garabi dorrea jartzeko baimena emateko proposamena (2016H0030005).

2017ko apirilaren 5ean, J.R.M.Z.ak, Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresaren izenean, H.I.E. 4 Kabitte eremuko A2 eta A3 lursailean 12 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko gauzatze proiektua aurkeztu zuen (erregistro sarrera 861). Proiektuarekin batera, garabi-dorre bat jartzeko proiektua ere aurkezten da. Horretarako, K.A.B. arkitektoak sinatzen duen gauzatze aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren oniritzi zigilua daramana, 2017ko martxoaren 31ko datarekin, eta gauzatze materialaren aurrekontua 1.361.586,25 euro izanik. Garabi dorrea jartzeko aurrekontua 2.950,00 euro dira.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores S.L. enpresak H.I.E. 4 Kabitte eremuko A2 eta A3 lursailetan 12 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko aurkeztutako gauzatze proiektua onartzea, honako baldintzekin:

1.- Gauzatze proiektuko arotzeria planoetan tipo 0 bezala izendatzen den arotzeriak zati finko bat du beheko aldean, eta zati honek metro bateko luzera dauka, arotzeria planoen arabera. Eraikuntzaren Kode Teknikoko SUA 1eko 5. atalean altuera horrek ezin ditu 0,85 metroak gainditu.

2.- Gogorarazi nahi da, A mailako energia zertifikazioa jaso dela gauzatze proiektuan, eta halako kalifikazioak kanpoko egiaztapena eskatzen duela Eusko Jaurlaritzako erregistroan sartzerakoan.

3.- Gauzatze proiektuko ebaketetan eraikuntzen atzean dagoen magala eusten duen eustorma agertzen bada ere, egituraren planoetan ez da halakorik ageri, eta ezta egituraren kalkuluak jasotzen dituen eranskinean ere. Era berean, ez memorian, eta ezta eranskinean ere, ez da azterlan geoteknikotik eratortzen diren datuei buruz ezer aipatzen. Gauzak honela, lanak hasi baino lehen burutu beharko den zuinketa planoaren sinadura baino lehen eraikinen atzeko magala nola egonkortuko den adierazi beharko da.

BI: Construcciones Michelena y Lecuona Sucesores, S.L. enpresari, H.I.E. 4 Kabitte eremuko A2 eta A3 lursailetan 12 etxebizitza eta garajeak eraiki ahal izateko, garabi dorrea jartzeko obra baimena ematea, ondorengo baldintzetan:

1.- Garabia martxan jartzeko, Udalean eta erregistro bidez, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren baimena aurkeztu beharko da.

HIRU: Obra gauzatzeko erabiliko den garabia eta etxolak lurzoru publikoan jarri behar badira, okupazio baimena eskatu beharko da. Horretarako, eremu publikoan okupatzen diren azalerak jasotzen dituen planoa aurkeztu beharko da, okupazio horren iraupena zehaztuz baita ere.

LAU: Garabi dorre jartzeko lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 147,50 euro ordaindu beharko ditu.

4. 107 poligonoko Makurren kaleko 2.ean (P-2 lursaila) Salva Industrial enpresaren showroom-a jartzeko obra baimena emateko proposamena (2017H0040010).

2017ko otsailaren 10ean J.L.A.k, Salva Industrial S.A. enpresaren izenean, aipatu enpresaren showroom-a Makurren kaleko 2 zenbakia duen eraikinean jartzeko jarduera proiektua eta gauzatze proiektua aurkeztu zituen (erregistro sarrera zenbakia 394), beharrezkoak diren baimenak lortu ahal izateko. Bi proiektuak LKS Ingeniería, S. Coop. Ingeniertizako A.M.A. ingeniari industrialak sinatzen ditu. Gauzatze proiektuak Gipuzkoako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialaren 2017ko otsailak 3ko oniritzi zigilua darama, eta gauzatze materialaren aurrekontua 179.306,40 euro dira.

Aurkeztu den jarduera proiektuan ez da zehazten zein jarduera mota den, eta jardueran txostena egitea udal arkitekto teknikoari dagokio. Gaur gaurkoz ez dago postu hori betetzen ari den teknikaririk, eta txostenik ez dagoenez ez da obra baimenarekin aurrera jarraitu. Edonola ere, interesdunak lanekin hasteko premia adierazi du behin eta berriz, eta ondorioz, obra baimena aztertzea eskatu da, nahiz eta baldintzatua izan beharko den.

Proposatzen den jarduera aztertu ondoren aurretiazko komunikazioa duen jarduera mota baten aurrean gaudela ondorioztatu da, eta beraz, ez da jarduera edo aintzinako irekiera baimenik behar, aurretiazko komunikazioa aurkeztea besterik ez. Alabaina, aurretiazko komunikazioaren prozedura erabili behar duen jarduerak obra baimena lortu behar dute lehendabizi, eta jarduerarekin hasi aurreko aurretiazko komunikazio hori obra amaierako ziurtagiri eta dokumentuekin aurkeztu behar da.

Obra baimenari dagokionez, ezer baino lehen adierazi behar da, jardueraren txosten teknikorik ez dagoenez, interesdunari jakinarazi behar zaiola, obra baimena eman ondoren jardueraren azterketatik eratortzen diren baldintzak gainjarri ahal izango zaizkiola, eta ondorioz, obra baimena baldintza horietan jasoko duela.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Salva Industrial S.A. enpresari 107 poligonoko Makurren kaleko 2an kokatzen den eraikinean showroom bat jartzeko obra baimena ematea, honako baldintzekin:

Jarduerari dagokionez antzeman diren burutu beharreko zuzenketak (gehiago gainjarri ahal izango dira udal arkitekto teknikoaren txostenetik eratortzen badira):

1.- Proposatzen den jarduera industria eremua batean kokatzen den pabiloi baten barnean kokatzen bada ere, jarduera komertziala litzateke eta ez industriala.

Alboan dagoen lantegian industrialean ekoizten diren gaiak erakutsi eta saltzea baita asmoa, eta ondorioz, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren SI atalak ezartzen dituen baldintzak bete beharko lirateke.

Suteen arriskuari dagokionez ere, eraikinak duen tarte-solairuaren egitura metalikoa izanik, suteen aurka eskatzen den egonkortasuna bermatzen duela ziurtatu beharko da, eta litekeena da horretarako babestu behar izatea.

2.- Aireztapen eta klimatizazioari dagokionez Eraikuntzaren Kode Teknikoak ez ditu merkataritza erabilerarako lokalak arautzen, eta RITEak dioena bete behar da. Berokuntza instalazioaren inguruan aipamenak egiten dira, baina barneko airearen kalitateari dagokionez ez da inolako instalaziorik aipatzen, eta RITEK ezarritakoaren arabera, aireztapen instalazio bat beharrezkoa ote den aztertu beharko da.

3.- Irisgarritasun baldintzak bermatu behar dira, bai Eraikuntzaren Kode Teknikoko SUA atalean ezartzen direnak, baina baita Araudi autonomikoari dagozkionak ere, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan ezartzen direnak ere.

Zentzu honetan, sarbideetako ateek gutxienez 0,90 metroko igarobide libre izan beharko dute (planoetan 0,80m duela adierazten da), eta eraikuntzaren zati publikoa den behe oina bi altuera ezberdinetan mailakatua dagoenez, barnetik arrapala jartzen ez bada, kanpoaldetik dauden sarbideetatik sarrera zuzena bermatu beharko da.

Komun irisgarriari dagokionez, ate aurrean 1,80 metroko diametroa duen zirkunferentzia sartzeko moduko espazio libre utzi behar da, eta planoen arabera, ate bat irekitzen da espazio horretan. Komuna planoan marraztu denarekiko modu simetrikoan egin ezkero arazorik ez legoke. Gainontzean, komunak irisgarritasun araudiak eskatzen dituen elementu osagarriak izan beharko ditu ditu, hala nola, laguntzarako barrak etab.

4.- Showroom-ak izango dituen beirateek Eraikuntzaren Kode Teknikoko SUA atalean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, segurtasunari dagokionez.

5.- Akotatutako planoak aurkeztu beharko dira, arotzerien neurriak eta eremu ezberdien altuera libreak argi eta garbi adierazten dituztenak.

Tarte-solairuari dagokionez:

Showrooma kokatu nahi den eraikina, P-2 lursailaren baitan koka bagenezake ere, zehaztu behar da lursail hori elkarri atxikitako hainbat pabiloiek osatzen dutela, eta ondorioz, 107 poligonoko plan partziala ezartzen duen %30eko tarte-solairuen gehienezko azalera pabiloi bakoitzak bete behar duela. Hau da, memorian aipatzen den justifikazioa ez da baliagarria, jarduera ezarri nahi den eraikinak %50eko azalera izatea justifikatzen baita, ondokoek tarte-solairurik eraiki ez dutelako. Gertatzen dena da, eraiki ez badute ere, eskubide hori izan, badutela.

Edonola ere, indarrean dagoen Lezoko Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak zirrikitu bat uzten du halako kasuetan aurkitzen diren tarte-solairuentzat. Hirigintza Arau Orokorretan, 3. kapituluan, bizitegi erabilera ez duten lursailen eraikuntza eta erabilerak arautzen dituzten ordenantzen 113. artikuluan, eraikuntza aprobetxamendua eta eraikinaren forma arautzeko baldintza orokorrak ezartzen diren artikuluan alegia, honakoa jasotzen baita 11. atalean:

11.- Eraikuntza aprobetxamendurako konputagarriak izango ez diren biltegitarako eta jarduera nagusiarenaren antzeko erabilera lagungarrietarako solairuarteak baimenduko dira, baina inoiz ez bulego gisa erabiltzekoak. Bulego gisa erabiltzen direnean, aipaturiko eraikuntza aprobetxamendua zehazteko konputagarriak izango dira.

Jarduera proiektuan tarte-solairuaren zatirik handiena espazio diafano bezala izendatutako gela handi batek hartzen du, eta honenbestez, eremu horren erabilera arestian aipatu diren bi erabilera ez-konputagarri horiekin bat datorrela justifikatu beharko da obra amaieran, proiektuan jasotakoa burutu nahi bada.

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 5.421,88 x 1,2 = 6.506,26 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Obra lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 8.965,32 euro ordaindu beharko ditu.

LAU: Obra bukatu ondoren ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko du:

Obra amaierako dokumentazioa eta ziurtagiriak, dagokion teknikariak sinatua.

Jarduera klasifikatu hori aurretiazko komunikazioaren menpe dagoenez, obra bukatu ondoren eta jarduera martxan jarri baino lehen, jarduera sailkatuan aritzeko aurretiazko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta sinatuta aurkeztu beharko ditu (dokumentuak erantsita) dagokion tasa ordaindu ondoren.

Ziurtagiri teknikoa, obrak aurkeztutako proiektua eta jarritako baldintzak eta arauak betetzen dituela adieraziz.

Instalazio elektrikoaren buletina eta ziurtagiria

Suteen aurkako babeserako instalazioaren ziurtagiria eta honen mantenu lanen kontratua.

5. Lezoko herri eskolako kirol instalazioen estalkia eraikitzeko obra kontratazioa hasteko proposamena (2017H0110001).

Herri Eskolako Kirol Pistako estalkia eraikitzeko obra kontratuaren esleipenerako espedientea azterturik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:Herri Eskolako Kirol Pistako estalkia eraikitzeko obra kontratatzekoProiektua onartzea.

BI: Herri Eskolako Kirol Pistako estalkia eraikitzeko obra kontratatzekokontratazio espedientea hastea, jardunbide ireki bitartez.

HIRU: Herri Eskolako Kirol Pistako estalkia eraikitzeko obra kontratazioaarautuko duten Baldintza pleguak onartzea

LAU: 440.000 euroko (%21 BEZ barne) gastua onartzea.(A-189)

6. Adifen jabetzako Hiri-lurzoruaren erabilera aldi baterako lagatzeko kontratua onartzeko proposamena (2017ID190001).

ADIFek Lezoko Udalaren alde Hiri Lurzoruaren Erabilera Aldi baterako Lagatzeko Kontratuaazterturik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udala eta ADIFen arteko Hiri Lurzoruaren erabilera aldibaterako lagatzeko kontratua onartzea.

BI: Gastua onartzea: 3.447,29 euro (BEZ barne) 20 urtetarako. AD-236.

KONTUHARTZAILETZA

7. Lezoko Udalaren eta Oarsoaldea, S.A.-ren arteko Lankidetza-Hitzarmena onartzeko proposamena (2017KO360001).

Oarsoaldea S.A.k 2017 ekitaldirako lankidetza-hitzarmena aurkeztu du udalak onar dezan, bi erakundeentzat interes orokorra duten hainbat programa garatzeko.

Horrela, hitzarmena aztertu eta udaleko kontu-hartzaileak egindako txostena begiratu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udalaren eta Oarsoaldea, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea eta sinatzea.

BI: Udalaren aldetik Jarraipen Batzordearen kide izendatzea, Oarsoadea S.A.n ordezkari gisa izendatutako zinegotzia eta udal kontu-hartzailea.

HIRU: Onartzea Lankidetza-Hitzarmen honetarako aurrekontu-kreditua, Oarsoaldeak egingo dituen jarduerak finantzateko, zenbatekoa 294.878 € izanik. (AD-209/2017).

KULTURA

8. 2017-18 eta 2018-19 ikasturteko ludoteka zerbitzua kontratatzeko espedientea hasteko proposamena (2017ID170001).

2017-18 eta 2018-19 ikasturteko ludoteka kudeatzeko kontratazioa. esleipenerako espedientea aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2017-18 eta 2018-19 ikasturterako udal ludoteka zerbitzua kontratatzekoespedientea hastea publizitatearekin jardunbide ireki bitartez)

BI: 2017-18 eta 2018-19 ikasturteko ludoteka kudeatzeko kontratazioa. arautuko duten baldintza pleguak onartzea.

HIRU: Gastua onartzea [A-147].

EUSKARA

9. Euskara Sailaren dirulaguntzak 2017 arautzen dituen deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena (2017KU030001).

Euskara Sailak urteko dirulaguntzak banatzeko egin duen deialdia ikusirik, eta udal teknikariak, emandako txostena azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Euskara Sailaren dirulaguntzak - 2017arautzen dituen deialdiaren oinarriak onartzea.

BI: Oinarrien berri deialdi bidez ematea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

HIRU: Gastua onartzea 25.000,00 € (A-214/2017).

GIZARTE ZERBITZUAK

10. Ingurune irekiko programaren kontratazioaren luzapena onartzeko proposamena (2017ID170003).

2014ko apirilaren 28ko Tokiko Gobernu Batzarrak, “Ingurune irekian gizarte heziketa” zerbitzuaren kontratua Gure Amets Gizarte Elkarteari esleitzea onartu zuen.

Kontratazioaren lehiaketaren plegu administratiboaren 2. artikuluak zioen kontratazioa bi urtekoa izango zela, luzatzeko aukerarekin, gehienez ere bi urtez. Bi urteko kontratua bukatu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak luzapen bat onartu zuen.

Une honetan luzapenaren epea bukatu da, eta zerbitzuaren jarraipenaren beharra dago. Gizarte langileak egindako txostenaazterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Ingurune Irekiko programa gauzatzeko Gure Amets Gizarte Elkartearen kontratua beste urtebetez luzatzea, hain zuzen ere, 2017-05-01etik 2018-04-30era arte.

BI: Onartzea Gure Amets GizarteElkartearen kontratazioa 2014ko kontratuaren baldintza berdinetan egitea.

HIRU:Onartzea Gure Amets Gizarte Elkartearen kontratazioareko gastua (48.000€,BEZ gabe) (AD-232/2017 – AD- 234/2018)

11. Gizarte Larrialdietarako Laguntza eskaera onartzeko proposamena (2017GZ020003).

2017ko GLL/AES eskaerak onartzekoespedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2017.urteko GLL/AES eskaeren zerrenda. Gastua guztira 35.214,38€ (A-235).

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

12. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, apirilaren 24az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:40ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta1243412tik 1243419ra eta 1243501 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz

Eguna