2000.eko Azaroaren 16ekoa

    Lezon, 2000ko azaroaren 16an, goizeko 9:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko azaroaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko azaroaren 2an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Alkateak azaroaren 9ko 170. erabakiaren berri eman du. Erabaki horren bidez, Lezoko Udalak beregain hartu du Encarnación Garceo Martín 3. adineko egoitzan egoteak sortzen duen defizitaren ordainketa. Batzordeak aho batez berretsi du erabakia. Dena dela, egoitzan sartu ondoren onuraduna hil egin dela konstarazi da.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Interal, S.A.k aurkeztutako eskabidea, Sagasti-103 poligonoko 15-C partzelan kokatutako pabilioia egokitzeko obra lizentzia eskatuz.

    Interal, S.A. enpresak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Sagasti-103 poligonoko 15-C partzelan kokatutako pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan produktu dietetiko eta elikagaiak fabrikatzeko ihardueran lan egiteko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Interal, S.A. enpresari eskatutako obra lizentzia ematea, Sagasti-103 poligonoko 15-C partzelan kokatutako pabilioia egokitzeko, hartan produktu dietetiko eta elikagaiak fabrikatzeko ihardueran lan egiteko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.

    BI: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, 276.250,- pta ordaindu beharko du eta obra handiaren zerga gisa 50.000.-pta. Guztira, 326.250.-pezeta ordaindu beharko du.

    4.- Juan Jose Orejak, Salones Madison S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako jarduera espedientearen aldeko txostena ematea, Jaizkibel hiribideko 1eko lokala egokitzeko lizentzia eskaerari buruz.

    Salones Madison S.L.ren ordezkari gisa Juan Jose Orejak eskatuta tramitatzen ari den espedientea azterturik, Jaizkibel hiribideko 1ean kokatutako lokala egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan bilarrean aritzeko kirol-zentroa jartzeko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:

    BAT: Juan Jose Orejak, Salones Madison S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako espedientearen alde informatzea Jaizkibel hiribideko 1ean kokatutako lokala egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan bilarrean aritzeko kirol-zentroa jartzeko xedez..

    BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

    GALDE ESKEAK.

    Ez da inolako galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.190.etik 225.191.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna