Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko urtarrilaren hamabigarrena. Eguerdiko ordu batean eratu da Gobernu Batzordea, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, ohizko saioa egiteko. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza eta Gemma Arrillaga Albisu, zinegotziak, bildu dira.
Idazkaritza Miren Bruño Azpirotzek egin du, behin-behineko funtzionaria.
1.- 1993ko abenduaren 17, 21 eta 29an egindako saioetako aktak irakurri eta onartzea, hala balegokio.
1993ko abenduaren 17, 21 eta 29an egindako saioetako aktak aho batez onartu dituzte.
2.- Alhondiga izeneko etxea birgaitzeko proiektua onartzeko proposamena.
Alhondiga izeneko etxea birgaitzeko proiektua aztertu eta lehengo Arkitektu-aholkuemaileak, Juaristi jaunak, egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, proiektua onartzea erabaki du.
3.- Agustin Otaegi Orbegozok egindako eskabidea, Zubitxo 6ko lokalaren errentari dagokion 1990tik 1993ra bitarteko IPCa ordaintzea eskatzeko.
Agustin Otaegi Orbegozok egindako eskabidea, Zubitxo 6ko lokalaren errentari dagokion 1990tik 1993ra bitarteko IPCa ordaintzea eskatzeko, eta kontuhartzaileak gai horren gainean egindako informea ikusi ondoren, Udalbatzak, gehiengo osoaren botoak alde direla, A. Sarasola eta G. Arrillagarenak, eta M. Mitxelenaren abstentzioz, eskaera atzera botatzea erabaki du. Izan ere, hitzarmenean jarritako klausula guztiak betetzen dituzte; hala, B lokalaren errenta berriz aztertzea bi alderdiek egin beharrekoa da, eta A lokalari buruzko hitzarmenak ez du jasotzen errenta berriz aztertuko denik ere.
4.- Joannes Etxeberri eta Herri Eskolako kalefakzioari 1994an begiratzeko hitzarmena onartzeko proposamena.
Gai hau aztertukizun geratu da.
Premia handikotzat hartu eta honako gai hauek ere zerrendan sartu dituzte:
5.- Lezoko Musika Eskolan aldi batez perkusio eskolak emateko irakasle bat hartzeko deialdi libreko arauak onartzeko proposamena.
Lezoko Musika Eskolan aldi batez perkusio eskolak emateko irakasle bat hartzeko deialdi libreko arauak aztertu ondoren -orain artean perkusio eskolak ematen zituenak ezkontzeari dagokion baimena izango duelako 1994ko urtarrilaren 21etik otsailaren 10era-, Udalbatzak, aho batez, arauak onartzea erabaki du. Erabakiok akta honen lehengo eranskinean ageri dira.
6.- Alkatetzako 1.go Dekretua berresteko proposamena.
Alkatetzako 1.go Dekretua -urtarrilaren 10etik 19ra Marian Zuloagaren ordez Begoña Urkizu Arbelaiz hartzea etxez-etxeko laguntzaile- ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, dekretua berrestea erabaki du.
Idazkariak erabakia legearen kontrakoa dela esan du, kontuhartzaileak egin behar duen informea eginkizun dagoela eta.
7.- Faktura batzuk onartzeko proposamena.
Construcciones Otegui, S.L.k ekarritako faktura, fubol-zelaian egindako lanena (2.875.000 pta.), aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, faktura onartzea erabaki du.
Idazkariak erabakia legearen kontrakoa dela esan du, kontuhartzaileak egin behar duen informea eginkizun dagoela eta.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, batzordeko lehendakariak, eguerdiko ordu biak hogei gutxian, buru eman dio saioari. Eta akta hau jaso dut, nirekin batera, behin-behingo idazkaria, saoian esku hartu duten zinegotzi guztiek izenpetu dutena. Idazkari naizen aldetik, jasotako guztiaren sendespena ematen dut.