2005.eko Abenduaren 19ekoa

Lezon, 2005ko abenduak 19an, goizeko 9:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko abenduaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero,abenduaren 5az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Proposamena, Matias Grande Pisoneri, INVERSIONES Y DESARROLLOS INMOBILIARIOS RAES, S.L.ren izenean, obra lizentzia obra lizentzia emateko 107. poligonoko 2 lursailean industri pabilioien eraikin bat eraikitzeko.

Matias Grande Pisonek INVERSIONES Y DESARROLLOS INMOBILIARIOS RAES, S.L.ren izenean oinarrizko proiektu bat aurkeztu eta obra lizentzia eskatzen dute 107 poligononoko 2 lursailean industri pabilioien eraikin bat eraikitzeko.

Arkitekto aholkulariaren txostenak dio:

107 ?salva? poligono industrialean pabilioi industrialaren oinarriko proiektuari buruzko txosten teknikoa. konpentsazio proiektuko ?p2? partzela.

Obra lizentzia eskatzeko helburuz aurkeztu da Udal honetan ?Salva? 107 poligono industrialeko ?P2? partzelan kokaturiko pabilioi industrial bati dagokion Oinarriko Proiektua.

Proiektua azterturik esan daiteke 107 Poligonoko Plan Partzialari egokitua dela eta, era berean, 107 Poligonoko Konpentsazio Proiektuari ere egokitzen zaiola.

Bestalde, berriki onartu da behin-betiko Poligono horretako Urbanizazio Proiektua.

Beraz, aurkeztutako eskaerari lizentzia ematearen aldeko txostena aurkezten da.

Obrak burutara eramateko, dagokien Exekuzio Proiektua aurkeztu beharko da, eta zuinketa akta jaso.

Pabilioi bakoitzean garatu bide den jarduerak hari berari dagokion jarduera espedientea tramitatu beharko du, haietariko bakoitzean egin beharreko obrak egokitu beharko zaizkielarik bai aurkeztuko den Proiektu teknikoari ?horretan jasoz suteen kontrako Segurtasun Araudia bete izanaren justifikazio zehatza, 2267/2004 Errege dekretua- , bai Jarduera Proiektuari baita haren tramitaziotik eratorritako neurri zuzentzaileei ere.

Txosten juridikoak hau dio:

?..Aurkeztu de proiektuaren atal batzuk zuzentzearren zera adierazi behar da. 2 lursailak 4.556 m2 azalera duela eta azalera eraikigarria ere 4.556 m2 (t) dela eta ez 5.850 m2(t) proiektuan adierazten den bezala, konpentsazio poiektuko 2 lursailari dagokion fitxan gargi aski xedatzen baita eraikigarritasuna 1m (t)/1m(lurzoru) dela, beraz exekuzio proiekturako datu hauek zuzenduak aurkeztu beharko dira.

5/1998 Legearen 9 artikuluak zera xedatzen du, hain zuzen ere burutzapeen-unitateen kasuan lizentziak eska daitezke onurabide eta zorpideak banantzeko betebeharrak betetzen direnetik baldin eta urbanizazioa aurretik edo aldi berean burutuko dela bermatzen bada.

107 poligonoan burutzapeen-unitate bidez jarduten ari da eta onurabide zein zorpideak banantzeko betebeharrak bete dira Konpentsazio proiektua behin betikoz onartua baitago. Hiritartze proiektua ere behin betikoz onartua dagoenez eskatu den lizentzia eman daiteke arestian esan bezala baldin eta urbanizazioa aurretik edo aldi berean burutuko dela bermatzen bada..?.

Horrela Hirigintza Kudeaketarako 40, 41 eta 42 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanda eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Matias Grande Pisonek INVERSIONES Y DESARROLLOS INMOBILIARIOS RAES, S.L.ren izenean eskatu duen obra lizentzia ematea ondorengo baldintzekin:

1.- Obrak hasi aurretik exekuzio proiektua aurkeztu beharko du arestian aipatu zuzenketekin eta Lezoko Udalaren onarpena jaso beharko du. Zuinketa akta ere obrak hasi aurretik egin beharko da.

2.- Exekuzio proiektua aurkeztearekin batera eskaeragileak ondorengo konpromisoak jasotzen diren idatzia aurkeztuko du: 107 poligonoko hiritartze proiektuko obrak amaitu eta udalak errezibitu artean eraikiko den industri pabilioien eraikina ez duela erabiliko. Baldintza hau gainera eraikinean edo zati batean egiten diren jabetza eskubidearen eskualdatze guztietan jasoko da.

3.- Eraikinaren obrak amaitzerako lursailak orube izateko derrigorrezkoak diren zerbitzu guztiak eduki beharko ditu.

4.- Hiritartze obrak amaituak egon arte eta urbanizazioa udalak errezibitu arte eraiki nahi den industri pabilioetarako eraikina ezingo da okupatu.

5.- Baldintza guzti hauek bermatzeko eraikinaren kostuaren %100 fidantza jarri beharko da , hain zuzen ere 676.140 eurotakoa, legeak ahalbideratzen duen edozein eratan.

6.- Eraikina altxa eta urbanizazioa batera amitzeko betebeharra ez gauzatzeak, kalte ordainik gabeko lizentziaren iraungitzea suposatuko du, eraikitakoaren erabilera galaraziko da, beste eskuratzaileen kalte ordainetako eskubidearen kaltetan gabe, eta jarritako bermea galduko du eskaeragileak.

BI: Eraikuntza bukatu ondoren, lehen okupazioko baimena eskatu eta ondorengo dokumentuekin batera aurkeztu beharko du:

- Obra bukaeraren ziurtagiri tekniko bisatua.

- U-4 inprimakia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondasun Departamentuak tramitatu eta bisatua. - Eraikuntza berriaren argazkiak.

- Obra berriaren Eskriturak.

HIRU: Eraikuntzen gaineko zergarengatik 48.266,30 euro ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Proposamena, 3. sektoreko babes ofizialeko etxebizitzen, garajeen eta trastelekuen lehen erabilerarako lizentzia.

Aitziber Sukia Irastorzak, Sukia Eraikuntzak, S.A.ren ordezkari gisa, 3. sektoreko A eta B blokeetako babes ofizialeko 56 etxebizitza, lokal, garaje eta trastelekuen lehen erabilerako baimena eskatu du.

Arkitekto aholkulariak egindako txostenak ikusi ondoren eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Sukia Eraikuntzak, S.A.ren ordezkari Aitziber Sukia Irastorzari 3. Sektoreko A eta B blokeetako babes ofizialeko 56 etxebizitzen, garageen eta trastelekuen lehen erabilerako baimena ematea. 3. sektoreko A eta B blokeko garajeen erabilera, udal teknikariak aurkitu dituen hutsen konponketara baldintzatuak geratzen dira. Ondokoak dira huts horiek:

1.- Auñamendi kaleko 8. zenbakian:

-Su-itzalgailu bat jartzea falta da

-Igogailura iristeko gelan dagoen keak ateratzeko eta aireztatzerako hartunea egokitu behar da.

-Ur beltzetako kutxatila guztietan ?tutu-erdi bat? egin beharko da, haien jarioa ez oztopatzeko.

-Industria Ordezkaritzak keak ateratzeko instalazioei buruz egindako oniritzi-txostena aurkeztu beharko da.

-Alarmen instalatzaileak haien funtzionamenduari buruz egindako oniritzi-txostena aurkeztu beharko da.

2.- Auñamendi kaleko 10. eta 12. zenbakietan:

-3 m baino garaiago kokatuta dauden detektagailuak ondoko eran jarri beharko dira: garajeko zorutik detektagailuetarainoko altuera 3 m baino gutxiago izango da eta 0,5 m baino gehiago egon beharko du haien eta hormen artean.

-Igogailura iristeko gelan dagoen keak ateratzeko eta aireztatzerako hartunea egokitu behar da.

-Ur beltzetako kutxatila guztietan ?tutu-erdi bat? egin beharko da, haien jarioa ez oztopatzeko.

-Alarmen instalatzaileak haien funtzionamenduari buruz egindako oniritzi-txostena aurkeztu beharko da.

-Industria Ordezkaritzak keak ateratzeko instalazioei buruz egindako oniritzi-txostena aurkeztu beharko da.

BI: 3. Sektoreko urbanizazioaren obra onartzea, ondorengo baldintzak betez gero:

1.Aipatutako hutsak konpontzeko lanen balioa ez da ordainduko haiek behar bezala burutu arte eta, beraz, Lezoko Udalak Sukia Eraikuntzak, S.A.ri ordaindu beharko dion kopurutik kenduko da, bi alderdiok izenpetutako lurrazal-eskubidearen lagapen-hitzarmenari jarraiki.

2.- Erabaki honen berri izan eta bi hilabeteko epean, txosten teknikoak (jarraian transkribatua dago) atzemandako huts guztiak konpondu beharko dira:

2.1.- ?ARGITERIAREN ATALA:

-Argiteriako panel nagusian Amstron ordularia kendu beharko da eta panelaren ondoko horman fotozelula bat jarri.

-Hiru kale-argi jarri beharko dira (urbanizazio-proiektuan aurreikusitakoaren arabera) Martizkoneko ur-biltegiko aldapan.

-Argiteriako panelaren ondoko kutxatila eta Auñamendi kaleko 10. zenbakian dagoena lotuko dituen metalezko gidari bat jarri beharko da.

-Industria Ordezkaritzak argiteria publikoari buruz egindako oniritzi-txostena aurkeztu beharko da.

2.2.- UR-SAREAREN ATALA:

-Ur-sarearen balbula hartuko duen kutxatila egin beharko da Auñamendi kaleko 8. zenbakiko eraikineko garajeetako sarbidearen ondoan.

-Urbanizazio-proiektuan aurreikusita zegoen iturria jarri behar da.

2.3.- EURI-UREN SAREAREN ATALA:

-Auñamendi kaleko 8, zenbakiko eraikinaren sarreraren ondoko hustubideko euri-urak jasotzen dituen hodi-zatia zuzendu behar da.

2.4.- URBANIZAZIOA, ORO HAR:

-Baranda guztiak herdoilaren aurkako produktuekin tratatu eta gero margotu beharko dira.

-Aparkaleku guztiak margotu beharko dira, minusbaliatuenak barne.Halaber, oinezkoentzako pasabide guztiak margotu beharko dira eta horretarako, Lezoko Udaltzaingoarekin jarri beharko dira harremanetan.

-Martizkoneko ur-biltegiaren ondoko gunean, ezponda-babesleak jarri beharko dira.

-Lorategietako lurrak erein beharko dira.

-Plazetako zoruko junturak bukatu beharko dira.

-Bukatu beharko da masa jartzen plazetako eskaileretako mailetan, etab.

-Hustubide baten funtzionamendua galarazi duten Auñamendi kaleko euri-uren sareak zuzendu beharko dira.

2.5.- ORO HAR:

-Urbanizazio osoaren, eta orobat saneamendu, euri-ur, ur beltz, argiteria, Iberdrola, Telefónica eta abarren sareen plano digitalizatu eta eguneratuak aurkeztu beharko dira.

-Komenigarria litzateke eskrituretan zehaztea haien barnean garajeak hartzen dituzten plazetako urbanizazioaren mantentzearen titulartasun-erantzukizuna; izan ere, eragina izango du, besteak beste, garajeen barruko sareekin lotuta dauden edo elkartzen diren lauzen, asfaltozko geruzen eta euri-uren sareen eraikuntza-elementuetan.

3.- Lurpean eraikitako plazen urbanizazioaren mantentzeari dagokionez, aipatu behar da Udalak ondorengoak hartuko dituela bere gain: plazako lauzen eta plazako kanpo-urbanizazioaren mantentzea. Asfaltozko geruzen, solairuetako dilatazio-junturen eta garajearen sabaietatik eta zorupetik doan euri-uren sarearen mantentzea, berriz, lurrazal-eskubidearen titularrei dagokie. Azken baldintza hau obra berriaren deklarazioan ez ezik, Sukia Eraikuntzak, S.A.k duen lurrazal-eskubidearen eskualdatze-eskrituretan ere jaso beharko da.

HIRU: Beheko solairuko lokaletako lehen erabilerako baimena ez ematea, proiektuan xedatutako lanak egin ez direlako.

LAU: Proiektuaren kopia digitalizatua aurkeztu beharko dute, hala etxebizitzena nola garaje eta trastelekuena. Urbanizazioan egin diren aldaketak zehazten dituen memoria eranskin ikus-onetsia ekarri beharko da. Baita ere III. sektoreko urbanizazioaren jatorrizko proiektuarekiko egindako zuzenketen eguneratutako plano ikus-onetsiak ere.

BOST: Obra Amaierako Proiektuak dagokionaren oniritzia izan beharko du.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

5.- Familiako eskuartze luzapenerako proposamena.

Ikusi dut esp.701 P.C. familia egoeraren txostena eta udal familia eskuhartze programan parte hartzea luzatzeko proposamena eta akordioa. Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea 701 esp. P.C. familiaren parte hartzearen luzapena udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan. LAHAR gabineteak eramango du aurrera eskuhartzea eta Udalak beregain hartuko du hezitzailearen saioen kostua, guztira, ? (AD-814).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zergaren exentzio eskaerak.

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak aztertuta eta udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Mario Fernando Garcia Santos eta Rafael Echarte Gazteluk egindako eskaerak onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

7.- 2006. urteko Udal langileen lan-egutegi orokorra onartzeko proposamena.

2006. urteko Udal langileen lan-egutegi orokorra finkatzeko asmoz, Alkateak proposaturik eta Idazkariak egindako oharpena entzun ondoren non esaten den ordu kopuruak ez duela legeak agindutakoa betetzen, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udaleko langileen egutegi orokorra, 2006. urtekoa, onartzea.

. Urtean egin beharreko orduak: 1440.

. Opor egunak: 26.

. Zubiak: 6 zubi aukera daude.

- Uztailaren 24a.

- Abuztuaren 14a.

- Irailaren 15a.

- Urriaren 13a.

- Abenduaren 7a eta 21a.

. Nor eginkizun egunak: urtean 4 egun errekuperatu beharrekoak, eskatu aurretik edo ondoren.

(1) Puenteak: langile bakoitzak 3 zubi aukeratuko ditu. Langile bakoitzak egingo dituen zubiak departamentu bakoitzean izendatu eta kontsentsuatuko dira egutegi hau indarrean sartu aurretik.

Zubi guzietan udaleko zerbitzu guztiak zabalik egon behar dute eta beti publikoaren harrera bermatua egon behar du (Zerbitzu buru bakoitzaren ardura).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.844tik 522.851ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna