Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko ekainaren hamalaua. Arratsaldeko zazpiak hogei gutxian du Gobernu Batzordeak BILKURA, OHIZ KANPOKOA, Gobernu Batzordeetako aretona. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate-lehendakaria, Gemma Arrillaga Albisu, Karmele Legorburu Irazu, eta Mikel Mitxelena Iza bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
1.- 1995eko ekainaren 8an egindako bilkurako akta onartzea.
Aho batez onartu du Gobernu Batzordeak 1995eko ekainaren 8ko akta. Honako zuzenketa hauek egitekotan, dena dela ere:
Bosgarren puntuan, lehenbiziko erabakiaren azkenean, erabakiak berekin zituen baldintza batzuk jartzea falta da. Hauxek dira baldintzak:
- Konponketa hauek egitea:
1) Pitzatutako kare-harrizko losak aldatzea, erdiko plazakoak.
2) Garbitzea eta tratatzea hormigoizko barandak.
3) Hormigoizko zorua, gorria, fintzea.
- Obrako tresna eta gauza guztiak jasotzea eta Polentzarrene kalean jarrita daukan atea, burnizkoa, kentzea.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak, arratsaldeko zazpiak laurden gutxian, buru eman dio bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.