1995.eko Urtarrilaren 26ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko urtarrilaren hogeitaseigarrena. Goizeko hamarrak eta hogeitan hasi du Gobernu Batzordeak bilera ohikoa, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.

    Karmele Legorburu Irazuk ez du bilerara etortzerik izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. -Urtarrilaren 12ko akta onartzea, hala belegokio.

    Aho batez onartu dute 1995eko urtarrilaren 12an egindako bilerako akta. Nolanahi ere zuzenketa hauek egin behar dira:

    - 15. puntuaren aurretik, Mikel Mitxelena Izak bilera utzi duela jarri behar du.

    - 15. puntuan "ikastaroan parte hartzeko baimena ematea" jartzen duen lekuan, honako hau gehitu behar zaio "beraiek idatzietan azaltzen dituzten baldintzetan, hau da, errekuperatu egin behar dituzte ikastaroko orduak".

    HIRIGINTZAKO KONTUAK:

    2. - Iharduera irekitzeko lizentziak eskatzea.

    a) Talleres Martin eskatutakoa tailer mekanikoa irekitzeko 108. poligonoko 6. lokalean (16/92 esp.).

    Talleres Martinek lizentzia eskatu zuen tailer mekaniko bat irekitzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea Talleres Martini tailer mekanikoa irekitzeko (108. poligonoko 6. lokalean).

    b) Inmaculada Laboa Urtxipiak eskatutakoa farmazia irekitzeko Arretxene kaleko 5. etxean (143/94).

    Inmaculada Laboa Urtxipiak lizentzia eskatu zuen Arretxene kaleko 5. etxean farmazia irekitzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea Inmaculada Laboa Urtxipiari farmazia irekitzeko (Arretxenea, 5).

    c) Juan Mª Urkizu Urrozek eskatutakoa zurgindegia irekitzeko 7. poligonoan (117/91 esp.).

    Juan Mª Urkizu Urrozek egin zuen eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Juan Mª Urkizu Urrozei jakinaraztea zurgindegia irekitzeko lizentzia eman aurretik, bi hilabeteko epea ematen zaiola Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak jarritako zuzenketa-neurriak bete izana erakusten duen agiria ekartzeko.

    3. - Eskabidea, Miguel Nerecanek Impalsaren izenean egina, lokal bat (103. poligonoako 11. lursailekoa) egokitzeko obra-lizentzia

    eskatzeko (133/94 esp.).

    Gobernu Batzordeak 1994ko ekainaren 8an eman zion lantegia egokitzeko behin behineko lizentzia. Horiek horrela, Miguel Nerecanek Impalsaren izenean eragin eta bideetan den iharduera-espedientea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Obra-lizentzia ematea pabilioi bat (103. poligonoko 11. lursailekoa) egokitu eta soporte flexibleak inprimatzeko moduan jartzeko. Dena dela ere, Osakidetzak eta Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan.

    BI: Obrak bukatutakoan, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du. Eta orduan ekarri behar ditu obra-lizentziarekin batera bidalitako orriak ere beteta.

    4. - Proposamena. Informea aldekoa egitea Jose Felix Fernándezek Herrería Jofer-en izenean aurkeztu zuen iharduera-espedientearentzat (12/95 esp.).

    Jose Felix Fernándezek Herreria Jofer-en izenean eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, herreria-kaldereria jartzeko (110. poligonoko 31. pabilioian) lizentziari buruzkoa, eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Jose Felix Fernándezek Jofer Herreriaren izenea eragin zuen iharduera-espedientearentzat, herreria-kaldereria jartzeko (110. poligonoko 31. pabilioian) lizentziari buruzkoarentzat.

    BI: Espedientea osorik Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    GIZARTE ONGIZATEKO KONTUAK:

    5. - Proposamena. Teknilang Handling-en zerbitzua hartzea "Plastikoa eraldatzeko operadoera II" ikastaroa emateko.

    Gaintxurizketa bideko industrialdean, Lezoko udalak duen Eskola Tailerrean "Plastikoa eraldatzeko operadorea" ikastaroa eman nahi dela eta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lezoko udalak duen pabilioi batean (Gaintxurizketa bideko industrialdea, 10. pabilioia) "Plastikoa eraldatzeko operadorea" bigarren ikastaroa emateko Teknilan Handling enpresarekin zerbitzua emateari buruzko hitzarmena onartzea.

    BI: Eskumena ematea alkateari kontratua izenpetzeko.

    LANGILE-KONTUAK:

    6. - Hirurtekoak onartzea: Alberto Irasuegi, Martxel Sistiaga eta 10 musika irakaslek egindako eskabideak.

    Alberto Irasuegi, Martxel Sistiaga eta 10 musika irakaslek, hirurtekoak ezagutzea eskatuz, egindako eskabideak eta Idazkaritzako administrariak egindako informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Alberto Irasuegi Lopetegiri lehenbiziko hirurtekoa 1994ko urriaren 1etik aurrera aitortzea.

    BI: Martxel Sistiaga Lopetegiri lehenbiziko hirurtekoa 1995eko urtarrilaren 1etik aurrera aitortzea.

    HIRU:Juan Amezaga Asensio eta Jose Angel Anduaga Permacheri lehenbiziko hirurteko 1994ko apirilaren 1etik aurrera aitortzea eta Idoia Arruabarrena Izagirre, Jose Antonio Zabalo Korta, Araitz Larrea Odriozola, Angel Unzu Iraola, Juan Carlos Sirvent Izagirre, Sergio Zapirain Mendizabal, Milagros Olasagasti Landart eta Oskar Estanga Arzallusei lehenbiziko hirurtekoa maiatzaren 1etik aurrera aitortzea.

    KONTUHARTZAILETZAKO KONTUAK:

    7. - Faktura eta dirulaguntza batzuk onartzea:

    - Jose Mª Abad Urruzolak ekarritako 14/94 lansaria (1.012.489 pta.) onartzea (ADO 99/44-95). Lansaria 1541/90 eta 1706/90 administrazioarekiko auziari dagokio, Herminia Blanca Brunet Bengoecheak sartu zuenekoari.

    Jose Mª Abad Urruzolak ekarritako lansaria eta Kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Jose Mª Abad Urruzolak ekarritako 14/94 lansaria (1.012.489 pta.) onartzea (ADO 99/44-95). Lansaria 1541/90 eta 1706/90 administrazioarekiko auziari dagokio, Herminia Blanca Brunet Bengoecheak sartu zuenekoari.

    - Dirulaguntza (60.700 pta.) ematea Allerru elkarteari Altamirako futbol-zelaiko dutxetarako propanoa erosteko (AD 55).

    Allerru elkarteak egindako eskaria eta kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Dirulaguntza (60.700 pta.) ematea Allerru elkarteari Altamirako futbol-zelaiko dutxetarako propanoa erosteko (AD 55).

    - Añarbe mankomunitateak bidalitako 463 faktura (3.158.481 pta.) onartzea (ADO 99-1246). Faktura 1994ko irailaren 16tik 1994ko abenduaren 31ra bitartekoari dagokiona da.

    Añarbe mankomunitateak bidalitako faktura eta kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Añarbe mankomunitateak 1994ko irailaren 16tik abenduaren 31 arte egindako ur hornidurarengatiko bidalitako 463 faktura (3.158.481 pta.) onartzea (ADO 99-1246).

    - TCLA Oiartzualdearekin egindako itunearen lehenengo zatia (756.051 pta.) ordaintzea onartzea (AD 54).

    TCLA Oiartzualdearekin sinatutako itunaren arabera eta kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:TCLA Oiartzualdearekin egindako itunearen lehenengo zatia (756.051 pta.) ordaintzea (AD 54).

    Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    8. - Kontratazioak.

    - Kontratatua dagoen kalegarbitzaileari kontratua luzatzeko proposamena.

    Dolores Bergarari lan kontratua urtarrilaren 31ean bukatzen zaiola ikusi eta udal arkitekto teknikoak egindako txostena begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Dolores Bergarari lan kontratua hilabete batez, otsailaren 1etik otsailaren 28ra, luzatzea.

    - Brigadarako lan kontratuaren proposamena.

    Hilerrian eta elizako horman lan berriak egin behar direla ikusi eta udal arkitekto teknikoak egindako txostena begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Peoi kualifikatuak diren Mikel Elizalde, Rafael Nuñez eta Angel Meneses kontratatzea urtarrilaren 30etik aurrera eta lan hauek bukatu bitarte. Kontratua "obra edo zerbitzu jakin bat egiteko" izango da.

    9. - Galderak eta eskaerak.

    Barne Batzordeko lehendakari den Mikel Mitxelenak argitu du, peoi kualifikatuen lista bere garaian probak gainditu zituztenekin osatua dagoela, eta udalak ez duela erreserbatik inor hartuko aipatutako lista honetako langileren bat lanik gabe dagoen bitartean.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko 12:45etan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna