2013ko azaroaren 28a

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2013ko azaroaren 28an, osteguna, 19:30ean eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral, Miren Tarragona Perez (BILDU udal taldekoak), Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa, (EAJ-PNV udal taldekoak) eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Sozialistas Vascos)

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra (BILDU udal taldea), gai zerrendaren laugarren puntua tratatzen hasi direnean etorri da.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko irailaren 26ko ohiko osoko bilkurako, urriaren 3ko ezohiko eta presazko eta azaroaren 13ko ezohiko osoko bilkurako aktak onartzea.

Aktak onartu eta sinatu egin dira.

2. Lezo Herri eskolak, Institutoak eta Haurreskolak aurketutako mozioa, LOMCEren inposaketaren kontrakoa (2013ALO50018)

Jendartean dauden mozioa aurkeztu duten hiru ikastetxeetako ordezkari batek irakurri du mozioa. Honela dio:

“Ikusita Espainiako Gobernuaren Hezkuntza ministeritzak aurrera jarraitzen duela LOMCE delako lege aurreproiektuaren aldebakarreko inposaketaren bidez...

Ikusita ez duela egiazko eztabaida garatu Hezkuntzako eragileekin, egindako proposamenei eta gizarte aldarrikapenei muzin eginez...

Ikusita ondorengo atal atzerakoiak inposatu nahi dituela, hots:

? Ratioen igoera, masifikazioa geletan: bost ikasle gehiago gelako
? Ikasleen segregazio goiztiarra, 3. DBHn.
? Ikasleen ibilbidea errebalida-Iehiaketa baztertzaile bihurtzea.
? Sexuaren araberako segregazioa ekonomikoki sustatzea.
? Hezkuntzaren eta ikasleen erabilera merkantilista bilatzea.
? Ikastetxeak emaitza subjetiboen arabera publikoki klasifikatzea.
? Gestio pribatua lehenestea ikastetxe publikoetan.
? Aginte organo unipertsonalak bultzatzea, bestelakoak ukatuz.
? Curriculumaren zentralizazioa eta uniformizazioa sustatzea.
? Euskal Herriko curriculumaren garapena are gehiago murriztea.
? Euskararen bazterketa inposatzea, behar duen lehentasuna ukatuz.
? Erlijio katolikoa berrezartzea gizarte anitz eta laikoan.
? Murrizketa berrien bidez, Hezkuntzako langile ororen lan baldintzak hondatzea, eskaintzen dugun kalitatea zapuztuz.

Hori guztia ikusita, LOMCEren inposaketaren kontrako mozioa aurkezten diogu udaletxe honi herri honetako eragileok”

Kepa Garbizuk dio, maiatzaren 29an egindako Osoko Bilkurak, LOMCEren kontrako onartu zuenaren mozioaren osagarri dela hau.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio bere taldea ere lege honen kontra eta mozioaren alde daudela.

Mozioa aho batez onartu da aldeko 12 botoekin (8 BILDU udal taldekoak, 3 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

3. Aiton Borda elkarteak aurkeztutako mozioa, Administrazioak eginiko murrizketei buruzkoa (2013ALO50019)

Alkateak irakurri du mozioa. Honela dio:

“ A) Egungo Gobernuak gauzatu nahi dituen pentsioen murrizketen kontrako gure jarrera tinkoa.

B) Medikamenduen ehuneko bat birritan ordaintzearekiko (birrordainketarekiko) gure ezadostasun eta oposizio erabatekoa.

C) Gipuzkoarroi hainbeste esfortzu eta diru eskatu digun Gipuzkoako Onkologikoa pribatizatu nahi izatearekiko gure gaitzespena. Osasun sare publikoaren baitan nahi dugu.

D) Akordioa Batzar Nagusietara bidaltzea eztabaidatu eta dagokion erabakia har dezaten”

Publiko artean dagoen Aiton Bordako ordezkari batek kezkatuak daudela dio. Laguntza eskatzen dute eta horretarako mozioak aurkeztu dituzte Oarsoaldeako udaletxeetan.
Kepa Garbizuk (EAJ-PNV) dio mozioaren a, b eta d puntuekin ados daudela, ez ordea c puntuarekin. Maiatzaren 29an egindako Osoko Bilkuran garbi geratu zen EAJ taldeak Onkologikoari buruz duen iritzia eta hartan mantentzen dira gaur, mozioaren c puntua erabat ados azaldu gabe. Horregatik mozioa puntuka bozkatzea eskatu dute.
Alkateak mozioaren bozketa puntuz puntu egitea erabaki du. Mozioa onartu egin da ahobatez a, b eta d puntuak eta aldeko 9 botoekin (8 BILDU udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Sozialistas Vascos taldekoa) eta 3 abstentzioekin (EAJ-PNV udal taldekoak) mozioaren c puntua.
Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra etorri da bilkurara. Orain osoko bilkura osatzen duten hamahiru zinegotziak daude bileran.

4. BILDU eta EAJ udal taldeek aurkeztutako mozioa, 35/02 eta 26/11 herriko Tabernak eta Segi gazte erakundeari buruzko sumarioena (2013ALO50020)

Honela dio mozioak:

“Urriaren 14 eta 17an, Audientzi Nazionalak Herriko Tabernak izenez ezaguna den epaiketei eman zion hasiera (35/02 sumarioa) baita 22/11Segi gazte erakundearen aurkako epaiketari ere. Prozesu erraldoiak dira eta 80 bat pertsona daude auziperatuta talde armatuan parte hartzea eta harekin lankidetza aritzea egotzita, eta Herriko Tabernen kudeaketarekin eta ETAren finantzabideekin zerikusia daten della ekonomiko eta sozietateetakoak leporatuta.

Prozesu hauek beste batzuk ekartzen dizkigute gogora, besteak beste 18/98 sumarioa (AEK) eta Euskaldunon Egunkaria sumarioa. Prozesu horiek ez zuten inoiz hasi behar, hasiera hasieratik oinarri juridiko-penalik gabeak izan direlako. Prozesu hauen sorburu eta garapenean nagusi izan ziren asma eta inspirazio politikoa. Prozesu hauek justiziaz kanpoko irizpideek markatu zituzten,besteak beste, nahita gainditu zen erakunde terrorista barman egoteak eta harekin lankidetzan jarduteak duen esanahia, horretarako probarik egon gabe. Auziperatuei ETAko kide izatea edo harekin lankidetzan aritzea egotzi zitzaien, hori esateko argudio bakartzat lege barman garatzen diren jarduera kulturalak, prentsa lanak edo politikoak erabilita, eta dena ETAren mende zegoela ezarriz. Hori dena egin zen testuinguru politikoan PPren Gobernuak PSOEren lankidetzari esker Alderdien legea egin zuen, ondorengo ilegalizazio prozesuak ekarri zituena.

Urte batzuk geroago, lehenagoko kontua errepikatu da. Gainera, epaiketa bestelako testuinguru batean garatuko da. Oraingo zailtasun eta konplexutasunekin ere, bake eta normalizazio prozesua Euskadiko erakunde politiko eta sozialek bereganatuta duten garaian, hain zuzen.

Arrazoi guzti horiek erakusten dute prozesu judizial horren hasierak atzeraldia suposatzen duela, elementu asaldatzailea da euskal gizartea normalizazio politikorako bidea egiten ari den une honetan. Eta, hori dena, inputazioek oinarririk ez dutela aparte utzirik, hainbat abokatuk gafaren inguruan izenpetu duten manifestuan argi geratzen denez.

Gure aburuz 35/02 eta 26/11 sumarioek ez dute gutxieneko oinarri juridikorik eta ez zuten sekula hasi behar edo, bere kasuan, kausa artxibatu behar zen. Hala eginik, agintea berrezarriko zen eta zigor justiziaren prestigioa berreskuratu, bake prozesuari eta Euskadin normalizazio politikoari lagunduz.

Esandakoagatik guztiagatik, EAJ-PNVren eta EH Bilduren udal taldeek Osoko Bilkuran eztabaidatzeko eta onartzeko aurkeztu da honako MOZIOA

Lezoko udalak epaiketa politiko hauek gaitzesten ditu, eta inoiz hasi behar ez zuten prozesuak berehala ixtea eta auziperatu guztien absoluzioa ebazteko erabaki juridikoa hartzea exijitzen du”.

Mozioa onartu egin da aldeko 12 botoekin (9 BILDU udal taldekoak eta 3 EAJ-PNV udal taldekoak) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoa).

Mikel Antxon Arrizabalagak dio ez duela ohiturarik Auzitegiek zer egin behar duten adierazteko.

5. EAJ udal taldeak eta Eusko Sozialistak aurkeztutako mozioa: Azaroaren 25a dela eta adierazpen instituzionalaren eredua (2013ALO50021)

EAJk eta Eusko Sozialistak aurkeztu duten mozioak honela dio:

“Azaroaren 25ean ospatzen den "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna" dela-eta, sexu-erasoetan jarri nahi dugu arreta, batez ere, neska gazteek jasaten dituztenetan.

Azken urteotan, aldaketa nabarmenak izan dira emakumezkoen eta gizonezkoen arteko harremanetan. Hala ere, eta aurrerapenak gorabehera, askotan ikus dezakegu harreman hauek gure gizartean sustraiturik dagoen desberdintasunean oinarrituta eraikitzen dírela oraindik ere, eta, ondorioz, eguneroko jarreretan agertzen dela, desberdintasun hori ugarituz eta betikotuz.

Hain zuzen ere, desberdintasun-testuinguru horretan sartu behar ditugu erasoak, izan ere, eraso horietako asko hain daude normalizatuta eta hain dira egunerokoak, neska gazteek nekez antzeman ditzakete.

Zenbait faktorek neska gazteek sufritzen dituzten hamaika mikro eraso sexista erakusten dizkigute, baina, leunak direnez, normaltzat hartzen ditugu; faktore horietako batzuk honakoak dira: nesken sexualizazio etengabea; emakumearen gorputza desira-objektu gisa ikustea; kontrola ezinezko sexualitatea duen gizonaren estereotipoa, bere ekintzen erantzukizun orotik salbuesten duena; edota jazarpenaren naturalizazioa, hurbilketa sexualeko estrategia gisa.

Emakumeenganako indarkeria errotik desagerrarazteko lanak, lehenik eta behin, agerian utzi behar ditu indarkeria mota horiek, desberdintasuna eta sexu-indarkeria sustatzen dituzten mezu sexistak antzemanez.

Era berean, beharrezkoa da, erasoak prebenitzeko erabiltzen diren estrategietan, beldurraren bitartez euren segurtasunaren erantzule izatea saihesten duten mezuak helaraztea neska gazteei. Halaber, mezu horiek nesken jabekuntza sustatu beharko lukete eta sexualitate aktiboa izateko eskubidea aintzatetsi, betiere, neskak estigmatizatu gabe edo jarrera arriskutsuen erantzule egin gabe.

Funtsezkoa da hezkuntza afektibo-sexuala izatea, gazteek errespetuan eta berdintasunean oinarritutako sexualitatea gara dezaten. Beharrezkoa da eurekin berariaz hitz egitea, eraso mota oro prebenitzeko izan behar duten papera azpimarratuz, eta adieraztea euren jarrera sexisten eta euren testuinguruaren gaineko erantzukizuna izan behar dutela.

Hori guztiori dela-eta, Udal honek:

KONPROMISOA HARTZEN DU, bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso, parte-hartzaile eta koordinatua garatzeko, arreta berezia jarriz neska gazteek eta nerabeek jasaten duten indarkerian.

Horretarako, ekimenak abiaraziko ditu, emakumeak, batez ere emakume gazteak, zaurgarritasunari aurre egiteko eta jabekuntza sustatzeko beharrezkoak diren baliabideez hornitzeko. Aldi berean, jarrera sexistak prebenitzeko eta eguneroko mikro eraso sexisten kontrako jarrera aktiboa eta irmoa hartzeko lan egingo du.

Era berean, GONBIT EGITEN DIEGU herritar guztiei, eta bereziki herriko neska-mutil gazteei, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela ¬eta izango diren ekitaldietan era aktiboan parte hartzera, bai eta "Beldur Barik" gazteen arteko berdintasunerako prebentzio eta hezkuntza programan ere.”

BILDU udal taldeak, mozio alternatiboa aurkezten du. Luis Garrido zinegotziak irakurri du eta honela dio:

“Azaroaren 25a "Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna" izan dela¬ eta, EH Bilduko kideok azpimarratu nahi dugu alor horretan behar-beharrezkoa dela politikari eta herritarren adostasunean eta konpromisoan sakontzea, eta hortik abiatuta, batera bizitzeko guneak sortzea, non emakumeek, azkenean, indarkeria matxistatik aske bizitzeko aukera izango duten. Gure ustez premiazkoa da helburu horrek lehentasunezko eta etengabeko tolda izatea bizitza kolektiboa antolatu eta kudeatzeko ardura duen edozein erakunde publikoren agenda politikoan.

“Hiru gaztek 17 urteko adingabe bat bortxatu dute Egianean", "neska gazte batek sexu-erasoa pairatu du Ibarrako jaietan", polemika San Ferminetan, sexu-erasoen gorakadaren ondorio", `Laudion gizon batek emakumea erail du", "neska gazte batek sexu-erasoa pairatu du Irurako jaietatik etxera itzultzean" "emakume batek Urumea ibaira bota du bere burua, bikotekidearen heriotza ¬mehatxuetatik ihes egiteko" Irunen emakume batek aktoa sartu dio mutil-lagunari, haren erasoetatik defendatzeko"...

Indarkeria matxistaren alderik gordinena hori da, jendeak ikusten eta ezagutzen duena. Alabaina, indarkeria matxistak askotariko aurpegi eta adierazpenak dauzka, eta emakume guztiei eragiten die bizitza osoan zehar, gazteei, zaharrei, etorkinei, sexu-langileei, politikariei, bankariei edo superreko kutxazainei. Indarkeria matxista etxeetan nozitzen dute emakumeek, baina baita eremu publikoetan ere, mota eta intentsitate desberdineko hainbat portaera matxista eta bortitzen bitartez.

Ikuspegi horretatik begiratuta, eraso matxistak ez dira gizon gutxi batzuen jokabide soilak, emakumeen eta gizonen elkarrekiko bizitza antolatzeko eraikitako eredu baten parte baizik, emakumeei denbora kentzean eta emakumeen gorputza, afektuak eta lana gizonen zerbitzuan jartzean oinarritu dena. Eredu horrek berez legitimatzen du egoera hau, emakume eta gizonen arteko desberdintasunei esker, eta neurri handiagoan edo txikiagoan baimentzen du emakumeen aurkako indarkeria.

Aldi berean uste dugu indarkeria ez litzatekeela indarrean egongo indarkeria hori justifikatzen, legitimatzen eta ahalbidetzen duten gizarteratze-bitarteko jakin batzuk indarrean egongo ez balira. Izan ere, - bitarteko horiek ahalbidetzen dute indarkeria, kontzienteki edo inkontzienteki, bidezkotzat, beharrezkotzat edo saihestezintzat jotzea. Ildo horretan, erlijioak, hizkerak, komunikabideek, familiak eta hezkuntzak zeresan handia dute indarkeria iraunarazten laguntzen duen gizarteratzean.

Horregatik guztiagatik, udal honek honako konpromiso hauek hartu ditu:

? Berdintasun-politikak garatzeko baliabideak (giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak) urtetik urtera indartzea.

? Parte-hartzean oinarritutako prozesuak abian jartzea edo búltzatzen jarraitzea, jai-giroko erritu sinbolikoetan eta eremu soziokultural guztietan emakumeen parte-hartzea sustatzeko.

? Emakumeen ahalduntzea sustatzeko eremu komunak sortzea eta/edo baliabideekin indartzea: ahalduntzeko eskolak, emakume-etxeak eta haiek sarean antolatzea. Hau da, emakumeei bultzada ematea, banaka zein taldeka, desberdintasunei, kalteberatasunari eta indarkeria matxistari aurre egiteko behar dituzten tresnak eskura eduki ditzaten.

? Beste udalerri batzuekin elkarlanean hastea edo parte hartzen jarraitzea sare-programen bitartez abian jarritako eremu kolektiboetan.

? Emakume gazteen aurkako indarkeria matxistari aurrea hartzeko erakunde arteko lan-prozesuak.

? Lan kolektiboa abian jartzea eta/edo indartzen jarraitzea, indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeentzako arreta hobetzeko koordinazio-protokolo lokal edo mankomunatuen esparruan.

? Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakume eta taldeentzako tokiko arreta
zerbitzuak eratzea edo birdefinitzea, indarkeria-adierazpen desberdinei eta indarkeriari aurre egin behar dioten emakumeen premia eta interes desberdinei erantzuteko.”

Bi mozioak bozkatu dira eta aho-batez onartu dira biak.

6. Diktamina, 2014.ko Plantilla organikoa eta Lan postuen zerrenda onartzearena (2013PE290003)

Alkateak diktamina onartzea proposatu du. Honela dio diktaminak:

“Indarrean dagoen legerian oinarrituta, tokiko korporazioari dagokio urtero onartzea aurrekontuaren bidez, udal plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda.

2013-11-20ean egindako Barne Batzordean, Plantilan eta Lan Postuen Zerrendan egindako aldaketak azaldu ziren.

Horiek horrela, Ainhoa Zabalo Loiarte, Eneko Lartige Zabaleku, Angel Portugal Formoso eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusinen aldeko botoekin eta Enrique Figueroa Laboaren abstentzioarekin, Barne Batzordeak 2013-11-20en egindako bileran, behean heldu dena diktaminatu du, osoko bilkurak onar dezan:

BAT: 2014. urterako udal plantila organikoa hastapenez onartzea.

BI: 2014. urterako lanpostuen zerrenda hastapenez onartzea.

HIRU: Espedientea hamabost egunez jendaurrean jartzea, GAOn eta iragarki oholeko iragarki bidez.

LAU: Jendaurreko epean erreklamaziorik ez balego behin betiko onarpena automatikoa izango da. “

Diktamina aho batez onartu da aldeko 13 botoekin (9 BILDU udal taldekoak, 3 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldearena).

7. Diktamina, 2014.urteko Udal Aurrekontuak onartzearena (2013KO290004)

Ainhoa Intxaurrandieta, Ogasun zinegotzi delegatuak, diktamina onartzea proposatu du. Honela dio diktaminak:

“2014ko Udal Aurrekontua lantzeko eta onartzeko tramitatzen ari den espedientea ikusirik, Ogasun eta Kontuetarako Batzordeak, 2013ko azaroaren 20an egindako bilkuran, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo eta Eneko Lartigeren aldeko botoarekin eta Kepa Garbizu eta Mikel Antxon Arrizabalagaren abstentzioarekin behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2014. ekitaldiko Udal Aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez-atal zehaztuta:

KKap

AZALPENA

GASTUAK

KKap

AZALPENA

SARRERAK

2014

2014

11

Pertsonal Gastuak

2.657.400

11

Zuzeneko zergak

2.358.800

22

Gastuak ondasun arrunt.

3.119.340

22

Zeharkako zergak

50.000

33

Finantza gastuak

110.000

33

Tasak eta bestelako zergak

1.313.500

44

Transferentzia arruntak

786.500

44

Transferentzia arruntak

3.740.600

66

Inbertsio errealak

335.760

55

Ondare-sarrerak

20.500

88

Finantza aktiboak

12.000

66

Hirigintzako Jarduerak

0

99

Finantza pasiboak

480.000

77

Kapital transferentziak

5.600

88

Finantza aktiboak

12.000

GUZTIRA

7.501.000

GUZTIRA

7.501.000

BI: Informazio publikorako hamabost egunetako epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

Alkateak aurrekontu proposamenak dituen nobedaderik nabarmenenak aipatu ditu. Hiri hondakinak atez ate biltzeko aurreko kontratuan egindako aldaketaren ondorioz 50.000 € aurreratu dituztela eta bilketaren sailkatze emaitzak medio hondakin errefusaren isurketa gastuak nabarmen gutxituko direla San Marko Mankomunitateari 100.000 € gutxiago ordainduz eta sailka bildutako paper-kartoi eta ontzi arinengatik 60.000 €tako diru sarrera aurreikusten dutela. Diru guzti horrekin gizarte zerbitzuetako zenbait programen gastu muga handitzea jasotzen da aurrekontu proposamenean (famili diru-laguntzak, famili esku-hartzea, berdintasun programa, erakundeei diru-laguntzak. etab.) eta baita herriko elkarteei ematen zaizkien diru-laguntzak handitu dira, iaz %20an jaitsi ziren eta aurten iazkoa %10ean igotzea proposatzen da.

Inbertsioen atalean dio aurrekontu parte-hartzaileak sustatu nahian 40.000 €tako partida bat jaso dela eta non gastatu herritarrekin erabakiko dela. Inbertsioetarako binkulatuta dauden partidetan igerilekuetako itxidura hobetzeko diru bat aurreikusten dela dio (150.000 €), futbol zelaian egin beharreko konponketa batzuk (50.000 €), euskaltegian egin beharreko konponketa batzuentzat (3.000 €), etab.
.
Krisi garaian eta eskualdeko egoera larria medio enplegu planetarako iaz baino 20.000 €tako gastua aurreikustea proposatu du alkateak.

Kepa Garbizuk zalantzan jarri du zerga zuzenengatik aurreikusten diren igoera onartu diren ordenantza fiskalekin bat datorrenik: %8,08ko igoera jarri da aurrekontuetan eta ordenantza fiskaletan onartutako igoera KPIarena izan da.

Ainhoa Intxaurrandietak dio Hiri Kontribuzioan aurreikusi den igoera hondakinak atez ate biltzeko egindako errolda fiskalaren eguneratzearen ondorioa dela. Horrela azaldu zuela kontuhartzaileak aurrekontuak diktaminatzeko egindako batzordean.

Dena den Kepa Garbizuk dio aurrekontuaren diru sarreren atzetik ordenantza fiskalak daudela eta haiekin ados ez zirenez aurrekontuarekin ere ez daudela ados eta abstenitu egingo direla.

Mikel Antxon Arrizabalagak ez dago ados aurrekontuetako zenbait gasturekin (Pasaia Lezo Lizeoari, Udalbiltzari etab. ematen zaizkien diru-laguntzekin) eta horregatik aurka bozkatuko duela.

Diktamina onartu egin da aldeko 9 botoekin (BILDU udal taldekoenak), 3 abstentzioekin (EAJ-PNV udal taldekoenak) eta kontrako batekin (Eusko Sozialistak-Sociaslistas Vascos taldearena)

8. Diktamina, Lezoko udalaren eta Oarsoaldea, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmen esparruaren onarpenarena (2013KO360002)

Ainhoa Intxaurrandieta, Ogasun zinegotzi delegatuak, diktamina onartzea proposatu du. Honela dio:

“2013/10/31n egindako bileran onartutakoaren arabera, Oarsoaldea S.A.k bi erakundeentzat interes bera duten hainbat programa garatzeko, lankidetza-hitzarmen Esparrua aurkeztu du udalak onartu dezan.

Hori ikusirik eta eztabaidatu ondoren, Kontu eta Ogasun batzordeak, 2013ko azaroaren 2018an egindako bilkuran, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo, Eneko Lartigeren eta Mikel Antxon Arrizabalagaren botoa alde dela eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Onartzea Lezoko Udalaren eta Oarsoaldea, S.A.ren arteko lankidetza-hitzarmen esparrua.

BI: Onartutako lankidetza-hitzarmen esparru hau sinatzeko, Lezoko alkatea den Ainhoa Zabalo Loiarte, ahalmentzea.

HIRU: Onartzea 2013ko Gestio Plana, proiektuen adierazpen berriaren arabera, zenbatekoa 263.731,51€.

LAU: Udalaren aldetik, hitzarmen esparruaren Jarraipen-Batzordearen kide izendatzea udal kontu hartzailea eta alkatea.”

Kepa Garbizuk galdetu du ea zer den udalak Oarsoaldeari hondakin kudeaketarengatik ordaintzen zaiona.

Alkateak dio Oarsoaldeako kontseiluak erabaki zuela hondakinetan formatuta zegoen pertsonala udalei eskaintzea onartu zuela eta Lezoko Udalak erabili egin duela aukera hori.

Diktamina aho batez onartu da, aldeko 13 botoekin (9 BILDU udal taldekoak, 3 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldearena).

9. Diktamina, 2013. ekitaldian kreditu kobraezinak deklaratzekoarenak

Ainhoa Intxaurrandieta, Ogasun zinegotzi delegatuak, diktamina onartzea proposatu du. Honela dio diktaminak:

“2009ko ekitaldira arte kobraezinak izan diren erreziboei dagokienez, zerga-bilketako sailak aurkeztutako dokumentazioa aztertu eta gero, Ogasun eta Kontuetarako Batzordeak, 2013ko azaroaren 20an egindako bilkuran, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo, Eneko Lartige eta Mikel Antxon Arrizabalagaren aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkuran onar dadin:

BAT: Kaudimen-gabezia eta preskripzioagatik aurkeztutako zerrendetan jasotakoak (Zenbatekoa 55.966,49 €) kobraezinak deklaratzea, honako egoerak direla medio:

- Hainbat entitatetan egindako funtsen bahitura negatiboa izan da.

- Soldataren bahitura ezinezkoa izatea nominarik ez dutelako.

- Ondasun higiezinak izanik, hauen bahituraren kostua zorraren kopuruarekiko neurrigabea izatea.”

Diktamina onartu egin da aldeko 12 botoekin (9 BILDU udal taldekoak eta 3 EAJ-PNV taldekoa) eta abstentzioekin batekin (Eusko Sozialistas-Socialistas Vascos).

10. Kontu ematea, alkateak egindako aurrekontu aldaketarena (2013KO090004, 2013KO090003, 2013KO010005, 2013KO090005, 2013KO030010)

Alkateak egindako aurrekontua aldaketaren berri eman du 2013KO090004, 2013KO090003, 2013KO010005, 2013KO090005, 2013KO030010 espedienteetan jasoak. Hain zuzen Lezoko udalaren eta Gipuzkoako futbol federazioaren lankidetza hitzarmena, S1 sektoreko urbanizazioa, Oiartzungo udalarekin lankidetza hitzarmena, Plazeta futbol zelaiko belarraren berritzea dagozkionak.

11. Diktamina, HIE 4 KABITTE eremuko partzela batzuen garapenari buruzko hirigintza hitzarmena onartzearena (2012H0360006)

Eneko Lartige Zabalekuk, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak, diktamina
onartzea proposatu du. Honela dio diktaminak:

“2013ko azaroaren 22an Hirigintza eta Ingurumeneko Batzordea egin zen.

Lezoko Udalak D13/915 Alkatetza Dekretuaren bitartez HIE 4 KABITTE eremuko partzela batzuen garaperai buruzko hirigintza hitzarmena argitaratzea eta jendaurrean 20 egunez edukitzea erabaki zen.

Hitzarmen hau partzela hauetako lurjabeek proposaturikoa da.

Hitzarmenaren testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2013ko urriaren 22an, 202 zenbakian.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

HITZARMENAREN EDUKIA

Laburbiluduz hitzarmenaren edukian ondorengoa da:

? Udalak Hiri Antolakuntzarako Plan Berezi bat (HAPB) Idatziko du HIE 4 KABITTE eremuko egun eraiki gabe dauden lursailetako (B-4 Izan ezik) eraikigarritasuna, planak berak aurreikusiko dituen beste lursail batzuetara lekualdatzeko.

? Hirigintza Eraikigarritasuna ez da handitzen bai ordea eraikigarritasun haztatua.

? Etxebizitza kopurua 6 unitateetan handitzen da


? Plan bereziak hartzen duen eremua HIE 4 KABITTE eremuko egungo A-1, A-2, A-3, A-4, A-5, A-7, A-8 , A-9, B-5 eta C-2 lursailak osatzen dute. Eremuak 6.225,59 m2ko azalera du.

? Eremuaren birpartzelatzea gauzatzeko irizpideak adosten dira.

? Udalak C-2 lursilean duen jabetza portzentaia dirutan baloratzen da 57.054 eurotan.

? Handitzen den eraikigarritasun haztatuaren %15 udalak dirutan jasoko duela adosten da eta baloratzen da, 67.713 eurotan.

? Lekualdatzen den eraikigarritasuna sabaiko 953,02k m2 da eta hitzarmenean lekualdatze hauek zehaztu egiten dira.

? HAPB sortzen dituen lursail berriak zein jaberi esleituko zaizkion ere zehazten da.

? Udalak HAPBa eta Birpartzelatze proiektuak idatziko ditu eta horren ordainetan lurjabeek 25.000 euro ordainduko dizkiote udalari.

? Guztira lurjabeek udalari ordaindu behar diotena 149.767 euroko kopurua da, jurjabe bakoitzak ordaindu behar duen portzentaia ere zehazten delarik. Kopuru honen ordainketaren erdia HAPB onartzean egingo da eta beste erdia birpartzelatze proiektua behin betikoz onartzean.

Hitzarmen hau 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen zazpigarren xedapen gehigarriaren 3 a) atalean zehazten den hirigintza antolaketari buruzko hitzarmena da oinarrian baino 3 atal horretako b) azpiatalean aurreikusten den hirigintza exekuziokzo hainbat zehaztapen ere badakartza.

Hirigintza antolaketa

Hitzarmen honetan zehazten diren hirigintza antolaketari buruzko xedapenak bat datoz plan berezi batek legez dituen ahalmenekin, hau da, 2/2006 Legeko 56 artikuluan zehazten diren antolakuntza xehatuaren zehaztapenak ezartzearekin, hala nola hitzarmen honetan aipatzen diren:

? Lurzoruaren hiritarraren kategorizazioa.

? Hiri-lurzoruan, jarduketa isolatuko araubidearen menpean eraiki daitezkeen orubeak eta partzelak zehaztea.

? Hirigintzako eraikigarritasun fisiko xehatuak zehaztu.

? Erabileren artean ponderazio-koefizienteak jarri.

? Eraikuntzaren osagai guztiak zehaztu; eta, bereziki, etxeak eta eraikinak definitzeko oinarrizko elementuak: altuerak, solairu-kopurua, hegalkinak, ibilgailuentzako aparkalekuak, eta antzeko beste batzuk.

? Lerrokadurak eta sestrak zehaztu.

? Planaren antolamenduak dakarren partzela-banaketa, eta gerora ezer aldatu behar bada, aldaketa horretarako baldintzek eta mugek dakarten partzela-banaketa definituriko eremu bakoitzerako gutxieneko partzela ere zehaztu beharko da.

? Etxebizitza kopurua

Hirigintza exekuzioari dagokionean

Arestian aipatu 2/2006 Legearen Zazpigarren xedapen horren 7 atalean xedatzen den moduan erkidegoari kasuan kasuko hirigintza-eraikigarritasuna lagatzeko legezko eginbeharra, diruz ordainduta betetzea xedatzen duten hitzarmenek, edo ondasunen eskualdaketak edo trukeak xedatzen dituzten hitzarmenek, dagokien perito-balorazioa jaso beharko dute, udalaren zerbitzu teknikoek eginda edo berretsita. Horrela arestian aipaturiko balorazioak espedientean dauden udal arkitektoaren txostenetan oinarrituak egin dira.

Diruz eginiko lagapen hau erabat jutifikatua dago udalari ez baitagokio orube edo partzela eraikigarri bate jabetza 2/2006 Legeko 27 artikuluaren 5 atalak xedatzen duen moduan.

Bestalde lege bereko 44.2 artikuluak xedatzen duenez Jabeen eskubidea, inola ere, egikaritze-unitatearen mugaketa onartzerakoan partzela bakoitzak duen azalerarekiko proportzionala izango da. Dena den, bestelako irizpidea ezar dezakete jabeek, denak bat etorriz gero. Hitzarmen honetan aho batez beste irizpidea ezarri da, hain zuzen ere partzela bakoitzak duen eraikigarritasunen oinarritua eta ez azaleran, dagoeneko urbanizatuak eta eraikigarritasun esleitua duten jatorrizko lursailetatik abiatzen garelako.

Hori dela eta, Eneko Lartige, Ainhoa Zabalo eta Angel Portugalen botoa alde dela eta Kepa Garbizuren abstentzioekin Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: HIE 4 KABITTE eremuko partzela batzuen garaperai buruzko hirigintza hitzarmena onartzea.

BI: Lezoko Alkatea hitzarmen hau izenpetzeko ahalmentzea.”

Ditamina onartu da aldeko 12 botoekin (9 BILDU udal taldekoenak eta 3 EAJ-PNV udal taldekoenak), eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

12. Diktamina, HIE 4 KABITTE Hiri Antolaketa Plan Berezia behin betikoz onartzearena (2013H0400001)

Eneko Lartige Zabalekuk, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak, diktamina
onartzea proposatu du. Honela dio diktaminak:

“2013ko azaroaren 22an Hirigintza eta Ingurumeneko Batzordea egin zen.

Lezoko Udalak D13/927 Alkatetza Dekretuaren bitartez, berak sustatu eta udal zerbitzu teknikoak idatziriko HIE 4 KABITTE eremuko Hirigintza Antolakuntzarako Plan Bereziari haserako onarpena ematea erabaki zuen.
Halaber Plan Berezi hau GAOn argitaratu eta jendaurrean 20 egunez edukitzea erabaki zen.

Akordio horren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2013ko urriaren 22an, 202. zenbakian. Egun berean plan berezi honek hartzen duen eremuko lurjabeek proposaturiko hirigintza hitzarmena ere argitartu zen GAOn.

Jendaurreko epean alegazio bakar bat aurkeztu da, hain zuzen ere MICHELENA Y LECUONA SUCESORES, SLk aurkeztua.

Udal arkitekto aholkulariaren eta Hirigintza Teknikariaren txostenak kontuan izanik eta 2/2006 Legearen 95 eta 96 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik,

Eneko Lartige, Ainhoa Zabalo eta Angel Portugalen botoa alde dela eta Kepa Garbizuren abstentzioekin Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: HIE 4 KABITTE eremuko Hirigintza Antolakuntzarako Plan Bereziari aurkezturiko alegazioa partzialki onartzea aipatu txotenetan adierazten den terminoetan.

BI: HIE 4 KABITTE Hiri Antolaketa Plan Berezia behin betikoz onartzea onarturiko alegazioak planean suposatzen duten moldaketekin eta beti ere arestian aipatu hirigintza hitzarmena izenpetzeari baldintzatua.

HIRU: Onarturiko moldaketa hauekin, Plan Berezia aurkeztu duenari Testu Bateratu bat osatzeko agindua ematea.”

Ditamina onartu da aldeko 12 botoekin (9 BILDU udal taldekorenak eta 3 EAJ-PNV udal taldearenak), eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

13. Diktamina, Lezoko Taxi zerbitzuaren ordenantza, behin betikoz onartzearena (2013H0290001)

Eneko Lartige Zabalekuk, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak, diktamina
onartzea proposatu du. Honela dio diktaminak:

“2013ko azaroaren 22an Hirigintza eta Ingurumeneko Batzordea egin zen.

Lezoko Udalak 2013ko irailaren 26ko ohiko osoko bilkuran Taxi zerbitzuaren udal ordenantza haseraz onartu zuen.

Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriarenaren 17an, 199 zenbakidun alean.

Araudi hau jendaurrean egon den 30 lanegunetan alegazio bakar bat aurkeztu zen.

Udal hirigintza teknikariak egindako txotena kontuan izanik

Halaber, 7/1985 Legearen 49 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik.

Eneko Lartige, Ainhoa Zabalo eta Angel Portugalen botoa alde dela eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Aurkezturiko alegazioa ez onartzea hirigintza teknikariaren txostenaren arabera.

BI: Taxi Zerbitzua arautzeko Udal Ordenantza behin betikoz onartzea.

HIRU: Araudiaren testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Lezoko Udaleko web orrialdean argitaratzea alegazioen onarpenen ondorioz eragindako aldaketak sartu ondoren.

Ditamina aho batez onartu da, aldeko 13 botoekin (9 BILDU udal taldekorenak, 3 EAJ-PNV udal taldearenak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

14. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Eneko Lartigek obra eta hirigintza arloko zenbait kontu aipatu ditu. Hilerrian obrak egiten ari direla kolunbarioak, pasalekuak hormigoiarekin konpontzen, etab., Ordenantza hurrengo plenora ekarriko duela behin kolunbarioak bukatu eta gero, haien eskaerak ugaritzen ari direlako.

Dio Jaizkibel Hiribidean eta Elias Salaberria kalean trafikoa geldotzeko obrak egingo dituela Foru Aldundiak: bi norabideen erdian isleta jarriz, zebra bideak ugarituz, etab.. 173.000 €ko aurrekontua duen obra dela dio, duela hamabost urte egindako proiektuan oinarritua.

Mikel Arrutik, futbol zelaian hasiak diren obren xehetasunak eman ditu. Belar artifiziala aldatu egingo da eta aldagelak txukundu egingo dira, segurtasun kontu batzuekin batera. Obretarako Aldundiak 191.000 €tako dirulaguntza eman du eta Gipuzkoako Futbol Federazioak 150.000 €takoa. Udalak 43.000 € jarriko ditu. Gogoratu du datorren urtean, Allerru Kirol Elkarteak 50 urte beteko dituela eta ekitaldi bereziak izango direla batzuk futbol zelai berrituan.

Mikel Arrutik aipatu du ere abenduaren 6tik urtarrilaren 5a bitarte izango diren kultur egitaraua buzoneatu berri dela.

Mikel Antxon Arrizabalagak galdetu du zertan erabiliko den Aldundiak agindu berri duen dirulaguntza berezia. Eneko Lartigek esan dio 110 Poligonoko ur zikinen tuberia berritzeko erabiliko dela.

Alkateak komentatu du abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunerako bando bat eman duela eta ikurra jarriko dela udaletxeko balkoian.

Portuaren biziberritzeari buruz Arrizabalaga jaunak egindako galderari erantzunez alkateak dio Jaizkibian parte hartzen zuten erakundeak bilerak egiten jarraitzen dutela, aurrerapausoak eman direla eta Lezoko herriak asko duela esateko portuaren biziberritzean. Mahai instituzionalaren bilerei buruz ere galdetu du eta alkateak dio bi aste barru bilduko dela. Baita ere dio Pasaiako Termika pixkanaka desmantelatzen ari direla.

Beste kontu batzuen inguruan alkateak dio berdintasunaren gaian ekitaldiak izan zirela Lezon berdintasunaren egunean, autodefentsa ikastaro arrakastatsu bat ere izan dela, erakusketa logo lehiaketaren aitzakiarekin, bideoforuma eta aterki tailerra. Kepa Garbizuk gogoratu dio ez ahazteko herrian izan daitezken puntu beltzekin.

Eusko Sozialistakoa den zinegotziak, Mikel Antxon Arrizabalagak, euskara eta abenduaren 3ko euskararen egunaren inguruko urgentziazko mozio bat onartzeko proposamena egiten du. Udalbatzak, aho batez onartu du proposamena.

15. Euskara eta Euskararen Egunaren inguruko mozioa.

Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotziak irakurri du mozioa. Honela dio:

"Gaur, azaroak 28, Lezoko udalak honako adierazpen instituzionala egin nahi du:

1. Euskara, herritar guztion hizkuntza izanik, guztiok batu eta aberasten gaituen hizkuntza izan behar da. Lezoko Udalak, euskararen inguruan ahalik eta adostasunik zabalenean oinarriturik, herritar eleaniztunak lortzeko pausoak egin nahi ditu.

2. Lezoko Udalak, abenduaren 3a Euskararen Eguna aldarrikatu eta ospatzeaz gain, urteko egun guztiak euskararen egun bilakatu nahi ditugu, pertsona guztien hizkuntza-eskubideen errespetuan oinarrituta eta pertsona bakoitzaren atxikitze naturala eta bakoitzaren herritar izateko molde partikularra errespetatuz.

3. Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza eta Euskadin gaztelaniarekin botera hizkuntza ofiziala izanik, Lezoko Udalak euskararen aldeko hizkuntza-politika orekatu eta sustatzailea bultzatuko du: euskararen erabileraren aukera berriak zabaldu, gaur egungo politikak indartu eta aldi berrietara egokitu, herritar bakoitzaren hizkuntza-aukerari zor zaion errespetua bermatu eta eguneroko jardunean euskararen erabilera ahalbidetzeko jarrerak eta jokaerak indartu.

4. Lezoko Udalak, euskararen normalkuntzan sakondu eta urratsak ematen jarraitzeaz gain, Eusko Jaurlaritzarekin bide horretan elkarlanean aritzeko prestasuna adierazi nahi du.

5. Lezoko Udalak euskaraz ere bizi ahal izateko hizkuntza-politika orekatua bideratzeko konpromisoa adierazten die herritarrei".

Mozioa aho batez onartu da aldeko 13 botoekin (9 BILDU udal taldekoak, 3 EAJ-PNV udal taldekoarenak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldearena)

16. Galde-eskeak.

1. Kepa Garbizuk 16 galdera idatzi berri erregistratu ditu udalean. Galderak, beste erakunde batzuk eta udal intereseko izan daitezken gaietarako dirulaguntza deialdien ingurukoak dira. Alkateak, aurreko bilkuretan egin izan dituen antzeko galderei emandako erantzuna eman dio, udaletxea eta udal langileak eskura dituela informazio hori eskuratzeko.

2. Mikel Arrutik, bide batez, San Tomas feriara etortzeko gonbitea luzatu die zinegotzi eta herritar guztiei.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:45ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1106019tik 1106034ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna