Agiri mota
Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita
hamazazpiko otsailaren hamabigarrena. Arratseko zazpietan hasi du Udalak OSOKO
BILKURA OHIZ KANPORAKOA ETA PREMIAZKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian; Mikel
Arrizabalaga Pikabea, alkatea, lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek ere
bertan direla: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Juana Mª Salaberria
Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael
Salaberria Etxezurieta eta Jose Luis Ruiz
Navarro.
Mirari Recalde González, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Pello Garbizu Azkue eta Jesus Mª Martiarena Jaka ez dira bilkuran izan; azken honek aurrez abisatu du ez zela etorriko.
Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.
1.- SAIOAREN PREMIA BERRESTEA.
Alkateak arrazoitu du Herri Batasunaren Mahai Nazionalaren kartzelatzearen aurrean pleno berezia deitu beharra zegoela eta horregatik urjentzia berrestea eskatu die bilkuran diren zinegotziei.
Bertan diren zinegotzi guztiek bilkura egitea onartu dute.
2.- MOZIOA, HERRI BATASUNAK AURKEZTUA HERRI BATASUNAREN MAHAI NAZIONALAREN KARTZELARATZEA DELA ETA.
Mozioa irakurri eta bozkatu aurretik alkateak Herri Batasunako zinegotzi taldearen zenbait gogoeta azaldu ditu. Beraien ustetan Herri Batasunako Mahaikideak atxilotzea bide errepresibotik jotzea da; Alternatiba Demokratikoaren bideoa aitzakitzat hartuta, Herri Batasuna kriminalizatu eta anikilatzea, eta Herri Batasunekoei “estado de excepción” delakoa sufriaraztea.
Era berean esan du, gaur bertan epaitegirako deia jaso duela Ertzainari Udaletxeko balkoitik pankarta bat kentzeko agindu judiziala eskatu izanagatik “agintaritzari menik ez egite larriaren” akusaziopean.
Egoera honetan gainontzeko alderdi politikoek ezer gertatu ez balitz bezala ari direla portatzen, normaltasunean bizi direla.
Horren aurrean eta protesta gisa gaurko pleno hau egitea eta ohiko plenoak eta batzordeak ez egitea erabaki du.
Bere azalpena bukatu ondoren, hitza eman dio Agustina Pontesta zinegotziari Herri Batasunak aurkeztutako mozioa irakur dezan. Mozioak honela dio hitzez-hitz:
“Azkeneko urteetatik hona, Hego Euskal Herria eta espainiar estatuaren arteko gatazka politikoaren ondorio bortitzak areagotu egin dira. Euskal Herria jasatzen ari den zapalketaren espresio anitzak hedatu egin dira, gizartearen sektore ezberdinetaraino helduz: euskal gazteriaren kontrako sarekada polizialak, manifestapenen debekua eta errepresioa, poliziak egindako alderdi eta erakunde politikoen egoitzen miaketa, komisaldegietan eman diren eta ematen ari diren torturak, e.a. Baina hau guztia gutxi balitz, oraingoan Herri Batasunaren zuzendaritza osoa, alegia Mahai Nazionala, giltzaperatzen ari dira. Gertaera hauek, Euskal Herriari behin baino gehiagotan ukatzen zaion Demokrazia ezaren isladarik nabarmena da.
Gaur egun Euskal Herrian bizitzen ari garen gatazka istilutsua ez da kasualitatez sortu, baizik eta, bi errealitate ematen direlako; alde batetik, euskaldunok gure eskubideak nahi ditugu, euskaldunok gure etorkizunaz erabaki nahi dugu; baina bestetik, espainiar estatuak bere eskuetan dituen bitarteko eta arma guztiez baliaturik eskubide horiek ukatzen ditu. Historikoki, eta egun nabariagoa da, espainiar estatuak Euskal Herriari zor dizkion eskubideak eta euskaldunok erabakiko genukeena errespetatu beharrean, zapalkuntza eta inposaketaren bideari ekiten dio, pakerako proposamena eta normalizaziorako zirrikitu guztiak hertsiz. Eta kontestu honetan, hain zuzen, Herri Batasunaren Mahai Nazionalaren espetxeratzea kokatu behar dugu.
Une honetan mahai gainean aurkitzen den pakerako proposamen bakarra Alternativa Demokratikoa alegia, defendatzeagatik zigortuak eta kartzelaratuak izaten ari dira. Baina bere burua demokratatzat hartzen duen edozein pertsonek jakin badaki, pakea ekar dezakeen edozein proposamen defendatzea eta bultzatzea ez dela inondik inora delito bat, borondate ona eta pakea bilatzearen adierazgarria baizik.
Zoritxarrez, espainiar estatuak pakerako inolako urratsik eman ez ezik, norbaitek pakerako proposamen serio eta zabala egiteko ausardia baldin badauka, oztopatzeko eta zigortzeko prest agertzen da ere, kasu honetan Herri Batasunaren Mahai Nazionalarekin egin duen bezala, gizartearen tentsionamendua eta gatazkaren luzamendua eraginez.
Zentzu honetan, norberak dituen ideia politikoekin ados egon ez arren, jende guztiak askatasun osoa izan behar du bere ideia politikoak defendatzeko eta arrazoi horrengatik errepresaliatua izan ez dadin.
Hau dela eta, Herri Batasuna Udal Taldeak honako mozio hau aurkezten du bere onarpenerako.
1.- Herri Batasunaren Mahai Nazionalaren kartzelaratzea salatzen dugu eta bere kide guztiak aske uztea eskatzen dugu.
2.- Gaur egun, Euskal Herria eta espainiar estatuaren arteko gatazkaren konponketak elkarrizketa eta Euskal Herriaren eskubideen onarpenaren bidez etorri beharko du.
3.- Espainiar estatuari deialdia egiten diogu elkarrizketaren bideari ekin diezaion, errepresioaren bidea erabat baztertuz.
4.- Erabaki hauen berri espainiar Gobernuari eta espainiar estatuaren Epaitegi Gorenari igorriko zaie.”
Bozkatu ondoren mozioa onartu egin da bilkuran diren zazpi zinegotzien aldeko botuekin.
AKTAREN BUKAERA.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, arratsaldeko 7,15etan. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

Eguna