2005.eko Abenduaren 5ekoa

Lezon, 2005ko abenduak 5ean, goizeko 9:10 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko azaroaren 21ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, azaroaren 21az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Antonio Pildain kaleko 2.ean Igogailuak jartzeagatik laguntza ekonomikoak onartzeko proposamena.

Udalbatzak 2003ko ekainaren 9an eginiko osoko bilkuran onartu zuen Igogailuak jartzeagatik laguntza ekonomikoak ematea, interesatuek Eusko Jaurlaritzatik jasoko zutenaren kopuru berekoa.

Udal Gobernu Batzarrak, 2004ko abuztuaren 2an, Rafael del Pozo Gili, Antonio Pildain kaleko 2ko etxearen jabekideen ordezkari gisa, igogailu bat jartzeko lizentzia eman zion.

Aurtengo irailean eta azaroan zehar zenbait auzotarrek dirulaguntza eskaerak aurkeztu dituzte, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzaren ziurtagiria bateratuz.

Udal teknikariak egindako txostena ikusirik eta Hirigintza, Obra Zerbitzuetako zinegotzi Delegatuak proposaturik, eta idazkariak egindako oharpena entzun ondoren, non adierazten den dirulaguntza hauek ez dituztela 38/2003 dirulaguntza-legeak eskatzen dituen tramiteak betetzen, ez dagoelako ez araudirik, ez deialdi publikorik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT:Aipatutako horietako bakoitzari seinalatzen diren laguntza ekonomikoen dirulaguntza ematea, (A-772). Jabeen Erkidegoari ematen zaion dirulaguntzaren kopurua 320 euro gutxiago da aurrekontu-kontsignaziorik ez dagoelako.

Carmen Saizar, behea B ??? 565 euro

José M.Mitxelena, 1.B????.. 424 euro

Martín Esnaola, 1. C????. 424 euro

Ricardo Alonso, 3.B????. 424 euro

Josefa Gómez, 3.D ?????. 424 euro

Rafael del Pozo, 4. A????... 282 euro

M.Teresa Santa Cruz, 4.C?.?.. 565 euro

Adelaida Duarte, 4.D????? 565 euro

Jabekideak, ??????.??.. 2.224 euro

Guztira???????. 5.897euro

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Proposamena, Eduardo Blázquez Gómezi, Betikoplast, S.L. enpresaren ordezkari gisa, Languiplast, S.L. enpresaren titularitatearen aldaketa egiteko eta, aldi berean, obra lizentzia eta jarduera lizentzia emateko, plastiko-injekzio laneko jardueran aritzeko, Txatxamendi kaleko 49 pabilioian (Ipintza industrialdea).

Eduardo Blázquez Gómezek, Betikoplast, S.L. enpresaren ordezkari gisa, Languiplast enpresaren jardueraren titularitatea aldatzea eskatu du, Txatxamendi kaleko 49ko pabilioian, (Ipintza industrialdea).

Gobernu Batzordeak 2003ko ekainaren 6ko bilkuran, Languiplast Industrias Plásticas, S.L., enpresari obra lizentzia eman zion Txatxamendi kaleko 49.an (Ipintza Industrialdea) dagoen pabilioia egokitzeko, hartan plastiko-injekzio tailerreko jardueran aritzeko, baina baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak, idatzi honekin batera bidaltzen zaizkionak, bete beharko dituelarik.

Era berean adierazten zitzaion, ?obrak burutu ondoren, jardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko zuela eta horrekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 989,73 euro ordaindu beharko du?.

Jasorik geratzen da ezen, Kontuhartzailetzak dioenez, Languiplast enpresak ez zituela likidatu aipaturiko zergak ezta, beraz, ezartzen zitzaizkion neurri zuzentzaileak jaso ere.

Horri buruz eginiko txosten teknikoa eta juridikoak ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Eduardo Blázquez Gómezi, Betikoplast, S.L. enpresaren ordezkari gisa, Languiplast, S.L. enpresaren titularitatearen aldaketa baimentzea.

BI: Eduardo Blázquez Gómezi, Betikoplast, S.L. enpresaren ordezkari gisa, obra eta jarduera lizentzia ematea, plastiko-injekzio laneko jardueran aritzeko Txatxamendi kaleko 49 pabilioian, honekin batera igorri zaizkion baldintzekin, horiek, Languiplast, S.L enpresak eskaturik, tramitatu zen espedientetik eratorriak izaki.

HIRU: Lanak bukatu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

LAU: Era berean aurkeztu beharko du ziurtagiri bat, ur zikinen isurketa baimenduz Añarbeko Uren Partzuergoak emana.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 989,73 euro ordaindu beharko du.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Juan Luis Urkizu Urretabizkaiari, Guittet IIko Komunitatearen Administratzaile gisa, Arretxene kaleko 4 eta 5an kokaturiko etxebizitzetako terrazak birmoldatzeko lanak egiteko obra lizentzia emateko proposamena.

Juan Luis Urkizu Urretabizkaiak, Arretxene kaleko 4 eta 5eko terrazak birmoldatzeko obra lizentzia eskatzen du.

Horri buruz egindako txosten teknikoa eta juridikoa ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Juan Luis Urkizu Urretabizkaiari, Guittet IIko Komunitatearen Administratzaile gisa, Arretxene kaleko 4 eta 5an kokaturiko etxebizitzetako terrazak birmoldatzeko lanak egiteko obra lizentzia ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.561,92 euro ordaindu beharko du. (Eraikuntzen gaineko zerga: 1.144,92 euro eta obraren gaineko tasa: 417 euro).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

6.- 29/05 Prozedura Laburtuari emandako epaiari buruzko erabakia.

29/05 Prozedura Laburtuarekin zerikusia duen 2005eko azaroaren 16ko Ordenazio Diligentziari erantzunez, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2005eko iraileko 30eko erreferentziazko Autoetan emandako Epaiak agindutakoa betez, eta bertan agindutakoa behar bezala eta modu garbiz betetzeko asmoz, jakinarazi, Udal honek 207/90 Dekretuan ezarritakora egokitzeko eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoarekin bat eginaz, 2006ko ekitaldirako udal aurrekontuaren onarpenarekin batera, ekitaldi bererako Plantilla Organikoa eta Lanpostuen Zerrenda onartuko dituela.

BI: 2005eko azaroaren 16eko Ordenazio Diligentziak bigarren puntuan agindutakoa betez, apirilaren 2ko 7/1985 Toki Jardunbidearen Oinarrien Legeko 22.2.e) eta i) artikuluek jasotzen dute Osoko Bilkurari dagozkiola beste batzuen artean, eta dena dela, ondoko eskuduntzak:

22.2.e.) art.: ?Zerga-izaera duten baliabide propioen zehaztea, onarpena eta aurrekontuen aldaketa; (?)?

22.2.i.) art.: ?Langileen eta lanpostuen zerrendak onartzea, funtzionarioen ordainsari osagarri finkoen eta aldirokoen zenbatekoa eta, aldi baterako langile kopurua eta erregimena zehaztea.?

Guztiagatik, epaia betearazteaz arduratuko den organoa Lezoko Udaleko Osoko Bilkura izango da.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

7.- Ludoteka zerbitzuaren esleipena.

Alkateak ondorengo erabakia proposatu du: ?Aurtengo irailaren 20ko 406. dekretuz, ludoteka zerbitzua kontratatzeko espedienteari hasiera ematea, esleitze prozedura irekitzea, baldintza pleguak onartzea eta ?Abaraska?, ?Lau Haizetara? eta ?Orratx!? Elkarteei eskaintzak aurkez zitzaten jakinaraztea erabaki nuen. Dekretu hau Tokiko Gobernu Batzarrak berretsi zuen irailaren 26an.

Geroztik, Kontratazio Mahaia irailaren 28an, urriaren 4an eta urriaren 11n bildu da. Haietako aktetan jasotzen den bezala, bi proposamen baizik ez dira jaso, hots, ?Orratx!?ena eta ?Lau Haizetara?rena, baina A gutunazalean ez zituzten eskatutako dokumentu guztiak aurkeztu, ez batak eta ez besteak.

Hutsune hori osa zezaten emandako epeetan ?Lau Haizetara?k ez du beste dokumentaziorik aurkeztu; bai ?Orratx!?ek, baina ez guztiak.

Horiek horrela, Kontratazio mahaiak, urriaren 11n, Kontratazio organoari honoko proposamen hau egin zion:

1. Lehiaketa hutsik lagatzea

2. Lizitatzailerik ez onartzea, eta

3. Eskaintza ekonomikoa eta proiektua gordetzen dituen gutunazalak ez irekitzea.

Geroztik, epez kanpo, ?Orratx!?ek ?Zerga betebeharrak eta Aseguru Sozialarekikoak egunean dituela ziurtatzen duteneko agiriak dagozkien Erakundeek sinatuta? izenekoa urriaren 28an aurkeztu zuen (S.E. 3064), ez ordea oraindik zuzendari, koordinatzaile eta begirale guztien EGA titulua, Edurne Arregi Urkizurena salbu (irailaren 30ean aurkeztu zuten, SE 2780).

?Orratx!?ek eskuratu dizkigun ?B? eta ?C? gutunazalak ireki egin ditu alkateak eta beraietan Baldintza Pleguetan eskatutakoa betetzen dela egiaztatu du, bai lizitazio oinarria (50 ? haur bakoitzeko hilero) eta bai jarduera proiektua ere.

Egoera honetan, Ludoteka zerbitzua 2005-06 ikasturtean eman ala ez erabaki beharrean aurkitzen gara. Alkatearen ustez, zerbitzua ez eskaintzea azkenekoa izango litzateke eta hori baino hobe, hutsuneak hutsune, Ludoteka irekitzea. Horregatik Alkateak proposaturik Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: ?Orratx!? elkarteari, besterik ezean, 2005-2006 ikasturterako, ludoteka zerbitzua esleitzea eta horretarako Baldintza Agirietan aurreikusitakoari jarraitzea.

BI: Erabaki honen berri interesatuei eta udal kontuhartzailetzari ematea.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:55 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.832tik 522.837ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna