1994.eko Abenduaren 16ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko abenduaren hamaseigarrena. Arratsaldeko zazpietan hasi du OSOKO BILKURAk bilera BEREZIA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate-lehendakaria, Josu Mirena Pontesta Garmendia, Gemma Arrillaga Albisu, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza, Jose Luis Agirretxe Mitxelena eta Jose Antonio Dozagarat Andueza, zinegotziak, bildu dira.

    Marcial Zabaleta Salaberria, Jesus Mª Martiarena Jaca, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho, Jose Varela Pampin eta Iñake Urrestarazu Azurmendi ez dira bileran izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    Pello Goikoetxea Agirrek egin du itzultzailetza.

    1. - 1994KO AZAROAREN 7an EGINDAKO OHIZKO OSOKO BILKURAREN AKTA ONARTZEA.

    Aho batez onartu dute 1994ko azaroaren 7an egindako ohiko osoko bilkuraren akta.

    Une honetan, itzultzaileak, Pello Goikoetxea Agirrek, bere beharrik ez zegoela eta, bilera utzi egin du.

    2. - LEZOKO POLIKIROLDEGI PROIEKTUAREN ONARPENA.

    Hirigintza Batzordeak abenduaren 12an onartutako diktamenaren arabera, Juan Azcue Toledo arkitektuak, aurkeztu du Udalaren Kiroldegia egiteko proiektua. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria eta Kirolak departamentuak 1994ko urriaren 24an egin zuen informean ("Lezoko Udalaren Kiroldegia egiteko Proiektua aldatzeari buruzko azterketa") adierazitako zehaztapenekin bat dator exekuzio proiektua. Eta, hala berean, teknikariak ere aldeko informea egin du.

    Alkateak esan du, proiektua 1988an Udalak onartutakoa dela Foru Aldundiaren aholkutara egokitua.

    Idazkariak ohartu du proiektuari laneko segurtasuna eta higieneari buruzko proiektua falta zaiola. Bestalde aipatu du obraren aurrekontua 1994, 1995 eta 1996ko 1-06-00-609-452-00-01-00, 5-06-00-609-452-00-01-95, 5-06-00-609-452-00-01-96 gastu partiden gain egingo dela.

    Horiek guztiak kontutan hartuta, bileran diren zazpi zinegotzien botoarekin, ondorengo erabakia hartu da:

    BAT: 1. S.O.ean Kiroldegia egiteko proiektua, Juan Azcue Toledo arkitektuak egina eta abenduaren 14an bisatua, ontzat hartzea. Aurrekontua: Berrehun eta hirurogeita hamabost milioi, laurehun eta hirurogeita hamaika mila, bederatziehun eta hogeita hiru pezeta da (275.471.923 pta.).

    3. - ALKATEAREN 169. ETA 173. DEKRETUAK BERRESTEA.

    Donostiako Probintzi Epaitegiak munta txikiko 397/90 prozeduran 1994ko irailaren 14an (3064/93) eman zuen epaiaren kontra kasazio errekurtsoa jartzeko egin den 169. dekretua aztertu ondoren, bileran diren zinegotzi guztiek, dekretu hau berrestearen aldeko botoa eman dute, eta, beraz, berretsia gelditu da.

    173. dekretua, Kontuhartzailearen opor egunetan haren funtzioetarako Xabier Loiola Aristi izendatzearena, berretsi egin da, bileran diren zinegotzi guztien aldeko botuekin.

    4. - 1994KO UDAL AURREKONTUETAN KREDITU ALDAKETA EGITEA ONARTZEA.

    Udal honen aribideko Aurrekontuaren barnean Gastuen aurrekontu-partiden arteko transferentzia bidez Kredituak Aldatzeko izapidetzen den espedientea ikusirik.

    Alkateak formulatutako proposamena eta txostenak, ziurtagiriak eta agiri horretan mesedegarria izango dela eta espediente horren izapideketa aplikagarria zaion indarreko legezko araudiari egokitzen zaiola kontuan hartuz, bileran diren zazpi zinegotzien, A. Sarasola, K. Legorburu, G. Arrillaga, J.M. Pontesta, J.L. Agirretxe (Herri Batasunakoak) eta J.A. Dozagaraten (independientea) aldeko botuekin, ondorengo erabakia hartu da:

    BAT: 18.338.590 pezetako zenbatekoaz kredito aldaketa egitea, kreditu-gehikuntzan (altak) nola kreditu-transferentzietan (bajak) eta aipatutako proposamenean ageri diren gastuen aurrekontu-partiden xehekapen berarekin.

    5.- GALDE ESKEAK.

    Mikel Mitxelenak, alkateari galdetzen dio etortzen ez diren zinegotzietaz, ea inongo arrazoirik azaltzen duten ez etortzeko edo bere asistentzi eza justifikatzen duten.

    Alkateak galdera kontuan hartzen duela adierazten du.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gaiarik ez dagoenez, alkate-lehendakariak, arratsaldeko zortziretan, buru eman dio bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta nere sedespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu duguna.

    Eguna