- AKTA ONARTZEA.
- 1.- Egoki irudituz gero, 2006ko abenduaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- 2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
- HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
- 3.- Algeposako biltegietako batean estalkia jartzeko Cubrenor, S.L.ri obra lizentzia emateko proposamena (2006H0030021).
- PERTSONAL ETA BARNE
- 4.- Lezoko Udaleko departamentu eta langileen 2007. urteko lan-egutegia onartzeko proposamena (2006PE060002).
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2006ko abenduaren 18an, astelehena, goizeko 9:15etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.
Jesús Mª Martiarena Jaca ez da bileran izan kanpoan delako.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
Gai zerrendako laugarren gaian udaleko pertsonaleko teknikaria, Karlos Etxezurieta, egon da bilkuran.
1.- Egoki irudituz gero, 2006ko abenduaren 18an egindako bilkurako akta onartzea.
Aldaketarik gabe akta onartu egin da.
2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, abenduaren 18az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
3.- Algeposako biltegietako batean estalkia jartzeko Cubrenor, S.L.ri obra lizentzia emateko proposamena (2006H0030021).
Cubrenor S.L. enpresak 2006ko urriaren 18an eskatu zuen obra lizentzia teilatua estaltzeko obrak egiteko enpresa berak Gaintxurizketa bideko 19an daukan biltegian.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko azaroaren 20an egindako bilkuran erabaki zuen puntu hau mahai gainean lagatzea, harik eta azaroaren 15ean aurkeztu zen exekuzio proiektuari buruzko txosten juridiko eta teknikoak idatzi arte.
Udal teknikariek egindako txostenak ikusi ondoren, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Cubrenor, S.L.ri, Gaintxurizketa Bideko 19an Algeposak daukan biltegian estalki bat jartzeko lanak egiteko obra lizentzia ematea, ondorengo baldintza hauekin:
- 1. Hasteko epea: 90 egun barruan
- 2. Obrak burutzeko gehienezko epea: 120 egun
- 3. Obrak etenda egoteko gehieneko epea: 30 egun
BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 5.554,38 EURO ordaindu beharko du (Tasarengatik 417 € eta eraikuntzen gaineko zergarengatik: 5.137,38 €).
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4.- Lezoko Udaleko departamentu eta langileen 2007. urteko lan-egutegia onartzeko proposamena (2006PE060002).
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko abenduaren 4an egindako bilkuran, 2007. urteko lan egutegi orokorra onartu zuen.
Harren ondoren departamentu ezberdinek beren egutegi proposamenak aurkeztu dituzte. Pertsonaleko teknikariak azaldu ditu bilkura honetan.
Horiek horrela, eta Lezoko Udaleko departamentu guztietako lan-egutegiak behin betiko onartzeko asmoz, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2007. urteko lan-egutegia onartzea.
- Bulegoetako langileena.
- Etxez-etxeko langileen zerbitzukoa.
- Euskara eta Kultura Dinamizatzailearena (bulegoetakoa + 84 orduko dedikazioa)
- Kirol teknikariarena (84 orduko dedikazioarekin).
- Udal brigadarena.
- Udaltzaingokoa.
- Udaltzain buruarena (bulegoetakoa)
- Liburutegikoa.
- Eskoletako Mantenuko Langilearena.
BI: Zinegotzi delegatuei, departamentu buruei eta ordezkari sindikalari akordio honen berri ematea.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
Ez da izan galde eskaerarik.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:50 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 622.930 622.932ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.