- AKTA ONARTZEA.
- 1.- Egoki irudituz gero, 2007ko urtarrilaren 8an egindako bilkurako akta onartzea.
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- 2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
- 3.- Antonio Pildain kaleko 8an kokaturiko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia Daniel Berecibal Oyarzabali emateko proposamena (2007HO300002).
- 4.- Agustina Lizarazu kalea, 2-behea-eskubian etxabe komertzial bat egokitu eta etxebizitza bihurtzeko obra lizentzia Edurne Esnaola Goyari emateko proposamena (2006H0030014).
- 5.- Kale Nagusiko lanen faktura onartzea.
- GIZARTE ZERBITZUAK
- 6.- 2007. urterako gizarte beharrizan larrietarako laguntzak eta familiei banakako laguntzak banatzeko irizpideen zuzenketa onartzeko proposamena.
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Iñake Urrestarazu Azurmendi ez da bilerara etorri.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
Gai zerrendan beste bi gai berri urgentziaz sartzea proposatu du Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak: Kale Nagusiko obretako Canalizaciones y Líneas, S.L. enpresaren faktura onartzea eta Informazio Urbanistikoa ematea Donibane kalea 16an igogailua jartzeko egindako eskaerari. Bi kasuetan aspaldiko gaiak direla dio eta horregatik ekarri omen ditu zerrendatik kanpo. Lehenengoa eztabaidatzea onartu dute batzarkideak , baina bigarrena ez, hurrengo bilera arte itxaron dezakeelako. Bilera honetan tratatuko diren hirigintzako beste gaien ondoren tratatuko da, 5. gaian eta, ondorioz, gai zerrendan 5.a zena 6.a izango da gaurko bilera honetan.
1.- Egoki irudituz gero, 2007ko urtarrilaren 8an egindako bilkurako akta onartzea.
Aldaketarik gabe akta onartu egin da.
2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko urtarrilaren 8az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
3.- Antonio Pildain kaleko 8an kokaturiko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia Daniel Berecibal Oyarzabali emateko proposamena (2007HO300002).
Daniel Berecibar Oyarzabalek, Antonio Pildain kalea 8an kokaturiko lehengo lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.
Antonio Pildain kalea 8an kokaturiko lehengo lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion Daniel Berecibar Oyarzabali 2005eko azaroaren 10eko Alkatetzaren ebazpenaren bidez.
Lezoko Udalak 2005eko azaroaren 10ean hitzarmena izenpetu zuen Daniel Berecibar Oyarzabalekin, Antonio Pildain kaleko 8, behean kokaturiko lehengo lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.
Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak 2006ko ekainaren 19ko 470/2006 dekretuaren bidez eman zion Daniel Berecibar Oyarzabali Antonio Pildain kaleko 8, behean kokaturiko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.
Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Daniel Berecibar Oyarzabali Antonio Pildin kaleko 8an kokaturiko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.
BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta gainera jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.
HIRU: Daniel Berecibar Oyarzabali Antonio Pildain kaleko 8an kokaturiko lokala etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.
LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.
BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 21,86 €.
SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4.- Agustina Lizarazu kalea, 2-behea-eskubian etxabe komertzial bat egokitu eta etxebizitza bihurtzeko obra lizentzia Edurne Esnaola Goyari emateko proposamena (2006H0030014).
Edurne Esnaola Goya, Agustina Lizarazu 2 behea, eskuinean dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko obra baimena eskatzen du.
Hori dela eta, emandako txosten tekniko eta juridikoak ikusi dira.
Alkateak Edurne Esnaola Goiari 2006ko azaroaren 30an hartutako 888 zenbakidun Dekretuaren bitartez behin behineko baimena eman zion Agustina Lizarazu kaleko 2 zenbakiko etxabean eskuinean dagoen lokalean erabilpena aldatu eta etxebizitza bat egokitzeko.
Bestalde Edurne Esnaola Goiak eta Lezok Udalak aipatu lokala Merkatal-erabilpenetik etxebizitzatara aldatzeko Hitzarmena izenpetu zuten 2006ko azaroaren 30an
Hitzarmen honen edukia lizentziaren parte izango da, beraz Jabetza erregistroko inskripzioan eta beste batzuetan ere agertu beharko dira aipatu hitzarmenaren baldintzak.
Hirigintzako, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Edurne Esnaola Goyari, obra lizentzia ematea Agustina Lizarazu 2 behea eskuineko lokala etxebizitza bihurtzeko.
BI: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren, Lezoko Udalak erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.800,14 € ordaindu beharko ditu.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
5.- Kale Nagusiko lanen faktura onartzea.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko irailaren 13an erabaki zuen Manuel Varela Castrori, Canalizaciones y Líneas, S.L. enpresaren ordezkari gisa, Kale Nagusiaren urbanizazioaren aldez aurretiko lanak adjudikatzea, guztira 50.260,31 €.
Canalización y Líneas, S.L.k faktura aurkeztu du Telefonicarentzat kanalizazio obratan eta erregistro-ganbaratan egindako zenbait lanengatik, Mª Teresa Carmona eta Ana Pérez, arkitekto eta obra zuzendariek egindako txostenarekin batera, aurrekontuaren gehikuntzari eta zenbait aldakuntzari dagokionez.
Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: Proposamen honen azalpen partean seinalaturiko kontzeptuarengatik, 64.979,95 € faktura onartzea, AD-898/06.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
6.- 2007. urterako gizarte beharrizan larrietarako laguntzak eta familiei banakako laguntzak banatzeko irizpideen zuzenketa onartzeko proposamena.
Lezoko Udalak 2007ko urtarrilaren zortzian egindako Gobernu Batzordean 2007. urterako gizarte larrietarako laguntza eta familiei banakako laguntzak banatzeko irizpideak onartu zituen. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak zuzenketa proposaturik aipatutako irizpide horietan, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:
BAT: 5. ataleko a.2 puntuan ondorengo zuzenketa egitea: ezarritako portzentaiak, %50 jartzea.
BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
- Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
- Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
- Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
Ez da izan galde eskaerarik.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:35 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.