2007.eko Otsailaren 5ekoa

Lezon, 2007ko urtarrilaren 5ean, astelehena, goizeko 9:20etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2006eko urtarrilaren 26ko eta 2007ko urtarrilaren 22ko Tokiko Gobernu Batzarreko aktak onartzea.

Aldaketarik gabe aktak onartu egin dira.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko urtarrilaren 22az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

3.- Alkatearen D07/00074. dekretua berrestea, Udalaren taxi-lizentzia baten iraungipena aitortzeari buruzkoa (2007ALO30008).

Gipuzkoako Foru Aldundiak Fernando Sánchez Belmonteren titularitateko garraio baimena kentzea erabaki du, SS-2295 BH ibilgailuari dagokiona. Turismo Ibilgailuetako Bidaiarien Herriko edo Herriarteko garraio publikoari buruzko 2002ko urriaren 15eko 243/02 Dekretuaren 20.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Alkatetzak, D07/00074 dekretu bidez, erabaki du Fernando Sánchez Belmonteren udal taxi-lizentziaren iraungipena aitortzea adierazitako motiboengatik. Udal Gobernu Batzar kideek erabakia berrestu dute. Erabakiaren berri interesatuari eta Foru Aldundiko Garraio Departamentuari emango zaio.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- Lourdes Unzainek, Donibane kalea 16 zenbakian dagoen etxeko administratzaile gisa, egindako eskaerari aldeko informea emateko proposamena, eraikinari itsatsiko litzaioken igogailua instalatzeko aukerari buruzkoa (2006H0250006).

 

Eraikina egiteko baimena ekarri dute gogora batzarkideak eta udal arkitekto aholkulariak hark eragina izan dezakeen aztertzea nahi dute. Bitartean gai mahai gainean uzten da.

5.- Jorge Rodríguez Barandiaranek eskaturik, Distriplac, S.L. enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko informea emateko proposamena, Sagasti poligonoko Urune kaleko 44an pabilioia egokitzeko (2006H0050009).

Jorge Rodríguez Barandiaranek eskaturik, Distriplac, S.L. enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, aldi beran, Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak propposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Sagasti poligonoko Urune kaleko 44an pabilioiak egokitzeko, haren jarduera laborategi eta biltegi akustikoa izanik, eta jarduera akustikoarekin zerikusia duten eraikuntza-materialen salmenta.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna