Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko martxoaren bigarrena, goizeko hamarrak. Gobernu Batzordea Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian bildu da, ohizko saioa egiteko. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.
Idazkaritza Miren Bruño Azpirozek egin du, behin-behingo funtzionaria.
Saioari hasiera eman eta idazkariak legez jarritako gehiengoa badela ikusi ondoren, zerrendako gaiak aztertzen hasi dira.
1.- 1994ko otsailaren 16an egindako bilkurako akta irakurri eta onartzea, hala balegokio.
1994ko otsailaren 16an egindako bilkurako akta aho batez onartu dute. Dena dela, zuzenketa hau egitekotan:
Laugarren puntuan, "Gai honi buruzko erabakia goiko puntuan hartu zuten. Beraz, aztertukizun gelditu zen" dioen tokian, "3. puntuan onartutakoa ikusita, puntu honek ez du zentzurik" jarri behar du.
2.- Proposamena, behean adieraziko diren lanak egiteko lizentzia emateko.
a) "GURE BUS, S.A.L."ri, pabilioi bat -103. poligonoa, 6. lursaila- autobusak gordetzeko garajetarako jartzeko lanak egin ditzan.
"GURE BUS, S.A.L."k egindako eskabidea eta hark eskatuta tramitatzen ari garen proiektua aztertu eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du: pabilioi bat -103. poligonoa, 6. lursaila- garajetarako jartzeko lanak egiteko lizentzia ematea "GURE BUS, S.A.L."ri, zazpi autobusi kasu egin eta gordetzeko moduan jar dezan. Era berean, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak jarritako neurri-zuzentzaileak, lizentziarekin batera doazenak, bete behar dituela jakinaraztea.
Egin beharreko lanak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar dio Udalari. Era berean, ihardueren gaineko udal-zergan alta ematea eskatu eta lanen zuzendariak egin eta ikuskatutako ziurtagiria, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak jarritako neurri-zuzentzaileak bete dituztela dioena, ekarri behar du.
b) Elias García Dacostari, etxe-aurrea -Gorbea, 6- konpontzeko lanak egin ditzan.
Elias García Dacostak egindako eskabidea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du: hirigintzako lizentzia ematea Elias Garcia Dacostari kalealdeko eta atzealdeko etxe-aurreak -Gorbea, 6- konpontzeko. Era berean, oinezkoei eta automobilei kalterik ez egiteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.
Orobat egin behar du aldamioiekin ere.
Lanak bi bilabete baino lehenago bukatu behar dira, lizentzi hau jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Lizentzia emateko 35.745 pezeta ordaindu behar da (14.145 pezeta eraikuntza zergarena, 15.750 kontainerrarena eta 5.850 andamioak jartzearena).
c) Jose Azpeitia Leguiñenari, "Azguin, S.A."ren izenean, gasolindegia eraikitzeko Gaintxurizketako bidean, Iturrin poligonoko bidegurutzean.
Jose Azpeitia Leguiñenak "Azguin, S.A."ren izenean egin zuen eskabidea eta hark eskatuta tramitatzen ari garen espedientea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, gasolindegia erakitzeko lanak egiteko lizentzia ematea erabaki du Jose Azpeitia Leguiñenari, "Azguin, S.A."ren izenean. Gasolindegia Gaintxurizketako bidean, Iturrin poligonoko bidegurutzean izango da. Edozein eratara ere, Gobernu Batzordeak 1991ko urriaren 30ean eta 1993ko uztailaren 1ean egin zituen bileretan hartutako erabakiak nahiz Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak jarritako neurri-zuzentzaileak, lizentziarekin batera bidaliak, betetzekotan.
Obrak bukatzen dituenean, iharduera irikitzeko lizentzia eskatu behar dio Udalari. Era berean, ihardueren gaineko zergan alta Udal honetan eman izana eta lanen zuzendariak ikuskatutako ziurtagiria, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak jarritako neurri zuzentzaileak bete dituela berariaz dioena, ekarri behar ditu.
Eraikuntza-zerga 3.608.460 pezeta da, baina lehendik ordaindutako 2.789.174 pezeta kenduz gero, orain kitatu beharrekoa 819.313 pezeta da.
3.- Proposamenak, Ongizateko Ordezkariarenak.
a) Gizarte beharrizan larrietarako espedienteak onartzea.
Gizarte beharrizan larrietarako 29, 2, 6, 88, 12, 16, 24, 27, 31, 32, 33, 200, 51, 34, 11 257B eta 35. espedienteak onartzeko proposamena, Zerbitzuetako Ordezkariak egina, eta Kontuhartzailearen informea (AD 135-94) ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, espedienteak onartzea erabaki du, 3.133.592 pezeta guztitara.
Era berean, Korporazioak ahobatez 152. expedienteari laguntza ez ematea erabaki du, laguntza hau emateko ezarritako gehiengo sarrera ekonomikoak gainditzen dituelako.
b) Etxez-etxeko laguntza berri bat onartzea.
Gai hau erabakikizun gelditu da.
c) Informazio bulegoa jartzeko dirulaguntza ematea.
Lezoko Intsumisoen Asanbladari informazio bulegoa jartzeko dirulaguntza ematea onartzeko proposamena, Zerbitzuetako Ordezkariak egina, eta Kontuhartzailearen informea, Aurrekontuan gai horretarako atalik ez dagoela dioena, ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, 75.000 pezetako dirulaguntza ematea erabaki du Lezoko Intsumisoen Asanbladari, informazio bulegoa jar dezaten.
Idazkariak, erabakia legeaz beste alderakoa dela adierazi du, aurrekontuan ez dagoela laguntza hori emateko atalik eta.
d) Musika Eskolako bekak onartzea.
Nola eskabideak hala horiekin batera datozen agiriak eta Gizarte Laguntzaileak 1993-94 ikasturterako Musikako Beken gainean egindako informea ikusi ondoren, eta Gizarte Ongizateko Ordezkariak proposatuta, Udalbatzak, aho batez, "Beka. Zenbatek" dioen zerrendan ageri diren bekak (I. Eranskinean doa zerrenda) ematea erabaki du, eta lehen ordaindutakoak, hala belegokio, itzultzea, 550.225 pezeta guztitara.
Era berean, Udalbatzak, aho batez, honako eskabide hauek ez onartzea erabaki du:
- 11, 24 eta 50. eskabideak, eskabidea egin dutenak Errenteriakoak direlako.
- 16, 17, 20 eta 40. eskabideak, eskabidea egin dutenak Pasaiakoak direlako.
- 31, 33 eta 54. eskabideak, eskabidea egin dutenak jarrita zeuden 3 laguntzetan sartzen ez direlako.
- 15 eta 51. eskabideak, beka eskatzeko beharra erakusten duen agiririk ez dutelako aurkeztu.
4.- Eskabidea, Estanis Carrera Sarasolak egina, 1. hirurtekoa aitor dakion egina.
Estanis Carrera Sarasolari, Lezoko Udaleko langilea, 1. hirurtekoa aitor dakion proposamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, hirurtekoa onartzea erabaki du, 1994ko martxoaren 1etik aurrera.
5.- Alkatearen 34. dekretua berresteko proposamena.
Alkatearen 34. dekretua, Edurne Osa Marinekiko kontratua lehengo baldintzetan (9. maila, %100eko dedikazioa - 1989/84 Errege Dekretua) sei hilabetez (1994ko martxoaren 1etik 1994ko abuztuaren 31ra) luzatzea, Udalbatzak, aho batez, dekretua berrestea erabaki du.
6.- Jia Shiong-k egindako eskabidearen berri ematea, alegia, Jaizkibel hiribidea 1eko lokal batentzat eskatu zuen IGOKA espedientearen tramitazioari uko egiten diola dionea.
Alkateak Javier Jokanok egindako eskabidearen berri eman du, alegia, Zhu Jia Shiong-k ez duela Jaizkibel hiribideko 1ean jatetxea jartzeko eskatu zuen lizentziarik behar eta tramitazioa gelditzea eskatzen duela.
Udalbatza jakinaren gainean gelditu da.
7.- Udalaren alondegia birgaitzeko lanak HUGAR, S.L.ri behin-betiko esleitzeko proposamena.
Udalaren alondegia birgaitzeko lanak behin-behingoz HUGAR, S.L.ri eman zitzaionez eta eskatu zitzaizkion agiriak ere ekarri dituenez, Kontuhartzailearen informea ikusi eta Udalbatzak, aho batez, Udalaren alondegia birgaitzeko lanak HUGAR, S.L.ri behin-betiko esleitzea erabaki du, 20.007.583 pezetatan, eta, halaber, behin HUGAR, S.L.k 800.303 pezetako behin-betiko fiantza jartzen duenean, kontratu administratiboa egitea.
Idazkariak, erabakia legeaz beste alderakoa dela adierazi du, aurrekontuan ez dagoela lanei aurre egiteko behar adinako atalik eta aurrekontuetan.
8.- Proposamena, "103. poligonoko urbanizazioa hobetzeko" lanak egiten hasi aurretik Construcciones Brues, S.A.k jarri zuen abala itzultzea onartzea.
Construcciones Brues, S.A.k egin zuen eskabidea aztertu eta 103. poligonoa egokitzeko lanak bukatuta jasotzeko akta ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, eta Alkateak proposatu diolarik, erabaki hau hartu du: "103 poligonoko urbanizazioa hobetzeko" lanak egiten hasi aurretik Construcciones Brues, S.A.k jarri zuen abala, 2.678.891 pezeta, atzera berari itzultzea.
Aho batez premiazkotzat hartu ondoren, honako gai hauek ere gai-zerrendan sartu dituzte:
9.- Aintzane Goienetxeren ordez, opor hartuko baitu, Begoña Urkizu Arbelaiz etxez-etxeko laguntzaile hartzeko proposamena.
Aintzane Goienetxeak opor hartuko duelako haren ordez, 1994ko martxoaren 11tik 1994ko apirilaren 13ra, Begoña Urkizu Arbelaiz etxez-etxeko laguntzaile hartzeko proposamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, proposamena onartzea erabaki du.
Idazkariak erabakia legeaz beste alderakoa dela adierazi du, Kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.
10.- Liburutegirako langile bat hartzeko proposamena.
K. Legorburuk otsailaren 28an eta martxoaren 1ean liburutegiko arduraduna hartzeko egin ziren hauta-proben berri eman du. Probak burutu ondoren, Lander Zurutuza Sunsundegik bakarrik gainditu zituen guztiak.
Bestetik, K. Legorburuk dio Lander Zurutuza Idazkaritzako Laguntzailearen ordezkaketa egiten ari dela eta, halaber, azkeneko bi urteotan behar bezala katalogatu eta klasifikatu gabeko liburu sail handia dagoela liburutegian. Beraz, Lander Zurutuza liburutegira nola pasa litekeen bulego orokorrei kalterik egin gabe aztertzea komeni litzateke. Horiek horrela, Udalbatzak, aho batez, Jaione Salaberriarekiko kontratua beste hilabetez luzatzea erabaki du, martxoaren 10etik apirilaren 9ra lehengo baldintzetan.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamabiak eta bostetan, buru eman dio saioari. Nik, behin-behingo idazkari naizen aldetik, akta hau jaso, nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna, eta sendespena ematen dut.