1994.eko Urriaren 20ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko urriaren hogeigarrena. Goizeko bederatzitan hasi du Gobernu Batzordeak ohizko bilera, Udaletxeko Gobernu Batzordeko gelan. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkatea, Mikel Mitxelena Iza, Karmele Legorburu Irazu eta Gemma Arrillaga Albisu zinegotziak, bildu dira.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. - Irailaren 28ko akta onartzea, hala belegokio.

    Aho batez onartu dute 1994ko irailaren 28an egindako bilerako akta.

    HIRIGINTZA:

    2. - Proposamena, lizentzia ematea Dolores Lopetegi Aiestarani propanoa gordetzeko depositua egiteko Maritxu-eneko lurretan (219/94 esp.).

    Dolores Lopetegi Aiestaranek eskatu eta bideetan den espedientea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentzia ematea Dolores Lopetegi Aiestarani Armendarizi etxerako gasa gordetzeko depositu bat egiteko Maritxu-enean. Nolanahi ere, baldintza hauek betetzekotan:

    Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro sailak jarritako zuzenketa-neurriak betetzea.

    3. - Proposamena, lizentzia ematea Juan Jose Ulaciari Abendaño baserria birgaitzeko lanak egiteko (218/94 esp.).

    Juan Jose Ulacia Salaberriak ekarritako proiektua eta egin zuen eskabidea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    - Lizentzia ematea Juan Jose Ulacia Salaberriari Abendaño baserria ekarri zuen proiektuaren arabera birgaitzeko.

    - Lanak hamar hilabete baino lehen bukatu behar dira.

    Lizentzia jasotzeko 399.444.- pta. ordaindu behar du.

    4. - Proposamena, IGOKA espedienteak ontzat hartzeko informeak egitea. Eskatzaileak:

    a) Andres Enparanza, Esmaltaciones San Ignacio, S.A.ren izenean, lantegia jartzeko 110. poligonoko 13 eta 14. pabilioietan (217/94 esp.).

    Andres Enparanzak egindako eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Aldeko informea egitea Andres Enparanzak Esmaltaciones San Ignacio, S.A.ren izenean eskatu eta bideetan den espedientearentzat, 110. poligonoko 13 eta 14. pabilioietan plastikoa injektatzen aritzekoarentzat.

    Espedientea, osorik, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailari bidaltzea, jarri behar diren zuzenketa-neurriak jartzeko.

    b) Talleres Cernuda, C.B., egurrezko moldeak egiteko lantegia jartzeko 110. poligonoko 13. lursaileko pabilioi batean (216/94 esp.).

    Talleres Cernuda, C.B.k egindako eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    - Aldeko informea egita Talleres Cernuda, C.B.k eskatuta bideetan den espedientearentzat, plastikoa injektatzeko egurrezko moldeak egiteko lantegi bat jarri dezan (110. poligonoa, 13. lursaila).

    - Espedientea, osorik, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailari bidaltzea, jarri behar diren zuzenketa-neurriak jartzeko.

    c) J.R. Vélez de Mendizabal Uranga, Larumplast, S.A.ren izenean (213/94 esp.).

    J.R. Vélez de Mendizabal Urangak Larunplast, S.A.ren izenean eskatu eta bideetan den espedientea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak, zera ERABAKI DU:

    - Plastikozko gaiak eraldatzeko lantegia (Industrialdea, 38-59 pabilioiak) jartzeko aurkeztu zuten iharduera-espedientearen tramitea hastea.

    Aurkeztu duen proiektuan ez du ezer ere jartzen uraren kontsumoaz; horregatik, proiektuaren eranskin bat ekarri beharko du zenbat ur beharko duen jartzen duena.

    5. - Behin-behingo lizentzia ematea J.R. Vélez de Mendizabal Urangari, Larumplast, S.A.ren izenean (213/94 esp.).

    J.R. Vélez de Mendizabal Urangak Larunplast, S.A.ren izenean eskatu eta bideetan den espedientea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    - Obra lizentzia ematea, baina, beti ere, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro sailak jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan.

    Aurkeztu duen proiektuan ez du ezer ere jartzen uraren kontsumoaz; horregatik, proiektuaren eranskin bat ekarri beharko du zenbat ur beharko duen jartzen duena.

    Lizentzia jasotzeko 115.021 pta. ordaindu behar du.

    6. - Proposamena, lizentzia ematea Imanol Saizarri, etxeko (Kale Nagusia, 28) bizilagunen izenean, fatxada konpontzeko (215/94 esp.).

    Imanol Saizarrek egindako eskabidea, etxeko fatxada (Kale Nagusia, 28), konpontzeko lizentzia eskatzeko, eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    -Lizentzia ematea Imanol Saizarri, Kale Nagusiko 28.eko bizilagunen izenean, fatxada konpondu eta aldamioak obrak hasi eta bi hilabetetan jartzeko. Dena dela ere, honako baldintza hauek betetzekotan:

    Egin behar dituen obrek etxeko egiturari (habea, zutabea, forjatua, etxe-horma edo egiturari eusten dion tabikea ...) erasanez gero, bere teknikariak egin eta ikus-onetsitako proiektua ekarri behar duela, obratan hasi aurretik.

    Oinezkoak eta ibilgailuak babesteko segurtasun neurriak bete behar dituela.

    Obrak bi hilabete baino lehen bukatu behar dituela.

    Lizentzia jasotzeko 39.115.- pta. ordaindu behar ditu, 17.065.- pta. eraikuntza-zergarena eta 22.050.- pta. aldamioak jartzeko tasarena.

    7. - Proposamena, lanak bukatzeko luzapena ematea:

    a) Fermin Ibarguren Garmendiari, etxeko (Antonio Pildain, 6) bi fatxada konpontzeko (166/94 esp.).

    Fermin Ibargurenek egindako eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Obrak beranduago hasteko baimena ematea Fermin Ibargureni. Obrak egiteko lizentzia Gobernu Batzordeak eman zion, 1994ko abuztuaren 3an. Obra: etxeko (Antonio Pildain, 6) bi fatxada konpontzea.

    b) Mercedes Alvaradori, etxeko (Urdaburu, 2) teilatua konpondu eta balkoiak pintatzeko (70/94 esp.).

    Mercedes Alvaradok egindako eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Obrak beranduago hasteko baimena ematea Mercedes Alvaradori. Obrak egiteko lizentzia Gobernu Batzordeak eman zion, 1994ko martxoaren 16an. Obra: teilatua konpondu eta balkoiak pintatu. Etxea: Urdaburu, 2.

    8. - Eskabidea, Andres Unanue Garmendiak egina, Ferreneako teilatua konpontzeko lizentzia eskatzeko (214/94 esp.).

    Andres Unanue Garmendiak egindako eskabidea, Ferreneako teilatua konpontzeko lizentzia eskatzeko, eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren eta oharturik egin nahi diren obrak etxearen egitura ikuitzen dituela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lizentziarik ez ematea egin behar dituen obrek etxeko egiturari (habe, zutabe, forjatu...) ukitzen diotelako. Beraz, lizentzia emateko, teknikari batek egin eta bere elkarteak ontzat hartutako proiektua ekarri behar du.

    9. - Irurtzun beserriaren inguruetan ukuilua egiteko falta diren dokumentuak ekartzeko eskatzea Bonifacio Garmendia Gaztelumendiri (182/93 esp.).

    Almazen-ukuilua egiteko proiektua, Udalak eskatuta Bonifacio Garmendia Gaztelumendik aurkeztua, aztertu eta Udaleko arkitektu asesoreak egindako informean jartzen duenez han egiten ari diren lanak proiektu teknikoa ekarraraztekoak adinakoak badirenez, nahiz eta Arau Ordezkatzaileetan ukuiluak egiteko datozen baldintzak betetzen dituzten, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Lanak egiten segitu behar badu falta diren dokumentu hauek ekarri behar dituela jakinaraztea Bonifacio Garmendiari:

    1.- Egituraren eta oinarrien planoak.

    2.- Istalazioen (elektrizitatea, estolderia,...) planoak.

    3.- Pixa-depositua non dagoen erakusten duena.

    4.- Orubea Ondasunen Errejistroan sartu izana erakusten duen fotokopia.

    5.- Bestetik, pixa deposituak, 75x75x75 izan behar du, eta ez 50x50x50, aurrekontuan jartzen duen bezala.

    6.- Teknikariren elkarteko ordainsariaren fotokopia ere ekarri egin behar da.

    7.- Ez dago entreplantarik egiterik, eta eginda edukiz gero bota egin behar da.

    10. - Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloia egiteko proiektua eta zuzendaritza eskatzea.

    Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloia egiteko proiektua eta zuzendaritza E. Aperribay Ulacia, J. Berasategui Otxoa eta C. Callejo Gonzalezi eskatzea erabaki du Gobernu Batzordeak.

    11. - Herriko komunak eta Alondegia zena garbitzea esleitzea.

    Limpiezas Elurra, S.L.k aurkeztutako aurrekontua azterturik, Gobernu Batzordeak, herriko komunak eta "Alondegia" deitzen den eraikuntza garbitzeko lanak aipatutako enpresari esleitzea erabaki du.

    Aurrekontu honen arabera, Alondegiaren garbiketagatik 61.122.- pezta ordainduko dira hilero eta komunak garbitzeagatik 48.577 pezta. hilabetero (BEZ barne delarik). Esleipen hau 1994ko abenduaren 31a arte da.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    12. - Proposamena, pertsona bat zahar-etxe batean sartzeko ordaindu behar dena ordaintzeko konpromezua hartzea (142. esp.).

    Gizarte Laguntzaileak egindako txostena ikusi ondoren, Ongizateko Delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    - 142. espedientea hirugarren adineko egoitza batetan sartzeak dakarren gastua ordaintzeko, udalak konpromesu ekonomikoa hartzea.

    - 259. espedienteari dagokionez berriz, udalak konpromesu ekonomikoa subsidiarioki bakarrik hartzea proposatzen du, hau da, onuradunak edo eta bere familiak bere diru sarrerak agortzen dituenean, udala izango da gastua ordainduko duena, ordurarte familia izanik gastu hau (onuradunari eta udalari dagokiona) ordaintzearen kargu. Guzti hau onuraduna eta familiarekin idatziz zehaztuko da eskaera Foru Aldundira bidali baino lehen.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, Kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    13. - Proposamena, gizarte beharrizan larrietarako 11, 24, 29, 31 eta 35. espedienteak baliogabetzea.

    Gizarte-Beharrizan Larrietarako Laguntzak jasotzen dituzten zenbait espediente (behean aipatzen dira) anulatzeari buruz Gizarte Laguntzaileak egin duen txostena ikusita, eta, diru-laguntza horietako dagoen partida diruz hornitu beharra kontutan hartu ondoren, Gizarte Ongizateko Delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    1. Behan aipatzen diren espedienteak eta, justifikatu ez direnez, bakoitzari dagokion diru-laguntza, GUZTIRA 124.663.-pzt. anulatzea.

    1. espte. zk. 31 ......... 66.000.-pzt.

    2. espte. zk. 24 ......... 50.000.-pzt.

    3. espte. zk. 11 ......... 4.200.-pzt.

    4. espte. zk. 35 ......... 3.089.-pzt.

    5. espte. zk. 29 ......... 1.374.-pzt.

    ==============

    GUZTIRA .......... 124.663.-pzt.

    14. - Proposamena, etxeko lanak egiten laguntzea Fermina Cortés Casadori.

    Etxez-etxeko laguntza eskatuz Fermina CORTES CASADOk 1994ko urriaren 4an aurkeztu zuen eskabidea ikusirik eta, horri buruz, Gizarte Laguntzaileak eman duen txostena aztertu ondoren, Gizarte Ongizateko delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    - Eskatutako zerbitzua ematea ondorengo baldintzetan:

    - Zerbitzua egunean 75' minutuz emango da. Zerbitzua, Ferminaren atentziorako izango da, hau da, ohetik jeikitzen lagundu, bainatu, arropa jartzen lagundu,...

    - Zerbitzua hartzeagatik, onuradunak 489,- pezeta ordaindu beharko du hilabetero (etxez etxeko zerbitzua erregulatzen duen araudiaren arabera).

    - Zerbitzua, Aintzane Goienetxea etxez etxeko laguntzaileak beteko du.

    - Zerbitzuaren beharren arabera, zerbitzua emateko ordutegia eta zerbitzua beteko duen etxez etxeko laguntzailea aldatu daitezke, beti ere onuraduna jakinaren gainean utziz.

    15. - Proposamena, 54.180 pta.ko dirulaguntza ematea "Plastikoa eraldatzeko" ikastaroa egiten aritu diren ikasle batzuei beren joan-etorriak ordaintzen laguntzeko.

    Uztailean egindako Plastiko eraldatzaile ikastaroko ikasleek egindako eskaerak ikusirik, Gizarte Ongizateko Delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    - Ondorengo diru laguntza ematea, ikastaroak iraun zuen bitartean aipatutako ikasleek egin zituzten bidaiak ordaintzeko.

    IZENA KILOMETROAK PEZTAK

    - Joseba Mikel Garcia Montes 550,- x 36= 19.800,-

    - Jose Luis Ruiz Navarro 330,- x 36= 11.880,-

    - Carlos Bernet Gonzalez 625.- x 36= 22.500,-

    GUZTIRA 54.180,-

    16. - Proposamena, Iban Herrerori eta Milagros Idigorasi laguntzea diruz joan-etorrietan egiten dituzten gastuak ordaintzen.

    Erabakikizun gelditzen da.

    17. - Proposamena, dirulaguntza ematea Askagintzari.

    Gizarte Ongizateko Batzordetik sortu den "94-95 ikasturterako aktibitateak prestatzeko komisioan" landu den eta horren ondorioz aurkeztu den proiektua aztertu eta gero, Gizarte Ongizateko Delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    . Askagintzari (Emakume elkartearen izenean) 1.600.000,- peztako diru laguntza ematea "1994-95 ikasturtean zehar helduentzako aktibitateak" antolatu ahal izateko. Diru laguntza hau hiruhilabetero emango da era honetan zatitua:

    1go hiruhilabetea: 513.250,- pzta

    2. hiruhilabetea: 661.500,- pzta

    3. hiruhilabetea: 425.250,- pzta

    Bigarren eta hirugarren zatiak ordaindu baino lehen, hiruhilabetean behin antolatzaileek egiten duten balorazioa kontutan izango da.

    Askagintzak, jasotako diru laguntzak behar bezela justifikatu beharko ditu hiruhilabetean behin.

    . Diru laguntza hau "1-04-02-481-313 00-03-00 giza ekintza" partidaren kargu izango da.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, Kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    18. - Proposamena, bi pertsona hartzea INEMek eta Udalak 1994an elkarri laguntzeko egindako programari jarraiki.

    1994ko Udal eta INEMen arteko hitzarmena ikusi eta gero, bertan Lezoko Udalari 1.834.879.- peztako diru laguntza ematen delarik 2 langile 6 hilabetez kontratatzeko ("ume zaintze zerbitzua EPA.ra joaten diren ikasleei laguntzeko" proiektua subentzionatzeko) eta horien kontrataziorako pasa den irailaren 20an egindako proben emaitzak ikusi eta gero, Gizarte Ongizateko delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Andoni Treku Zulaika eta Carmen Clemente Alvaro sei hilabetez kontratatzea, 1994ko urriaren 18tik 1995ko apirilaren 17a bitarte, jornada erdira (% 50) eta Arcepafeko 7. maila ordainduz.

    LANGILE-KONTUAK:

    19. - Proposamena, Andoni Pikabea Lertxundik udaltzaingoko lan-poltsa behin-betikoari jarri zion errekurtsoaren gaineko erabakiarena.

    Gobernu Batzordeak, 1994ko uztailaren 20an egin zuen bileran, Udaltzainen lan-poltsa behin betiko onartzea erabaki zuen. Andoni Pikabea Lertxundik erabaki hura berraztertzea eskatu zuen.

    Barne Batzordeak irailarn 5ean eta 26an aztertu egin zuen Andoni Pikabearen eskabidea. Epaimahari ere urriaren 23an egin zitzaion kontsulta.

    Hala, Gobernu Batzordeak, eskabidea ontzat hartzea erabaki du (hiru boto ontzat hartzekoaren aldeko izan dira eta bat, Batzordearen lehendakariarena, Aitor Sarasolarena, kontra), lan-poltsakoak aukeratzeko probetako arauekin bat datorrelako errekurtsoa: B-2 karneta hauta-probetarako onartutakoen zerrenda publikatu eta hiru hilabete baino lehenago aurkeztu behar zela, alegia.

    Beraz, uztailaren 20an behin-betiko onartu zen zerrenda zuzendu eta honela gelditzen da:

    1. - Oskar Olaizola Berroa.

    2.- Andoni Pikabea Lertxundi.

    3.- Jesus Mª Iñarra Lopetegi

    20. - Proposamena, Mª Teresa Amiama Gaztelumendik egin zuen erreklamazio administrazioaren gaineko erabakiarena.

    Mª Teresa Amiama Gaztelumendik egin zuen erreklamazioa, kelera botatzeari buruzkoa, ikusi eta Barne Batzordeko proposamena aintzakotzat hartuta, Gobernu Batzordeak erabaki hau hartu du:

    - Erreklamaziaren parte bat onartzea, ihardunbidean akats batzuk izan baitziren.

    - Lan uzteko egunari lehengoan eustea, irailaren 13an; lan-poltsan zuen tokitik ez aldatzea eta beste kontratu batzuk egitea lehengo kontratuan bete gabe gelditu zitzaizkion sei egunen ordainetan.

    21. - Proposamena, lehendabiziko hirurtekoa ematea Edurne Osa Marini.

    Edurne Osa Marinei, Lezoko Udaleko langilea, 1. hirurtekoa aitor dakion proposamena ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak, hirurtekoa onartzea erabaki du, 1994ko irailaren 1etik aurrera.

    22. - Musika Eskolako irakasleen lan-kalendarioa, 94-95 ikasturtekoa, onartzea.

    Kultura eta Barne Batzordeko lehendakariak proposaturik, Gobernu Batzordeak, 1994/95 ikasturterako irakasle bakoitzaren lan-kalendarioa onartu du.

    23. - Alkatearen 126. dekretua, hitzarmen batzuei buruzkoa, berrestea.

    Alkatearen 126. Dekretua, langile batzuk hartzeari buruzkoa, aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak Dekretua berrestea erabaki du.

    Hala, bada, 126, Dekretu honen bidez, zera ERABAKI DA:

    - Pioi kualifikatuak diren Mikel Elizalde Sagardia eta Rafael Núñez Alcantararen lan kontratuak luzatzea urriaren 8tik azaroaren 11a bitarte, eta Angel Meneses Olarreaga kontratatzea urriaren 10etik azaroaren 11a bitarte, brigadan lan egiteko.

    - Oskar Olaizola Berroaren zerbitzuak kontratatzea, urriaren 3tik aurrera, Jose Manuel Alonso Martinen ordezkapena egiteko, Jose Manuel Alonso euskerazko ikastaro bat egiten ari baita.

    - Jesus Mª Iñarra Lopetegi eta Iñake Karrera Sarasolaren kontratuak luzatzea urriaren 12tik azaroaren 30a bitarte.

    KONTUHARTZAILETZA:

    24. - Faktura batzuk onartzea:

    - 177. faktura, Largay, S.L.k ekarritakoa: 2.662.250 pta.

    (AD-759).

    Largay, S.L.k ekarritako faktura, tranpaldoarena, (2.662.250 pezeta) (AD-59) onartu egin du Gobernu Batzordeak.

    - Aski, S.A.L.k ekarritakoa, Udaleko langileen bizitza eta istripuak babesteko 94/95 urteko asegurua: 2.546.814 pta. (ADO 99 880-94).

    Udaleko langileen bizitza eta istripuak babesteko 94/95 urteko aseguruari dagokion faktura (2.546.814 pezeta, ADO 99 880-94), Aski, S.A.L.k ekarritakoa, onartu egin du Gobernu Batzordeak.

    - Miguel Mª Lasa Olarrak eta Eduardo Satostegi Munduatek ekarritakoak, 1. Sistema Orokorreko lehenengo lanen Urbanizazio Proiektua egitearena.

    Miguel Mª Lasa Olarrak (3.718.285 pta.) eta Eduardo Satostegi Munduatek (2.623.182 pta.) 1. Sistema Orokorreko lehenengo lanen Urbanizazio Proiektua egiteagatik aurkeztutako fakturak onartu egin ditu Gobernu Batzordeak.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    - Antza inprimategiak ekarritakoa, Lezo 13 aldizkaria inprimatzearena. 698.340 pta. (AD 99 900-94).

    Gobernu Batzordeak, Antza inprimategiak Lezo 13 aldizkaria inprimatzeagatik aurkeztutako 698.340 pezetako faktura (AD 99 900-94) onartu du.

    - Alondegia konpontzeko lanak egin izanaren hirugarren ziurtagiria, azkenekoa, onartzea: 12.138.403 pta.

    Construcciones Hugar, S.L.k aurkeztutako egiaztagiria aztertu eta arkitektuak egindako informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Construcciones Hugar, S.L. aurkeztutako hirugarren obra-ziurtagiria, alondegia birgaitzeko lanena, onartzea.

    Obra-egiaztagiria: 12.138.403 pezta.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoelalako eta egin den gastua onartutako aurrekontua eta adjudikazio prezioa baino altuagoa delako.

    - Herriko komunak egin izanaren ziurtagiria, Hugar, S.L.k ekarria, onartzea berrestea: 5.772.617 pta. (ME 1150-94).

    Construcciones Hugar, S.L.k aurkeztutako egiaztagiria aztertu eta arkitektuak egindako informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Construcciones Hugar, S.L.k aurkeztutako obra-ziurtagiria, herriko komunak egiteagakiko lanena, onartzea.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, kontuhartzaileak egin duen informean gastu hau egiteko partidan nahiko dirurik ez dagoela diolako.

    Obra-egiaztagiria: 5.772.617 pezta.

    KULTURA ETA EUSKARA:

    25. - Proposamena, Tomas Garbizu musika eskolarako musika-tresna batzuk erosteko aurrekontua, 1.176.599 pta. (AD 828-94), onartzea.

    Gobernu Batzordeak, Tomas Garbizu Musika Eskolarako musika-tresna batzuk erosteko Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako aurrekontua onartzea erabaki du.

    Aurrekontua 1.176.599 pezetakoa da (AD 828-94)

    26. - Proposamena, dirulaguntza (300.000 pta.) ematea AEKri 1994ko matrikulazio kanpainarako.

    Gobernu Batzordeak, Euskara Batzordeko lehendakariak proposaturik, AEKari 300.000 pezta ematea erabaki du, 1994 urtean egin dituen matrikulazio kanpainetako gastu ekonomikoak ordaintzen laguntzeko.

    Idazkariak erabakia legez kontrakoa dela adierazi die, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.

    27. - Gobernu Batzordeak egiteko eguna eta ordua aldatzea.

    Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    Gobernu Batzordearen ohizko batzarra egiteko eguna eta ordua aldatzea, aurrerantzean ostegunetan 10:00etan bilduko da (hamabostero).

    Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    28. - Kontratazioak.

    Kale garbitzen ari den Mª Teresa Negruelaren kontratua datorren urriaren 21ean bukatzen denez, Gobernu Batzordeak lan poltsan hurrengo dagoen laguna kontratatzea erabaki du, hau da Mª Teresa Amiama Gaztelumendi (1994ko urriaren 24tik 1994ko azaroaren 29a bitarte).

    29. - Abuztuan Segundo Garbizuren ordez aritzeagatik Jesus Mª Iñarra Lopetegiri ordaindu beharrekoa onartzea.

    Abuztuan, Segundo Garbizuren oporrak zirela eta, Jesus Mª Iñarra Lopetegik haren lanak egin zituenez, Gobernu Batzordeak plus bat ordaintzea erabaki du abuztuaren 1etik 31ra: Segundo Garbizuri dagokion soldataren (15. maila + %20 dedikazio bereziaren) %25a.

    30. - Eskabidea, Julian Zinkunegi Tolosak egina, bere taxi-lekua (2. zk.) eskualdatzeari buruzkoa.

    Julian Zinkunegik egindako eskabidea (bere taxi-lekua eskualdatzeko lizentzia ematea) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak erabaki hau hartu du:

    1.- Ez ematea taxi-lekua eskualdatzeko lizentziarik.

    2.- Baimena ematea Juan Collado Corchos taxiko txofer hartu dezan soldatapean, hiru hilabete pasa eta gero taxi-lekua Juan Colladori eskualdatzeko bidea izateko.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko 11:30etan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna