2000.eko Otsailaren 17ekoa

    Lezon, 2000ko otsailaren 17an, goizeko 9:30 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko otsailaren 3an egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko otsailaren 3an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    HIRIGINTZA

    2.- Javier Rodrigo Pavori, Comercial de Panadería y Pastelería Lezo, S.L.-ren ordezkari gisa, Urune kaleko 27ko pabilioia egokitzeko obra lizentzia emateko proposamena.

    Comercial de Pastelería y Panaderia Lezo S. L.-ren ordezkari gisa Javier Rodrigo Pavok eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Sagasti Poligonoko Urune kaleko 27an dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, metalezko bandejen tratamendu industrialean lan egiteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ondorengo hau erabaki du:

    BAT: Comercial de Pastelería y Panaderia Lezo S. L.-ren ordezkari gisa Javier Rodrigo Pavori obra lizentzia ematea, Sagasti Poligonoko Urune kaleko 27an dagoen pabilioia egokitzeko, hartan metalezko bandejen tratamendu industrialean lan egiteko helburuz, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak betetzeko baldintzapean, horiek igortzen zaizkiolarik.

    BI: Obrak burututakoan, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtapen tekniko bisatua aurkeztuz, bertan seinalatuz bete direla , Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik, eraikuntzaren gaineko zerga gisa 61.718,- pta ordaindu beharko du, eta obra txikiaren gaineko tasa guztira 5.000,- pta da, guztira 66.718,- pta izanik.

    GIZARTE ONGIZATEA

    3.- Familia-eskuhartze programaren barruan bi espediente onartzeko proposamena.

    Gizarte Ongizateko eskuordedunak ondorengo bi proposamen hauek aurkeztu ditu:

    1.-?Gizartekintzaren eta Lezoko Udalaren artean Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Sarea osatzeko sinatutako Hitzarmenaren arabera, Lezoko Udalak famili eskuhartze programaren kostoaren %25 ordaintzen du eta %75 Gizartekintzak.

    352 b espedientea dagokion Frutos Fernandez familia, famili eskuhartze programaren barne dago eta terapia saioetara joaten da, hala baloratu zutelako Gizartekintzak eta Lezoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak. 12 hilabete egon dira eta beste 12 hilabeteko saioen luzapena onartu du Gizartekintzak. Famili terapia saioen kostoa, guztira,452.800 ,- pta da?.

    Hala, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT:Udalak aurreratzea famili terapiaren kosto osoa, guztira, 452.800,- pta.(AD-89).

    BI:Udalak beregain hartzea terapia saioen kostuaren %25, hau da, 113.200,- pta., eta beste %75, hau da, 339.600,- pta. Gizartekintzak ordainduko dio Udalari.

    2.- ?175 A espedientea dagokion Del Caño-Malmierca familia, famili eskuhartze programaren barne dago eta terapia saioetara joaten da, hala baloratu zutelako Gizartekintzak eta Lezoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak. Famili terapia saioen kostoa, guztira, 283.100,- pta da. (Sei hilabeteri dagokiona)?.

    Hala, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT:Udalak aurreratzea famili terapiaren kosto osoa, guztira, 283.100,- pta. (AD-90).

    BI:Udalak beregain hartzea terapia saioen kostuaren %25, hau da, 70.775,- pta., eta beste %75, hau da, 212.325,- pta. Gizartekintzak ordainduko dio Udalari.

    4.- Udal tasen zenbait salbuespen onartzeko proposamena.

    Aurten Udal Tasetatik salbuetsiak izateko jaso diren eskaerei buruz gizarte laguntzaileak egindako txostena aztertu eta I eta II eranskinak ikusirik, Gizarte Ongizateko eskuordedunak aurkeztutako txostena ere ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki hau hartu du:

    BAT: Proposamenaren I. eranskinean azaltzen diren eskaerak onartzea.

    BI: II. Ondoren zehazten diren eskaerak ukatzea:

    a) Carmen Clemente Alvarori, izango dituela adierazten duen sarreren zenbatekoa ez azaltzeagatik.

    b) Mª Carmen Prieto Colino eta Mª Carmen Zulaika Sagarzazuri, famili unitatearen sarreren zenbatekoa Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino handiagoa delako.

    5.- Gizarte larrialdietarako zenbait laguntza emateko proposamena.

    Ikusi dut gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak gin duen txostena. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordea hau erabaki du. Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei:

    294 b....................403.335,-pta

    586 a....................225.000,-pta

    587 a....................225.000,-pta

    596 b ...................509.996,-pta

    597 a....................589.163,-pta

    Guztira................ 1.952.494,-pta.(A-88)

    6.- Mª Fancisca Ugalde Manterolak eskatutako etxez etxeko laguntza zerbitzua onartzeko proposamena.

    Etxez-etxeko laguntza eskatzeko Maria Francisca Ugalde Manterola egin duen eskabidea ikusi eta, era berean, horri buruz gizarte langileak egin duen txostena aztertu ondoren. Hortaz, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    BAT:Etxez-etxeko zerbitzua ematea Eusebia Benito Vicenteri ondoren zehazten diren baldintzetan:

    1. Zerbitzua etxeko lanak egiteko eta hainbat gestio egiteko izango da, eta astean hiru ordukoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 1.472,- pta. da.

    EUSKARA

    7.- Lezantzin Tiñelu Kultura Taldeari dirulaguntza emateko proposamena, hilaren 18ko kontzertua antolatzeko.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Lezantzin Tiñelu Kultura Taldeari dirulaguntza ematea erabaki du Gobernu Batzordeak, 195.000,- pta hilaren 18ko kontzertua antolatzeko.(AD-85).

    8.- Ibilaldia 2000ri dirulaguntza emateko proposamena.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, dirulaguntza ematea erabaki du Gobernu Batzordeak, 40.000,- pta, Ibilaldia 2000, Zubi Zaharra Ikastolari, subentzio gisa (AD-84).

    9.- Oroitzene AEK Euskaltegiari dirulaguntza emateko proposamena, familia-transmisio programaren barruan, 1999-2000 ikasturterako.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Oroitzene AEK Euskaltegiari dirulaguntza ematea erabaki du Gobernu Batzordeak, subentzio gisa, familia-transmisio programaren barruan, 1999-2000 ikasturterako, 677.730,- pta. (AD-83).

    10.- Oroitzene AEK Euskaltegiari dirulaguntza emateko proposamena, helduen euskalduntze programaren barruan, 1999-2000 ikasturterako.

    Hezkuntza, Euskara eta Kultura eskuordedunak aurkeztutako proposamena ikusirik, Oroitzene AEK Euskaltegiari dirulaguntza ematea erabaki du Gobernu Batzordeak, subentzio gisa, helduen euskalduntze programaren barruan, 1999-2000 ikasturterako, 1.260.776,- pta. (AD-82).

    Aldez aurretik premiazko deklaraturik, aho batez erabaki da ondorengo puntu hau tratatzea:

    PREMIAZ.

    11.- Irteera-ordua luzatzeko Patxi Apalategiren eskaera.

    ELAko sekzio sindikalaren ordezkari gisa eta bulegoetako udal enplegatuek hala eskaturik, Patxi Apalategik egindako eskaera aipatu da, irteerako ordua 14:32 arte luzatzeko, orain 14:30 delarik. Gobernu batzordeak ontzat eman du proposamena eta datorren martxoaren 1.tik aurrera efektibo izatea erabaki du, pertsonaleko teknikariari eskatuz data horretarako egin ditzala behar diren egokitzapenak.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225020tik 225024ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna