Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hamahiruko urtarrilaren hogeian, hamaika orduak eta hogeita hamar minutuetan, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian bildu da Udal Plenoa, egun honetarako dei egindako bere batzarraldi arrunta ospatzeko xedez, lehen deiari erantzunez, Iñeke Urrestarazu azurmendi A. Alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Josu Mirena Pontesta Garmendia J., Aitor Sarasola Salaberria J., Gemma Arrillaga Albisu A., Karmele Legorburu Irazu A., Jose M. Boto Sancho J., Pedro M. Garbizu Azkue J., Jesus Martiarena Jaka J., Jose Antonio Dozagarat Andueza J., Martzial Zabaleta Salaberria J. eta Jose Varela Pampin J.
Beren karguei uko egin dietenez, Lander Ziganda Etxekolonea J. eta Julian Mendizabal Toledo J. ez dira etorri batzarraldira.
Idazkari gisa, Miren Bruño Azpiroz A. behin behineko funtzionaria aritu da.
Lehendakaritzak batzarraldia ireki eta publiko deklaraturik, eta hasiera eman ahal izateko beharrezko asistentzia quoruma badagoela Idazkaritzak egiaztatu ondoren, eguneko aztergai zerrendan sartutako ondorengo gai hauen azterketari ekin zaio.
1.- 1992.ko abenduaren 16.an eta 29.an ospaturiko batzarraldietako aktak irakurri eta egoki iruditzen bada baiestea.
Gehiengo absolutuaz baietsi da, bertan diren korporaziokide guztien aldeko botuez, Garbizu J.ren abstentzioa salbu, hartan izan ez zelako, 1.992.ko abenduaren 16.an ospaturiko batzarraldiko akta, zuzenketa hauekin:
Aktako 3. puntuan, "eta Boto eta Varela J.en abstentzioarekin" dioen lekuan, "eta Boto eta Varela J.en kontrako botuekin" esan behar du.
3. puntuaren bukaeran, "ados legokeenekoari dagokionean" dioen lekuan "ados daudenekoari dagokionean" esan behar du. Eta "hauek Langileen Estatutoaren kontrakoak direla" dioen lekuan "hauek legearen eta Langileen Estatutoaren kontrakoak direla" esan behar du.
Aktako 9. puntuan, "Martiarena Jk utzi egin du batzarraldia" dioen lekuan, "Martiarena, Dozagarat eta Varela J.ek utzi egin dute batzarraldia" esan behar du.
9. puntuaren ondoren, urjentziazko deklaratzea aurrez ahobatez baietsirik "eta Zabaleta Jk proposaturik" dioen lekuan, "eta Herri Batasunako zinegotziek eta zabaleta Jk proposaturik" esan behar du.
Urjentziazko gaiari dagokion puntuan, erantsi behar da, Eguzkitzako Herribidearen eta Txatxamendi-Abendaño-Granada artekoa Oiartzungo mugaraino konpentzeari buruzko 2 presupostu onartzeko proposamena.
11. puntuan Alkatetzaren aipamena kedu eta horren ordez "Korporazioa"rena ipini behar da, eta hau erantsi: "Zeren eta horrekin bortxakeriari sostengua ematen bait zaio".
Alkatetzak 11. puntuan emandako informazioari dagokionean, Eskualderako Plan Estrategiko bat egiteari buruz, adierazten da zinegotziei ekarriko zaiela horri buruz dagoen dokumentazio guztia.
Ahobatez baietsi da 1.992.ko abenduaren 29.an ospatutako batzarraldiko akta, aldakuntza hauekin:
1.1 puntuan, "Ramontxoenearako sarbidea konpontzea dioen lekuan, "Eramuntxoenearako sarbidea konpontzea esan behar du.
1.2 puntuan, "0/300ekoa" dioen lekuan, "0/300 milimetrotakoa" esan behar du.
2.- Lezoko hiri-garraio zerbitzuari dagozkion zenbait aldakuntza tramitatzeko proposamena.
Hiri-garraio zerbitzua ematea eten izanaren ondorioz Emilio Belintxon J.ri irekitako expedienteari dagokionean Gobernu Batzordeak aurkezturiko proposamena azterturik, eta Aholkutza Batzordearen diktamena ikusirik, Udal Plenoak gehiengo absolutuaz eta ondorengo J.-A. hauen aldeko botuekin: Urrestarazu, Sarasola, Legorburu, Arrillaga, Pontesta, Dozagarat, Garbizu, Martiarena eta Zabaleta, eta beste jaun hauen kontrako botuekin: Boto eta Varela, hau baiestea erabaki du:
1.-Baimena ematen zaio, Donibane kalean geldileku bat jar dezan (Taxi-geltokiaren paretsuan).
2.-Euskal Komunitate Autonomoko Prezio Batzordeari eskatzen dio, biletearen zenbatekoa 90 peztatara igotzeko behar den baimena, B.E.Z. eta asegurua barne direla.
3.-Eskuduntza daukaten agitariei (Gipuzkoako Foru Diputazioa) eskatuko zaie, hiri zerbitzuaren hedakuntza baimendu dezaten Arraguako anbulategiraino.
4.-Egin ohi zituen 22 zerbitzuak 15 zerbitzutara egoki ditzan baimena ematen zaio, halaber jaiegunetan zerbitzua ez egiteko baimena ematen zaiolarik.
5.-Udal Bandoak ipiniko dira, ohizko lekuetan, ordutegien eta bidai-posibilitateen berri publikoari orohar emateko.
6.-Subentzioari dagokion puntua erabaki gabe geratzen da, harik eta Gobernu Batzordeak eskatutako dokumentazioa zerbitzuaren adjudikaziodunak aurkeztuko duen arte.
Puntu honi dagokionez ondorengo kontsidero hauek egin dira:
Horrela Boto Jk adierazi du kotrako botua emateko bere taldearen asmoa, zeren beren eritziz lehenik zerbitzua martxan jarri behar bait da, adjudikaziodunaren iharduketa okertzat kalifikatuz, eta argi adieraziz ezen adjudikaziodun bera egiten dituen gainerako zerbitzuak deskunplitzen ari dela.
Halaber adierazi du, ez dakiela zehazki, hiri garraio-zerbitzua jartzerakoan egin zen estudio ekonomikoaren edukina zein den, baina berak hasieratik bertatik bazekiela linea hori ez zela errentagarria izango, eta halaxe gertatu dela. Ondorioa ateraz ezen, bere eritziz, beste erabide bat bilatu beharra zegoela, nola eta Udalari zerbitzua mantentzea eta defizita ordaintzea interesatzen ez bazaio behintzat.
3.- Lezoko 1. sektoreko Plan Partziala Hastapenez Baiesteko proposamena.
Lezoko Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 1. Sektorearen Plan Partzialaren expedientea azterturik, ekimen pribatuz Jose Ramon Mitxelena Jk eskaturik idatzia, zeinak bere baitan jasotzen bait ditu Lurzoru Legeak eta Planeamendurako Arautegiak agintzen dituzten mugapenak, eta Udal Teknikariak eta Korporazioaren Idazkariak aldeko txostenak eman bait dituzte, expediente horri buruzko dokumentazio osoa 93-01-12 dataz ekarri ondoren.
Lurzoru legeko 116. eta Planeamendurako Arautegiko 127 eta hurrengo artikuluetan agintzen denarekin harmonian, ados kausiturik, eta Aholkutza Batzordearen Diktamena ikusirik, Udal Plenoak hau erabaki du ahobatez:
LEHENIK.- Lezoko Planeamendurako Arau Subsidiarioetako 1. Sektoreko Plan Partziala HASTAPENEZ BAIESTEA.
BIGARREN.- Informazio publikorako ipintzea hilabeteko epean zehar, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta probintziako egunkarietan argitaratuko den iragarkiaren bidez. Denbora horretan zehar expedientea Udal Idazkaritzan egongo da, aztertu eta legozkiokeen alegazioak aurkeztu nahi dituen edonoren esku. Planean sartzen diren jabeei pertsonalki dei egingo zaie.
HIRUGARREN.- 1. Sektoreak hartzen duen lurralde barrutian lur-partzelatzeko, eraikuntzarako eta eraispenerako lizentziak ematea eten egiten da.
Etenaldiak gehienez ere bi urtetako iraupena edukiko du eta, edonola ere, Plana behin-betirako baiestean iraungiko da.
LAUGARREN.- Plan Partzialaren Behin-behineko Baiespena baldintzapean ipintzen diote, Plan Partzialaren dokumentazioko txostenaren eranskin bat aurkezteari, bertan honako konpromezu hauek jasoko direlarik:
a) Jaizkibel hiribidearen eta Aralar kalearen elkargunean irlaxka bat egingo da.
b) Jaizkibel hiribidearen espaloia, aurkeztutako dokumentazioan aurrikusirik dagoena baino metro 1 gehiago zabaldu beharko da, 3 metrotatik 4 metrotara pasatuz.
c) Mendebaldeko bidearen azken muturra zabalagotu egingo da, Planean aurrikusten diren 3 meroetatik 5 metro edukitzera pasatuz.
d) Lehen Sektorearen Plan Partzialaren obragintzarako idatziko den Urbanizazio Proiektuan, kontutan eduki beharko da eraiki bide diren etxebizitza sailaren barruan geratzen diren (Oirtzabal etxea eta beste) eta Lehen Sektorearen parte ez diren eraikinen azpiegiturarentzako irtenbideren bat (estolderia, ur-hornidura, energia elektrikoaren hornidura ...).
e) Bide-zoko bakoitzaren bukaeran, oinezkoentzako sarbide bat aurrikusiko da.
f) Ferra-erako aldapa urritu egin beharko da, Ekialdeko bidearen eta Mendebaldeko bidearen artean geratzen den partean.
g) Famili bakarrarentzako etxebizitzetan, garajeek etxebizitza kolektiboetakoen tratamendu bera edukiko dute.
4.- Alkatetzaren eta Ordezkarien txostenak.
Alkatetzak aditzera eman dio Udal Plenoari, Julian Mendizabal Toledo J. eta Lander Ziganda Etxekolonea J. korporaziokideek arrazoi profesionalengatik aurkeztutako kargu-uztearen berri.
Korporazioa jakinaren gainean geratu da, dagokion expedientea tramitatzeko ondorioetarako, apirilaren 18.ko 781/1986 Errege Dekretu Legegileak baietsitako Textu Birmoldatuko 9.4 artikuluan eta Hautes-Lege Organiko Orokorreko 182, 184, F) eta 203 artikuluek xedatzen dutenari jarraiki.
5.- Galde eskeak.
Arrillaga Ak galdetu du ea zer gertatzen den Kostalde S.A. behar den lizentziarik gabe eraikitzen ari den etxebizitzekin.
Alkatetzak erantzun du ezen, hori horrela bada, obrak gerarazi egin beharko direla.
Arrillaga Ak adierazi du ezen, bere eritziz, badirudiela Hirigintzarako Ordezkariak zenbait partikularrekin oso eskuzabal jokatzen ote duen, adibide gisa Algeposa eta Kostalde aipatuz.
Egiten ari diren obrei dagokienez Martiarena Jk adierazi du, joan den astean aurkeztu zela Udalean, aipaturiko etxebizitzen obragintzarako proiektua, eta "0" kotaz behetik lanegiteko esan zaiola.
Aktaren amaiera.
Eta beste aztergairik ez dagoenez, Alkatetza Lehendakaritzak hamabi orduak eta hamabost minutuetan bukatutzat eman du batzarraldia, bertan diren zinegotzi guztiek sinatzen duten akta hau jasorik eta nik, Behin-Behineko Idazkari gisa, hau guztia ziurtatuz.