2009.eko Abenduaren 15ekoa

Lezon, 2009ko abenduaren 15ean, asteartea, 8:45 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira izan Urko Lopetegi Campano eta Mª Pilar Legorburu Etxegarai.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2009ko abenduaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

PERTSONALEKO GAIAK

2.- Indarrik gabe uztea 32 orduko asteko lanaldiaren ondorioz onartutako udal langileen barne araudia (2009PE100008).

Gaia mahai gainean uztea erabaki da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- 6 poligonoko hiritartze proiektua behin betikoz onartzeko proposamena (2009H0430003).

Transportes Tic, SAUk Jorge Lizarribar Sans ingeniariak idatziriko 6 poligonoko hiritartze proiektua aurkeztu du.

Udal arkitekto aholkulariak idatziriko txostena kontuan izanda, Lezoko Udalak 2009ko azaroaren 11ean 09/814 alkatetza-dekretuaren bitartez 6 poligonoko Hiritartze Proiektuari haserako onarpena eman zion.

Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2009ko azaroaren 17an. Prentsa idatzian era argitaratu da iragarkia.

Jendaurrean egon den epean ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

2/2006 Hirigintza eta Lurzoru Legearen 194 eta 196 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanda eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: 6 poligonoko Hiritartze Proiektuari Behin betiko onarpena ematea, udal arkitekto aholkulariak ezarritako baldintzak kontuan izanik.

BI: Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta prentsa idatzian argitaratzea.

EUSKARA

4.- Euskaraz Koop. Elkarteari 2009-2010erako dirulaguntza emateko proposamena (2009KU080002).

2009ko aurrekontuetan, Euskaraz Koop. Elkartearen jardueragatik, 2009-2010 ekitaldirako diru laguntza bideratzea jaso zen. Esleipenerako espedientea azterturik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak, Jon Legorbururen abstentzioarekin, hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Euskaraz Koop. Elkartearen izenean, Edurne Lizarazu Legorburuk egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2009-03-10ean Gobernu Batzordean onartutako aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2009-2010erako dirulaguntza guztirakoa 8.105,00 eurokoa izango da eta 289 (AD-945) partidaren kargura egingo da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Oarsoaldeako Hitzari 2009rako dirulaguntza emateko proposamena (2009KU080001).

2009ko aurrekontuetan, Oiartzualdeko hedabideen jardueragatik, 2009 ekitaldirako diru laguntza bideratzea jaso zen. Esleipenerako espedientea azterturik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Oarsoaldeko Hitzaren izenean, Maika Rodríguez Tameronek egindako eskaera ontzat jotzea.

BI: 2008-07-15ean Gobernu Batzordean onartutako, aipatu erakundeak eta Lezoko Udalaren artean sinatutako Hitzarmenari dagokion 2009rako dirulaguntzaren guztirakoa 16.800,00 eurokoa izango da eta 301 partidaren (AD-836), kargura egingo da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

6.- Arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat gizarte-heziketa zerbitzuaren behin betiko esleipena onartzeko proposamena (2009GZ170002)

2009/12/01ko Tokiko Gobernu Batzordeak, arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat gizarte-heziketa zerbitzuaren behin behiko esleipena Gure Ametsa Gizarte Elkarteari ematea erabaki zuen, ondorengo baldintzetan:

  • Kontratu honetarako gastua, 48.000€ (BEZ barne) da (AD-916).
  • Exekuzio epea urte betekoa izango da.

Bestalde, Tokiko Gobernu Batzarrak akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 15 egunetako epean ondorengo egin beharrak egin behar zituela:

  • a) Behin betiko bermea jarri eta, hala badagokio, berme osagarria. Behin betiko bermea esleipenaren kopuruaren %5ekoa da.
  • b) Zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzako obligazioak egunean dituela kreditatzen duten agiriak.

Lehiaketa esleipenerako espedientea azterturik, eta behin behineko adjudikaziodunak, Tokiko Gobernu Batzarrak zehaztutako egin beharrak bete dituela ikusirik, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Behin betikoz esleitzea "Gure Ametsa Gizarte Elkartea"-ri gazte eta adingabekoentzat gizarte-heziketaren zerbitzua, behin behineko esleipenean onartutako baldintzetan.

BI: Administrazio honetan agertu behar da adjudikazioduna, behin betiko adjudikazioaren jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun baliodunetan, administrazio agirian kontratua sinatzeko

HIRU: Erabakiaren berri eman adjudikaziodunari.

LAU: Esleipen hau kontratatzailearen profilean argitaratzea.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

7.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2009ko abenduaren 1az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak. D09/00871. dekretua berretsi egin da.

URJENTZIAZ

Fakturen 46. erlazioa onartzea

Fakturen 46. erlazioa onartu egin da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna