1994.eko Irailaren 7ekoa

    Agiri mota

    1.- Uztailaren 6an egindako ohizko osoko bilkurako akta, batetik, eta ekainaren 6an eta uztailaren 22an ohiz kanpora egindakoetako aktak, bestetik, irakurri eta onartzea, hala balegokio.

    Uztailaren 6an egindako osoko bilkurako aktaren zuzenketa.

    I. Urrestarazu

    J.M. Botoren eskariz euskarako aktaren 5. orrialdean eta erderazko 6., 2. galderan, "atezaina txabola egiten ari dela" dioen lekuan, honela esan behar du: "J.M. Botok, Joannes Etxeberri eskolan egiten ari diren txabolaz galdetu du". Onartu da.

    Ekainaren 8an egindako osoko bilkurako aktaren zuzenketa.

    Erderazko aktan, J.M. Botok azaldu duen bezala, 9. orrialdean 6. gaia tratatzerakoan jasotzen diren lehenengo hiru esaldiak kentzea erabaki da, erru bategatik hor jaso zirelako. Onartu da.

    I. Urrestarazuk argitzen duenez, Musika Eskolako zerbitzuen prezioak tratatzerakoan, nahiz eta esan prezio berriak eranskin bezala jasotzen direla, jaso ez direnez jasotzea eskatu du. Onartu da.

    Erderazko eta euskarazko aktan 6. orrialdeko "lau laguneko" ordez "lau seme-alaba" esan behar duela azaltzen du I. Urrestarazuk. Onartu da.

    Euskarazko aktan 7. orrialdean 4. eta 5. lerroaldien artean, erderazko aktaren 7. orrialdean agertzen den 5. lerroa jaso behar dela esaten du I. Urrestarazuk. Onartu da.

    Ondorioz hau jaso behar da: "proposamena egingo dela dio Alkateak, eta berak onartu egin beharko duela".

    I. Urrestarazun eskariz erderazko aktaren 11. orrialdean 5. lerroan "señala" bat soberan dago. Honela esan behar du "Señala el Sr. Garbizu que la intención...". Onartu da.

    Uztailaren 22an egindako osoko bilkuraren aktaren zuzenketa.

    I. Urrestarazuk eskatuta aldaketa hauek onartu dira:

    Euskarazko akatan lehenengo orrialdean Martiarena zinegotziaren izena gaizki jasoa dagol, Jose Mª ordez Jesus Mª jarri behar du.

    Erderazko aktaren 5. orrialdean erabakiaren 2. puntuan alegazioak aurkeztu dituzten guztien izenak jaso behar dira, euskarazko aktan bezala.

    J.M. Botok esaten du ez zaiola gustatzen pleno horretako 2. eta 3. erabakietan berak eta beste bost zinegotziek aurkeztutako alegazioak izendatzerakoan, alegazioa aurkeztu duten zinegotzi guztien izena agertzea hobeto ikusiko luke.

    Bestalde, ez zaio zuzena iruditzen arkitekto aholkularia, udal teknikoa deitzea.

    2.- Lezoko hondakin solidoak bildu eta zabortegira eramateko lanak esleitzeari buruzko proposamena.

    Hona hemen zerbitzuetako ordezkariak egindako proposamena, bilkuran aztertu dena:

    "Zerbitzuetarako Batzordeak, 1994ko abuztuaren 2an Udaletxeko Pleno-Aretoan bildu eta eskaintza ekonomikoak eta proposamen teknikoak aztertu ondoren, honako jaun hauek eginak:

    - Jose Ignacio Eizmendi Elizetxea

    - Jose Galarraga Huegun

    - Carlos Vidal Barreiro

    - Ignacio Errazkin eta Miguel Mariezkurrena

    - Segundo Etxebeste.

    zera ADIERAZTEN du:

    1.- Eskaintzarik onena Juan Galarraga Huegunek egindakoari irizten dio. Eskaintza: herri barruan 40 edukinontzi eta baserrialdean beste 30 jarri eta eustea, 7.450.000 pezetatan (BEZ barne).

    2.- Baldintza-orriak eta hiri-hondakin solidoak bildu eta zabortegira eramateko proiektuak ezartzen dueneri begiratuz gero, alde batetik, eta Udalak edukinontziak jartzea ala ez jartzea gero aztertuko duela kontutan hartuz gero, bestetik, proposamenik onena Juan Galarraga Huengunek egindakoa jotzen da, izan ere, ezaugarri hauek biltzen baititu:

    Herri barruko nahiz baserrialdeko hondakin solidoak biltzea.

    - zisternadun kamioia baserrietan urik gabe gelditzen direnetan urez hornitzeko,

    - akabatutako animaliak biltzea,

    - alkantarilak garbitzea,

    - festetan-eta beharrik izanez gero zaborra egunean bi aldiz biltzea,

    - eta urteko kostua: 6.000.000 pta., BEZ barne.

    PROPOSAMENA: Lezoko udal-barrutiko hiri-hondakin solidoak bildu eta zabortegira eramatea Juan Galarraga Hueguni esleitzea hamar urteko. Urteko kostua 6.000.000 pta. izango da, BEZ ere barne dela, eta urtero-urtero aztertuko da KPIren arabera".

    J.M. Boto zinegotziak zuzenketa-eske bat aurkeztu zuen, 2339 zenbakia duena. "Zerbitzuetako Batzordeak, abuztuaren 2an, J. Galarragak aurkeztu zuen eskaintzaren aldeko diktamena egin zuen, zaborra-ontziak (kalealdean 40 eta beste 30 baserrialdean) jarri eta haiei eustea ere bazekarrena. Diktamenak, ordea, ez zuen zaborra-ontziak jartzea ala ez jartzea gero erabakiko zenik esaten; halakorik jarri balu beste era bateko botoa emango nuen", dio zuzenkizunak, eta "horregatik, zuzenkizun hau egin dut, zerbitzua zaborra-ontziak jarri eta haiei eustea ere barruan duela esleitzeari buruzko botazioa egin dadin, hala jartzen baitu Batzordearen diktamenak".

    Zerbitzuetako Batzordeak uztailaren 2an izan zuen bilkuran hala proposatu zuela eta ontziak jartzea ere osoko bilkura honetan bertan esleitu behar dela diotenak, alde batetik, eta kontratazioak ez zuela asmo horrenik eta ontziak jarri baino lehen aztertu egin behar direla gauzak eta oraindik aztertu gabe daudela diotenak, bestetik, luze aritu dira eztabaidan.

    Hala, J.M. Botok, kritikatu egiten du Zerbitzuetako Batzordearen diktamena aldatu izana, eta Hirugarren Munduko kontua iruditzen zaiola esan du ontzirik ez jartzea. Horregatik, nahiz eta konkurtsoaren helburua ez izan, gauza beharra dela eta osoko bilkurak ontziak jartzea erabaki dezan proposatzen du.

    Alkateari, ordea, ontziak jarri ala ez jarri erabaki aurretik azterketa eta balorazio ekonomiko batzuk egin beharra iruditzen zaio, eta ez dela komeni konkurtsoak duen helburua baino aurrerago doan erabakirik hartzea gaurko saioan.

    P. Garbizuk, aldiz, konkurtsoko baldintza-orriak dioenaren kontra egin gabe ere jarri daitezkeela ontziak esan du, eta gaurko saioan bertan esleitzea proposatu. Hala egiten ez bada, berriz, konpromezua hartu eta ontziak jartzeko epe bat izendatzea eskatu dio Gobernu Batzordeari.

    Zerbitzuetako ordezkariak esan duenez, jaiak igaro ondoren, beste bilera bat egingo dute eta ontzien kontua aztertuko.

    Hala behintzat, J.M. Botok aurkeztutako zuzenkizunari buruzko botazioa egin eta atzera utzi dute: sei boto ontzat hartzearen alde (PSOE-PSE 2, EAJ 2, EA 1 eta EE 1) eta zazpi kontra (HB 6 eta independientearena 1) izan dira.

    Ondoren, alkateak, Zerbitzuetako ordezkariaren proposamena, abuztuaren 11koa, jarri du bototara: hamaika boto alde (HB 6, EAJ 2, EA 1, EE 1 eta indenpendientearena 1), bat kontra (J.M. Boto) eta beste abstentzio bat izan da emaitza. Horiek horrela, hona hemen ERABAKIA:

    Lezoko udal-barrutiko hiri-hondakin solidoak bildu eta zabortegira eramatea Juan Galarraga Hueguni esleitzea hamar urteko. Urteko kostua 6.000.000 pta. izango da, BEZ ere barne dela, eta urtero-urtero aztertuko da KPIren arabera.

    3.- Prposamena, udaleko kontuhartzailearen postua, habilitazio nazionala duten funtzionarioentzakoa, betetzeko lehiaketa arrunteko oinarri bereziak berrestea.

    Begiratu eta kontuan hartutako alderdiak:

    Izaera nazionaleko funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostu hutsak hornitzeko lehiaketen berri emanaz MAPek abuztuaren 19an bidalitako idatzia.

    Idazkariak irailaren 2an emandako txostena.

    Barne Batzordeak irailaren 5ean egindako bileran emandako aldeko diktamena.

    Azkeneko lehiaketaren ondoren kontuhartzaile lanpostua hutsik dago eta 1993an abenduaren 27an Barne Batzordeak eta 1994ko urtarrilaren 4an Osoko Bilkurak onartutako oinarriak legedi berriarekin bat datoz.

    Beraz, hamaika boto alde direla eta bi abstentzioekin, J.M. Boto eta J. Varela zinegotzienak, ZERA ERABAKI DA:

    LEHENA: Izaera nazionala duen eta hutsik dagoen Kontuhartzaile lanpostua hornitzeko deialdi arruntean parte hartzea 1994ko urtarrilaren 4ean Osoko Bilkurak lanpostua hornitzeko oinarriak erabiliz.

    BIGARRENA: Erabaki honen berri irailaren 20a baino lehen ematea Foru Aldundiari.

    J.M. Boto eta J. Varelak, erdaraz idatzitako proposamena gaur bertan jaso dutela eta gaia aztertzeko nahiko denborarik ez dutela izan esan dute, eta horregatik abstenitu direla.

    4.- Proposamena, Lezoko arau ordezkatzaileetako 4´ sistema orokorra, kirol-ekipamenduei buruzkoa, baratzeko plan bereziari hasierako onespena ematea.

    Irailaren 2an izan zuen bilkuran egindako diktamenaren arabera, Hirigintza Batzordeak, aztertu du 4.´ S.O., kirol-ekipamenduak, Garatzeko Plan Bereziari buruzko espedientea, 2. Sektoreko iparraldeko Arau Ordezkatzaileak Aldatzeari buruzkoa dena, orain Foru Aldundian dena behin-betiko onarpena emateko, Lezoko Udalak eskatu eta Luciano Pagueguik egindakoa, Lurraren Legeari buruzko Testu Bateratuak eta Planeamenduari buruzko Araudiak ezarritako betebeharrak betetzen dituena eta Udaleko teknikariaren eta idazkariaren aldeko informeak dituena.

    Bat datorrela ikusi du, orobat, Lurraren Legeari buruzko Testu Bateratuaren 84. artikuluak eta Planeamenduari buruzko Araudiko 76. eta 77. artikuloek diotenarekin.

    Hirigintza Batzordeak proposatutako akordioari Plan Bereziaren behin betiko onarpena 4.´ Sistema Orokorreko Arau Ordezkatzailetako elementuen aldaketa behin betiko onartu ondoren izango dela gehitu behar zaio.

    J.M. Botok, proposatzen den akordioa legala den galdetu dio idazkariari. Idazkariak baiezkoa erantzun dio eta J.M. Botok baiezko hori aktan jaso dadin eskatu du.

    I. Urrestarazuk, berriz, planeamendu aldaketak oraindik Diputazioaren esku daudela eta ea zentzuzkoa ote den haietan oinarritzen den plan berezia tramitatzea galdetu du.

    Alkateak dio, ordea, planeamendu aldaketa eta plan berezia idatzi dituen arkitektoa hitz eginda dagoela Diputazioko teknikoekin.

    J.M. Botok, 4.´ S.O. AA.OOen elementu aldaketei egindako alegazioak aipatzen ditu berriz, egin nahi dutenarekin ez dagoela ados azalduz.

    Horiek guztiak horrela, Hirigintza Batzordeak proposatutakoa eta goian aipatutako onarpenaren baldintzarekin, zazpi boto alde eta sei aurka direla, hau da, batzarkideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, ZERA ERABAKI DA:

    BAT.- Hasierako onarpena ematea 4´ S.O., kirol-ekipamenduak, Garatzeko Plan Bereziari.

    BI.- Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta egunkari batean iragarkia jarri eta jendearen eskueran edukitzea plana hamabost egun.

    Denbora horretan denean, Udaletxeko Idazkaritzan izango da espedientea osorik, nahi duenak aztertu eta alegazioak egiteko bidea izan dezan. Planaren barruan diren lurren jabeei, berriz, banan banan egingo zaie dei.

    HIRU.- 4.´ Sistema Orokorreko Arau Ordezkatzaileetako elementuen aldaketa behin betiko onartu ondoren hartuko da kontutan Plan Bereziaren behin betiko onarpena.

    5.- Estalpeko kiroldegiari buruzko proposamena.

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak maiatzaren 10ean Kirol Ekipamenduetarako 1994-1997 Foru Planean sar litezkeen kirol instalazioen behin-behineko zerrenda onartu zuen. Zerrenda horretan Lezoko kiroldegi estalia ere azaltzen da.

    Plana erregulatzen duen araudia onartuz otsailaren 1ean emandako 4/1994 Foru Dekretuko 3.1 artikuluak ezarritari jarraituz, Gazteria eta Kirol Departamentuak, uztailaren 29an, eskutitza igorri zigun hara bidali beharreko dokumentuak eta tramiteak eta administrazio ekintza guztiak betetzeko mugaegunak jakitera emanez.

    4/1994 Foru Dekretuko 3.2.A artikuluan eskatutakoak urriaren hirugarrena baino lehen aurkeztu behar direnez, Alkateak proposaturik, Udalaren Osoko Bilkurak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:

    LEHENA: Udal kiroldegi estalia Arau Ordezkatzaileetako 1 S.O.ean eraikitzea.

    BIGARRENA: Foru Aldundiak, salbuespenezko egoeretan, izendatuko dituen erabiltzaileek dohainik erabiltzeko aukera izango dutela bermatzea.

    Galde eskeak.

    1. J. Varelak, Maritxueneari buruz duela zazpi hilabete eskatu zuen eta agindu zitzaion informazioa ematea eskatu du.

    2. Era berean galdetu du ea zertan den San Markos Mankomunitatetik egitekoak diren zabor bilketa bateratuaren eta labeen proiektuak. Zabor bilketa udalak 10 urterako esleitzea astakeria iruditu zaio mankomunitatean proiektu horiekin dabiltzanean, esleipenari bestelako mugarik ipini gabe.

    J. Pontestak erantzun dio denbora pasako dela oraindik San Markos mankomunitateko labeak e.a. martxan ipini arte.

    3. 4.´ Sistema Orokorreko Arau Ordezkatzaileen Aldaketa behin behingoz onartzerakoan Alkateak esan zuena, hots, aurreko korporazioa ere gune hori birkalifikatzeko asmotan ibili zela, argitu du I. Urrestarazuk esanez, aurreko korporazioak enkargatutako proiektuak gune horren garapenerako aukerak aztertzea zuela helburu eta ez birkalifikazioa.

    4. J.M. Botok dio 103. poligonoan egiten ari ziren txabola edo borda gelditzeko agindua emango zela esan bazen ere, baimenik gabeko obrak egiten jarraitzen dutela.

    Alkateak dio ganadua gordetzeko borda bat egiteko baimena eman zela. Baimena errespetatzen ez zuten zenbait obra egiten ari zirela ohartu ondoren, proiektu bisatua eskatu zitzaiela eta, aurkeztu dutenez, udaleko teknikariaren informearen zain dagoela.

    J.M. Botok dio, obra gelditu gabe dagoenez, legezkontra jarraitzen dutela eta aktan jasotzea eskatu du.

    5. J.M. Botok galdetu du Jaizkibeleko magalean etxe batean teilatua berritzeko egiten ari diren lanei buruz.

    Alkateak erantzun dio gaia konprobatu zela eta Abendañoko txabolan ez zegoela obrarik.

    6. Eskola ondoan egiten ari diren txabolari buruz galdetu du J.M. Botok.

    Baimena eskatu duela, esan du Alkateak, eta arlo horretako teknikoaren eta delegatuaren txosten zai dagoela.

    7. J.M. Botok galdetu du, fakturak sarrera erregistroan ez direnez agertzen, non ikus daitezkeen.

    Kontuhartzailearekin adosten duten maiztasunarekin, fakturen zerrenda jaso ahalko dutela esan die alkateak zinegotziei.

    8. Kartel eta pintadei buruzko mozioaz galdetu du J.M. Botok.

    Alkateak erantzun dio beste ordenantza batzuk lehentasun gehiago dutela eta pintadei buruzkoa bere garaian landuko dela.

    9. Oinezkoen gunetan kotxeak egotea, "Levaduras Danubio" inguruan dagoen desmadrea, e.a. ikusirik, J.M. Botok galdetu du ea ze arrazoi dagoen udaltzainek beren eginkizunak ez betzeko.

    Alkateari eta Mitxelenari ez zaie utzikeria iruditzen. Haien ustetan, trafikoaren ordenantza beharrezkoa dute udaltzainek eta tresna hori ez zaie eman.

    J.M. Botok ez du azalpen hori onartzen bere ustez egon badagoelako zirkulazio kodea eta alkatea, arazoak konpontzeko ahalmena duena.

    10. I. Urrestarazuk N-1ko Gaintxurizketako loturaren proiektuari buruz galdetu du.

    Proiektua arkitekto aholkulariak duenez, informazioa berak emango duela dio alkateak.

    11. "Haurtxo" haurtzaindegiaren azterketa berezia zertan den galdetu du I. Urrestarazuk.

    Datorren astean Hezkuntza Delegaziora joan behar dutela eta horren ondoren bileraren bat egingo dela dio K. Legorburuk.

    12. P. Garbizuk galdetu du Acha y Zubizarreta subastaren berri udalean jaso al den, ea nork lortu duen, e.a.

    Ofizialki berririk jaso ez bada ere, alkateak dio subastaren zati bat langileek hartu dutela eta bestea Askasibarrek.

    13. Plenoak onartu zuen Banco de Crédito Localarekin egin beharreko kreditu operazioa zergatik ez duen banketxeak onartu galdetu du P. Garbizuk.

    Era berean, eskatu du Kutxak eskatu eta bidali zaion bost urteko planaren kopia bat.

    Banco de Crédito Localaren ezezkoa faxez bidali zutela dio alkateak, eta idatzia eskuratu ahalko duela esan dio P. Garbizuri. Baita ere Kutxara bidalitako dokumentazioa.

    14. 1. Sistema Orokorreko Arau Ordezkatzaileen Aldaketari aurkeztutako alegazioen erantzuna nola dagoen galdetu du P. Garbizuk.

    Teknikoak beren informeak prestatzen ari direla dio alkateak.

    15. Lezoko udala "Sasfal"etik kanpo gelditzen zela eta, fondo sozial bat sortzeko hartu zen erabakia zertan den galdetu du P. Garbizuk.

    Erabakia hartu zenetik zortzi urtetako epean gertatzen ziren kalteen erantzunkizuna udalak beregain hartu zuela erantzun dio alkateak.

    16. Marcial Ucinekin Lezo edo Baionan kokatuko den "miniaceria"ri buruz izandako elkarrizketa eta informazioaz galdetu du P. Garbizuk.

    Bai Ucin bai Foru Aldundiaren aurrean, gai honi buruz duen aldeko borondatea agertu duela dio alkateak; era berean adierazi du terrenoen birkalifikaziorako inolako eragozpenik ez duela.

    Dena den, Ucinen erabakiaren arrazoiak, udalaren ahalmenetatik kanpo gelditzen direla dio alkateak. Besteak beste, energi elektrikoaren kostea, portuko tarifak, Renferen bitartez egin beharreko sarrera, Jaurlaritzaren dirulaguntzak, ...

    J.M. Botok kritikatu egin du egunkarietan alkateak azaldu duen jarrera, udalarena balitz bezala, plenoak gai honetan inolako erabakirik ez baitu hartu oraindik.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gaiarik ez dagoenez, alkate-lehendakariak, 21:30etan, buru eman dio bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta nere sedespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu duguna.

    Eguna