1995.eko Ekainaren 1ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko ekainaren lehena. Goizeko bederatzi t'erdietan hasi du Gobernu Batzordeak bilera EZ OHIKOA ETA PREMIAZKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Gemma Arrillaga Albisu, Mikel Mitxelena Iza eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    0. - Saioaren premiazkotasuna berrestea.

    Deialdia hitzez zabaldu badu ere alkateak bere premiaztasuna arrazoitu du esanez azken Gobernu Batzordean tratatu gabeko bi gaiei buruz akordioa hartu behar dela eta legislatura bukatzear dagoenez, horregatik deitu egin dituela bilerara.

    Batzordekide guztiak ados daude batzarrari ekiteko.

    1. - Jose Antonio Aranburuk aurkeztutako faktura, herriko berdeguneak mantentzeagatik.

    Jose Antonio Aranburuk ekarritako faktura eta, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Jose Antonio Aranburuk ekarritako faktura, 706.200 pezeta, herriko berdeguneak mantentzeagatik egindako lanena.

    2. - Angel Mugica Puellesek, Arretxene, S.A.ren izenean, 2. Sektoreko 1. etxebizitza blokean, bi lokal komertzial ordez bi etxebizitza egiteko egindako eskaria.

    Angel Mugica Puellesek, Arretxene S.A.ren izenean, 2. Sektoreko 1. etxebizitza blokean bi lokalen ordez bi etxebizitza egiteko baimena ematea eskatu du, 1995eko martxoaren 23an Gobernu Batzordeak emandako baimena aldatuz.

    Era berean, 2. etxebizitza blokean 8 etxebizitza egin ordez 6 egiteko baimena eskatu du, horrela guztirako etxebizitza kopurua ez dela gehituko argudiatuz.

    Udaleko arkitektu aholkulariak baimenaren kontrako txostena egin du, arauek uzten duten etxebizitza metro kopurua gainditzen delako eta hori egiteko era bakarra arauak aldatzea delako.

    Idazkaria bat dator txosten teknikoarekin.

    Alkateak, baimena besterik gabe ematearen alde agertu da; etxebizitza kopurua handiagotzen ez denez eta lokal horiek etxebizitza izateko egokiak izanik, ez zaio garrantzizkoa iruditzen aldaketa.

    Aldeko hiru botuekin, alkatearena, Karmele Legorbururena eta Gemma Arrillagarena eta aurkako batekin, Mikel Mitxelenarena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Baimena ematea Angel Mugica Puellesi, Arretxene S.A.ren izenean, 2. Sektoreko 1. etxebizitza blokean bi lokal komertzialen ordez bi etxebizitza egiteko.

    Mikel Mitxelenak dio aurkako bere botua txosten teknikoak dioenarekin bat egiten duelako dela.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, hamarrak laurden gutxiagotan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna