1995.eko Maiatzaren 11ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko maiatzaren hamaikagarrena. Goizeko bederatzietan hasi du Gobernu Batzordeak bilera ohikoa, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.

    Gemma Arrillaga Albisuk ez du bilerara etortzerik izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. -1995eko apirilaren 27ko akta onartzea, hala belegokio.

    Aho batez onartu dute 1995eko apirilaren 27an egindako bilerako akta. Dena den, honako aldaketa hau egin da:

    Euskarazko aktan: 1. orrialdeko 2. gaia, 2. parrafoaren bukaeran, "hain zuzen ere esperientzia ona izan bait du udalak" esaten duenean "eta esperientzia ona izan bait du udalak" esan behar du.

    Euskarazko eta erdarako aktan: 3. orrialdeko 7. puntuan 1. esaldiaren bukaeran, zera gehitu behar da, "Eusko Jaurlaritzak prezio zerrenda behin betiko onartu dezan".

    HIRIGINTZAKO KONTUAK:

    2. - Obrak egiteko lizentziak eskatzea. Eskatzaileak:

    a) Josep Girona Fillol, lokal bat (Donibane, 1) egokitu eta argazkidenda jartzeko (Esp.: 110/95).

    Josep Girona Fillol-ek, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du lan batzuk egin eta lokal bat (Donibane, 1) irekitzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia lan batzuk egin eta lokala (Donibane, 1) argazkidenda izateko moduan jartzeko. Lizentzia, nolanahi ere, PREKARIOAN emandakoa da, lurzoruaren legeko testu bateratuko 137. artikuluaren arabera. Hala ere, lizentzia eman izanak ez dio espropiazio balorea haunditzeari ekarri behar etxeari.

    BI: Lanak bukatutakoan, argazkidenda irekitzeko lizentzia eskatu behar du eta alta eman iharduera ekonomikoen gaineko zergan.

    HIRU:Lizentzia jasotzeko, 6.300,- pezeta ordaindu behar du.

    b) Kaixeta, C.B., merkataritza-lokal bat (Elias Salaberria, 1) egokitzeko (Esp.: 101/95).

    Kaixeta, C.B.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du lokal bat (Elias Salaberria, 1) egokitzeko lanak egiteko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia lokal bat (Elias Salaberria, 1) egokitzeko lanak egiteko. Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:

    Iharduera irekitzeko lizentzia eskatzea eta iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana azaltzea, lanak bukatutakoan.

    BI: 3.944,- pezeta ordaintzea lizentzia jasotzeko.

    c) Juan José Herrera Piñas, lursail bat (Jaizkibel mendiko lehenbiziko torreoiaren inguruan dagoena) zakurrak hezteko egokitzeko (Esp.: 102/95).

    Juan José Herrera Piñasek, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du zakurrak hezteko zelai bat jartzeko Jaizkibelen, lehenbiziko dorreoiaren eta Munttar inguruaren artean. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez ematea lizentziarik, Jaizkibel babesteko gune izendatzen baitute Arau Ordezkatzaileek goian esandako aieka.

    d) Nicolas Arruti Legorburu, pabilioi bateko (Sagasti 103. poligonoa, Urune kalea) teilatua konpontzeko eta fatxada txukuntzeko (Esp.: 103/95).

    Nicolas Arruti Legorburuk, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du -Almacenes Iztietaren izenean- pabilioiko (Sagasti 103. poligonoa; Urune, 38) teilatua konpondu eta fatxada txukuntzeko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia pabilioiko (Sagasti 103. poligonoa; Urune, 38) teilatua konpondu eta fatxada txukuntzeko. Baldintza hauek betetzekotan, edozein moduz ere:

    1) Oinezkoei eta automobilei minik eta kalterik ez egiteko moduko neurriak hartzea,

    2) legeak agindutako eran jartzea aldamioak,

    3) eta bi hilabete baino lehen bukatzea lanak.

    BI: Lizentzia jasotzeko, 143.886,- pezeta ordaindu behar du.

    e) Joseba Larrañaga Aranburu (José Larrañaga, S.A.ren izenean) eta Eugenio Labiano Goñi (Geldi, S.L.ren izenean) pabilioi bat (Ipintza, 110. poligonoa, 29.a) bitan zatitzeko (Esp.: 104/95).

    Joseba Larrañaga Aranburuk (José Larrañaga, S.A.ren izenean) eta Eugenio Labiano Goñik (Geldi, S.L.ren izenean), eskabidea egin eta lizentzia eskatu dute Ipintza 110. poligonoko 29. pabilioia zatitzeko. Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Ipintza 110. poligonoko 29. pabilioia erdibitzeko. Baldintza hauek betetzekotan, edozein moduz ere:

    1) Proiektu bat ekartzea pabilioiko fatxada zer-nola utziko duten erakusteko, raseoa eta pintaketa batez ere.

    2) Libre uztea pabilioiko bidea, erabilpen publikokoa delako, Ipintza poligono guztiak erabiltzeko.

    BI: Lizentzia jasotzeko, berriz, 164.927 pezeta ordaindu behar dute.

    f) José Ramón Legorburu Elizegi, harrizko horma bat egiteko Buenos Aires baserriko lurretan (Esp.: 105/95).

    Jose Ramon Legorburu Elizegik, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du harrizko horma bat egiteko Buenos Aires baserriko barrutietan. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea harrizko horma bat egiteko Buenos Aires baserriko barrutietan.

    BI: Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 3.092,- pezeta ordaindu behar du.

    g) Interal, S.A., pabilioi batean (Sagasti, 103. poligonoa; Urune, 34) estalpe bat egiteko (Esp.: 106/95).

    Interal, S.A.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du aterpe bat egiteko, zamalanean aritu behar izaten duela-eta bere pabilioian (Sagasti 103. poligonoa; Urune, 34). Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia aterpea egiteko Urune kaleko 34. pabilioian (Sagasti 103. poligonoa).

    BI: Hamabost egun ditu lanak egiteko.

    HIRU:47.464 pezeta ordaindu behar du lizentzia jasotzeko.

    h) Ana Cabala Arruabarrena, lokal bat (Elias Salaberria, 8; behea) egokitu eta asesoria jartzeko (Esp.: 107/95).

    Ana Cabala Arruabarrenak, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du lan batzuk egin eta asesoria jartzeko (Elias Salaberria, 8; etxebehea). Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia lanak egin eta lokala (Elias Salaberria, 8) asesoria izateko moduan jartzeko.

    BI: Bi hilabete ditu lanak egiteko.

    HIRU:Lanak bukatutakoan, asesoria irekitzeko lizentzia eskatu behar du.

    LAU:Lizentzia jasotzeko, 9.875,- pezeta ordaindu behar du.

    i) Juan Santiago Artola Alday, Darieta baserriko teilatua konpondu eta fatxada pintatzeko (Esp.: 107/95).

    Juan Santiago Artola Alday, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen Darieta baserriko teilatua konpondu eta fatxada pintatzeko. Eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Darieta baserriko teilatua konpontzeko eta fatxada pintatzeko. Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:

    1) Oinezkoei eta automobilei minik eta kalterik ez egiteko moduko neurriak hartzea,

    2) legeak agindutako eran jartzea aldamioak,

    3) eta bi hilabete baino lehen bukatzea lanak.

    BI: Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 11.792,- pezeta ordaindu behar ditu.

    j) Juan José Blanco (Auñamendi kaleko 2. etxeko administradorea), 1993ko apirilaren 28an emandako lizentzia (etxeko fatxada konpontzeko) berritzeko (Esp.: 75/93).

    Juan José Blancok, Auñamendi kaleko bigarren etxeko administradoreak, eskabidea egin eta 1993an fatxada konpontzeko eman zitzaien lizentzia berritzea eskatu du, igeltseroak kontraturik ez zuela bete eta horregatik egon direla lanak geldi esanez (Donostiako Audientzi Probintzialak emandako epaia ere bidali du). Eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Berritzea 1993ko apirilaren 28an emandako lizentzia, Auñamendi kaleko bigarrean etxeko fatxada konpontzeko, eta ematea sotoa txukuntzeko lizentzia (ekarri duen aurrekontuaren arabera, beti ere). Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:

    1) Oinezkoei eta automobilei minik eta kalterik ez egiteko moduko neurriak hartzea,

    2) legeak agindutako eran jartzea aldamioak,

    3) eta bi hilabete baino lehen bukatzea lan guztiak.

    BI: Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 29.649,- pezeta ordaindu behar ditu.

    3.- Iharduerak irekitzeko lizentziak eskatzea. Eskatzaileak:

    a) Calderería Errota, S.A., pabilioi bat (Sagasti, 103. poligonoa; 23. lursaila, 1-2) ireki eta kaldereritzan aritzeko (Esp.: 122/95).

    Calderería Errota, S.A.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen Sagasti 103. poligonoko 23. lursaileko 1-2 pabilioia irekitzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, non esaten duen, Gobernu Batzordeak urtarrilean eskatutakoak proiektuan zeudela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia 103. poligonoko 23. lursaileko 1-2 pabilioia ireki eta kaldereri-lanean aritzeko.

    b) Rosa Mª Rodríguez Lasa, fruteria baten (Zubitxo kaleko 15. etxean dagoena) titularitatea aldatzeko lizentzia eskatzeko (Esp.: 121/95).

    Rosa Mª Rodríguez Lasak, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du fruta-denda baten (Zubitxo kalea) titularitatea aldatzeko. Udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Rosa Mª Rodríguez Lasari fruta-dendaren (Zubitxo, 15) titularitatea aldatzeko.

    c) Martin Iriondo Iriarte, pabilioi bat (Itturrin, 108. poligonoa; 37-B) ireki eta haltzariak pintatzen eta laka ematen aritzeko (Esp.: 115/91).

    Martin Iriondo Iriartek, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen Itturrin 108. poligonoko lokal bat (37-B pabilioia) ireki eta haltzariak pintatzen eta laka ematen aritzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia lokal bat (Itturrin 108. poligonoa; 37-B pabilioia) ireki eta haltzariak pintatzen eta laka ematen aritzeko.

    d) Carrocería Universidad, pabilioi bat (7. poligonoa, 2.a) irekitzeko (Esp.: 179/90).

    Carrocerías Universidad-ek, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du karrozeria irekitzeko. Tokia: 7. poligonoa; 2. pabilioia. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Carrocerías Universidad-i karrozeria irekitzeko. Tokia: 7. poligonoa; 2. pabilioia.

    BI: Iharduera irekitzeko 79.200,- pta. ordaindu behar dituzte.

    HIRU:Iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana ere azaldu egin behar dute.

    e) Cadenas Sling, lokal bat (Sagasti, 103. poligonoa; 24.a) ireki eta kateak inportatzen eta banatzen aritzeko (Esp.: 12/92).

    Cadenas Sling-ek, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du lokal bat (Sagasti 103. poligonoko 24.a) ireki eta kateak inportatu eta banatzen aritzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez ematea lokala irekitzeko lizentziarik harik eta udalaren lizentziarik gabe egindako entreplantaren eta bulegoaren proiektua, ikus-onetsitakoa, ekarri arte.

    4.- Aldeko informeak egitea eskatzaile hauek egin dituzten espedienteentzat:

    a) Ana Isabel Ruiz Ruiz (Denetik, S.A.L.ren izenean), lokal batean (Itturrin, 108. poligonoa; 15.a) zurgin aritzeko lizentzia emateko (Esp.: 112/95).

    Aztertu ondoren Ana Isabel Ruiz Ruiz-ek, Denetik, S.A.L.ren izenean, eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, Itturrin 108. poligonoko 15. lokalean zurgin-lanean aritzeko lizentzia emateko. Eta begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariak egindako informea ere, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Ana Isabel Ruiz Ruiz-ek Denetik, S.A.L.ren izenean eragindako iharduera-espedientearentzat, Itturrin 108. poligonoko 15. lokalean zurgin-lanean aritzeko lizentzia emateari buruzkoarentzat.

    BI: Espedientea Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    b) José Antonio Rodríguez Area (Mármoles Alza, S.L.ren izenean) marmol-tailerra (Sagasti, 103. poligonoa; Urune, 14) legeetan jartzeko (Esp.: 11/95).

    Aztertu ondoren José Antonio Rodríguez Areak (Mármoles Alza, S.L.ren izenean) eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea. Espedientea lizentzia emateko da marmol-lanean aritzeko lantegi bat (Sagasti 103. poligonoa; Urune kalea; 8. pabilioia) legeetan jartzeko. Era berean, Udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea José Antonio Rodríguez Areak (Mármoles Alza, S.L.ren izenean) ekarritako iharduera-espedientearentzat. Espedientea lizentzia emateko da marmol-lanean aritzeko lantegi bat (Sagasti 103. poligonoa; Urune kalea; 8. pabilioia) legeetan jartzeko.

    BI: Espedientea, orobat, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    c) Euskocir, S.A., zirkuitu inpresoak egiteko iharduera (Sagasti, 103. poligonoa; Urune, 41) handitzeko (Esp.: 110/95).

    Aztertu ondoren Euskocir, S.A.k eragin eta bideetan den iharduera-espdientea, pabilioi batean (Sagasti 103. poligonoa; Urune, 41) zirkuitu inpresoak egiten aritzea handitzeko. Eta Udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Euskocir, S.A.k eragindako iharduera-espedientearentzat, pabilioi batean (Sagasti 103. poligonoa; Urune, 41) zirkuitu inpresoak egiten aritzea handitzeari buruzkoarentzat.

    BI: Espedientea Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    d) Miren Arantza Olarizegi (North Shipping, S.A.ren izenean), lokal bat (7. poligonoa, 1.go pabilioia, 12.a) jatenak gordetzeko biltegi edukitzeko (Esp.: 109/95).

    Aztertu ondoren Miren Arantza Olaziregik (North Shipping, S.A.ren izenean) ekarri eta bideetan den iharduera-espedientea, lizentzia eskatzeko biltegi bat jartzeko (frigorifikorik ez), jatena eta jaten kontuena (7. poligonoa; 1. pabilioia, 12. lokala). Udaleko teknikariaren informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Miren Arantza Olaziregik (North Shipping, S.A.ren izenean) ekarri eta bideetan den iharduera-espedientearentzat, Espedientea lizentzia eskatzeko da biltegi bat jartzeko (frigorifikorik ez), jatenenea eta jaten kontuena. Tokia: 7. poligonoa; 1. pabilioia, 12. lokala.

    BI: Espedientea Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    e) Mª Gemma Juanena Aldabe, pub-a jartzeko Jaizkibel hiribideko 36. etxea (Esp.: 239/94).

    Aztertu ondoren Mª Gemma Juanena Aldabek eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, Jaizkibel hiribideko 36. etxeko lokal batean pub-a jartzeari buruzkoa. Eta Udaleko teknikariak egindako egindako informea ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Mª Gemma Juanena Aldabek ekarritako iharduera-espedientearentzat, Jaizkibel hiribideko 36. etxeko lokal batean pub-a jartzeari buruzkoarentzat.

    BI: Espedientea Foru Aldundiko Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    5.- Proposamena, ontzat hartzea Garsa Construcciones, C.B.k ekarritako faktura, futbol-zelaian egindako lanena.

    Aztertu ondoren Garsa Construcciones, C.B.k ekarritako faktura, eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Garsa Construcciones, C.B.k ekarritako faktura, 1.134.731 pezeta, futbol-zelaian egindako lanena.

    6.- Proposamena, ontzat hartzea Electricidad Etxandik ekarritako faktura, Jaizkibel-Azpi eskolaren inguruan egindako lanena.

    Aztertu ondoren Electricidad Etxandik ekarritako faktura, eta begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Electricidad Etxandik ekarritako faktura, 1.287.734 pezeta, Jaizkibel Azpi eskolaren inguruan egindako lanena.

    Idazkariak adierazi du kontratazio prozedura ez dela bete, besteak beste, aurrekonturik ez delako aurkeztu eta onartu Gobernu Batzordean.

    7.- Eskabidea, Victor Urcelayeta Urdanpilletak egina: 10.000 m² bereizteko lizentzia ematea Alarguntza Goikoa baserriko lurretatik.

    Victor Urzelayeta Urdanpilletak, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du lursail bat (Jaizkibel mendiaren magalean dagoena) bereizteko. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia lursail bat, 10.000 m², bereizteko Alarguntza Goikoa baserriko (Jaizkibel mendiaren magala) lurretan den beste lursail batetik, 13.504 m² dituen lursail batetik. Gelditzen diren 3.504 m² horietan, ordea, hiri bihurtzerik ez dagoenean, ez dago etxerik egiterik, nahiz eta beste lursail bati, 12.435 m² dituen bati, lotuta egon.

    8.- Oil-Dor, S.A.ri ematea Azguin, S.A.ri emandako lizentzia, gasolindegia jartzeko lanak egiteko. Tokia: Errenteritik Gaintxurizketara Lezotik barrena doan bidea (GI-2638), 3,300 km., bidearen bi aldeetan.

    Gobernu Batzordeak, 1994ko martxoaren 2an eta 16an egin zituen bilkuretan, lanak egiteko eta iharduera irekitzeko lizentziak eman zizkion José Azpeitia Leguiñenari (Azguin, S.A.ren izenean), Lezotik Gaintxurizketako bidean, bidearen bi aldeetan, gasolindegia egiteko.

    Celestino Albizu Barrenetxeak (Oil-Dor, S.A.ren izenean) erosi egin dizkiola adierazi du lehen esan dugun gasolindegia egiteko behar diren lurrak eta baimenak Azguin, S.A.ri. Hala berean, ontzat hartzea eskatu du lizentzia eskuz aldatzea, lanak egiteko lizentzia luzatzea eta barruko banaketa aldatzea.

    Gobernu Batzordeak, alkatearen proposamena aztertu ondoren, eta nahiz aurretik batere informerik egin ez, ERABAKI hau hartu du:

    BAT: Ontzat hartzea José Azpeitia Leguiñenari (Azguin, S.A.ren izenean) emandako lizentziak, lanak egiteko eta iharduera irekitzeko lizentziak, Celestino Arbizu Barrenetxeari (Oil-Dor, S.A.ren izenean) ematea. Lizentziak, 1994ko martxoaren 2an eta 16an egindako bilkuretan eman zizkion Gobernu Batzordeak José Azpeitiari, Errenteritik Gaintxurizketara Lezotik barrena doan bidea (GI-2638), 3,300 km., bidearen bi aldeetan, gasolindegia egiteko. Lehen esandako bilkuretan eta 1991ko urriaren 30ean eta 1993ko uztailaren 1ean egindakoetan jarritako baldintzak betetzekotan, dena dela ere.

    BI: Luzatzea lanak egiteko lizentzia iraupena, Celestino Arbizu Barrenetxeak Oil-Dor, S.A.ren izenean eskatutakoa.

    HIRU: Barruko banaketa aldatzeko lizentzia emateko, behar den teknikariak egin eta ikus-onetsitako proiektua ekarri behar du, zer aldaketa egin nahi dituen jarrita.

    9.- Proposamena, zentralita eta telefonia-sistema berri bat erostea Udaletxeko bulego batzutan jartzeko.

    Ericsson, S.A.k egindako eskaintza, BP 150 telefono-zentrala saltzeko, 16 lotura-linea, 4 telefono digital eta operadora bat, eta ITL 2000, S.L.k egindakoa, telefono-zentrala jartzeko, aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak behean datorren erabaki hau hartu du. ERABAKIA:

    BAT: Onartzea Ericsson, S.A.k eta ITL 2000, S.L.k egindako eskaintzak: 987.808,- pta. (BEZ kanpo) eta 64.000,- pta. (BEZ kanpo) hurrenez hurren.

    Kontuhartzaileak egin beharreko informea eginkizun dagoela jakinarazi die idazkariak.

    Egun dagoen telefono-zentrala ere Ericsson, S.A.ri erositakoa dela eta orain arte guztian ere hark kasu egin diola esan du alkateak, eta zerbitzu ona eman dutela.

    KONTUHARTZAILETZAKO KONTUAK:

    10.-Faktura batzuk onartzea:

    a) Construcciones Otegui-Gaztañaga, S.L. ekarritakoa, Pysben edateko uraren hodia sartzeko lanena (ADO 99 441-95).

    Construcciones Otegui-Gaztañaga, S.L.k ekarritako faktura, Pysben edateko uraren hodia sartzeko lanena, eta horri buruz kontuhartzaileak (AD 99 441-95) egindako informea ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Construcciones Otegui-Gaztañaga, S.L.k ekarritako faktura: 623.500.- pta., Pysbe auzoan egindako lanagatik.

    GIZARTE ONGIZATEKO KONTUAK:

    11.-Proposamena, Udalaren tasa batzuk ordaindu beharrik ez izatea.

    Aurten Udal Tasetatik salbuetsiak izateko jaso diren eskaerei buruz Gizarte Laguntzaileak egindako txostena eta bere I eta II Eraskinak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:20. eta 47. espedientean eskatutako zerga-gabetzerik ez onartzea. Lehenengoari dokumentazioa falta zaiolako (dena den 10 egunetako epea ematen zaio seme-alaben egoera justifikatzeko), eta bigarrenari (47. espedienteari) Lezon bizi ez delako 1994ko azaroaren 29az geroztik.

    BI: Beste gainontzeko eskabide guztiak, 1etik 62ra bitartekoak, onartzea, arauetan jarritako baldintzak betetzen dituztelako.

    12.-Proposamena, elbarriek trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergarik ordaindu beharrik ez izatea.

    Uztailaren 5eko Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zergaren 14/1989 FORU ARAUAk dioena eta gizarte laguntzaileak horren gainean egin duen txostena ikusi eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ondoren azaltzen direnak aipatutako zergatik salbuetsiak izateak:

    01. Luis Altolagirre Azurmendi (Ford Escort SS-8946-S)

    02. Antonio Martinez Lopera (Renault 5 SS-0895-AM)

    03. Jesús Mª Saizar Zabaleta(Renault Expres SS-1442-AS)

    04 Santiago Añibarro Carrión(Talbot SS-2415-0)

    BI: Era beran, Alberto Fernandez Martini eskaera EZ ONARTZEA, ez bait ditu beharrezkoak diren baldintzak betetzen (12 h.p tik gorako ibilgailua).

    13.-Proposamena, gizarte beharrizan larrietarako laguntza batzuk ematea.

    Gobernu Batzordeak, Gizarte Laguntzailearen txostena ikusirik, ondoren azaltzen diren espedienteei gizarte beharrizan larrietarako laguntza ematea ERABAKI DU:

    Espedientea 34A................. 47.287 pzta.

    292A................. 111.019 pzta.

    320B................. 180.000 pzta.

    37B................. 165.456 pzta.

    314B................. 180.000 pzta.

    14.-Proposamena, segida ematea lorategiko eta baratzako lanak sakonago ikasteko tailerrari eta beste ikastaro bat ematea lanbidearen oinarriak ikasteko.

    Gizarte Ongizate departamentuak aurten burutu nahi dituen ekintzen artean, iaz abian jarri zuen baratzako eta lorategiko lanak ikasteko tailerrari segida ematea da aurrenetako bat, iaz ikasitakoa sakontzeko. Horrekin batera dago, aurrenetakoen artean, beste talde bat sortzearena ere, iaz ikastaroa egiterik izan ez zutenekin osatutakoa, lanbidearen oinarriak ikasteko. Izan ere, beste aukera bat ematen diegu hartara Lezoko gazteei, 16-19 urte bitartekoei: eskolarik ikasi ez, eskolan huts egin edo eskoletara joan ez direnei.

    Horiek horrela direla, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin helburu horretako Lankidetza Hitzarmena sinatzearen baldintzapean, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ikastaro bat ematea 1995-96 ikasturtean baratzako eta lorategiko lanik beharrenekoenak irakasteko. Lekua: Antxillastegi (Udalaren lurrak). Aurrekontua: 7.500.000,- pta. Partida: 1-04-02-227-313- 02 04 00, "Lorazaintza lanbideko oinarriak ikasteko eskolak" izenekoa, 1995eko aurrekontuetakoa.

    BI: Gizarte Garantiarako programa kontuan harturik, segida ematea iaz hasitako ikastaroari, lanbidean sakontzeko. Aurrekontua: 2.000.000,- pta. Partida: 1-04-02-227-313- 03 -04- 00, "Lorazaintza lanbidean sakontzeko eskolak" izenekoa, 1995eko aurrekontuetakoa.

    HIRU:Aurreko bi erabakiak honetara baldintzatzen dira: Berritzea eta izenpetzea Lezoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren artean egindako hitzarmena, Hezkuntza Proiektua (Oinarria eta Sakontzea) finantziatu eta garatzeko 1995-96 ikasturtean.

    15.-Proposamena, dirulaguntza bat ematea Senideak-i.

    Senideak-en ordezkariak aurkeztutako instantzia ikusi eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Erakunde horri 2.184.000.- (bi miloi ehun da larogeita lau mila) pezetako dirulaguntza ematea.

    Kopuru hori 1-04-02-481-313 00-01-00 "Giza erakundentzako dirulaguntzak" partidatik ordainduko da.

    Idazkariak erabakiak berekin behar duen kontuhartzailearen txostena falta dela ohartarazi du.

    ALKATETZAKO KONTUAK:

    16.-Dirulaguntza batzuk ematea: Pasaia-Lezo Lizoari eta El Salvador-ko "Comunidades eclesiásticas de base"ri.

    Gobernu Batzordeak dirulaguntza hauek ematea ERABAKI DU:

    - Pasaia-Lezo Lizeoari: 5.000.000 pezta., ikasle lezoarrekin egindako garraio gastuen konpentsazio gisa (Karmele Legorburu abstenitu egin da Lizeoko langilea delako).

    - Comunidades Eclesiales de Base de El Salvador-ri: 100.000 pezta. (Fondo de Cooperación partidatik).

    KULTURAKO KONTUAK:

    17.-Proposamena, monitore-koordinadore bat eta beste monitore batzuk hartzea 1995eko uztaileko udaleku irekietarako.

    Karmele Legorburuk, Kultura Batzordeko lehendakariak zera adierazi nahi du:

    1. Urtero bezala udaleku irekiak antolatu dituela Udalak, uztailean, 3 urtetik 12 urte bitarteko haurrentzat.

    2. Aurten 200 haurreko prebisioa dagoela.

    3. Begiraleak eta begirale-kooordinatzaile bat kontratatu beharko direla

    4. Eguneroko gastuetarako eta momentuan ordaindu behar diren hainbat gauzetarako eskudirua behar dela,

    Hori ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Behar diren begiraleren kontratua egitea uztailaren 3tik 28ra:

    - Txikienekin egongo direnak: eguneko 3 orduko kontratua + 7 ordu (konputo osoari gehitzen zaizkionak).

    - Nagusienekin egongo direnak: eguneko 4 orduko kontratua + 6 ordu (konputo osoari gehitzen zaizkionak).

    - Kontrato guztiak ARCEPAFEren 7. mailaren arabera egin behar dira.

    BI: Begirale-koordinatzaile baten egun osoko kontratua egitea uztailaren 3tik abuztuaren 4ra, ARCEPAFEren 7. mailaren arabera.

    HIRU:Aurrekontuan aurrikusita dagoen bezala, udaleku irekiek sortzen duten hainbat gastu (igerilekuak, autobusak, zaldiak, materialea...) egiteko baimena ematea.

    LAU:Egunero egin behar diren gastuetarako, 15 egunetara justifikatu beharreko 300.000 pezeta uztea koordinatzaileari (1994ko udan egin zen bezala).

    18.-Proposamena, diruz laguntzea 1995eko udako udaleku itxietara joaten diren gazteei.

    Karmele Legorburuk, Kultura Batzordeko lehendakariak proposatu eta gero, behean datorren erabakia hartu du Gobernu Batzordeak. ERABAKIA:

    BAT: Urtero bezala udaleku itxietara doazen 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoei dirulaguntza bat emango zaie.

    BI: Eskaera egiteko epea ekainaren 1etik 30era izango da, Udaletxeko euskara zerbitzuan egin beharko dute bertan jasoko duten eskaera orriak eskatzen duen dokumentazioa aurkeztuz.

    HIRU: Aurrekontuetan partida bat dago horretarako eta epea ixten den egunean eskaera behar den bezala egin dutenen artean banatu beharko da dirua.

    LAU: Haur edo gazte bakoitzak 8.500 ptako dirulaguntza jasoko du gehienez, eta sekula ez du jasoko koloniarengatik ordaindutakoa baino gehiago.

    BOST: Dirulaguntzen berri bando eta prentsaren bitartez emango da.

    Hori ikusiz, Gobernu Batzordeak proposamena ontzat hartzea erabaki du.

    19.-Proposamena, dirulaguntza ematea: Allerru mendi taldeari; Hezikuntza guraso elkarteari; Allerru txirrindulari taldeari; Joannes Etxeberriko ikasleei; eta Haurtxo haurreskolari.

    Gobernu Batzordeak dirulaguntza hauek ematea ERABAKI DU:

    1. Allerru Mendi Taldeari, 200.000 pezta, urtean zehar egiten dituzten irteerak suposatzen dieten gastuei aurre egiteko.

    2. Hezikintza Guraso Elkarteari, 250.000 pezta, urtean zehar egiten dituzten ekintzen gastuei aurre egiteko.

    3. Allerruko Txirrindulari Taldeari, 68.000 pezta, gaztetxoekin egiten hasi diren lanak suposatzen duten gastuei aurre egiten laguntzeko.

    4. 8. mailako Joanes Etxeberriko ikasleei, 200.000 pezta, Susa herrira (Italia) egingo duten ikasketa bidaia laguntzeko.

    5. Joanes Etxeberriko ikasleei, 150.000 pezta, ingurugiro mailan egiten ari diren aktibitateak laguntzeko.

    6. Haurtxo Haur Eskolari, 5.000.000 pezta, urteko gastuei aurre egiteko.

    Subentzio guztiak Kulturako partidatik ordainduko dira, Joanes Etxeberriko ikaslei emandako 150.000 peztako hori ezik, hau Ingurugiroko atalean dagoen partidatik emango baita.

    Kasu guztietan euskararen erabilera errespetatu beharko da eta gastatutako diruen justifikanteak aurkeztu beharko dira.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.

    20. - Zenbait dirulaguntza ematea.

    Gobernu Batzordeak dirulaguntza hauek ematea ERABAKI DU:

    - Autobiaren aurkako herri ekimenari: 68.200 pezta, maketa bat egiteko eta publizitate gastuetarako.

    - Gazte Herri elkarteari: 100.000 pezta, Gazte Pres aldizkaria kaleratzeagatik.

    21. - Juan Bataiatzailearen parrokirako helbarrientzat sarrera egokitzeko aurkeztutako aurrekontuaren onarpena.

    Juan Bataiatzailearen parrokirako helbarrientzako sarrera egokitzeko lanak, lan horietan aditua den Oiartzungo Antton Cincunegui Ugaldeberek aurkeztu duen aurrekontua, Gobernu Batzordeak onartu egin du. Aurrekontua: 700.000 pezta + BEZ.

    Alkateak argitu du, enpresa honek Oiartzungo argin eskola zuzentzeaz gain, inguru historiko artistiko alorreko lanetan esperientzia duela eta horregatik kontratatua izan dela.

    22. - Lezon etxebizitza publikoen beharra aztertzeko inkesta.

    Eusko Jaurlaritzarekin sinatzear dagoen etxebizitza publikoak sustatzeko hitzarmena, Osoko Bilkurak apirilaren 6an onartua, bideratzeko eta Lezoko herrian dauden beharren ezaugarriak jakiteko asmoz, antzerako ikerketetan aditua den Ikertalde Grupo Consultorrek aurkeztu duen lan eskaintza, Gobernu Batzordeak onartu egin du.

    Aurrekontua: 1.270.520 pezta (BEZ barne delarik).

    Alkateak argitu du enpresa honek antzerako lanak egin dituela bai zenbait udaletxetako eta baita Eusko Jaurlaritzarako eta horregatik kontratatu dela.

    Idazkariak informatu du kontuhartzaileak egin beharreko informea falta dela.

    23. - Electricidad Etxandik aurkeztutako fakturaren onarpena.

    Aztertu ondoren Electricidad Etxandik ekarritako faktura, eta begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Electricidad Etxandik ekarritako faktura, 792.947 pezeta. Egindako lanak: Tiñelu inguruan dagoen kuadrotik hasi eta Jaizkibel Hiribidetik barrena, Villa Bat, Bi eta Hiru pasa eta Altamirako sarbidera arte doan haria berritzea, alde batetik; eta indarra sartzea semaforoak jartzeko, bestetik.

    BI: Ontzat hartzea Electricidad Etxandik ekarritako faktura, 1.848.592 pezeta. Egindako lanak: Itturrin poligonoko Olaizola eta Abendaño kaleetan diren herriko argiak erabat berritzea.

    Idazkariak adierazi du kontratazio prozedura ez dela bete, besteak beste, aurrekonturik ez delako aurkeztu eta onartu Gobernu Batzordean.

    24. - Proposamena, zenbait langile kontratatzeko.

    Gobernu Batzordeak hurrengo kontratazioak egitea ERABAKI DU:

    - Mª Jose Agirregabiria Salegi, gizarte laguntzailea gisa, egunero jornada erdira, 1995eko maiatzaren 19tik 1995eko abenduaren 31ra bitarte. Ordainsaria: 13. nibela.

    Kontratua, obra edo zerbitzu jakin bat egiteko da, hau da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren artean hitzartu zen gizarte zerbitzuetako oinarrizko sarea zabaltzeko.

    - Kristina Irastorza Alustiza, administrari laguntzailea (horretarako eratua dagoen lan poltsatik hartua), 1995eko maiatzaren 12tik aurrera, Idazkaritzako administrari laguntzailearen gaixoaldia dela eta, eta maiatzaren 22tik 26ra errejistroko administrari laguntzailearen ordezkapena egiteko, oporreta baitoa.

    25. - Udaltzaingoaren 10. zerbitzu linea onartzea.

    1995eko lan egutegia egokitzeko Gobernu Batzordeak 10. linea onartu du eta bere ondorioak urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu.

    26. - Proposamena, apirilaren 8an, kalegarbitzaileak lan egutegitik kanpo egindako orduak bereziak bezala kontabilizatzeko.

    Euskal Herriko Itzuliko azken etaparen ondorioz kale garbitzaileak, apirilaren 8an, lan egutegitik kanpo egindako orduak bereziak bezala kontabilizatzea erabaki du Gobernu Batzordeak. Ondorioz, langile fijoak direnak konpentsatu egin beharko dituzte eta kontratatuei ordaindu egingo zaizkie.

    27. - Langileen opor egutegia.

    Gobernu Batzordeak langileen lan egutegia onartu du, Hirigintzako zerbitzuetakoa eta eskolako atezain batena izan ezik.

    28. - INEMen eta Udalen artean Lan Sustapenerako Programaren barruan subentzio eskaeren onespen proposamena.

    INEMen eta Udalen artean Enplegu Sustaketa Programaren barruan, enpleguaren laguntzarako subentzioei dagokienean eskaera epea maiatzaren 12an bukatzen dela ikusirik.

    Halaber, 85eko Ministrari Aginduak xedatzen duena ikusirik (1985eko otsailaren 26ko B.O.E.).

    Horri buruz emandako txosten tekniko eta juridikoa ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du INEMi lankidetza eskatzea, Enplegu proiektua burutu dadin, zeina sei pertsona kontratatzean baitatza, ondoren zehazten diren ekintza, obra eta zerbitzuetarako.

    a) Agirizain (erdi mailakoa) eta administrari laguntzaile baten kontratazioa, sei hilabeteko epealdi baterako, 1995eko urriaren 1ean hasita, udal artxiboa eguneratu eta informatizatzeko.

    b) Brikolajeko monitore bat, joskerako monitore bat, puerikulturako laguntzaile bat eta baratzetako langile bat, eskaintzaren II. anexoan zehazten diren aginkizunetarako.

    29.-Proposamena, Udalak eta Foru Aldundiak Lana Sustatzeko egin duten programako dirulaguntzak eskatzea onartzea.

    Gobernu Batzordeak Foru Aldundira bidaldetzea erabaki du 28. puntuko eskaerak eta kaleko hezitzaile bat hartzekoa.

    30. - Taxi-plazaren titularitatea aldatzeko eskatuz, Julian Zinkunegi Tolosak aurkeztutako eskabidea.

    Taxi-plaza (2. zenbakiduna) Juan Collado Corchos alokatuaren alde eskualdatzeko lizentzia eskatuz, interesatuak aurkeztu duen eskabidea azterturik, eta 1994ko urriaren 20an Gobernu Batzordeak galdatutako baldintzak bete direla ikusirik, eta udal zerbitzuek emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki du taxi-lizentziaren eskualdatzea baimentzea, eta J. Corchos-i galdatzea iharduera-zergako alta eta Gizarte Segurantzako erregimenean autonomo alta aurkez ditzan, lizentzia eman baino lehen.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamar t´erdietan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna