2019KO URTARRILAK 14

Lezon, 2019ko urtarrilaren 14an, astelehena, goizeko 8:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1. Egoki irudituz gero, 2018ko abenduaren 10ean egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210021)

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Ingurumen arloko organoari, AOU 31 Sagastiko hirigintza HAPO plan orokorrari buruzko ingurumen ebaluaketa estrategiko sinplifikatua hasteko eskaera bidaltzeko proposamena (2018HO310001).

2018ko abuztuaren 21ean ASMATU SLPk Lezoko Udal erregistroan (2033 zbk) AOU 31 Sagastiko Hirigintza HAPO Plan Orokorraren Aldaketa Puntualari dagokion Ingurumen Dokumentu Estrategikoa aurkeztu zuen, 21/2013 Ingurumen Ebaluaketa Legearekin bat etorriz.

Ingurumen Dokumentu Estrategikoarekin batera HAPOaren aldaketa puntualaren zirriborroa atxiki zuen I Eranskin moduan.

Udal zerbitzuak emandako txostenak eta 21/2013 Ingurumen Ebaluaketa Legearen 29.2 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik Lezoko Udalak Gobernu Batzordeko 2018ko urriaren 15ko bilkuran DISOLARE, SLri 10 eguneko epea ematea erabaki zuen kutsadura atmosferikoaren gaineko informazioa osatzeko, zarata eraginaren gainean egindakoaren gisara.

2018ko azaroaren 22an (sarrera erregistroa zbkia. 2717) ASAMATU SLPk eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen.

Ingurumen teknikariak idatziriko txostena eta 21/2013 Ingurumen Ebaluaketa Legearen 29.3 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT.- Ingurumen arloko orgonanoari, ingurumen ebaluaketa estrategiko sinplifikatua hasteko eskaera bidaltzea aurkeztu den dokumentazioarekin batera, urriaren 16ko, planen eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio estrategikoa egiteko prozedura arautzen duen11/2012 DEKRETUAREN 6 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik, ingurumen arloko organo eskuduna Gipuzkoako Foru Aldundikoa da

3. Lezoko Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio lanen (IGOGAILUA) obra kontratuaren bigarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeko proposamena (2018H0100001).

2018ko uztailaren 9an K18/0004 kontratua sinatu zen Construcciones Murias, S.A. enpresarekin Lezoko Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio obra gauzatzeko. Kontratu honen zenbatekoa 590.458,52 € takoa da.

2018ko abenduaren 1ean lanen zuzendaritza daraman U.A. arkitektoak (Fiark Arquitectos) Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko obraren bigarren obra ziurtapena sinatu zuten, eta lanen esleipenduna den Construcciones Murias S.A. enpresak bigarren ziurtapen horri dagozkion lanen faktura igorri du.

2018-12-28an udal arkitekto teknikoak egindako txostenean hainbat zuriketak egitea beharrezkoa dela aipatzen da beraz, obra ziurtapenak kontura direla jakinik, txostenean aipatutako zuriketak hurrengo ziurtapenerako argituta egon beharko dute.

Obra zuzendariak lehen ziurtapena sinatu dutela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 429.301,83 eurotako (B.E.Z. barne) bigarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko urbanizazio lanak izeneko proiektuaren obra lanei dagokiena.

(A-207 eta D-330)

BERDINTASUNA

4. Gaxuxa elkarteari 2018.urteko diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzeko proposamena (2018GZ360002).

Gaxuxa elkarteak egin du gastuaren zuriketa, eta horri buruz berdintasun teknikariak egin duen txostena ikusirik, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Berdintasuneko zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Gaxuxa elkarteak egindako gastuaren zuriketa onartzea.

BI: Gaxuxa elkarteari 2018. urteko diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzea.(AD-81).

PERTSONALA

5. Udal langile batek seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena ontzat hartzeko proposamena (2018PE100003).

Etxez etxeko langilea den M.M.T.ek, 2018ko abenduaren 13an aurkeztutako idatzian, seme-alaben zaintzagatik egun disfrutatzen duen lan murrizketa beste urte betez luzatzea eskatu du.

Eskatutako lan murrizketaren arabera, M.M.T.ek egunean 5 ordu eta 15 minutu lana egingo luke, eta sarrera eta irteera orduak ere finkatzen ditu: 8:30etatik 13:45etara.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, eta kontuan izanik eskariak Gizarte Zerbitzutako arduradunaren oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.M.T.ek seme-alaben zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena, hurrengo baldintzetan:

  • Egunean 5 ordu eta 15 minutu lan egingo du.
  • Sarrera eta irteera orduak: 8:30etatik 13:45etara.
  • Iraupena: 2019ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31a bitarte.

BI: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero 2018ko abenduaren 10az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

7. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:30ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1244038tik 1244040ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna