Lezoko Euskararen mahai sektorialaren arautegia

Noizkoa
Arloa edo saila

Behin betiko onarpena. Lezoko Udaleko euskararen mahai sektorialaren antolaketa eta fun­tzionamendu araudia.

Udalba­tzak, 2011ko maia­tza­ren 18an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onartu du Lezoko Udaleko euskararen mahai sektorialaren antolaketa eta fun­tzionamendu araudia.

Sistema demokratikoa indar­tzeko oso garran­tzi­tsua da herritarrek herrigin­tzan parte-har­tzea eta inplika­tzea, hau da, herritarrek, alderdi politiko eta erakundeetako arduradunekin batera, herriarekin lotutako gaietan zer esana izan behar dute.

Horretan lagun­tzeko beharrezkoa da parte har­tzeko prozesuak zabal­tzea, hau da, gobernuan edo alderdi politiko batean parte hartu beharrik izan gabe, herritarrek aukera izatea modu independentean euren udaletako erabakietan parte har­tzeko edo eragiteko.

Lezoko Udalak, horretaz jabeturik, herritarren parte-har­tzea susta­tzeko politikak bul­tza­tze­aren aldeko erabakia hartu du. Zergatik? Zertarako?

  • Parte-har­tzea herritarren eskubide bat delako, administrazio guztiek irekitasunez bermatu eta sustatu behar dutena. Giza Eskubideen Adierazpen uniber­tsa­lak aipa­tzen du per­tso­nek eskubidea dutela gai publikoei buruzko erabakietan zuzenean nahiz zeharka parte-har­tzeko (21. artikulua).
  • Sistema demokratikoaren kalitatea hobe­tzeko. Mar­txan jarriko diren politikak arrakasta­tsuak izan daitezen aukera handiagoa izango dugu herritarrekin batera definitu baditugu. Gizartearen ezagu­tza eta eskaera kontuan hartuta, erabakitako neurriak eraginkorragoak izango dira.
  • Herritarrek herriaren parte edo kide direla senti­tzeko, gizarte-komunitate edo komunitate politikoaren kide izateko eta senti­tzeko behar-beharrezkoa da errealitate kolektibo horiekin konekta­tzen gaituzten kanalak jarri eta elika­tzea

Parte-har­tzea administrazio-egitura osoari eragiten dion zeharkako arda­tza da, beste zenbaitekin batera: Ingurumena, euskararen normalizazioa, emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta kultura arteko aniztasuna.

Parte har­tzeko baldin­tzak ez dira berez ematen, sortu eta sustatu egin behar dira: Informazioa eman behar da, eztabaida sustatu, iri­tziak jaso, erabakiak hartu eta erabakiak jakinarazi behar zaizkie berriz herritarrei.

Azken urte hauetan Lezoko Udalak herritarren parte-har­tzeko eskubidean sakon­tzeko aukera estrategikoa egin du. Mar­txan jarri dituen prozesuak ugariak izan dira: Hirigin­tza-plana defini­tzea herritarren parte-har­tze­arekin, udaleko parte-har­tzeko batzor­dea sor­tzea, hirigin­tza-proiektuen inguruko prozesuak, gazteen egoeraren diagnostikoa, ­batzorde sektorialak (kultura, jaiak, kirola), Lezo Berriro Euskaldun prozesua, herritarren sarea, berdintasun-plana, portuaren inguruko eztabaida Horietan guztietan sektore edo gai horrekin lotutako hainbat herritar, eragile eta elkartek hartu dute parte.

Ondorengo arauak Lezon demokrazioa partehar­tzailean sakon­tzen jarrai­tzeko helburua du euskararen normalizazioaren inguruan.

ADIERAZPEN OROKORRA

Lezoko euskararen egoera normaliza­tzeko ahaleginetan herritarren, herriko erakundeen eta Lezoko Udalaren arteko elkarlanik gabe, ez dago bertan izandako bilakaerarik uler­tze­rik.

Euskararen egoera unean une egoki­tzen joan den neurrian, Udala eta herri ekimenaren arteko lankide­tzak aldaketa horiei eran­tzu­teko ahalegina egin du. Horri esker, gaur egun, izaera desberdineko per­tsona eta erakundeekin osatutako jardunbide eta egitasmo ugari ditugu.

Konplexutasun horren erakusgarri da, halaber, Lezoko Udalak egiten duen ahalegin ekonomiko eta logistikoa herritarrek eta herriko erakundeek eskura izan ditza­ten behar dituzten baliabideak. Ikuspuntu horretatik, Udalaren­tzat euskararen aldeko jardueren antolaketak planifikazio gero eta handiagoa eska­tzen du.

Euskararen inguruko ekimenen antolaketak berarekin dakar­tzan konplexutasuna eta aberastasuna elkarrekin ­lotzeak, ordea, lanerako prozedura sendo eta argiak eska­tzen ditu; bai behar bezala antola­tzeko, bai herri ekimenaren parte har­tzea errazteko.

Euskararen aldeko ekimenen antolaketan parte har­tzen duten guztien interesak, ahalmenak eta ideiak bidera­tzen lagunduko duen prozedura eta metodologi argia falta ditugu, hots, Mahai Sektorialaren antolaketa eta fun­tzionamendu araudia. Ondoren datorren araudiak ­hutsune hori bete­tzea du helburu.

1. Xedea.

Alor ugari landu nahi dugu herrian diharduten gizarte eragileekin batera, halere hemen mahaiaren helburu nagusia: Euskararen egoera normaliza­tzeko eragile izaera izango duen Euskararen Mahai Sektoriala.

Euskararen mahai sektorialak duen konpromisoa euskararen erabilera soziala susta­tzeko kontuan hartuta, ekin­tza hauek euskararen normalizazioa lor­tzera bideratuak izango dira. Horretarako, antolatutako ekitaldi denetan arreta berezia eskainiko dio euskararen Udal Ordenan­tzan jasotakoari eta gainerako araudia ain­tzako­tzat har­tzen da, besteak beste, alor publikoan zaindu daitezen ondoko hauek:

  • Propaganda, oharrak eta publizitatea.
  • Jarduera bakoi­tzean, megafonia bidez emandako mezuek, hala nola musika eta abestiek, baldin­tza hori bera bete beharko dute.

Aldi berean, Lezoko Udalak kudea­tzen dituen aurrekontu, diru-lagun­tzak eta bestelako lagun­tzak jarraitu beharreko prozedura orokorra arautu nahi duten oinarriak era­tzea eta herritarren ekimenak bul­tza­tzea izan daiteke helburu.

Kasu guztietan ekin­tzen izaerak parte har­tzea eta sexuen arteko berdintasuna bermatuko du. Beraz, hau errespeta­tzen ez duen gizatalde edo honen kontra bidera­tzen den ekin­tza­rik ez da onartuko.

EUSKARAREN MAHAI SEKTORIALAREN FUN­TZIONAMENDURAKO ARAUDIA

1. Euskararen mahai sektorialaren hizkun­tza.

  • Euskararen mahai sektorialaren fun­tzionamendu hizkun­tza euskara izango da.

2. Mahai sektorialeko partaideak.

  • Euskararen mahai sektorialaren lehendakaria, alkatea edo honek izendatutako zinego­tzia izango da.
  • Euskararen mahai sektorialeko koordina­tzaile eta idazkaria, hizkuntz normaliza­tzailea izango da.
  • Euskararen mahai sektorialaren lehendakari fun­tzioak delegatuak baditu ere, Alkatea.
  • Udalan ordezkari­tza duen alderdi politiko bakoi­tzeko ordezkari bat.
  • Elkarte bakoi­tzeko ordezkari bat, beti ere aurrez, mahaiak berak jarritako epetan, hizkuntz normaliza­tzaileari partaide izatearen nahia azalduz gero.
  • Herritar oro, beti ere aurrez mahaiak berak jarritako epetan hizkun­tza normaliza­tzaileari partaide izatearen nahia azalduz gero.
  • Edonola, gonbidatu moduan nahi duen orok Euskararen mahai sektorialera etor­tzeko aukera izango du.

3. Mahai sektorialaren maiztasun egutegia.

  • Mahai sektorialaren maiztasuna hiru hilerokoa izango da ­gutxienez.
  • Urte hasieran, urte osoko mahai sektorialaren bilera egutegia adostuko da.
  • Bilera egunak eta ordua euskararen mahai sektorialak berak erabakiko ditu.
  • Bileren iraupena gehienez ere 2 ordukoa izango da. (salbuespenak salbuespen).

4. Deialdia egiteko modua.

  • Deialdiak lehendakariak egingo ditu. Halere, posible izango da mahai sektorialeko ­batzuk, partaideen %30(a)k, eskatuz gero, udala deialdia egitera behar­tzea bi asteren buruan.
  • Deialdia eta dokumentazioa, partaideek adierazten duten helbidera bidaliko da e-postaz.
  • Deialdiak pren­tsara ere igorriko dira.

5. Aholkuak jaso­tzeko modua.

  • Bilera bakoi­tzeko erabakiak euskara teknikariak, hots, mahai sektorialeko idazkariak akta bidez jasoko ditu.
  • Aldi berean, bilera hasi aurretik, aurreko batza­rreko akta ­ontzat ­jotzeko eskaera egingo da. ­Ontzat ­jotzen bada, onartuko egingo da, bestela zuzenketak egiteko aukera emango da.
  • Bilerero, bertaratutako guztiek, bilera hasi aurretik deialdiaren orria sinatuko dute.

6. Aholkuak emateko modua.

  • Legeak dionaren arabera, Udal Mahai Sektorialen izaera informatiboa da. Halere, euskararen mahai sektorialean har­tzen diren mahaia beraren erabakiak udalak berea egiteko konpromisoa har­tzen du.
  • Bileretan ager­tzen diren gaien inguruko erabakiak partaideen artean aho-batez hartuko dira. Hauek honela har­tzeko modurik ez balego, bozkatu egingo dira eta bertan dauden partaideen artean gehiengo soilez onartuko dira.

7. Partaideen eskubide eta bete beharrak.

Euskararen mahai sektorialeko partaideek hainbat eskubide eta betebehar izango dituzte. Besteak beste, honakook:

a) Eskubideak:

  1. Mahai Sektorialaren erabakietan parte har­tzeko ahalmena.
  2. Aurrekontuen gainean proposamenak egiteko ahalmena izango dute partaideek.
  3. Elkarteek antolatutako ekin­tza denetan –Euskararen mahai sektorialaren adostasunez– udal azpiegitura elkartearen esku jar­tzea onartuko da.
  4. Urtean zehar udalak egiten duen eskain­tza­ren inguruan, hizkun­tzari dagokion gaien inguruan, euskararen mahai sektorialak bere iri­tzia eta proposamena azal­tzeko eskubidea izango du.

b) Betebeharrak:

  1. Antola­tzen diren ekitaldi denetarako, eskaria udal erregistroan edota euskararen mahai sektorialean egingo da. Beti ere, erregistra­tzeko beharrezkoak diren datu guztiak ekarriz.
  2. Eskaerak garaiz egin behar dira. Euskararen mahai sektorialak berak urtero markatuko ditu egutegiak.

8. Diru lagun­tzak bana­tzeko modua.

Euskararen Mahai Sektorialak noizbait dirulagun­tza proposamenak egingo balitu, ondorengo arautegiak hartuko lituzke kontuan: Udal Batza­rrak, 2006ko abenduaren 7an egindako ohizko bilkuran, behin betikoz onartu zuen dirulagun­tzak emateko eta kudea­tzeko Ordenan­tza Arau­tzailea eta azaroaren 17ko 38/2003 Legean, Dirulagun­tzei buruzko Orokorrean eta indarrean dagoena.

9. Talde eragilea.

  1. Euskararen mahai sektorialaren fun­tzionamendua dinamiza­tzen lagundu dezakeen Talde Eragilea sor­tzeko ahalmena izango du.
  2. Talde Eragileko partaideak euskararen mahai sektorialak izendatuko ditu.

Lezo, 2011ko uztailaren 18a.—Alkatea.

Eranskinak