2006.eko Maiatzaren 22ekoa

Lezon, 2006ko maiatzaren 22an, goizeko 10:35etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko maiatzaren 10ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, maiatzaren 10az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- S-1 Sektoreko hiritartze proiektua behin betiko onartzeko proposamena.

2005ko apirilaren 15eko Alkatearen 168. Dekretuaren bidez Lezoko Udalak INGELAN, S.L. enpresak idatziriko Lezoko Udalerriaren Planeamenduko Arau Subsidiarioen 1. Sektorearen hiritartze proiektuari hasierako onarpena eman zion

Akordio horren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2005ko maiatzaren 5an eta 15 egunez jendaurrean egon zen interesdun orok alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko aukera izan zezan. Halaber jabekide guztiei haserako onarpen horren jakinarazpena igorri zitzaien.

Jendaurreko epean eta jabekideei eman zitzaien audientzia epean, 2 alegazio aurkeztu ziren, Maria Jose Intxaurrandieta eta Ignacia Lopetegik aurkeztuak hurrenez hurren.

Alegazio hauen inguruan Antton Jaime Ugarte Hiritartze Proiektuaren idazleak eta udal Hirigintza Teknikariak txosten bana egin dute.

Etxebizitza gaietan eta Planeamendu lanabesen eta Hirigintza Kudeaketan Neurri Premiazkoei buruzko 17/1994 Legeko 7. eta hurrengo artikuluetan xedatzen dena kontuan izanda, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: S-1 Sektoreko Hiritartze Proiektuari behin betiko onarpena ematea.

BI: Hiritartze Proiektuari alegazioak aurkeztu dituztenei Antton Jaime Ugarte Hiritartze Proiektuaren idazleak eta udal Hirigintza Teknikariak idatziriko txostenen edukiaren arabera erantzutea.

HIRU: Akordio hau S-1 sektoreko lursailen jabe eta interesdun guztiei jakinaraztea.

LAU: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari ofizialean, prentsa idatzian eta iragarki oholean argitaratzea.

4.- Lehen okupaziorako lizentzia ukatzeko proposamena, Fermín Urtizberea Ugartemendiak Frantzisko Gaintza kaleko 4.ean kokaturiko Elizkibel eraikinaren inguruan.

Beheko solairuaren inguruko erabakia zehaztu bitarte gaia mahai gainean uztea erabaki da.

5.- Lehen erabilpenerako lizentzia Aitor Zendoia Corderori ukatzeko proposamena, Jaizkibel hiribideko 49.eko lokalari buruzkoa.

Aitor Zendoia Corderok, Jaizkibel hiribideko 49an kokaturiko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusirik, eta honela dioenez:

Jaizkibel hiribideko 49an zegoen lokalaren erabilpena aldatu ondoren sortutako bi etxebizitzetako baten (bastarde eskuina) lehen okupaziorako lizentzia lortzearren aurkeztu du, Aitor Zendoia Corderok, etxebizitzaren oinaren behin-betiko egoera jasotzen duen planoa.

Hura azterturik, banaketa aldatu egin dela hautematen da, obra lizentzia eman aurretiko txostenean seinalatzen zen oker geometrikoa zuzendu delarik, hartan aditzera ematen baitzen logela indibidualari zabalera gutxienez 2,00 m. arte handitu beharra, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinu Ordenantzetako 5.2.a.3 artikulua urraturik gerta ez zedin.

Ulertzen da ezen, oro har, etxebizitzak betetzen dituela araudi aplikagarrian ezarritako baldintzak, salbuespen batekin:

Banaketa berrian solairuarte bat ageri da egongelaren gaineko aldean, logela nagusia aurkitzen den hartan. Gertatzen den emaitzaren sekzio-planorik aurkeztu ez den arren, proiektu teknikoan aurkeztu ziren barne-altuerak aztertu ondoren, ondorio gisa atera daiteke logela hori ezin dela kokatu tarteko solairuan, zeren, lehen aipaturiko Babes Ofizialeko Etxebizitzen Diseinu Ordenantzetako 5.2.b artikuluak, beharrezkotzat ezartzen baitu gutxieneko altuera libre bat, etxebizitzaren barruan zoru eta sabai bukatuen artean, alegia 2,50 m., soilik halletan, pasilloetan eta komunetan 2.20 m. arte murriztu daitekeelarik. Artikulu horren arabera, lokalaren altuera librea 5 m. baino pixka bat handiago izan beharko litzateke tarteko solairu horretan logela bat moldatu ahal izateko eta, ekarri den dokumentazioaren arabera, hura 3,60 m. da.

Beraz, lehen okupaziorako lizentzia ematearen kontrako txostena egin da, harik eta goian aipaturiko habitagarritasun-baldintzak etxebizitzako gela guztientzat bermatzen ez den arte, nahiz altuera horiek justifikatuko dituzten sekzio-planoak aurkeztuz, nahiz gela horiek aldatuz, horretarako behar den dokumentazio osagarria aurkeztu beharko delarik.

Komeni da gogoan izatea, etxebizitza horietako bakoitzean lehorgailu edota garbigailu-lehorgailu bana jartzea bermatzearen baldintzapena eman zela obra lizentzia eta, lehen okupaziorako lizentzia eman aurrez, ikuskapen-bisita bat egingo dela egindako obrak egiaztatzeko eta, era berean, gutxieneko habitagarritasun-baldintzak bete diren egiaztatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aitor Zendoia Corderori, Jaizkibel hiribideko 49an kokaturiko lokalaren erabilpena hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia ukatzea, proposamen honen azalpen partean adierazten diren arrazoiengatik.

BI: Aitor Zendoia Corderori, Jaizkibel hiribideko 49an kokaturiko lokal komertzialean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia ukatzea, proposamen honen azalpen partean adierazten diren arrazoiengatik.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

6.- Oarsoaldea S.A.ren esku uzteko proposamena, gizarteratze jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera eta ondoren jarduera horien antolaketa eta kudeaketari buruzkoa.

Lezoko Udalak Oarsoaldea S.Aren bidez Gizarteratzeko programak egiteko dirulaguntzak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari 2004 eta 2005 ekitaldietan, hain zuzen ere Sortu eta Txertatu izeneko bi tailer. Programa hauen antolaketa eta kudeaketa Oarsoaldea S.A.ren esku egon da. Gizarteratze jarduera hauek Oarsoaldeako Intserzio batzordearen lanaren ondorioz sortu dira. Eskualde mailako izaera dute eta bertan Lezo, Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako herritarrak parte hartzen dute, beti ere gizarteratze beharra dutenak. Oarsoaldeako Intserzio Batzordeak egiten duen balorazioa kontutan izanda eta ikusirik 2006ko martxoaren 29ko agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko jarduerak egiteko diru laguntzak arautzen dituena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT:Oarsoaldea S.A.ren esku uztea Eusko Jaurlaritzari gizarteratze arloko jarduerak egiteko dirulaguntza eskaera.

BI: Onartzen den dirulaguntzaren baitan, Oarsoaldea S.A.ri uztea gizarteratzeko jardueren antolaketa eta gestioa.

HIRU: Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzarengandik jasotako dirulaguntza Oarsoaldea S.A.ri transferituko dio. Ordainketa zatika egingo da; erabakia onartzen denean %75 emango da, eta gainerako %25 egindako gastuen egiaztagiriak aurkeztu eta gero.

LAU: Oarsoaldea S.A.k gizarteratzeko jarduerak ebaluatzen dituen memoria igorriko dio Eusko Jaurlaritzari eta Lezoko Udalari, egindako gastuen egiaztagiriekin batera. Hau guztia 2007ko martxoaren 1a baino lehen.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuak onartzeko proposamenak (2006GZ010007 eta 2006GZ010008).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Victoria Montolivo Antinopaik eta Joaquín Hernández Hernándezek egin dituzten eskabideak eta gizarte langileak egindako gizarte txostenak, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak aurkeztutako proposamenak kontuan izanik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Victoria Montolivo Antinopairi etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu bat etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera. Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0,25 ?/ordukoa da.

BI: Joaquín Hernández Hernándezi, etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordubete etxeko lanetan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera. Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 3,98? orduko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

8.- ?Udan jostatzera 2006? udaleku irekiaren antolakuntzaren kontratua esleitzeko proposamena (2006KU17001).

Udan Jostatzera-2006 Udaleku irekiaren antolakuntza kontratatzeko espedientearen esleipenerako espedientea azterturik eta Kontratazio Mahaiak proposaturik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Udan Jostatzera-2006 UDALEKU irekiaren antolakuntza Jokaitza, S.L. enpresari esleitzea 27.153 ?tan.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 8 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 1.200 ? izango da, gehienez.

b) Gutxienez ere 150.000 ?ko estaldura bermatzen duen Erantzukizun Zibileko Asegurua izenpetua duela egiaztatu behar du udalean.

c) Administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

d) Adjudikatariak 2006ko ekainaren 20a baino lehen Udan Jostatzera-2006 udalekua burutzeko programazio zehaztua aurkeztu beharko du Udal Euskara-Kultura Zerbitzuan.

Aurreko puntuan aipatutako programazioarekin batera, udalekuaz behin-betikoz arduratuko diren koordinatzaile/zuzendari orokor eta monitoreen zerrenda (izen-deiturak, NA eta helbide osoa) eta bakoitzaren titulazio akademikoa eta euskararen ezagutza adierazten duen ziurtagiria aurkeztu beharko du adjudikatariak.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea A-207.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Ludoteka zerbitzua kontratatzeko lehiaketaren proposamena (2006KU17002).

Ludoteka zerbitzua kontratatzeko lehiaketa esleipenerako espedientea azterturik, eta alkatetzak proposaturik, Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Ludoteka zerbitzua kontratatzeko lehiaketa espedienteari hasiera ematea, lehiaketa irekiko prozeduraren bidez.

BI: Kontratazio espediente honi presazko izaera onartzea eta lehentasunez izapidetzea.

HIRU: Ludoteka zerbitzua kontratatzeko lehiaketa esleipenerako baldintza agiria onartzea.

LAU: Kontratu honetarako gastua onartzea A-276.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:05 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna