Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko uztailaren hogeita hirugarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Jone Salaberria Lizarazu eta Maixabel Unzain Zapiain, zinegotziak, bildu dira.
Jesus Mª Martiarena Jakak ezin izan du bilerara etorri.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko uztailaren 3ko akta.
Aho batez onartu da 1996ko uztailaren 3ko akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.
Ez da ezeren berri eman.
HIRIGINTZA:
Obra lizentziak:
3.- Ematea lizentzia Luis Mª Eceiza Ibargureni Itxua Behakoaren birgaitze osoa egiteko.
Aztertu dugu Luis Mª Eceiza Ibargurenek egindako eskabidea: lizentzia ematea Itxua behekoaren birgaitze osoa egin eta hiru etxebizitza egiteko. Hala, teknikari asesorearen informea begiratu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI du:
BAT:Ematea lizentzia Itxua behekoaren birgaitze osoa egin eta hiru etxebizitza egiteko. Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:
Agiria ekartzea 15.000 metro karratu oraindik ere etxeari lotuta geldituko direla erakusteko. Aipatu lursaila ez dago zatitzerik, hirigintzaren alderditik, Lurzoruaren Araudiari eta Hiri-Antolaketari buruzko Legearen Testu Bateratuko 258. artikuluak dakarrenerako. Baldintza hau Jabetza-Errejistroan egiten den agirian ere jarri egin behar da.
Obrak bukatutakoan, berriz, etxebizitzen lehenbiziko okupazioa egiteko eskabidea egin behar dio Udalari, honako agiri hauek ekarrita:
U-4/1, U-4/2 eta U-5.
Fatxaden argazkiak.
Obra berriaren eskritura.
Obra bukatu izanaren ziurtagiri teknikoa, ikus-onetsitakoa.
Eraikuntza-zerga, azkenik, 761.526 pezeta da.
KONTUHARTZAILETZA:
4.- Onartzea Lanta, S.L.k ekarritako faktura, Algeposak Lezoko zenbait poligonotan egin dituen proiektu eta lan baloratzeagatik ekarria.
Gai hau erabakitzeke gelditu da.
5.- Onartzea Lezo AEEk ekarritako laugarren obra-ziurtagiria, kiroldegiko obrena.
Gai hau erabakitzeke gelditu da.
GIZARTE ONGIZATEA:
6.- Onartzea etxez etxeko laguntza bat.
Gai hau erabakitzeke gelditu da.
EUSKARA ETA KULTURA:
7.- Dirulaguntza ematea Oroitzene AEK Euskaltegiari.
Lezo Oroitzene AEK Euskaltegiak, haur jaialdia egitegatik eskatutako dirulaguntza azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea Lezoko Oroitzene AEK Euskaltegiari 15.487,- pezetako dirulaguntza haur jaialdia egiteagatik (0 99/839-96).
ALKATETZA:
8.- Dirulaguntza eskatzea artxiboko programarentzat.
Uztailaren 3an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Kultura Sailburuak emandako 1996ko ekainaren 20ko agindua. Agindu horren arabera Euskal Autonomi Elkarteko Udalei beren Artxibo Sistema jarri edo/eta sendotu ahal izateko dirulaguntzak arautzen dira.
Hala, 5. artikuluak e) atalean jartzen duenez, eskabidea egiterakoan, proiektu bakoitzerako, gutxienez, balio osoaren %50ari aurre egiteko hainbeste diru baduela egiaztatu behar du Udalak.
Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Eskabidea egitea Kultura Sailari, Udal honetako artxibo sistema sendotzeko laguntza eskatuz eta horretarako eskatutako dokumentazioa igorriz.
BI: Konpromezua hartzea eskatutako dirulaguntza iritsiz gero proiektua kostatzen denaren erdia finantziatzeko 1996ko aurrekontuetatik.
HIRU:Aginpidea ematea alkateari behar diren jestioak egiteko eta izenpetu beharreko dokumentuak izenpetzeko dirulaguntza gauzatu dadin.
Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:
URJENTZIAZ:
9.- Garsa Construcciones, C.B. aurkeztutako faktura onartzea.
Azterturik Garsa Construcciones, C.B.k aurkeztutako faktura, Zubitxo plazan egindako kanalizazio lanena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Onartzea Garsa Construcciones, C.B.k aurkeztutako faktura, Zubitxu plazan egindako kanalizazio lanena: 1.230.668,- pezeta (0 99/688-96).
Idazkariak ohartarazi du, faktura hau ordaintzeko Kontuhartzailearen txostenaren arabera aurrekontuan nahiko konsignaziorik ez dagoela.
10.-Eskabidea: lizentzia ematea automobilak konpontzeko tailerra jartzeko Gaintxurizketa bideko 16.ean.
Aztertu dugu Menditxo, C.B.k eragin eta bideetan den espedientea -Gaintxurizketa bideko 16.ean (7. poligonoan) automobilak konpontzeko tailerra jartzeari buruzkoa-, eta begiratu dugu, hala berean, Udaleko teknikariaren informea. Hala, hona Gobernu Batzordearen ERABAKIA:
BAT:Ematea lizentzia Menditxo, C.B.ri automobilak konpontzeko tailerra jartzeko moduan paratzeko Gaintxurizketa bideko 16.ena (7. poligonoa). Dena delarik ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Zuzenketa-neurriak lizentziarekin batera bidaliko zaizkio).
Eraikuntza zerga kitatzeko, berriz, obraren aurrekontua ekarri beharko du hamabost egun baino lehen.
Obrak bukatutakoan, azkenik, tailerra irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta baita, harekin batera, jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkion ziurtagiriak beteta ekarri.
11.-Eskabidea, Rosa Mª Domínguez Aguirrek egina, Sotxo pub-a irekitzeko lizentzia emateko, behin handitu eta gero.
Aztertu dugu Rosa Mª Domínguez Aguirrek egindako eskabidea: Sotxo pub-a (Jaizkibel hiribidea, 36) irekitzeko lizentzia emateko. Aztertu ditugu, hala berean, espedientea eta Udaleko teknikariak egindako informea. Hala, hona Gobernu Batzordearen ERABAKIA:
BAT:Ematea lizentzia Sotxo pub-a irekitzeko, pub-aren ondoko lokala lehengoari erantsi eta gero.
12.-Eskabidea: lizentzia ematea Sagasti poligonoko Iribarren kaleko 23-D pabilioia automobilak gorde eta saltzeko moduan jartzeko.
Aztertu dugu Jose German Pellicerrek Autocronoren izenean eragin eta bideetan den espedientea -Sagasti poligonoko Iribarren kaleko 23-D pabilioia automobilak gorde eta saltzeko moduan jartzeko lizentzia izateari buruzkoa-, eta begiratu dugu, hala berean, Udaleko teknikariaren informea. Hala, hona Gobernu Batzordearen ERABAKIA:
BAT:Ematea lizentzia Jose German Pellicerri, Autocronoren izenean, Sagasti poligonoko Iribarren kaleko 23-D pabilioia automobilak gorde eta saltzeko moduan jartzeko. Dena delarik ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Zuzenketa-neurriak lizentziarekin batera bidaliko zaizkio).
Obrak bukatutakoan, berriz, irekitzeko lizentzia eskatu behar du, eta baita, harekin batera, jakinarazpenarekin batera bidaliko zaizkion ziurtagiriak beteta ekarri.
Lizentzia jasotzeko, azkenik, 125.729,- pezeta ordaindu behar du: espedientea tramitatzearena 29.400,- pezeta eta erainkuntza zergarena 96.329,- pezeta.
13.- Zenbait dirulaguntza ematea.
Kultura Batzordeak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Onartzea 1996ko Santakrutzetako egitaraua eta aurrekontua.
BI: Hurrengo dirulaguntza hauek ematea:
- Gaintxurizketako Jai Batzordeari 500.000,- pezeta.
- Altamirako Jai Batzordeari 500.000,- pezeta.
- Mendi Bizikleta taldeari (Agustin
Lizarazu) 300.000,- pezta lehengo urtekoak
eta beste 300.000,- aurtengoak. 600.000,- pezeta.
- Murixka Dantza Taldeari (San Juanetako
ekitaldiagatik). 100.000,- pezeta.
- Gazte Herri, Gazte Pres (dirulaguntza
bi zatitan, 50.000,- pezeta bakoitzean) 100.000,- pezeta.
Idazkariak erabakia legearen kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzailetzako txostena falta baita.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.