Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urtarrilaren hamarra. Goizeko hamarretan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Udaletxeko Gobernu Batzordetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu eta Mª Carmen Viaña Balda, zinegotziak, bildu dira.
Jesus Mª Martiarena Jakak ez du etortzerik izan.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1995eko abenduaren 13ko akta onartzea, hala balegokio.
Aho batez onartu dute 1995eko abenduaren 13ko akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.
Alkateak aditzera eman du kiroldegiko obrak datorren astean hasiko direla.
HIRIGINTZAKOAK:
3.- Proposamena, ematea lizentzia Juan Jose Gude Garcíari Elias Salaberria kaleko 1.go etxeko fatxadak konpontzeko.
Juan Jose Gude Garciak, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du Elias Salaberria kaleko 1. sotoko fatxadak konpontzeko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Juan Jose Gude Garciari Elias Salaberria kaleko 1. etxeko fatxadak konpontzeko. Dena dela, behar diren neurriak hartu behar ditu oinezkoei eta ibilgailuei ez minik ez kalterik ez egiteko.
BI: Ematea lizentzia, orobat, aldamioak jartzeko hilabetean (hartarako dauden arauak errespetatuta, dena dela).
HIRU:Bi hilabete baino lehen bukatu behar ditu lanak.
LAU:Lizentzia jasotzeko, 136.631,- pezeta ordaindu behar du.
4.- Proposamena, ematea lizentzia Garsa, C.B.ri obra batzuk egiteko Kale Nagusiko 2. etxean.
Garsa, C.B.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du obra batzuk egiteko Kale Nagusiko 2. etxean. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Garsa, C.B.ri obra batzuk egiteko Kale Nagusiko 2. etxean (teilatuan, eskailera kaxan eta patioan) eta aldamioak (15 egun) nahiz kontainerra (4 egun) jartzeko. Dena dela, ibilgailuei eta oinezkoei minik ez egiteko neurriak hartzekotan; eta aldamioak ere legeak, indarrean dagoenak, dakarren moduan jartzekotan.
BI: Ohartarazi, orobat, obrak etxearen egitura ikutuz gero, teknikariak ikus-onetsitako proiektua ekarri behar duela obran hasi baino lehen.
HIRU:Hilabete baino lehen bukatu behar ditu lanak.
LAU:Lizentzia jasotzeko, 80.831,- pezeta ordaindu behar du.
5.- Onartzea Ditrak ekarritako faktura, herriko toki batzuetan semaforoak jartzearena.
Gobernu Batzordeak, 1995eko otsailaren 9an egindako bilkuran, onartu egin zuen Ditrak aurkeztutako aurrekontua (4.812.221 pezeta), semaforo batzuk jartzearena, eta, era berean, lanak egiten hasteko agindu zion.
Lanen fakturak aurkeztu dira, haiekin batera egindako beste zenbait lanenekin batera.
Udaleko aparejadorearen txostena azterturik, eta faktura baten gainean kontuhartzaileak egindako txostena, aurkakoa, kontutan izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ditrak ekarritako faktura hauek onartzea 1-04-01-601-222 00-01-94 partidaren kontura:
- Semaforoa jartzea (bastoi itxurakoa) Aralar kaleko trafikoa Jaizkibel hiribidera sartzea erregulatzeko. Prezioa: 1.205.422.-pta.(ADO 99-1.580).
- Kultur Etxearen pareko semaforoa jartzeak eskatzen dituen lan osagarri batzuk egitea: Jaizkibel hiribideko beste semaforoekin sinkronizatzea, eta abar. Prezioa: 471.755.- pezeta.(ADO 99-1.581).
- Jaizkibel hiribidearen eta Kale Nagusiaren arteko semaforoak sinkronizatzea. Prezioa: 1.193.002.- pezeta. (ADO 99-1.582).
- Semaforoa jartzea Jaizkibel hiribidean, Kultur etxearen parean, oinezkoek bidea pasatzeko. Prezioa: 2.694.571.- pezeta. (ADO 99-1.583). Kontuhartzaileak faktura honentzako nahiko kontsignaziorik ez dagoela ohartarazi du.
BI: Ez onartzea mailua alkilatzeagatik eta oinezkoentzako pasabide batzuk pintatzeagatik Ditrak aurkeztutako fakturak (21.095 eta 21.105 zenbakiak dituztenak).
HIRU:Foru Aldundirari onartutako fakturaren berri ematea obra zibilarengatik onartutako dirulaguntza, 942.109.- pezeta, ordaindu dezan.
6.- Informea aldekoa egitea Gemma Juanena Aldabek aurkeztutako iharduera espedientearentzat.
Aztertu ondoren Mª Gemma Juanena Aldabek eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, Jaizkibel hiribideko 36. etxeko lokal batean pub-a jartzea legeztatzeari buruzkoa, eta begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Informea aldekoa egitea Mª Gemma Juanena Aldabek ekarritako iharduera-espedientearentzat, Jaizkibel hiribideko 36. etxeko lokal batean pub-a jartzea legeztatzeari buruzkoarentzat.
BI: Espedientea Gipuzkoa Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
7.- Berrestea alkatearen 179. dekretua.
Gobernu Batzordeak aho batez berretsi du alkatearen 179. dekretua. Dekretu haren bidez ontzat hartzen da Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako lehenbiziko ziurtagiria, Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloiak egitearena: 3.366.537,- pezeta.
GIZARTE ONGIZATEKOAK:
8.- Diruz laguntzea Helduen Heziketa Iraunkorreko zentrua.
Helduen Heziketa Iraunkorrerako zentruaren zuzendariak aurkeztutako dirulaguntza eskaera ikusirik, hainbat ekitaldi egiteko bai Lezoko ikasleentzat bai herritarrentzat, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea dirulaguntza Lezoko Helduentzako Heziketa Iraunkorrerako zentruari hainbat ekitaldi egiteko. Dirulaguntza 30.000 pezeta (hogeita hamar mila pezeta) da eta "Aktibitate Sozialak" 1-04-02-481-313 00-03 00 partidatik aterako da.
BI: Beste kopuru bat ere onartzea, 20.000,- pezeta, aktibitate honen zabalpena eta iragarpena egiteko, lehen aipatutako partidatik.
Idazkariak ohartarazi die kontuhartzailearen txostenik gabe hartu dutela erabakia eta derrigor behar dela haren informea.
LANGILEEKIKOAK:
9.- Onartzea 1996ko lan-egutegia, nola bulegoetako langileena hala kalegarbitzaileena.
Lezoko Udaleko kalegarbitzaileen eta bulegoetako langileen 1996ko lan-egutegia azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ontzat hartzea kalegarbitzaileen 1996ko lan-egutegia. Haren arabera, astelehenetik ostiralera egunero zazpi ordu egin beharko dute lan eta 5 ordu larunbatetan (15 larunbat urte guztian).
BI: Ontzat hartzea bulegoetako langileen 1996ko lan-egutegia. Egutegia honela gelditzen da:
- Urtean 1.663 ordu egin behar dira, 225 egunetan banatuak, astelehenetik ostiralera, egunean zazpi ordu eta hogeita lau minutu eginez.
- Festa-egunak eta zubiak: 11 festa egun eta bi zubi (uztailak 26 eta abuztuak 16).
Udaltzaingoaren urteko lan-egutegia finkatzeko badago ere, urtarrilekoa zehaztua dago. Onartu egin da, eta haren arabera, urtarrileko plusen ordainketarako gaueko orduen media 63 ordukoa da eta jaiegunetakorena 26 ordukoa.
Era berean, oporren egutegia ere lehenbailehen zehaztea eskatu du Gobernu Batzordeak.
KULTURAKOAK:
10.-Dirulaguntza ematea Haurtxo Haur Eskolari.
Haurtxo Haur Eskolari dirulaguntza emateko egindako eskaria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:4.143.969,- pezetetako dirulaguntza ematea Haurtxo Haur Eskolari 1995. urtearen likidazio gisa.
Idazkariak ohartarazi die kontuhartzailearen txostena falta dela.
11.-Onartzea Eguberrietako aktibitateak egiteko aurrekontua.
Eguberrietako ekitaldiak zirela eta aurkeztutako aurrekontua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Eguberrietako ekitaldietarako aurkeztu zen aurrekontua onartzea eta ordainketak egitea. Aurrekontua 700.000,- pezeta.
Idazkariak ohartarazi die kontuhartzaileak egin beharreko txostena falta dela.
EUSKARAKOAK:
12.-Onartzea UTSk, Argiak eta Siadecok bidalitako fakturak.
Aurkeztutako fakturak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:UTSek, "Olentzero"ren mila ale egiteagatik aurkeztutako faktura onartzea. Guztira 200.680 pezeta.
Kontuhartzaileak ohartarazi die ez dagoela aurrekontuetan konsignaziorik gastu hau egiteko.
BI: Argiak urtekarian argitaratutako iragarkiagatik aurkeztutako faktura onartzea. Guztira 145.000.- pezeta.
HIRU: Siadecori "Merkataritza munduan euskararen erabilpena sustatzeko egitasmoaren II. fasea" lanaren aurrekontuaren %50a ordaintzea. Guztira: 216.920.- pezta. Aurrekontua 1995eko urriaren 11n onartu zuen Gobernu Batzordeak, 1-05-03-480-461 00-03-00 gastu partidaren kontura.
ALKATETZAKOAK:
13.-Hastea espedientea egiten indarrik gabe uzteko Gobernu Batzordeak 1995ko maiatzaren 11n hartu zuen erabaki bat: ematea lizentzia 2. taxi-plaza eskuz aldatzeko.
Gobernu Batzordeak, 1995eko maiatzaren 11n egin zuen bilkuran, baimena ematea erabaki zuen 2. taxi-plaza izateko lizentzia eskuz aldatzeko: Julian Zinkunegi Tolosaren eskutik Juan Collado Corchosen eskura.
Erabakia jakinarazitakoan, ordea, indarrik gabe uzteko eskatu zuen lehenbiziko titularrak, haren baimenik gabe aldatu zutela eskuz eta.
Idazkariaren informean esaten du, berriz, 763/1979 Errege Dekretuaren 14. artikuluari ez ziotela erreparatu plaza eskuz aldatzeko orduan, aipatu dekretua bitarteko zela onartu baitzen Araudi Nazionala, automobil arinetan Hiri-Garraio Zerbitzua ematekoa, eta han, 14. artikuluan, jartzen du ez dagoela, berez behintzat, taxi lizentziarik eskuz aldatzerik; baldintza jakin batzuk betez gero alda daitekeela, Julian Zinkunegiren taxi lizentzia (2.a) eskuz aldetzeko baimena ematekoan betetzen ez zirenak.
Hala, Gobernu Batzordeak jotzen du goian esandako alderdiek badutela pisurik aski aurreko erabakiaren balioa zalantzan jartzeko; eta Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Ihardunbidearen Legeak, 102. eta hurrengo artikuluetan, jartzen duenari jarraiki; eta idazkariaren oharra, osoko bilkurari dagokiola erabakia hartzea, kontuan izanda, behean heldu den erabakia hartu du Gobernu Batzordeak:
BAT:Hastea bidea Gobernu Batzordeak 1995eko maiatzaren 11n hartutako erabakia berriz aztertzeko, hau da, berriz aztertzea Julian Zinkunegi Tolosari baimena eman izana 2. taxi lizentzia Juan Collado Corchosi aldatzeko, titularren borondatea hala izan gabe, agi denean, eta eskuz aldatzeko bete behar diren arauak bete gabe aldatua; izan ere, Araudi Nazionala, automobil arinetan Hiri-Garraio Zerbitzua ematekoa bete behar baitzen, 763/1979 Errege Dekretuko 14. artikulua, hain juxtu ere.
BI: Hamabost lanegun jartzea alderdi guztiei espedientea erakusteko eta bakoitzak berak egoki jotzen dituen alegazioak egiteko eta dokumentuak nahiz justifikanteak ekartzeko.
14.-Proposamena, Kutxa-ko Eraentza Organuetarako ordezkari batzuk, herriek izendatu beharrekoak, zenbait herriren artean elkar hartuta egiteari buruzkoa.
Gipuzkoa-Donostia Kutxak bidalitako zerrenda, hango Gobernu Organoetan udal bakoitzak aukeratu ahal dituen kontseilarien behin-behineko kopurua dakarrena, azterturik, ikusten da Lezok ez duela, berak bakarrik, ordezkaririk izendatzeko aukerarik. Oharturik, alabaina, badagoela udalen artean taldekatzeko ahalmenik kontseilaria izendatu ahal izateko, eta mugakide den Oiartzungo udalarekin taldekatuz gero bi udalen artean izendapen hori egiteko aukerarik izango delakoan, Gobernu Batzordeak zera proposatu nahi dio Kutxari:
- Lezoko udala Oiartzungo udalarekin batzea Kutxaren Gobernu Organoetan beren ordezkaria izendatu ahal izeteko.
Idazkariak ohartarazi du gai hau plenoak tratatu beharrekoa dela.
15.-Berrestea alkateak emandako dekretu batzuk: 177/95, 186/95, 2/96 eta 5/96.
Gobernu Batzordeak aho batez berretsi ditu alkateak emandako dekretu hauek:
- 177/95 Dekretua, josketa industriala irakasteko bi monitore kontratatzeko egina.
- 186/95 Dekretua, famili-hezitzailearekiko, Luis Legorbururekiko, kontratua luzatzeko egina.
- 2/96 Dekretua, bajan zegoen etxez-etxeko laguntzaile baten ordezkoa kontratatzeko egina.
- 5/96 Dekretua, brigadarako peoi kualifikatu bat kontratatzeko egina.
Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:
URJENTZIAKOAK:
16.- GI-22.638 bidearen bi aldeetan gasolindegia egiteko lizentziaren iraupena luzatzea.
Julian Delgado Méndezek, Oildor, S.A.ren inezenean, eskabidea egin zuen 1995eko azaroaren 10ean, epearen barruan, beraz, eta gasolindegia egiteko lizentziaren iraupena luzatzeko eskatu zuen. Gasolindegia, beste alde batetik, Gaintxurizketako bidean (GI-2368), 3,300 kilometroan, bidearen bi aldeetan egitekoa da.
Atzerapenaren arrazoia teknikoa dela adierazi dute, hau da, gasolindegiaren neurriak aldatu egin dituztelako, oraingo hornikuntza ekipoek eskatzen dituzten baldintzetara egokitu beharra izan dutelako eta hasierako oinarrizko proiektuak duen garrantzia duelako atzeratu direla.
Exekuzio Proiektua ere ekarri zuten, Jose Francisco Assas-ek (Bideetako injenieroa) egin eta elkargo profesionalak ikus-onetsita. Alabaina, berrikuntza bat sartu dute lizentzia izateko tramitatutako proiektuaren aldean: automobilak garbitzeko tunela jartzea.
Hala, tekinariak aldeko informea eman duenez lizentziaren iraupena luzatzeaz eta kontrakoa automobilak garbitzeko tunela jartzeaz, eta xehetasun batzuk egin dituztenez Exekuzio Proiektuaz, behean heldu den erabakia hartu du Gobernu Batzordeak. ERABAKIA:
BAT:Ematea luzapena Julian Delgado Méndezi, Oildor, S.A.ren inezenean, gasolindegia egiteko Gaintxurizketa bidean (GI-2368), 3,300 kilometroan, bidearen bi aldeetan.
BI: Ez ematea lizentziarik automobilak garbitzeko tunela jartzeko, iharduera industriala delako eta ez dagoelako halako iharduerarik jartzerik urbanizatzerik ez dagoen lurrean, are gehiago industriarako kalifikatu gabe dagoen lurrean.
HIRU:Kordel-botatze ofiziala eta exekuzio lanak egiten hasi baino lehen xehetasun eta dokumentu hauek ekarri behar ekartzea Lezoko Udalera:
- Planoak, proiektuak hartu behar dituen lursailak, bai jabari eta erabilera publikokoak eta bai pribatukoak, azaltzeko eta iharduketa unitatearen mugabarrutia zehazteko.
- Planoak, neurketak eta aurrekontua, bai gasolindegian eta baita Etxeberri jatetxerako bidean jarri behar dituzten argiak jartzea zertsu kostatuko den azaltzeko.
- Berriz aztertzea neurriak eta unitate bakoitzeko prezioak, difentzia baitago lehen aurkeztutako Eraikuntza Proiektuan heldu zirenen eta orain azaldutakoen artean. Metro gutxiago ageri dira, esate batera, zolaketan, altxaerak ere falta dira, H.A. delakoarenak, tankeak sartzeko zuloenak, zoruarenak, eta abar. Eta unitateko prezioak ere baxuagoak dira: bai zolaketarenak, funditutako hodienak, kontadoreenak, eraikitzearenak, makinenak, tankeak jartzeko hodienak, estintoreenak eta abarrenak.
- Proiektua egin duen teknikariak jasotako ordainsariaren fotokopia.
Behin agiri horiek ekarritakoan, exekuzio-lanei ekin baino lehenago, nolanahi ere, Udaleko bulego teknikoarekin hitz egin behar da kordelak botatzeko.
17.- Proposamena, inkesta egitea Altamiran zer garaje eskari dagoen ikusteko.
Alkateak esan du Altamiran zer garaje eskari dagoen jakitea komeni dela Eusko Jaurlaritzari bidali eta haiek Altamiran etxebizitza sozialak egiteko proiektua zehazteko bidea izateko. Era berean, inkesta bera ere aurkeztu du.
Inkesta aurrera eramateko, berriz, Olatz Salaberria Saiz hartzea erabaki da, monitoreak dauden lan-poltsatik, lehen ere egin baititu Olatz Salaberriak oraingoaren antzeko lanak Udalarentzat. Lana inkestak eta informea egitea da, inkestatik ateratako datuekin.
Kontratua 1996ko urtarrilaren 11tik 26ra izango da, 45 ordu izango dira guztirara eta 7. lan-mailak agintzen duenaren eran ordainduko.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.