2007.eko Martxoaren 29ekoa

Lezon, 2007ko martxoaren 29an, osteguna, eguerdiko 12:30 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA EZOHIKOA ETA URJENTEA udaletxeko Zinegotzi Gelan. Bileran daude: Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jesús Mª Martiarena Jaca. Ez dago bileran batzarkidea den Aroia Goienetxea Egibar.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Alkateak dio bilera urjentea deitu duela, presazko hiru gai dituelako. Lehenengo biak, Borda eta Olamarta baserrien inguruan herri-bidearen proiektua eta desjabetzeari buruzkoak; eta, hirugarrena, S-1 sektorean udal ondasun batzuen trukaketarena da. Lehen bi kasuetan, urjentea omen, gaurko egoerak indurstria jarduera batean eragiten duelako eta hirugarrena, lehenbailehen egin nahi delako trukaketa eta aurrez zenbait aldaketa egin behar zaiolako asteleheneko batzarrean hartutako erabakiari.

Idazkariak ohartarazi du ez dela bilera deialdirik egin eta kideetako bat falta dela. Ondorioz hartu ahal diren erabakiak baliogabeak izan daitezkela harek inpugnatuko balitu.

Bertan diren hiru batzarkideek batzarra egitea onartu dute.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

1.- Borda eta Olamarta baserrien inguruko herri-bide exekuzio proiektu bateratuari birjarpen helegitearen estimazioa. (2006H0110003)

Lezoko Udalak 2006ko abenduaren 4ko Tokiko Gobernu Batzordean Borda eta Olamarta baserrien inguruko herri-bide exekuzio proiektu bateratua onartu zuen.

Nikolas, Guadalupe eta Maria Teresa Lopetegi Mitxelenak akordio honen aurka birjarpen helegitea tarteratu dute ondoren laburbiltzen diren alegazioak direla medio:

  • 1.Proiektua ez da argitaratu eta jendaurrean jarri
  • 2.Eraiki nahi den herri-bide zatia ez dago hirigintza planeamenduan aurreikusia
  • 3.Proiektuak ez du justifikaziorik
  • 4.Proiektuak kalte larriak sortzen dizkie

Udal zerbitzu juridikoen txostena kontuan izanik eta tarteratu den birjarpen helegitean espresuki aipatu akordioaren deuseztatzea eskatzen ez den arren, nahiz eta lehenengo alegazioaren edukia kontuan izanik eskakizun hori dagoela onartu daitekeen.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, gobernu batzarrak ondoko erabakiak hartu ditu:

BAT: Nikolas, Guadalupe eta Maria Teresa Lopetegi Mitxelenak Nikolas, Lezoko Udalak 2006ko abenduaren 4ko Tokiko Gobernu Batzordean onartu zuen Borda eta Olamarta baserrien inguruko herri-bide exekuzio proiektu bateratuaren aurka ezarritako birjarpen helegitea estimatzea.

BI: Lezoko Udalak 2006ko abenduaren 4ko Tokiko Gobernu Batzordean onartu zuen Borda eta Olamarta inguruko herri-bide exekuzio proiektuaren akordioa deuseztatzea.

 

2.- Borda eta Olamarta baserrien inguruetan exekuzioaren eta erabateko moldaketaren hasierako onarpena eta era berean haren herribide-eranskinarena. Onura publikoko eta interes sozialeko deklaratzea eta proiektuaren eraginpeko ondasunen eta eskubideen zerrenda hastapenez onartzea (2006H0110003).

Lezoko Udalak interesa du herri-bide bat egiteko "Donibane Aldea" deritzan eskualdean alde hartako biztanleen aldetik eskari sozial handia dagoela kontuan izanik, era horretan 6. poligonoaren ekialdeko partetik iraganez Olamarta baserriaren ekialdean amaitzen den udal-titularitateko herri-bidearekin lotura eginez. Helburua, beraz, zirkuitua osatzea litzateke herri-bidearen beste tramu bat eginez 6. poligonoaren mendebaldetik hasita eta tramu berri hori lehendik dauden bideekin lotuz.

Zirkuitu hori osatzeko, Lezoko Udalak, alde batetik, herri-bide tramu berri bat eraiki behar du eta, bestetik, lehendik dagoen bide pribatu baten parte bat desjabetu eta, halaber, lehendik dagoen beste bide pribatu baten parte batzuk zolaberritu.

Herri-bide berri hori exekutatzeko beharrezkoa da bide berria egitea aurreikusten deneko terrenoak desjabetzea eta, era berean, zolaberritu eta hobetu beharreko bide pribatuen parteak ere, edota beste gabe, nekazal eskualdeko herri-bidea hirigunearekin lotzeko beharrekoak diren bide pribatuaren parteak desjabetzea.

Lezoko Udalak, beste Udal orok bezalaxe, bide publikoen zoladura egiten eta bide eta herri-bideren mantenimenduan eskumenak egikaritzen ditu Toki Erregimeneko Oinarrien Legeko 25. artikuluan xedatzen denaren ildotik.

Toki Erregimeneko Gaietan Indarrean dauden Xedapenen Testu Bateratua onartzen duen 781/1986 Errege Dekretu legegilearen 88. artikuluak finkatzen du bere eskumeneko zerbitzuak emateko Toki Entitateek exekutatzen dituzten berriak, berrikuntzak, konponketak eta mantenimenduak tokiko obratzat joko direla.

Era berean, testu legal bereko 94. artikuluak xedatzen du tokiko obra eta zerbitzu planetan sartzen diren obrek beren baitan eramango dutela onura publikoko gisa deklaratzea eta haietan sartzen diren terreno eta eraikinak okupatzeko beharra nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen 2/2000 Testu Bateratuko 124. artikuluaren ildotik, obra proiektuek beren baitan eduki behar dituzte memoria bat, osokoaren planoak eta plano zehatzak, xedapen teknikoen agiria, aurrekontuan neurriak eta prezioak adieraziz eta, halaber, garapen-programa bat, alabaina 20.000.000 pta baino gutxiagoko lehen establezimenduko obra proiektuetan ahal izango delarik aurreko dokumentuak bateratu edota bertan behera utzi betiere espedienteari bateratutako dokumentazioa nahikoa gertatzen bada obrak definitu, baloratu eta exekutatzeko.

1/2006 Foru Dekretu Araugilearen bidez onartutako Gipuzkoako Errepideen eta Bideen Foru Arauko 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, errepideen eta bideen eraikuntza, kontserbazio eta hobekuntza obrak egiteko eta kontratazio publikoa arautzen duen legerian aurreikusitako kasuetan, aurrez onartu beharko da dagokion eraikuntza proiektu teknikoa, hartan definitu beharko direlarik osorik eta nahikoa zehaztasunez egin behar diren obra guztiak.

Bestalde, aipatutako Foru Arauko 21. artikuluak finkatzen du ezen, obra horiek lurzoru-afekzio berriren bat suposatzen dutenean, dagokion Eraikuntza Proiektua behin betiko onartu aurrez hilabeteko epeaz informazio publikoan eduki beharko dela.

Nahitaezko Desjabetzearen Legeko 9. artikuluak finkatzen du ezen, nahitaezko desjabetzea egiteko, aurrez beharrezkoa izango dela desjabetu behar den gauza xedatu behar den helburua onura publikoko edo interes sozialeko deklaratzea.

Aipatutako Legearen 10. artikuluaren arabera, eta lege beraren garapeneko Arautegiko 112.a artikuluaren arabera, onura publikoko deklaratzea inplizituki ulertzen da, higiezinak desjabetzeari dagokionez, Estatuak, probintziak edo udalak sustaturiko obra eta zerbitzu plan guztietan.

L.E.F. delakoaren 15. artikuluaren eta R.E.F. delakoaren 15. artikuluaren arabera, onura publikoa deklaraturik, administrazioak erabakiko du desjabetzearen helburuetarako nahitaezkoak diren ondasun-okupazioak zehaztearen beharrari buruz.

Kasu honetan, Desjabetzea egiten duen administrazioak, kasu honetan Udalak, okupazioa beharrezkotzat jotzen duen ondasunen zerrenda zehatza eta banakakoa egingo du, haien egoera materiala eta juridikoa azalduz, afektaturiko jabeen izenak seinalatuz, haien helbide edo egoitza eta indemnizagarri gerta daitekeen eskubide edo interes ororen titularren izenak ere, ondoren hori guztia informazio publikorako ipiniz 15 egunetako epeaz, interesatuen egoki iruditzen zaien guztia alega dezaten.

Alkateak esan du kontsignaziorik ez duela desjabetzeak udal aurrekontuetan, baina jendaurrean dagoen bitartean espero duela udal aurrekontuak onartzea eta bertan gastu honetarako kontsignazioa jasotzea.

Idazkariak ohartarazi du motibo horrengatik, aurrekontuetan gastu kontsignazio faltagatik, erabakia baliogabea dela.

L.B.R.L.ko 25. artikulua eta RDL 178/1986-eko 88.a eta hurrengoak, 1/2006 Foru Dekretu Araugilearen bidez onartutako Gipuzkoako Errepideen eta Bideen Foru Arauko 20 eta 21. artikuluak eta L.E.F. delakoaren 9 eta15. artikuluak eta R.E.F. delakoaren 4, 11 eta 15. artikuluak ikusirik, Lezoko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak aho-batez onartu du:

BAT: Hastapenez onartzea "Borda eta Olamarta baserrien inguruetan herri-bidearen exekuzioaren eta erabateko moldaketaren Proiektua, eta era berean herri-bidearen ibilbidearen eranskinarena".

BI: Haren onura publikoa eta interes soziala deklaratzea L.E.F.eko 9 eta 10. artikuluen arabera.

HIRU: Afektaturiko ondasunen eta eskubideen zerrenda hastapenez onartzea haien titularitatea azalduz eta, era berean, haien gain indemnizagarri suerta daitekeen edozein eskubide edo interes eduki dezaketen guztienak, nahitaezko desjabetzearen legearen ildotik.

LAU: Akordio honen jakinarazpena pertsonalki egitea zerrenda horretan azaltzen diren pertsonei, jakinarazpen horretatik 15 egunetako epean egoki iruditzen zaizkien alegazio guztiak aurkez ditzaten.

BOST: Akordio hori GAOn eta probintzian hedakuntza handienekoa duten egunkarietarik beste batean argitaratzea eta onartutako proiektua informazio publikorako ipinita edukitzea hilabete bateko epeaz.

 

3.- S-1 Sektorean trukatze proposamenaren aldaketa (2007H0390001)

Lezoko udalak 2007ko martxoaren 26ko Tokiko Gobernu Batzordean Luis Arozamenak, Usukoar Promociones, S.L.ren izenean S-1 Sektorearen inguruan Lezoko udalari egin zion trukatze proposamena onartu zuen.

Proposamen honen arabera, alde batetik Lezoko Udalak S-1 sektoreko berpartzelazio proiektuaren arabera dagozkion emaitzazko ondorengo lursailak :

  • B-2 lursailaren %11,38
  • A-7 lursailaren % 26,83
  • A-9 lursailaren % 2,19

Eta bestetik Usukoar Promociones, S.L.ri S-1 sektoreko birpartzelatze proiektuaren arabera dagokion emaitzazko C-1 lursailaren % 11,38a eta S-1 sektoreko birpartzelatze proiektuaren jatorrizko 5 zenbakidun lursailaren127 m2 (gutxi gora behera), eta S-1 sektorearen eremutik landa daudenak trukatzen ziren.

Luis Arozamenak, Usukoar Promociones, S.L.ren izenean ordea idatzi bat sartu du adieraziz jabego erregistroan C-1 lursailaren %11,18 duela bere izenean eta ez %11, 38 beraz onartu zen trukatzea aldatzea eskatzen du. Halaber trukatze operazioak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak bere gain hartzea eskaintzen du.

Horrela Alde batetik Lezoko udalak Usukoar Promociones, S.L.ren ondorengo ondasunak emango lizkioke:

  • B-2 lursailaren %11,38
  • A-7 lursailaren % 26,83
  • A-9 lursailaren % 2,19

Trukean Usukoar Promociones, S.L.k Lezoko Udalari C-1 lursailaren % 11,18a eta S-1 sektoreko birpartzelatze proiektuaren jatorrizko 5 zenbakidun lursailaren127 m2 (gutxi gora behera), S-1 sektorearen eremutik landa daudenak, emango lizkioke.

Udal Arkitekto aholkulariaren txostenaren datuak kontuan izanik, Usukoar Promociones, S.L.ren arestian aipaturiko jabegoak 329.983,5 euroko balorazio du eta Udalaren jabegoaren balorazioa ordea 263.895 eurokoa da, beraz bien arteko aldea 66.088,45 eurokoa edo 21,2 %koa.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 112 artikuluaren 1 atalaren arabera Administrazio publiko bakoitzeko lurzoru-ondare publikoa burujabea eta administrazioaren gainerako ondaretik bereizia izango da.

Lege beraren 116 artikuluaren 4. atalak xedatzen duenez, Udal lurzoru-ondare publikoei dagokionez, askatasunez besterendu ahal izango dira, lehiaketa publiko bidez edo trukatze bidez, hirigintza-plangintzak zuzkidura publikoetarako edo babes ofizialeko araubideren bati loturiko etxebizitzak eraikitzeko propio izendatu ez dituen ondasunak. Horrela jokatuta lortutako diru-sarrerak eta ondasunak, ordea, udal lurzoru-ondarerako erabiliko dira.

Toki Entitateetako Ondasunen Araudi Orokorraren 112. 2 artikuluaren arabera ondare higiezinen besterentzea, prestaketa eta esleipenari dagokionean, Toki Korporazioen kontratazioa arautzen duen legediaren xedapenenen arabera arautuko da. Haatik enkantea ez da beharrezkoa izango trukatze bidez besterentzen direnean higiezinak, baldin eta espedientean trukatzeren beharra justifikatzen bada eta trukatu beharreko ondasunen balioaren aldea, gehiena duenaren %40a baino handiagoa ez bada.

Kasu honetan ordea, udal arkitekto aholkulariaren txostenean egiten den balorazioan bi higiezinen arteko balioaren aldea %40 baino txikiagoa dela adierazten da.

Beraz indarrean dagoen legedia kontuan izanda trukatze egiteko aukera erabat onargarria da.

Hori dela eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, bileran diren hiru Gobernu Batzar kideen aldeko botoarekin ondorengo erabaki hauek hartu dira:

BAT: Luis Arozamenak, Usukoar Promociones, S.L.ren izenean Lezoko Udalari egin dion trukatze proposamena onartzea.

BI: Trukatze operazio honen gastu eta zerga guztiak Usukoar Promociones, S.L.k bere gain hartzea onartzea.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:40 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna