Agiri mota
Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita
hamazazpiko uztailaren hogeita hirugarrena. Arratseko zortzietan hasi du Udalak
OSOKO BILKURA EZ OHIKO ETA PREMIAZKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian; Mikel
Arrizabalaga Pikabea (alkatea) lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek ere
bertan direla: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria
Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Jose Luis Ruiz
Navarro eta Rafael Salaberria
Etxezurieta.
Jesus Mª Martiarena Jaka, Jose Mª Boto Sancho, Pello Garbizu Azkue, Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi ez dira bileran izan.
Idazkariak adierazi du zinegotzi batek ez duela pleno honetako deialdirik jaso, ezin izan baita lokalizatu, eta bilkurak hartutako erabakiak inpugnatu ahal izango direla.
1.- SAIOAREN PREMIAZKOTASUNA BERRESTEA.
Alkateak esan du gaurko konbokatoria Hernandoren heriotza dela eta HBk egindako eskariaren ondorioz egin dela. Esan du, hala berean, plenoa gaur egin beharra zegoela, datozen egunak jai baitira, eta horrelako gertaera baten aurrean Udalak lehenbailehen hartu beharra duela bere erabakia.
Ondoren, berretsi egin dute, aho batez, saioaren premiazkotasuna.
2.- MOZIOA, HERRI BATASUNAK AURKEZTUA JUAN KARLOS HERNANDO PRESO POLITIKOAREN HERIOTZA DELA ETA.
Agustina Pontestak irakurri du HBk aurkeztutako mozioa. Honela dio:
“Albaceten preso zegoen Juan Karlos Hernandoren hilketarekin beste pausu bat gehiago eman du espainiar Estatuak, Euskal Preso Politikoak suntsitzeko daraman estratejian. Bai Ezker Abertzalea eta bai euskaldun kutsua zuten hainbat ondasun eta pertsonen aurkako eraso faxisten barruan kokatu behar da, indefentsiorik handienean aurkitzen diren Preso Politikoak fisikoki suntsitzeko ere, Estatuak egiten duen ahalegina.
Beti bezala buruhilketa interesatu baten azpian pasatu nahiko dute oraingoan ere, hain zerbitzu ona ematen dien komunikabideen laguntzarekin.
Gizartean Euskal Presoak Euskal Herriratzearen aldeko kontsentsu zabala egonik, eta hainbat manifestaldi, gose greba, kontzentrazio egin arren ere, Madril eta Parisko gobernuek sufrimenduaren areagotzearekin erantzun du, eta Juan Karlos Hernandoren erahilketarekin daukagu adibiderik garbiena. Ez dute ehundaka kilometrotara eduki eta senitartekoen arriskuarekin jokatzearekin nahikoa, ez dute presoak beraiek aislamendurik bortizenean edukitzearekin nahikoa, jipoiak burutzearekin nahikoa, azkenik, ¾ beteta, eta legez kanpoan egon behar zuen bahitu hau, hil egin dute.
Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatzeagatik beraien onena ematen ari diren abertzaleak, eta beraiekin batera herri oso baten askatasun egarria zanpatu nahi ditu Estatuak. Hor kokatu behar da Juan Karlos Hernando bahituaren hilketa, eta ziur gaude Juan Karlos “Peli”, Kaxue, Kirruli eta hainbat Euskal Preso Politiko gurekin izango genituzkeela dispertsioarekin bukatu izan balitz.
Hau horrela, Lezoko Herri Batasunak, Osoko Udal Bilkurara honako puntu hauek aurkezten ditu, onartuak izan daitezen:
1.- Juan Karlos Hernando Euskal Preso Politikoaren hilketa eta bertan PP-ko gobernuak duen lehen mailako ardura, indarrik handienarekin salatzea.
2.- Euskal preso Politikoen kontra diseinaturiko neurri errepresiboekin amaitu dezatela eta dagozkien giza eskubideak errespeta ditzatela exigitzea.
3.- Euskal Preso Politiko guztiak orain Euskal Herriratzeko, kondenaren ¾ beteta dutenak eta gaixo sendaezinak dituzten guztiak kaleratzeko exigitzea.
4.- Erabaki honen berri, Gasteiz eta Iruñako Parlamentuetako Giza Eskubideen Batzordera, espainiar gobernuari eta Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Batzordera bidaltzea.”
Mozioak bileran diren zinegotzi guztien onespena jaso du, hau da, Udalbatza osatzen duten hamahiru zinegotzietatik zazpirena; beraz, aho batez onartu da.
AKTAREN BUKAERA.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 20:07an. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna