Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko otsailaren bigarrena, goizeko hamarrak. Gobernu Batzordea Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian bildu da, ohizko saioa egiteko. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.
Idazkaritza Miren Bruño Azpirozek egin du, behin-behingo funtzionaria.
Saioari hasiera eman eta idazkariak legez jarritako gehiengoa badela ikusi ondoren, zerrendako gaiak aztertzen hasi dira.
1.- 1994ko urtarrilaren 12 eta 19an egindako bilkuretako aktak irakurri eta onartzea, hala balegokio.
1994ko urtarrilaren 12 eta 19an egindako bilkuretako aktak aho batez onartu dituzte, honako zuzenketa hauek eginda:
Urtarrilaren 12ko aktan, euskarazko aktako sarreran, "Karmele Legorburu Irazu..., bildu dira" jartzen duen tokian, "Karmele Legorburu Irazu ez da etorri" jarri behar du.
Urtarrilaren 19ko aktan, berriz, 10. puntuan, "2. eta 3. gelditu ziren lehiakideak" jartzen duen tokian, "1. eta 3. gelditu ziren lehiakideak" jarri behar du.
2.- Eskabidea, Lourdes Lekuona Arrutik egina, Urdaburu 3an lokal bat irekitzeko lizentzia eman dakion eskatzeko.
Lourdes Lekuona Arrutik lokal bat -Urdaburu 3- irekitzeko lizentzia eman zekion egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, janariak saltzen aritzeko lokal bat -Urdaburu 3- irekitzeko lizentzia ematea erabaki du Lourdes Lekuona Arrutiri.
Era berean, irekitzeko lizentziari dagokio tasa -37.702 pta- kitatzea.
3.- Eskabidea, Lurdes Pino Contrerasek egina, Zubitxo 27an gozotegia irekitzeko lizentzia eman dakion eskatzeko.
Lurdes Pino Contrerasek gozotegia -Zubitxo 27- irekitzeko lizentzia eman zekion egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, lizentziarik ez ematea erabaki du, aurkeztu zuen proiektuan adierazitakoa errespetatu ez zuelako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Ingurugiroko Departamentuak jarritako neurri-zuzentzaileak ere bete ez zituelako. Izan ere:
Lokalak proiektuan ageri ez zen plantxa bat du; lokala egurasteko, berriz, ebaporadora eta kondentsadora dituen aire baldintzatuko gailu bat jarri du etxe-aurrean, 1,24x0,38 m-koa.
4.- Proposamena, Juantene eta Iriarte-enea baserrien ondoetan propanoa gordetzeko deposituak jartzeko lizentzia emateko.
Edurne Garmendia Arrastuak eta Martxel Legorburu Mitxelenak Juantene eta Iriarte-enea baserrien ondoetan propanoa gordetzeko deposituak jartzeko egin zuten eskabidea bide dela egiten ari garen iharduera-espedienteak eta Udaleko teknikariak egindako informeak ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:
a) Juantene baserriaren ondoetan propanoa gordetzeko depositua jartzeko lizentzia ematea Edurne Garmendia Arrastuari. Dena dela ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Ingurugiroko Departamentuak eta Osakidetzak jarritako neurri-zuzentzaileak (lizentziarekin batera doazenak) betetzekotan.
Eraikuntza-zerga 21.015 pezeta ordaindu behar da.
a) Iriarte-ene baserriaren ondoetan propanoa gordetzeko depositua jartzeko lizentzia ematea Martxel Legorburu Mitxelenari. Dena dela ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Ingurugiroko Departamentuak eta Osakidetzak jarritako neurri-zuzentzaileak (lizentziarekin batera doazenak) betetzekotan.
Eraikuntza-zerga 18.765 pezeta ordaindu behar da.
5.- Eskabidea, Joxe Irazu Zumetak egina, Olaizola baserria eta herriko ur-sarea lotzeko lizentzia eman dakion eskatzeko.
Joxe Irazu Zumetak Olaziola baserria eta herriko ur-sarea lotzeko lizentzia eman zekion egin zuen eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, esandako lizentzia ematea erabaki du. Edozein moduz ere, kontuan izan behar da inguruko baserrietara ura eramateko lanak egin zirenean, Olaizola baserriko jabeek, uko egin ziotela lotura egiteari.
Era berean, Herriko ur-sarera lotzeko tasa 6.700 pezeta dela eta Udalak zergak biltzeko duen bulegoan ordaindu behar duela jakinaraztea lizentzia eskatu duenari.
6.- Proposamena, Juan Luis Urkizu Arbelaizek plusbalien gaineko kitapenaren kontra jarri zuen Birjarpeneko Errekurtsoa erabakitzeko (Esp.: 127 eta 129/93).
Udalbatzak, aztertu du Lezoko Udalak plusbalien gainean egin zuen kitapenaren kontra Juan Luis Urkizu Arbelaizek jarri zuen Birjarpeneko Errekurtsoa (Esp.: 127 eta 129/93). Hala berean, honako alderdi hauek ere kontuan izan ditu:
1.- Lurraren Gainbalioa Handitzeari buruzko Zergak, lurrak izaten duen balioa irabazteari eragiten dio, eta jabetza eskuz aldatzean igartzen da (1. alegazioa). Zerga, lurra saltzen duenak ordaindu behar du, eta lurraren legea bide dela erostunak herriarekin duen betebeharrak ez du zerikusirik zerga horrekin.
2.- Zergaren ezarpen-oinarria 16/89 Foru Arauko 4. artikuluak arautzen du; beraz, ezarpen-oinarri hori finkatzeko, ez dago balio urbanistikoa -alegazioa egin duenak aipatu bezala- erabiltzerik, zeren balio urbanistikoa aprobetxemendu urbanistikoari dagokio, 1/92 Lurraren Legeko Testu Bateratuko 26 eta 27. artikuluek testu horretako 7. artikuluaz diotenak arautua. Balio urbanistikoa, lurren jabeak uzte, ekidistribuzio eta urbanizazioari buruzko betebeharrak betetakoan erabaliko da, administrazioaren urbanizazio-ekintzek sortutako plusbalien zati bat auzoari emateak eta gizartearekiko eginkizunak ekarria baita.
3.- 781/86 Errege Dekretu Legeko 356. artikulua ere ez da hemen erabiltzekoa; izan ere, toki-ongasunak arautzeko 39/88 Legeak, abenduaren 28koa, indargabetu egin zuen.
4.- Kitatu den zergaren ezarpen-oinarria, hemen goiko 2. puntuan adierazi bezala, Foru Arauak eta Ordenantza Arautzaileak dioena da; beraz, ez dago Lurraren Legeko 48. artikulurik erabiltzerik (2. alegazioa).
5.- Zergak duen helburua, esku-aldatutako azalera guztia grabatzea da. Hemengo gaiari buruzko espedientean Udal honen aldeko uzterik ez da izan. Hortaz, litekeena da ematea eta ez ematea, baina, ematekotan ere, nahitaez eman beharreko lurrak erabat urbanizatutakoan izango da.
Erreklamazioak aztertu eta goiko alderdi hauek ere kontuan izateaz gainera, Udalbatzak, Kontuhartzaieletzak, Diruzaintzak eta Idazkaritzak egindako informeak ere begiratu ditu. Horiek horrela, hauxe da aho batez hartu duen erabakia:
1.- Juan Luis Urkizu Arbelaizek bai 127 eta bai abenduaren 2ko 129/93 espedienteen kontra jarri zuen Birjarpeneko Errekurtsoa bere bideak egiteko onartzea, garaiz eta behar bezala aurkeztu zuelako. Espedienteok, Hiri-lurren Balio Handitzeari buruzko Zergaren gainekoak dira.
2.- Inpugnatutako kitapenak baliorik gabe uzteko eskaria aintzakotzat ez hartzea, legeek diotenari lotzen direlako eta alegatutako arrazoiak, goian esandako alderdiak kontuan hartuz, ez direlako onartzeko modukoak.
7.- Eskabidea, Isabel Méndez Martín eta José Cruz Sarasola Tolosak egina, Jaizkibel-Azpi etxeko (Auñamendi 11) teilatua eta etxe-aurrea konpontzeko lizentzia eman dakien eskatzeko.
Isabel Méndez Martín eta José Cruz Sarasola Tolosak egindako eskabidea aztertu eta Udaleko teknikariak egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, teilatua eta etxe-aurrea konpondu eta Jaizkibel-Azpi etxea bere buelta guztian 40 cm altxatzeko lizentzia ematea erabaki du Isabel Méndez Martín eta José Cruz Sarasola Tolosari. Guztiarekin ere, automobilei eta oinezkoei minik ez emateko behar diren neurriak hartu behar dituzte.
Andamioekin ere segurtasun-neurri guztiak jarri behar dituzte.
Lan horiekin etxeko egiturari ikutzen badiote, dagokion teknikariak egin eta ikuskatutako proiektua ekarri beharko dute lanak egiten hasi baino lehen.
Lanak bukatzeko bi hilabete izango dituzte, lizentzia emandako egunetik hasita.
Lizentzia jaso baino lehen 20.240 pta. ordaindu behar da.
8.- Eskabidea, Santiago Figueroak egina, Aizkorri 6ko bizilagunen izenean, etxe-aurrea konpontzeko lizentzia eman dakien.
Santiago Figueroak Aizkorri 6ko bizilagunen izenean egindako eskabidea aztertu eta Udaleko teknikariaren informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, etxe-aurrea konpontzeko lizentzia ematea erabaki du Aizkorri 6ko bizilagunei. Guztiarekin ere, automobilei eta oinezkoei minik ez emateko behar diren neurriak hartu behar dituzte.
Andamioekin ere segurtasun-neurri guztiak jarri behar dituzte.
Lan horiekin etxeko egiturari ikutzen badiote, dagokion teknikariak egin eta ikuskatutako proiektua ekarri beharko dute lanak egiten hasi baino lehen.
Lanak bukatzeko bi hilabete izango dituzte, lizentzia emandako egunetik hasita.
Lizentzia jaso baino lehen 21.180 pta. ordaindu behar da.
9.- Alkatearen 9 eta 11. dekretuak berresteko proposamena.
Begoña Urkizu Arbelaiz 1994ko urtarrilaren 24tik Paula Dávila berriz lanean hasi arte etxez-etxeko laguntzaile hartzeko Alkateak egin zuen dekretua, bederatzigarrena, ikusi eta Udalbatzak, aho batez, dekretua berrestea erabaki du.
Karlos Aranzegi Mendia 1994ko urtarrilaren 21etik otsailaren 10era, perkusio irakaslearen ordezkoa egiteko, hartzeko Alkateak egin zuen dekretua, hamaikagarrena, ikusi eta Udalbatzak, aho batez, dekretua berrestea erabaki du.
Aho batez premiakotzat hartu eta gero beste gai hauek ere zerrendaren barruan sartu dituzte:
10.- Proposamena, Lesoinu 94ko aurrekontua, 8. urtez ospatuko dena, ontzat har dadin.
Lesoinu 94ko aurrekontua ontzat hartzeko proposamena, Kulturako Ordezkariak egina, ikusi eta Udalbatzak, aho batez, aurrekontua (2.405.000 pta.) ontzat hartzea erabaki du.
11.- Gobernu Batzordearen bilera-egunak.
Alkateak Gobernu Batzordearen bilera-egunak aldatzeko egin zuen proposamena ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, proposamena ontzat hartu eta Gobernu Batzordearen bilera-egunak hamabostean behin izatea erabaki du, asteazkenetan goizeko 10etan.
12.- Proposamena, lan-poltsak osatzeko euskarako probetan izango den epaimahaia ontzat hartzeko.
Puntu hau aurkeztearekin batera, M. Mitxelenak, gaur eguerdiko hamabietan Barne Batzordeak bilera berezia egingo duela esan du, goian esandako probak egiteko behin-behingoz onartuta daudenen berri emateko.
Zerrenda hori Alkateak dekretuz onartuko duela eta Udaletxeko iragarki-oholean argitaratuko dela esan du, otsailaren 4ko 11:00ak baino lehen (oinarriek jartzen duten bezala) nahi duenak bere alegazioak egin ditzan.
Alegazioen berri Barne Batzordeak otsailaren 4an eguerdiko ordubatean egingo duen bileran izango da. Zerrenda, behin-betiko, Alkate-Lehendakariak onartuko du. Era berean, euskarako proba egiteko ordua eta eguna izendatuko dira: otsailaren 7 eta 8a, goizeko 8:30etan.
Beste alde batera, lan-poltsa guztietako eukarako probak otsailaren 7 eta 8an egingo direnez, aho batez, erabaki hauxe hartu dute:
Euskarako proba egiteko epaimahaia, berariaz proba horixe egiteko izango da.
- Lehendakari:Alkatea, A. Sarasola, edota hark esku emandakoren bat.
- Bokal: . Barne Batzordeko Ordezkaria: M. Mitxelena.
. Aurkaritzako alderdien ordezkari bat.
. Euskara Dinamizatzailea edota, hark ezin badu, Udaleko itzultzailea.
. Sindikatuen ordezkari bat.
- Idazkari: M. Jose Agirregabiria edota, hark ezin badu, Idazkaritzako administraria.
Epiamahaik balioa izan dezan, erdiak eta bat gehiago bildu behar dira. Hala berean, Lehendakaririk eta Idazkaririk gabe ere, epaimahaiak ez du baliorik izango.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko hamaikak direla, buru eman dio saioari. Eta akta hau jaso dut, nirekin batera, behin-behingo idazkaria, saoian esku hartu duten zinegotzi guztiek izenpetu dutena. Idazkari naizen aldetik, jasotako guztiaren sendespena ematen dut.