2007.eko Otsailaren 19ekoa

Lezon, 2007ko otsailaren 19an, astelehena, goizeko 9:20etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko otsailaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2007ko otsailaren 5az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Jaime Casado Sanzberrori, Agencia Marítima Algeposa S.A.ren ordezkaritzan, jarduera irekitzeko lizentzia emateko proposamena, Sagasti poligono industrialeko Irurtzun kaleko 12, 13 eta 14 zenbakietan kokaturiko pabilioian.

Txosten teknikoa azterturik erabaki da, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen diren egiaztatzeak behar duen espezialitate teknikoa dela eta, aholkularitza teknikoa eskatzea Eusko Jaurlaritzari. Irekitze baimena, harek egindako aldeko txostenaren baitan geratzen da.

Bestalde, Agencia Marítima Algeposa S.A.k aurkeztu beharko du olio erabiliak jasotzen dizkion enpresaren ziurtagiria, non zehazten den pabilioi hauetan sortutakoak ere jasotzen dituen.

4.- Garbiñe Irazusta Eskamendiri obra exekutatzeko lizentziaren epea luzatzeko proposamena, Apaiziartza baserria zaharberritzeko.

Garbiñe Irazusta Eskamendik adierazten du Lezoko Udalak 2004ko irailaren 27ko Tokiko Gobernu Batzordearen ebazpenaren bitartez Apaiziartza baserria zaharberritzeko lizentzia eman ziola.

Halaber lizentzia honetan ez zela exekuzio eperik zehazten ere jakinarazten du.

Bestalde gorabehera ekonomikoak tarteko ezin izan duela obra hori orain arte amaitu eta egun gorabehera ekonomiko horiek desagertu direnez posible duela obrekin jarraitu adierazten du.

Obrekin jarraitzeko eta emandako lizentziak obrak amaitzeko eperik zehazten ez duenez 18 hilabeteko epe bat ematea eskatzen du.

Epe hau udalaren erantzuna jaso eta biharamunetik kontatzen hasiko litzateke.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Garbiñe Irazusta Eskamendik egin dun eskaera onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Yonatan Martín Erasuni, Arretxene kaleko 5, beheko C-2an kokaturiko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia emateko proposamena (2007HO30003).

Yonatan Martín Erasunek, Arretxene kaleko 5, beheko C-2an kokaturiko lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Arretxene kaleko 5, beheko C-2an kokaturiko lehengo lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion Yonatan Martín Erasuni, 2005eko apirilaren 22ko Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuaren 184. ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2005eko apirilaren 22an hitzarmena izenpetu zuen Yonatan Martín Erasunekin, Arretxene kaleko 5, beheko C-2an kokaturiko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak 2005eko apirilaren 22ko 184/2005 dekretuaren bidez eman zion Yonatan Martín Erasuni, Arretxene kaleko 5, beheko C-2an kokaturiko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Yonatan Martín Erasuni, Arretxene kaleko 5, beheko C-2an kokaturiko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Yonatan Martín Erasuni, Arretxene kaleko 5, beheko C-2an kokaturiko lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 48,25 euro.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Ainhoa Crespo Igaretari etxabe komertziala egokitzeko eta etxebizitza bihurtzeko obra lizentzia emateko proposamena, Donibane kalea, 6, behea, atzeko aldean (2006H0030018).

Ainhoa Crespo Igaretak, Donibane 6 behe atzeko aldean dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko obra baimena eskatzen du.

Hori dela eta, emandako txosten tekniko eta juridikoak ikusi dira.

Alkateak 2007ko urtarrilaren 11ko 07/019 Dekretuaren bitartez behin behineko baimena eman zuen Donibane 6 behe atzeko aldean dagoen lokalean erabilpena aldatu eta etxebizitza bat egokitzeko.

Bestalde Ainhoa Crespo Igaretak eta Lezoko Udalak aipatu lokala merkatal erabilpenetik etxebizitzatara aldatzeko Hitzarmena izenpetu zuten 2007ko urtarrilaren 11n.

Hitzarmen horren edukia lizentziaren parte izango da, beraz Jabetza erregistroko inskripzioan eta beste batzuetan ere agertu beharko dira aipatu hitzarmenaren baldintzak.

Bestalde, beste zenbait punturen artean, txosten teknikoan jasoarazi egiten da ezen: "Baldintza teknikoei dagokienez, proposamena aztertu ondoren, hauteman zen etxebizitza berriak ez zituela betetzen argiari eta aireztapenari buruz errekeritutako baldintzak eta, beraz, inguru-abar horien aldaketa eskatu zen.

Aurkeztutako eranskinean proposatzen da egongela-sukaldeko leihoaren ordez beste handiago bat jartzea eta, gainera, sukalderako eta bainugelarako beharturiko aireztapen- hodi bat jartzen da. Hodi horren irteera nondik egingo den ez da zehazten eta, beraz, hodi hori ahal den heinean lehendik dagoen zorroten batetik barrena eramateko exijituko da. Hori posible ez balitz, aireztapen hodia kanpora bideratu beharko da kea eta kiratsak ongi kanporatzea bermatzeko eta auzo eta oinezkoei ahalik eta eragozpen eskasena eraginez gauzatzeko eran egin beharko da. Xehetasun hori nahitaezkoa izango da habitagarritasun baimena eman ahal izateko."

Hori ikusi ondoren, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Ainhoa Crespo Igaretari, obra lizentzia ematea Donibane kaleko 6.eko behe Atzeko aldean dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko, ebazpen honen azalpen parteaneman den txosten teknikoan seinalatutakoa bete behar izanik.

BI: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren, Lezoko Udalak erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.634,04 euro ordaindu beharko du.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Contubi, S.A.L.k eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko informea emateko proposamena, Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko 62-63 pabilioian hodi mekanizatuaren lantegia jartzeko (2006H0050008).

Contubi, S.A.L.k eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Sagasti poligonoko Irurtzun kaleko 62-63 pabilioian hodi mekanizaturen lantegia jartzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

8.- José Ramón Suárez Bernadalek eskaturik, Astilan Pasai, S.L. enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko informea emateko proposamena, Sagasti kaleko 12ko 40. pabilioian errementaritzako lantegi bat jartzeko (2006H0050011).

José Ramón Suárez Bernadalek eskaturik, Astilan Pasai, S.L. enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Sagasti kaleko 12ko 40. pabilioian errementaritzako lantegi bat jartzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

9.- Gizarte Zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntza emateko araudia behin betikoz onartzeko proposamena (2006GZ190003).

Ikusi dut gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei emateko dirulaguntza araudi proposamena eta baita era 2006ko aurrekontuetan jasotako diru kopurua. Araudiak Tokiko Gobernu batzarraren hasierako onarpena jaso ondoren dagokion publizitatea eta jendaurrean erakutsi ondoren ez da jaso alegaziorik. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Gizarte Zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntza araudiari behin betirako onarpena ematea.

BI: Elkarteek hilabeteko epea izango dute eskaerak egiteko, araudia Gipuzkoako aldizkari ofizialean publikatu ondoren.

HIRU: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri.

URJENTZIAZ AURKEZTUTAKO GAIA.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak Residencial Ibai-Gain, S.A.rekin Lezoko Planeamendu Ordezkatzaileetako Altzateko eremurako hitzarmen urbanistikoa onartzea proposatu du. Esan du deialdi egunean bertan egin zela azken txostena, eta horregatik ez dela gai zerrendan sartu. Udalari tramiteekin jarraitzea interesatzen zaiola eta horregatik gaur hasieraz onartu eta jendaurrean jartzea eskatu du.

Batzarkide guztien adostasunarekin urjentzia onartu eta gaia eztabaidatu da.

10.- Residencial Ibai-Gain S.A.rekin Lezoko Planeamendu Ordezkatzaileetako Altzateko eremurako hitzarmen urbanistikoa hasieraz onartzea (2007H0360001)

Espedientea azterturik eta arkitekto aholkulariak egindako balorazio zuzenketak aintzat hartuz ondorengo erabakiak hartu dira:

BAT: Hitzarmen zirriborroa onartzea arkitektoak egindako zuzenketekin.

BI: 2/2006 Lur Zoru legearen 7. xedapen gehigarrian agindutakoa betez 20 egunez jendaurrean jartzea, hitzarmena hitzez-hitz argitaratuz Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

 

GALDE ESKEAK

 

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtik xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna