Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko abenduaren hirugarrena. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- Onartzea, egokitzat emanez gero, 1997ko azaroaren 19an eginiko ohiko batzarraldiko akta.
Aho batez onatu da 1997ko azaroaren 19an eginiko ohiko batzarraldiko akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi delegatuek beren eskumenen egikaritzan buruturiko ihardueren kontu ematea.
Ez da ezeren berri eman.
HIRIGINTZA:
Obra-lizentziak:
3.- IPINTZA (110) poligonoko P-1 partzelan kokaturiko pabiloia egokitzeko Jose Askasibar Jakari lizentzia ematea, hartan zurezko ohol eta aglomeraturen biltegi eta salmenta iharduera egikaritzeko.
Ipintza (110) poligonoko P-1 partzelan kokaturiko pabiloian zurezko ohol eta aglomeraturen bilketa eta salmenta iharduerarako, Jose Askasibar Jakak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, eta horri buruz emandako txosten teknikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ipintza (110) poligonoko P-1 partzelan kokaturiko pabiloia egokitzeko Jose Askasibar Jakari lizentzia ematea, hartan zurezko ohol eta aglomeraturen bilketa eta salmenta iharduera egikaritzeko, beti ere, ordea, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak eta Osasun Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak bete beharraren baldintzapean.
BI: Obrak burutu ondoren, ihardueraren irekidura eskaera aurkeztu beharko du, eta harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua bertan seinalatuz ezen, obra horiek betetzen dituztela Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak.
Fakturak eta presupostuak:
4.- Polikiroldegiko obrei dagokien 18 zenbakidun ziurtapena, UTE Lezok aurkeztutakoa, onartzea.
Gai hau erabakitzeke gelditu da.
5.- Sistema Orokor 4?-ko kirol ekipamenduen obragintzetako zuzendaritzaren kontratazioa.
Sistema Orokor 4´-ko kirol ekipamenduen obragintzetako zuzendaritzari buruz, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Luciano Paguegi Bilbao (arkitektua) eta Luis Ariz Esquisabel (aparejadorea) kontratatzea Sistema Orokor 4´-ko kirol ekipamenduen obragintzetako zuzendaritza emateko.
6.- Joannes Etxeberri ikastetxeko ikasleentzat beste autobus zerbitzu bat gehiago jartzea onartzeko eskatuz, Autocares Belintxon S.L.k aurkeztutako eskabidea.
Joannes Etxeberri ikastetxeko ikasleentzat beste autobus-zerbitzu bat gehiago jartzeko onarpena eskatuz, Autocares Belintxon S.L.k aurkeztu duen eskaera azterturik, eta horri buruz emandako txostenak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Joannes Etxeberri ikastetxera beste autobus-zerbitzu bat gehiago jartzeko eskaera, Autocares Belintxon S.L.ri ez onartzea, dagoen zerbitzua aski dela iritzirik.
GIZARTE ONGIZATEA:
7.- Gizarte larrialditarako zenbait laguntza deuseztatzea eta ematea.
Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ezeztatzea 90/06 eta 572/02 AD dagozkien 49.365,-pta. Familiako bat lanean hasi baita eta orain ez dagokio laguntzarik.
BI: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea, ondorengo espedienteei:
016 a .......... 5.000,-pta
294 b .......... 61.000,-pta
425 b .......... 75.000,-pta
421 b .......... 70.000,-pta
051 b .......... 70.000,-pta
404 b ..........145.000,-pta
408 b ..........125.000,-pta
006 b...........80.000,-pta
401 b ..........104.000,-pta
473 b ..........104.000,-pta
093 a ...........47.401,-pta
Guztira ........886.401,-pta
8.- Bi pertsonei emandako laguntza juridiko eta psikologikoen zerbitzuetako parte baten ordainketa onartzea.
a) Ignacia Sieira Lopetegiri dirulaguntza ematea:
Gizarte Zerbitzuetako Oinarriko Sarearen garapenerako Hitzarmenaren barruan Ignacia Sieira Lopetegiri emandako laguntza juridiko eta psikologikoen zerbitzuari buruz gizarte langileak egindako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Saio bien kostu osoaren ordainketa onartzea, hori guztira 166.040,- pta. izanik (Laguntza psikologikoa: 115.000,- pta. eta laguntza juridikoa 51.040,- pta.).
BI: Kopuru hori ?familiaren aldeko laguntza eta eskuhartzea? partidan kargatzea, 1-00-00 227-313 00 99 00.
HIRU: Interesatuaren aldetik eskuhartze horien guztirako kostuaren %25 bere gain hartzea, Udal honi 41.510,- pezta bueltatuz.
b) Ainhoa Asensiori dirulaguntza ematea:
Gizarte Zerbitzuetako Oinarriko Sarearen garapenerako Hitzarmenaren barruan Ainhoa Asensiori emandako laguntza juridiko eta psikologikoen zerbitzuari buruz gizarte langileak egindako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Saio bien kostu osoaren ordainketa onartzea, hori guztira 72.600,- pta. izanik (Laguntza psikologikoa: 72.600,- pta).
BI: Kopuru hori ?familiaren aldeko laguntza eta eskuhartzea? partidan kargatzea, 1-00-00 227-313 00 99 00.
HIRU: Interesatuaren aldetik eskuhartze horien guztirako kostuaren %25 bere gain hartzea, Udal honi 18.150,- pezeta bueltatuz.
EUSKARA:
9.- Lezoko udal errolda osatzerakoan, euskararen egoera Lezon zein den eguneratua eramateko galdetegi bat eranstea.
Lezoko udal errolda osatzerakoan, euskararen egoera Lezon zein den eguneratua eramateko Euskara Batzordeko lehendakariak egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Lezoko udal errolda osatzerakoan, euskararen egoera Lezon zein den eguneratua eramateko galdetegi bat eranstea. Galdetegia, norberak nahi izanez gero betetzeko da.
10.- Onartzea 1996/97 ikasturteko irakaskuntzagatik AEKri egin beharreko behin betiko likidazioa.
Ikusirik 1996/97 ikasturteko balantze ekonomikoa, AEK Oroitzene Euskaltegiak aurkeztutakoa, eta beraiekin izenpeturiko hitzarmena kontuan izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Ordaintzea AEK Oroitzene Euskaltegiari 1.003.646,- pezeta (AD 694-4) 1996/97 ikasturteko likidazio kontzeptuan.
11.- Onartzea 1996/97 ikasturteko merkataritza ikastaroaren behin betiko likidazioa.
Merkatal mundua euskalduntzeko plangintzaren barruan, herriko dendariak euskalduntzeko ikastaro bat egin da, hori dela eta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: 204.019,- pezeta ordaintzea AEK Oroitzene Euskaltegiari, 1996/97 ikasturteko merkataritza ikastaroaren behin betiko likidazioaren kontzeptuan (AD 694/3).
12.- Zenbait dirulaguntza ematea.
Zenbait dirulaguntza emateko Euskara Batzordeko lehendakariak egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: Korrika-10eko prestakuntza lanagatik, 220.811,- pezeta ematea AEKri eta beste 250.000,- pezeta kilometro baten erosketaren dirulaguntza gisa (ADO 694-97).
BI: 30.000,- pezeta ematea Euskal Kulturaren Batzarrari (ADO 694/97)
ALKATETZA:
13.- Berrestea, Alkatearen 185. eta 189. dekretuak, zenbait obra lizentziei buruzkoak.
Ikusirik alkateak emandako 185 eta 189. dekretuak, Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu. 185. dekretuaren bidez obra lizentzia eman zen Auñamendi 15eko etxearen teilatua konpontzeko, eta 189. dekretuaren bidez obra lizentzia eman zen Promociones Laiz, S.A.ri zanga bat irikitzeko.
Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:
URJENTZIAZ:
14.- Dirulaguntzak ematea eguberritan egingo diren ekintzetako.
1997ko eguberritarako egitarau dela eta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT: 591.500,- pezetako dirulaguntzak ematea zenbait taldeei eguberritaro antolatu dituzten ekintzak burutu ditzaten (ADO 99 1428/97).
15.- Galderak eta eskaerak.
Gobernu Batzordearen hurrengo bilera abenduaren 17an egingo da.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:35ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.