2018KO URRIAK 15

Lezon, 2018ko urriaren 15ean, astelehena, goizeko 8:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2018ko urriaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210016).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Elias Salaberria Hiribideko espaloia berritzeko obra kontratua esleitzeko eskaintzen sailkapena onartu eta esleipen proposamena (2018H0100002).

Aipatutako obrak kontratatzeko espedientea hasi eta gero lehiaketara aurkeztutakoak kontratazio mahaiak aztertu eta baloratu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako eta onartutako eskaintza tekniko eta ekonomikoen baloraketa kontuan izanik puntuazio orokorra eta haren araberako sailkapena onartzea:

Proposamen ekonomikoa Puntuaketa

ECHAIDE

180.042,21€

80,00

Landa Imaz

185.320,14€

77,72

Campezo

189.102,18€

76,17

Memoria

Oinezkoak

Trafikoa

Prezioa

GUZTIRA

1

ECHAIDE

10,5

1,00

1,00

80,00

92,50

2

LANDA IMAZ

7,00

1,00

2,00

77,72

87,72

3

CAMPEZO

7,00

2,00

2,00

76,17

87,17

BI: Kontratuaren esleipena gauzatu baino lehen CONSTRUCCIONES ECHAIDE S.A.ri esleitzeko proposamena egitea jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita 7 laneguneko epean honako hauek egin beharko ditu:

  1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duen dokumentazioa Baldintza Agirietako 16 klausulan zehazten den moduan.
  2. Behin betiko bermea eta berme osagarria jarri Baldintza Agirietako 14 klausulan zehazten den moduan. Berme honen zenbatekoa esleipenaren %5a izango da, hau da: 9.002,11 euro
  3. Erantzun zibileko eta Eraikuntzaren orotarako arrisku aseguruaren polizaren kopia eta egunean dagoela egiaztatzen duen agiriaren kopia, Baldintza Agirietako 24 klausulan zehazten den moduan.
  4. Sozietatea behar bezala eratuta dagoela eta, haren xedea kontuan hartuta, lizitazioan parte har dezakeela egiaztatzen dituen agiriak. Proposamena aurkeztu duenak behar besteko ordezkaritza-ahalmena duela adierazten duen dokumentazioa.
  5. Sozietatea behar bezala sailkatuta dagoela, edo, hala badagokio, kaudimen ekonomiko, finantzario eta teknikoko edo profesionaleko eskakizunak betetzen dituela baldintza-agirietako 9 artikuluak xedatzen duen moduan.

Eskatutako agiriak arestian aipatutako zazpi (7) laneguneko epean aurkezten ez badira, lizitatzaileak eskaintza erretiratu egin duela ulertuko da. Hori gertatzen bada, puntuazioaren arabera antolatutako eskaintzen zerrenda hartu eta haren ondorengo lizitatzaileari eskatuko zaio lehen aipatutako agiri horiek aurkez ditzala.

3. AOU 31 Sagasti eremuan Hirigintza Plan Orokorraren 2. aldaketa puntuala onartzeko proposamena (2018HO310001).

2018ko abuztuaren 21ean ASMATU SLPk Lezoko Udal erregistroan (2033 zbk) AOU 31 Sagastiko Hirigintza HAPO Plan Orokorraren Aldaketa Puntualari dagokion Ingurumen Dokumentu Estrategikoa aurkeztu zuen, 21/2013 Ingurumen Ebaluaketa Legearekin bat etorriz.

Ingurumen Dokumentu Estrategikoarekin batera HAPOaren aldaketa puntualaren zirriborroa atxiki zuen I Eranskin moduan.

Ingurumen Teknikariak Ingurumen Dokumentu Estrategikoaren gaineko txostena egin du eta Hirigintza Teknikariak berriz, HAPOaren aldaketa puntualaren zirriborroaren gaineko txostena.

Bi txostenak eta 21/2013 Ingurumen Ebaluaketa Legearen 29.2 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT.- DISOLARE, SLri 10 eguneko epea ematea kutsadura atmosferikoaren gaineko informazioa osatzeko, zarata eraginaren gainean egindakoaren gisara.

BI.- DISOLARE SL eta ASMATU, SLPri Hirigintza Teknikariak egindako txostena helaraztea, HAPOaren aldaketarako behin betiko proiektua bere izapidetze administratiborako aurkezterakoan kontuan izan dezaten.

HIRU.- Akordio hau DISOLARE SL eta ASMATU, SLPri helaraztea, hurrenez hurren, aurkeztutako dokumentuen sustatzaile eta idazleari.

EUSKARA

4. Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeei dirulaguntzak emateko proposamena (2017KU040005).

Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen dabiltzan erakundeentzako dirulaguntzen espedienteak azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Erakunde eskatzaile bakoitzari dagokion diru laguntza ematea, 2018ko euskara sailaren dirulaguntzen deialdian jasotzen denaren arabera (espedientean zehazten diren erakundeei, guztira 7.000,00€).

BI: Ordainketa bi zatitan egingo da, proposamen honen onarpena jasota %70 eta diru zuriketa egin eta gero, beste %30.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

5.Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2018ko urriaren 1az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:20ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243980tik 1243982ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna