1995.eko Martxoaren 9ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko martxoaren bederatzigarrena. Goizeko hamarrak eta laurdenetan hasi du Gobernu Batzordeak bilera ohikoa, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Gemma Albisu Arrillaga eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.

    Mikel Mitxelena Iza ez da etorri.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1.- 1995eko otsailaren 23ko akta onartzea, hala balegokio.

    Aho batez onartu dute 1995eko otsailaren 23an egindako bilerako akta. Dena den, honako aldaketa hau eginda:

    9. puntuan, 5. orrialdean (lehenengo lerroan), "Behin-behingoz hartzea 29. poligonoko urbanizatze lanak" esaten duen tokian, "Behin-betikoz hartzea 29. poligonoko urbanizatze lanak" esan behar du.

    HIRIGINTZAKO KONTUAK:

    2.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Etxeazpia deitutako lurretan etxe bakarra eraikitzeko lanetan hasten uztea ala ez uztea (94/188 esp.).

    1993ko irailaren 28an Gobernu Batzorde honek egindako batzarraldian aldeko iritzia eman zion Benito Lekuona Zeberiok Etxeazpian etxe bakar bat eraikitzeko egindako eskariari.

    Eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioan ez zen horrelako eraikuntza batek beharrezkoak dituen 10.000 m² azaleraren jabetza agiririk aurkezten. Eta baimena emateko gai den Foru Aldundiko Hirigintza Departamentuak horrela ohartarazi du, bere baimena agiri hori aurkeztera baldintzatuz.

    1995eko otsailaren 3an Benito Lekuonak aurkeztutako idatzian dioenez Jabetza Erregistroan egin beharreko zenbait tramitek oztopatzen dute eskatutako agiria aurkeztea, egun 9.823 m² ditu bere izenean, eta obrak garestitu ez daitezen, beste tramiteak egin bitartean obrekin hastea uztea eskatzen du.

    Udaleko arkitektu aholkulariak horren aurka eginiko txostena entzun ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Benito Lekuona Zeberiori baimena ematea Etxeazpian etxe bakar bat eraikitzeko lanak hasteko.

    BI: Beharrezkoak diren 10.000 m²ko lur azaleraren jabetza agiriak lehen bait lehen Udalean aurkeztu behar ditu, Foru Aldundira igorri eta haren baimena jaso, Udalak behin betiko obra baimena eman ahal izateko.

    Lur azalera hori etxeari lotua geldituko da, horrela jasoz erregistroan eta ziurtagiriak udaletxean aurkeztuz.

    HIRU:Dagokion obra lizentziaordaindu beharko du.

    3.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea 103. poligonoko 19 lursailean pabilioia egiteko Jesus Barrio Alleri lizentzia ematea ala ez ematea 95/46 esp.).

    Jesus Barrio Aller-ek lizentzia eskatu du pabilioia eraikitzeko (103. poligonoa, 19. lursaila). Eskabidea eta udaleko teknikariak aurka egindako informea begiratu ondoren Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Jesus Barrio Alleri lizentzia ematea 103. poligonoko 19. lursailean pabilioi bat egiteko.

    BI: Udalari eman beharreko aprobetxamendua 4.400.000.- pezeta da. Ordainketa obra hasi aurretik egin beharko da.

    HIRU:Dagokion eraikuntza zerga ordaindu beharko du.

    GIZARTE ONGIZATEKO KONTUAK.

    4.- Proposamena, beharrizan larrietarako laguntza batzuk ematea.

    Gizarte Ongizateko ordezkariak gizarte beharrizan larrietarako 23, 248B eta 302 espedienteak onar daitezen egin duen proposamena ikusita eta horri buruz gizarte laguntzaileak eta kontuhartzaileak (AD 118-95) egindako txostena aztertuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Gizarte beharrizan larrietarako laguntza hauek ematea sei hilabeteko epean:

    23. espedienteari : 210.000 pta.

    248B espedienteari: 148.000 pta.

    302. espedienteari:210.000 pta.

    5.- Proposamena, etxez-etxeko laguntza zerbitzu berri bat ematea.

    Etxez-etxeko laguntza eskatuz Aquilina Isasa Irastorzak 1995eko otsailaren 23an aurkeztu zuen eskabidea ikusirik eta, horri buruz, gizarte laguntzaileak eman duen txostena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Etxez-etxeko laguntza ematea Aquilina Isasa Irastorzari.

    BI: Zerbitzua egunean bi orduz emango da eta eskatzailearen atentziorako izango da. Zerbitzua luzeagoa izan daiteke beharren arabera.

    HIRU:Zerbitzua Marian ZULOAGA laguntzaileak emango du.

    LAU:Zerbitzua jasotzeagatik onuradunak 1.522.-pezeta ordaindu beharko du hilabetero.

    Era berean, etxez-etxeko laguntza eskatuz Ursula Fernandezek (bere semea den Jose Ignacio Roteta Fernandezen izenean) otsailaren 16an aurkeztu zuen eskabidea ikusirik eta, horri buruz, Gizarte Laguntzaileak eman duen txostena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Etxez-etxeko laguntza ematea Jose Ignacio Roteta Fernandezi.

    BI: Zerbitzua egunean bi orduz emango da eta eskatzailearen atentziorako izango da, hau da, ohetik jaikitzen lagundu, bainatu, arropa jazten lagundu,...

    HIRU:Zerbitzua jasotzeagatik onuradunak 1.185.- pezeta ordaindu beharko du hilabetero (etxez-etxeko zerbitzua erregulatzen duen araudiaren arabera).

    LAU:Zerbitzua, Marian Zuloaga etxez-etxeko laguntzaileak beteko du.

    BOST:Zerbitzuaren ordutegia eskatzailearen egoeraren arabera aldatua izan daiteke, beti ere, aldaketa honen berri eman eta gero.

    6.- Proposamena, hirugarren adinerako gimnasia monitoreari kontratua berritzea.

    Mª Carmen LARRIBA ZAMORAren kontratua berritzeko Gizarte Laguntzaileak eginiko txostena ikusirik, Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Kontratua urte baterako berritzea, martxoaren 17tik, 1996ko martxoaren 16rarte, uztaila eta abuztua izan ezik.

    BI: Tarte horretan guztira 117 ordu beteko ditu, astean hiru ordu eginez, hau da, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

    HIRU:Zerbitzu hau betetzeagatik Mª Carmen LARRIBA ZAMORA-k 385.320.- pezeta jasoko du guztira (hirurehun eta larogeita bost mila hirurehun eta hogei). Ordainketak hamar hilabetetan banatuko dira, dagozkion fakturak aurkeztu ondoren.

    7.- Proposamena, Lezoko Egizani dirulaguntza ematea.

    Emakumearen Eguna ospatzeko Lezoko Egizan-ek aurkeztutako eskaera ikusirik, Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU::

    BAT:Dirulaguntza ematea Lezoko Egizani Emakumearen Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi egiteko. Dirulaguntza 30.OOO pezeta (hogeita hamar mila pezeta) da eta "Aktibitate Sozialak" 1-04-02-481-313 00-03 00 partidatik aterako da.

    8.- Proposamena, Lezoko helduentzako heziketa iraunkorrerako zentruari dirulaguntza ematea.

    Helduen heziketa iraunkorrerako zentruaren zuzendariak, bai Lezoko ikasleentzat bai herritarrentzat hainbat ekitaldi egiteko aurkeztu duen dirulaguntza eskaera ikusirik, Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Dirulaguntza ematea Lezoko helduentzako heziketa iraunkorrerako zentruari hainbat ekitaldi egiteko. Dirulaguntza 60.000 pezeta da eta "Aktibitate Sozialak" 1-04-02-481-313 00-03 00 partidatik aterako da.

    9.- Arrazoiak, 1995eko otsailaren 9an Gobernu Batzordeak 304 espedienteari gizarte larrialdi egoeretarako laguntzarik ez ematea erabakitzearenak.

    1995eko otsailaren 9an egindako Gobernu Batzordean besteak beste erabaki hau hartu zen: " 304 espedienteari Gizarte Beharrizan Larrietarako laguntzarik ez ematea".

    Gizarte Ongizateko delegatuak hori ikusirik, erabakia arrazoitzea proposatu du eta Gobernu Batzordeak ontzat hartu du.

    Guzti horiek horrela, otsailaren 9ko erabakiari zera gehitu behar zaio arrazoi modura:

    " 304 espedienteari ez dagokio diru laguntzarik ematea, era honetako diru laguntza emateko mailegua otsailaren 9ko 26/1993 Dekretua indarrean jarri aurretik formalizatu behar baitzen. Kasu honetan mailegua 1994-06-02an formalizatu zen".

    LANGILE KONTUAK.

    10.- Alkatearen 28. dekretua berrestea.

    Alkatearen 28. dekretua aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak, dekretua berrestea erabaki du.

    Alkatearen 28. dekretuaren bidez, zera erabaki da:

    BAT:Martxel Sistiaga Lopetegi kontratatzea, Mª Karmen Sarasuaren baja ordezkatzeko, 1995eko otsailaren 19tik harek alta jaso arte.

    KULTURA.

    11.- Proposamena, udalak antolatzen dituen udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko oinarriak onartzea.

    Udalak antolatzen dituen udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko oinarriak onartzeko Kultura Batzordeak egindako proposamena ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Kultura eta euskara arloan antolatzen diren udaleku irikietako begiraleak aukeratzeko oinarriak onartzea.

    Froga gainditzen dituztenen artean osatuko den zerrenda kultura arloan sor daitezkeen lan puntualak egiteko ere erabiliko da.

    12.- Proposamena, Korrikaren 9. edizioa dela eta, dirulaguntza ematea.

    Korrika 9 dela eta, Euskara Batzordeko lehendakariak egindako proposamena ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Dirulaguntza ematea AEKri kilometroa erosteko, Korrika laguntzeko, Korrika lagunerako eta Korrikaren inguruan antolatu behar diren ekintzetarako. Dirulaguntza 500.000 pezeta da eta euskararako partidatik aterako da.

    Idazkariak, kontuhartzaileak egin beharreko txostena falta dela adierazi du.

    KONTUHARTZAILETZA:

    13.- Minuta, Marco Antonio Rodrigo Ruizek ekarritakoa (1.365.320 pta) onartzea (ADO 992717-95). Lansaria 1140/88 administrazioarekiko auziari dagokio, Marcial Ucin, S.A.k sartu zuenekoari.

    Marco Antonio Rodrigo Ruizek ekarritako minuta eta kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Marco Antonio Rodrigo Ruizek ekarritako minuta (1.365.320 pta.) onartzea (ADO 99 2717-95). Lansaria 1140/88 administrazioarekiko auziari dagokio, Marcial Ucin, S.A.k sartu zuenekoari.

    Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.

    14. - Faktura, arbolen kimaketa eta apainketa lanagatik, Jose Antonio Aranburu Aranburuk aurkeztutakoa.

    Herriko arbolen kimaketa eta apainketa lanak egiteagatik, Jose Antonio Aranburu Aranburuk ekarritako faktura (1.757.727 pezeta) begiratu ondoren eta egin diren lanak bere garaian aurkeztu zen aurrekontuarekin bat datozela dion udal teknikariaren txostena ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Jose Antonio Aranburu Aranburuk, Lezoko arbolen kimaketa eta txukunketa lanengatik ekarritako faktura (1.757.727 pta.) onartzea.

    Idazkariak, kontuhartzaileak egin beharreko txostena falta dela adierazi du.

    15. - Proposamena, Euskal Fondoari 1.000.000 pezetako aportazioa egitea.

    1995. urtean zehar Lezoko Udalak bultzatuko dituen kooperazio proiektuen aurrerapen gisa (Udalari zenbait proiektu proposatu zaizkio eta martxoan zehar aukeratu beharko du), Euskal Fondoari 1.000.000 pezeta emateko alkateak aurkeztu duen proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Euskal Fondoari 1.000.000 pezeta ematea, 1995ean Lezoko Udalak bultzatuko dituen kooperazio proiektuen aurrerapen gisa.

    Idazkariak, kontuhartzaileak egin beharreko txostena falta dela adierazi du.

    16. - Proposamena, XXXV. Euskadiko Txirrindulari Itzulia dela eta laguntza ematea Lezoko Batzorde Antolatzaileari.

    XXXV. Euskadiko Txirrindulari Itzulia dela eta, alkateak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Dirulaguntza ematea XXXV. Euskal Herriko itzuliaren Lezoko Batzorde Antolatzaileari. Dirulaguntza, 5.000.000 pezeta da.

    BI: Dirulaguntza hau, aurre egin beharreko gastuen aurrerapena da.

    HIRU:Euskadiko Itzulia bukatutakoan, gastu eta sarreren arteko likidazioa egingo da.

    Idazkariak, kontuhartzaileak egin beharreko txostena falta dela adierazi du.

    17. - Andoni Pikabea Lertxundiren eta Jesus Mª Iñarra Lopetegiren kontratuen dedikazioa haunditzea.

    Udaltzaingoan sortu diren beharrei aurre egiteko beharrezkoa ikusi da norbait kontratatzea.

    Udaltzain buruak egindako txostena ikusirik eta kontuan izanik horretarako eratua dagoen lan-poltsaren erreserban dagoen Iñake Karrera Sarasola Udaletxetik kanpo lanean ari dela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Udaltzaingoan sortu diren beharrak eta aurrerantzean sortu daitezkeen beste batzuk betetzeko, Andoni Pikabea Lertxundiren eta Jesus Mª Iñarra Lopetegiren kontratuen dedikazioa haunditzea martxoaren 13tik abenduaren 31a bitarte.

    Andoni Pikabea Lertxundiren dedikazioa % 63,52koa izango da eta Jesus Mª Iñarra Lopetegirena % 59,47koa.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamaikak eta berrogeita bost minututan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna