2013ko abenduaren 10

Lezon, 2013ko abenduaren 10ean, asteartean, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria eta bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2013ko azaroaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta, onartu eta sinatu egin da.

IDAZKARITZA

2. Lezoko udalaren kontratazio publikoetan txertatu beharreko hizkuntza baldintzak onartzeko 2013ko urtarrilaren 22an Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakia bertan behera uzteko proposamena (2013ID450001) (2013KU290001)

Lezoko Udalak 2013ko urtarrilaren 22ko Tokiko Gobernu Batzordean “Lezoko Udalaren Kontratazio pulikoetan txertatu beharreko hizkuntza baldintzak eta prozedura administratiboaren aldaketa” akordioa onartu zuen.

Akordio honen kontra estatuko abokatuak helegitea tarteratu du.

Horrela helegite honen demanda idatzian adierazten den lehen argudioak - hartutako akordioaK arau bat onartzea dakarrela eta arau hori onartzeko eskuduna osoko bilkura izateaz gain legeak zehazturiko prozedura ez dela jarraitu- bere funtsa izan dezakeelakoan.

Horrela, kultura zinegotziak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: “Lezoko Udalaren Kontratazio pulbikoetan txertatu beharreko hizkuntza baldintzak eta prozedura administratiboaren aldaketa” akordioa bertan behera utzi eta indargabetzea

BI: Akordio hau Estatuko Gobernu Ordezkariari eta EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auizen Salari jakinaraztea.

GIZARTE ZERBITZUAK

3. Aiton Borda tabernaren esleipendunak aurkeztutako eskaera onartzeko proposamena (2013GZ320016)

Nerea Nuñezen hainbat eskaera onartzeko proposamenaren espedientea azterturik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda tabernako esleipenduna den Nerea Nuñez-ek, bere anaia, Ibai Nuñez, aipatutako tabernean autonomo laguntzaile gisa lana egiteko eskaera onartzea.

BI:Aiton Borda taberna 2013ko abenduaren 25ean eta 2014ko urtarrilaren 1ean ixteko eskaera onartzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA

4. 2014. urteko udalekuak eta ludotekaren kudeaketa zerbitzua kontratatzeko eta esleitzeko proposamena (2013ID160002)

2014 udalekuak eta ludotekaren kudeaketa zerbitzua kontratatzeko esleipenerako espedientea azterturik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2014 udalekuak eta ludotekaren kudeaketa zerbitzua kontratatzeko espedientea arautuko duen baldintza plegua teknikoa onartzea.

BI: 2014 udalekuak eta ludotekaren kudeaketa zerbitzua kontratatzeko espedientea arautuko duen baldintza plegu administratiboa onartzea.

HIRU: 2014 udalekuak eta ludotekaren kudeaketa zerbitzua Orratx! Kultur Elkarteri esleitzea 36.260,00 €tan.

LAU: Interesatuari esleipen hau jakinarazi eta zazpi eguneko epean kontratua izenpetzera agertu beharko da.

BOST: Akordio hau zerbitzu honen gastuari aurre egiteko derrigorrezkoa den aurrekontu gordailua 2014 urtarrilaren 10erako izatera baldintzatzea.

SEI: Erabaki honen berri ematea eskaintza aurkeztu duten gainerako enpresei.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


KIROLAK

5. 2013. urteko aurrekontuari dagokion Lezoko Kirol Entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntza banatzeko proposamena (2013KI100001)

Tokiko Gobernu Batzar honek 2013ko urriaren 8ko bileran onartu zituen 2013/2014 ikasturteari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak. Dirulaguntza deialdia urriaren 22an argitaratu zen GAOn.

Espedientea azterturik eta batzorde ebaluatzaileak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2013/2014 ikasturteari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak arautzen duen deialdia dela eta jasotako eskaerak onartzea.

BI: jasotako diru-laguntza eskaerei erantzunez eta arautegian jasotakoari jarraituaz, honako diru-laguntzak luzatzea:

Allerru Futbol Taldea 13.777,36 €
Allerru Saski Baloi Taldea 2.113,69 €
Allerru Judo Taldea 1.433,47 €
Allerru Areto Futbola Taldea 1.424,57 €
Allerru Txirrindulari Eskola 2.204,93 €
Allerru Pilota Taldea 2.707,56 €
Oarsoaldea Igeri Taldea 338,42 €
GUZTIRA 24.000,00 €

HIRU: Pleguetan jasotakoaren arabera diru-laguntza luzatzea.

LAU: 24.000,00€ko gastua onartzea (AD 61).

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2013ko azaroaren 26an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105307tik 1105310ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna