1994.eko Azaroaren 17ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko azaroaren hamazazpigarrena. Goizeko hamarretan hasi du Gobernu Batzordeak ohizko bilera, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza, Karmele Legorburu Irazu eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1.- Urriaren 20an egindako bilkurako akta onartzea, hala balegokio.

    Aho batez onartu dute 1994ko urriaren 20an egindako bilerako akta. Nolanahi ere zuzenketa hauek egin behar dira:

    Euskarazko aktan, 8. orrialdean 19. puntuan, "Batzordearen lehendakariarena" jarri ordez, "Gobernu Batzordearen lehendakariarena" jarri behar du.

    Euskarazko aktan, 9. orrialdean 23. puntuan, "hitzarmen" jarri ordez, "kontratu" jarri behar du.

    HIRIGINTZAKO KONTUAK:

    2. - Proposamena, lizentzia ematea Andres Unanue Garmendiari etxeko (Ferrenea) teilatua konpontzeko (240/94 esp.).

    Andres Unanue Garmendiak egindako eskabidea, etxeko teilatua berritzeko lizentzia eskatzeko, eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Lizentzia ematea interesatuari, Ferrenea etxeko teilatua berritzeko. Dena dela ere, honako baldintza hauek betetzekotan:

    -Oinezkoak eta ibilgailuak babesteko segurtasun neurriak bete behar ditu.

    -Egin behar dituen obrek etxeko egiturari erasanez gero, bere teknikariak egin eta ikus-onetsitako proiektua ekarri behar duela.

    BI: Lizentzia jasotzeko 16.648 pta. ordaindu behar ditu.

    3. - Proposamena, lizentzia ematea Gemma Salaberria Azaletari Abendaño baserria (A etxebizitza) birgaitzeko (242/94 esp.).

    Gema Salaberriak ekarritako proiektua eta egin zuen eskabidea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordak zera ERABAKI DU

    BAT: Lizentzia ematea Gema Salaberria Azaletari Abendaño baserria (A etxebizitza) ekarri zuen proiektuaren arabera birgaitzeko.

    BI: Lanak hamar hilabete baino lehen bukatu behar dira.

    HIRU: Lizentzia jasotzeko 325.787 pta. ordaindu behar du.

    4. - Proposamena, lizentzia ematea Isaac Benitori, Itxaso labanderiakoen izenean, lokal bat (7. poligonoa, 3. pabilioia, 14.a) egokitzeko (244/94 esp.).

    Isaac Sanchez Benitok, (Lavanderia Itxaso) labanderia jartzeko eskatu eta bideetan den espedientea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea Isaac Sanchez Benitori, 7 poligonoan, 3. pabilioiko 14. lokala, egokitu eta labanderia moduan jartzeko. Nolanahi ere, baldintza hauek betetzekotan:

    - Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro sailak jarritako zuzenketa-neurriak betetzea. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio).

    - Obrak bukatutakoan iharduera zabaltzeko lizentzia eskatzea eta lizentziarekin batera bidali zaizkion egiaztagiriak bete eta ekartzea.

    BI: Lizentzia jasotzeko 95.324 pta. ordaindu behar du.

    5. - Proposamena, lizentzia ematea Luciano Abrisquetari, Vda. de Londaiz y Sobrinos de L. Mercader, S.A.ren izenean, A eta C gasoleoa gordetzeko depositua egiteko 110. poligonoko Ipintza kalean.

    Vda. de Londaiz y Sobrinos de L. Mercader, S.A.k eskatu eta bideetan den espedientea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Lizentzia ematea Vda. de Londaiz y Sobrinos de L. Mercader, S.A.ri, A eta C gasoleo deposito bat jartzeko (110 poligonoa, Ipintza kalea). Nolanahi ere, baldintza hauek betetzekotan:

    Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak betetzea. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio).

    - Obrak bukatutakoan lizentziarekin batera bidali zaizkion egiaztagiriak bete eta ekartzea.

    BI: Lizentzia jasotzeko 199.368 pta. ordaindu behar du.

    6. - Proposamena, lizentzia ematea Aitor Babóni, Eugenio Otxoa kaleko 2. atariko bizilagunen izenean, teilatua konpontzeko (241/94 esp.).

    Aitor Babónek, Eugenio Otxoa 2ko bizilagunen izenean, eskabidea egin eta teilatua konpontzeko lizentzia eskatu zuen. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, nik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Lizentzia ematea Aitor Babóni, Eugenio Otxoa 2ko bizilagunen izenean, teilatua konpondu eta aldamioak hogeita bost egunetan jartzeko. Dena dela ere, honako baldintza hauek betetzekotan:

    - Trafikoa eta oinezkoak babesteko segurtasun neurriak hartzea.

    - Gauza bera aldamioekin ere.

    - Lanak bukatzeko hilabete du.

    BI: Lizentzia jasotzeko 54.892 pta. ordaindu behar ditu, 26.017 pta. eraikuntza-zergarena, 23.625 pta. aldamioak jartzeko tasarena eta 5.250 kontainerra jartzearena.

    7. - Eskabidea, Jose Manuel Pazosek egindakoa, Uztarri taberna-jatetxearen titularitatea aldatzea eskatzeko (102/94 esp.).

    José Manuel Pazosek, eskabidea egin eta Uztarri taberna-jatetxearen titularitatea aldatzea eskatu zuen. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Uztarrri tabernaren titularitatea aldatzeko baimena ematea José Manuel Pazosi. Baldintza hauek betetzekotan, nolanahi ere:

    - Lehen titularitatea zuenak egin zuen eta tramitatu zuen proiektuak dakarrena betetzea.

    - Sukaldeari dagokionez hiru hilabeteko epean ekarri beharko du gaur egun indarrean dagoen legediari egokitutako proiektu-eranskina.

    - Gainontzekoari dagokionez, aurreneko proiektuak jartzen duena aldatu nahi izanez gero, baimena eskatu behar du.

    - Iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana erakutsi behar du, taberna-jatetxeari dagokiona, lehen erakutsi zuena tabernan tabakoa saltzeko bestetarako ez da eta.

    BI: Irekitzeko tasa 70.703 pta. da.

    8. - Proposamena, lizentzia ematea Juan Andres Domingo Martini Auñamendi kaleko 1.go atariko teilatua konpontzeko (238/94 esp.).

    Juan Andres Domingo Martinek, eskabidea egin eta lan batzuk egiteko lizentzia eskatu zuen. Eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Lizentzia ematea Juan Andres Domingo Martini Auñamendi kaleko 1.go atariko etxearen fatxada konpontzeko. Nolanahi ere, honako baldintza hauek betetzekotan:

    - Oinezkoak eta ibilgailuak babesteko segurtasun neurriak hartzea.

    - Gauza bera aldamiokin ere.

    - Lanak hilabete baino lehen bukatzea.

    BI: Eraikuntza zerga 12.000 pta. da.

    9. - Eskabidea, Gemma Juanena Aldabek egindakoa, etxe-behea (Jaizkibel hiribidea, 36) egokitu eta paba jartzeko lizentiza eskatzeko (239/94 esp.).

    Gemma Juanena Aldabek ekarri zuen iharduera-espedientea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Espedientea tramitatzen hastea Iharduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko Araudiak, 1961eko azaroaren 30ekoak, eta hari egindako zuzenketek jartzen duten eran.

    BI: Lizentzia ematea, behin-behingoz, Gemma Juanena Aldaberi, etxe-behea (Jaizkibel hiribidea, 36) egokitu eta paba jartzeko. IGOKA espedientea tramitatu ondoren ezarri daitezkenak gain baldintza huek betetzekotan, nolanahi ere:

    - Lokala egurastu eta airea berritzeko hodiak etxearen teilatura arte ateratzea.

    - Suari kontra egiteko proiektuan adierazita daukan guztiak 279/1991 Errege Dekretuak, martxoaren 1ekoak, agindutakoa bete behar du, hura bitarteko zela onartu baitzen NBE-CPI/91, Eraikitzeko Oinarrizko Araua, etxeetan suari kontra egiteko baldintzei buruzkoa.

    Arau hori bete izana, berriz, berariaz adierazi behar du proiektuan.

    - Insonorizazioari buruz ere, azterketa sakonagoa egin eta jaso behar da proiektuan: hotsa mugatzeko tresna bat jartzea, besteak beste.

    HIRU: Lizentzia jasotzeko 224.270.- pezta ordaindu behar du.

    10. - Proposamena, Mª Carmen García de Andoin Cerainek egin errekurtsoa, Ongi Etorri tabernan mahaiak eta silak jartzeagatik kitatutako tasari buruzkoa, erabakitzea.

    Mª Carmen Garcia de Andoin Cerainek, errekurtsoa jarri zuen tabernaren aurrean (Elias Salaberria, 12) mahaiak eta silak jartzeagatik egindako kitapenarekin konforme ez zegoelako. Errekurtsoa eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondorezn, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Errekurtsoaren zati bat onartzea: jabari publikoa hilabetean (uztailean) okupatu zuelako eta okupatu ere 15 m² okupatu zituelako, kitatu zitzaizkion 18ak ez baina.

    BI: Gobernu Batzordeak 1994ko uztailaren 20an hartutako erabakia bitarteko zela egindako kitapenari, 56.700 pta., balioa kentzea.

    HIRU: 15 m² eta hilabete bati, uztailari, dagokion tasa kitatzea: 15.750 pta.

    11. - Proposamena, Urak enpresari eskatzea urei kloroa botatzeko deposituak jartzea.

    Gipuzkoako Foru Aldundiak, 33. Foru Dekretua bitarteko zela, urei kloroa botatzeko makinak erosteko dirulaguntza eskatzeko deia egin zuen eskatu nahi zuten herrientzat, Gipuzkoakoentzat.

    Lezok, informe teknikoa, aurrekontua eta Gobernu Batzordeak hartutako erabakia aurkeztu zituen, eta dirulaguntza ematea eskatu. Erabakia uztailaren 20an hartu zuen Gobernu Batzordeak, esanez Diputazioak eman eta artean faltan geratzen zen zatia bere gain hartuko zuela.

    Hala, Diputazioak 1.033.099 pta. emango dituela agindu duenez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: "Urak" enpresari jarraraztea bi depositu urei kloroa botatzeko: Arriaundin bat eta Monatxoko arketan bestea.

    BI: Lanak egiteko aurrekontua (2.762.300 pta., guztitara) onartzea. Kontuan izanda, edozein moduz ere, Foru Aldundiak, bere teknikariek behar den ikuskaketa egin ondoren, 1.033.099 pta. emango dituela lana egiteko.

    LANGILE-KONTUAK:

    12. - Proposamena, kontratuak egin eta luzatzea:

    a) Xabier Pikabea eta Josu Pikabea hartzea, azaroaren 21etik aurrera, lorazaintza-lanak egiteko.

    Egindako proposamenean "Josu" esan ordez "Joseba" esan behar du.

    Herrian lan batzuk egin beharra dagoenez, bai lorategietan eta bai beste toki batzuetan, Udaleko teknikariaren txostena eta peoi forestalen lan poltsa oinarritzat hartuz, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Xabier Pikabea eta Joseba Pikabea hartzea 1994ko azaroaren 21ean hasita lau hilabeterako (obra edo zerbitzu jakin bat egiteko kontratuakin), lorazaintza-lanak egiteko: zuhaitzak aldatzea, kendu beharreko zuhaitzak kentzea, iñausketak egitea, zuhaixkak eta bestelako landareak aldatzea, bide bazterretako eta lorategietako sasiak garbitzea, berraldatzea, belarra ereitea, belarra moztea, lurra botatzea, erreka txikiak garbitzea eta beste lan batzuk. Era berean, Zerbitzuetako Buruak agindutako beste lan batzuk ere, arlo honetakoak, egin egin behar dituzte.

    BI: Lanean hasteko eta bukatzeko ordu jakinik ez dute izango; nolanahi ere, astelehenean hasi eta ostiralean bukatu, egunean zazpi ordu eta erdi (7h30m) bete behar dituzte.

    Ordainsariaren maila ARCEPAFEren zazpigarrena (7) izango da.

    b) Maite Amiama Gaztelumendirekin egindako lan-hitzarmena luzatzea, 1994ko azaroaren 30etik 1995eko urtarrilaren 15era arte, kalegarbitzen aritzeko.

    Azaroaren 29an bukatzen da Mª Teresa Amiamarekin egindako lan-hitzarmena, kalegarbitzaile aritzekoa. Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Nahiz eta proposamenak eta gai zerrendak 1995eko urtarrilaren 15era arte jarri, peoien lanpoltsarekin jarraitu den irizpidea jarraituz, Mª Teresa Amiamarekin egindako lan hitzarmena 1994eko abenduaren 29 arte luzatuko da.

    c) Ane Lizarazu hartzea, azaroaren 21etik abenduaren 9ra, administrari laguntzaile aritzeko Udaltzaingoan.

    Lehen Udaltzaingoan administrari laguntzaile lanean aritutako Ane Lizarazu kontratatzea erabaki du Gobernu Batzordeak, berak hasitako Udaltzaingoko artxibo kodifikatua eguneratzeko eta honen funtzionamendua udaltzainei erakusteko.

    Kontratuak (obra edo zerbitzu jakin baterako) hilabete inguruko iraupena izango du, 1994ko azaroaren 21etik aurrera.

    Barne Batzordeko lehendakaria den M. Mitxelenak ohartarazi du udal ordezkari sindikala kontratazio honen aurka azaldu zela Barne Batzordeak urriaren 27an egindako bileran, lan poltsak errotatiboak izan behar zutela argudiatuz.

    d) Jaione Salaberria hartzea, abenduaren 12tik 16ra, Liburutegiko arduradunaren ordezkoa egiteko.

    Udal Liburutegiko arduraduna den Lander Zurutuzak abenduaren 12tik 16ra ikastaro bat egin behar duenez, haren zenbait eginkizunetarako, Gobernu Batzordeak, Jaione Salaberria kontratatzea erabaki du, eguneroko liburutegi zerbitzua herritarrei eskaini ahal izateko.

    Kontratua, egunean lau ordukoa egingo zaio. Ordutegia: arratsaldeko 4:00etatik 8:00etara, eta ARCEPAFEko 9. nibelaren arabera.

    e) Pello Goikoetxea, azaroaren 18tik abenduaren 17ra, itzultzaile aritzeko.

    Itzultzaile lanpostuaren titularraren eszedentzia dela eta lanpostu hori nola bete finkatu bitartean, Gobernu Batzordeak gaur egun lanpostu horretako ordezkapena egiten aritu den Pello Goikoetxea hilabete batetarako kontratatzea erabaki du. Hau da azaroaren 18tik abenduaren 17ra bitarte, gaur egun dituen baldintza berdinetan.

    13. - Alkatearen 153. dekretua berrestea, kontratazio batzuk luzatzeari buruzkoa.

    Alkatearen 153. dekretua, langile batzuri lan kontratua luzatzeari buruzkoa aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak dekretua berrestea erabaki du.

    Hala, bada, 153. dekretu honen bidez, zera ERABAKI DA:

    Peoi kualifikatuak diren Mikel Elizalde Sagardia, Rafael Nuñez Alcantara eta Angel Meneses Olarreagaren lan kontratuak luzatzea, azaroaren 12tik 1995eko urtarrilaren 15a bitarte, brigadarekin batera lan egiteko.

    KULTURA ETA EUSKARAKO KONTUAK:

    14. - Proposamena, dirulaguntza batzuk ematea:

    a) Gipuzkoako Abesbatzen Federazioari: 10.000 pta. (ADO 99-1014-1).

    Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak Anoetan ospatu behar duen Haurren Kantata dela eta egin duen subentzio eskaera aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak 10.000 pezetako subentzioa ematea erabaki du.

    b) Allerruri: 100.000 pta. (ADO 99-1014-2).

    Allerruk birsortu duen esku-baloi sekzioak dagokion konpetizioan parte hartzeak dakarzkion gastoak direla eta, Allerruk egindako diru laguntza eskaera kontuan harturik, Gobernu Batzordeak 100.000 pezetako dirulaguntza ematea erabaki du, lehenengo urte honetan edukiko dituzten zailtasun ekonomikoei aurre egiteko.

    Era berean, gogaratzen zaie egiten duten propaganda euskararaz ere egin eta Udala laguntzaile izan dela adierazi behar dutela.

    15. - Informazioa, Tomas Garbizu musika-eskolako matrikulek 94-95 ikasturtean izango duten gutxitzeari buruzkoa.

    Kulturako ordezkaria den Karmele Legorburuk, 1994-1995 ikasturtean Musika Kontserbatorioko matrikuletan aplikatu diren gutxitzen berri eman du.

    Era berean, adierazi du gai honi buruzko dokumentazioa Musika Kontserbatorioan dagoela edonoren esku.

    ALKATETZAKO KONTUAK:

    16. - Proposamena, diruz (461.400 pta.) laguntzea Euskal Fondoa.

    Alkateak proposaturik, Gobernu Batzordeak Euskal Fondoari 461.400.- pezetako dirulaguntza ematea erabaki du, "Erakundeen arteko lana Udala indartu eta garatzeko programa"ren barruan". Programa honen bidez, hirugarren mundua laguntzeaz gain, herrien arteko elkarlana eta laguntasuna bultzatu nahi da.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko 12:30etan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna