2019KO APIRILAK 8

Lezon, 2019ko apirilaren 8an, astelehena, goizeko 8:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez dira bileran izan Irlentz Ortega Ugalde (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA / APROBACIÓN DE ACTA.

1. Egoki irudituz gero, 2019ko martxoaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea (2019ID210006).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK / URBANISMO, OBRAS Y SERVICIOS

2. Elias Salaberria Hiribidea 14eko behe oinean dagoen lokalaren erabilera aldaketa eta obra baimena emateko proposamena (2019H0340001).

2019ko martxoaren 4ean, L.C.E. arkitektoak, K.G.A.ren izenean, Elias Salaberria Hiribideko 14eko behe oinean dagoen lokal baten merkataritza erabileratik etxebizitza erabilerara aldaketa eta dagokion obra baimena eskatu zituen (erregistro sarrera zenbakia 656). Horretarako L.C.E. arkitektoek sinatutako gauzatze proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2019ko martxoaren 4ko bisatu zigilua daramana, eta aurrekontua 6.562,76 eurotakoa izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: K.G.A., Elias Salaberria Hiribideko 14eko behe oineko lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara aldatzeko baimena ematea, baina horretarako ezinbestekoa izango da Hirugarren Sektoreko Erabileratik Etxebizitza Erabilerara Aldatzeko Udal Ordenantzaren 7. artikuluan ezartzen diren karga urbanistikoei dagozkien 4.978,57 euroak ordaintzea.

BI: K.G.A.ri, Elias Salaberria Hiribideko 14eko behe oineko lokala aurkeztutako proiektuaren arabera etxebizitza bihurtzeko obra baimena ematea, honako baldintza hauek bete beharko direlarik:

1.- Obra 3 hilabeteko epean hasi beharko da eta 6 hilabeteren buruan amaitu beharko da. Salbuespen moduan eta modu egokian justifikatzen bada hiru hilabetetako luzapena eska liteke.

2.- Baimena lortzen denetik urte betera etxebizitzak amaitua eta eskatzailea bertan bizitzen egon beharko da.

3.- Lanak amaitu ondoren lehen erabilpenerako lizentzia eta Udal Etxebizitza Tasatuaren behin-betiko kalifikazioa eskatu beharko da eta horretarako obren amaierako ziurtagiriak eta fatxaden argazkiekin batera, hondakinen kudeaketa modu egokian egin dela ziurtatzen duen txostena aurkeztu beharko da, ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Era berean, obra berriaren eskrituraren zirriborroa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun sailaren U4 inprimakia aurkeztu beharko dira.

4.- Sukaldeko erauzgailuaren keak karbonoko filtro bat edukiko du, airea usain eta gantzez garbitzen duena eta hau sukaldera bertara aterako da ordenantzan ezartzen den moduan, ezingo da kalera zuzenean igorri. Esekitokirik ez dagoenez, lehorgailu bat jarri beharko da derrigorrez. Bigarren logelari dagokionez, obra amaieran bulego edo estudio bezala jaso beharko da, korridorearen arteko banaketa hori ez bada horma baten bitartez egiten.

5.- Ezinbesteko baldintza izango da etxebizitza berriak hiri azpiegiturekin hartune eraginkorrak edukitzea, hala nola: ur hornidura, saneamendua, argi indarra eta balegokio gas hornidura. Ur-kontagailua jarri baino lehen uretako udal zerbitzuarekin adostu beharko da zein kontagailu mota jarri behar den eta beronen kokapena.

6.- Eskatzaileak lokala etxebizitzan bihurtuko ez balu erabilera aldaketarako baimenarekin irabazitako eskubidea galduko luke eta zigor moduan karga urbanistiko moduan ordaindutakoaren %50a baino ez litzaioke itzuliko.

HIRU: Elias Salaberria Hiribideko 14eko behe oinean dagoen lokalean sortuko den etxebizitza berria erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala behin behinean kalifikatzea, hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzak eta udal etxebizitza tasatuenak ezartzen dituen baldintzen arabera. Lehen erabilpeneko baimenarekin batera behin betiko kalifikazioa emango da, bete beharreko baldintza guztiak bete direla ziurtatzen denean.

LAU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 100,52 x 1,2 = 120,62 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

BOST: Guztira 5.306,71 euro ordaindu beharko ditu (4.978,57 euro erabilera aldaketaren karga urbanistikoengatik + 328,14 euro eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik) hondakinen bermea salbu.

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik Aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

3. Gaintxurizketa Goikoa bailarako 5ean kokatzen den Aristi Berri baserria eraberritzeko obra baimena emateko proposamena (2019H0030006)

2019ko martxoaren 21ean E.C.H.ek, J.E.B.ren izenean obra baimena eskatu zuen Gaintxurizketa Goikoa 5ean kokatzen den Aristi Berri baserria eraberritzeko (erregistro sarrera zenbakia 809). Horretarako I.A. eta E.C. arkitektoek sinatzen duten gauzatze proiektua aurkezten dute, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2019ko martxoaren 3ko bisatu zigilua daramana, eta gauzatze materialaren aurrekontuan 29.636,13 euro izanik.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: J.E.B.ri Gaintxurizketa Goiko bailarako 5ean kokatzen den Aristi Berri etxea eraberritzeko obra baimena ematea, aurkeztutako proiektuaren arabera eta ondorengo baldintza hauekin:

  • Obra enpresa batek baino gehiagok edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.
  • Obra hasi aurretik beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Eraikitzaileak zarata eta bibrazioetatik babesteko indarrean den legediak dioena bete beharko du. Horrela, obrak ezingo dira jaiegunetan egin, ez eta lanegunetan ere gaueko 21:00etatik goizeko 8:00ak arte.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, obrak egiterakoan nahiz gerora, obrak egindako eskaerari lotzen zaizkiola egiaztatzeko xedez.

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 1.502,43 x 1,2 = 1.802,92 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.481,81€ ordaindu beharko ditu zerga kontzeptuan (gauzatze materialaren %5a).

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

4. Gaintxurizketa Goikoa bailarako 29 zenbakia eramango duen etxebizitza berria eta atxikita duen landa apartamentuaren lehen erabilera baimena emateko proposamena (2017HO300004).

2017ko uztailaren 4ean R.S.A.k lehen erabilera baimena eskatu zuen Gaintxurizketa Goikoa bailaran kokatzen den 03-055 katastro erreferentzia duen lursailean eraikitako etxebizitza eta atxikita duen landa apartamentuarentzat (erregistro sarrera zenbakia 1675). Horretarako S.O.E.A. arkitektoak eta M.O. arkitekto teknikoak sinatzen dituzten obra amaierako ziurtagiriak aurkezten ditu, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2016ko abenduaren 16ko bisatua zigilua eta Gipuzkoako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialaren 2016ko azaroaren 14ko bisita zigilua daramatenak. Obraren azken kitapena 180.303,00 euro dira. Era berean, obra berriaren eskriturak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasun Departamenduko U-4 inprimakia eta eraikuntza berriaren argazkiak ere aurkezten ditu, energia eraginkortasunaren ziurtagiriarekin batera.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Rakel Salinas Arbelaizi, 03-055 katastro erreferentzia duen lursailean eraikitako etxebizitza eta atxikitako landa apartamenduari lehen erabilera baimena ematea, hemendik aurrera Gaintxurizketa Goikoa bailarako 29 zenbakia emanez.

BI: Rakel Salinas Arbelaizi, 03-055 katastro erreferentzia duen lursailean dagoen mobilhome motako aurrefabrikatutako etxe mugikorra kentzeko agindua ematea, indarrean dagoen Lezoko Plan Orokorrak bere 121. artikuluan ezartzen duenaren arabera.

HIRU: Lehen erabilerarako lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 450,76 euro ordaindu beharko ditu (eraikuntza, instalazio eta obren zerga izan ziren 9.015,15 euroren %5a)

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

5. Errekalde auzoko 22an dagoen Errekalde Hotelaren legeztapena eta lehen erabilera baimena emateko proposamena (2017HO300006).

2017ko azaroaren 3an P.A.M.k Errekalde Hotelaren legeztatze eta jarduera proiektu bateratua aurkeztu zuen, lehen erabilera baimena eskatuz eta baita jardueraren hedapena ere (erregistro sarrera zenbakia 2535). Horretarako Astazaldiko H.E.L. eta E.M.A. arkitektoek sinatzen duten proiektua aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2017ko urriaren 31ko oniritzi zigilua daramana, eta gauzatze materialaren aurrekontua 67.486,26 eurotakoa izanik.

2018ko martxoaren 22an, P.A.M.k, idatzia sartu zuen, 2018ko urtarrilaren 22an udal teknikariek egin zuten ikuskapenean adierazitako hainbat gai zuzendu dituztela adierazteko (erregistro sarrera zenbakia 793). Era berean, obra berriaren eskrituren zirriborroa ere aurkeztu zituen.

2019ko martxoaren 20an, P.A.M.k, idatzia sartu zuen, eskatutako lanak burutu zituztela adieraziz (erregistro sarrera zenbakia 799).

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: P.A.M.ri Errekalde auzoko 22an kokatzen den Errekalde etxe osoa hotel erabilerara bideratzeko lehen erabilera baimena ematea, hotelaren baitan jabeentzako etxebizitza bat dagoela aintzat hartuta, eta beti ere aurkeztutako proiektuan jasotzen diren ezaugarrien arabera.

BI: Obra berriaren eskrituren zirriborroa egiteko erabili diren eraikinaren solairu guztiak eta azalera xehatuak jasotzen dituzten azkeneko planoak aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ogasuneko Departamenduaren U4 inprimakiarekin batera.

HIRU: Hotelaren jardueraren izapidetzeak bere bidea jarraituko duela adieraztea, dagokion administrazio espedientean.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik guztira 3.543,03 euro ordaindu beharko ditu (3.374,31 legeztapenagatik eta 168,72 euro lehen erabilera tasagatik)

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik Aurrera.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

6. Transtic SLri Algeposa 2ko instalazioetara sarreren kontrola hobetzeko obra baimena emateko proposamena (2019H0030007).

2019ko martxoaren 21ean eta 816 sarrera erregistro bidez, J.L.S.ek, Transtic S.L. enpresaren izenean Gaintxurizketa Bidea AOU Algeposa 2 helbidean baskula eraikinaren altura egokitzeko eta sarrera kontrolaren hobekuntzak gauzatzeko obra baimena eskaera egin du. Horretarako dagokion proiektu bisatua aurkeztu dute, 38.916,70€tara igotzen den aurrekontuarekin.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Transtic S.L. baskula eraikinaren altura egokitzeko eta sarrera kontrolaren hobekuntzak gauzatzeko obra baimena ematea, aurkeztutako proiektuaren arabera eta ondorengo baldintzekin:

  • Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.
  • Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.
  • Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.
  • Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.
  • Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko
  • Obra baimena aurrekontuak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.
  • Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.
  • Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.
  • Obra lanak burutzeko lurzoru publikoan obra hondakinentzat kontenedorea jartzea beharrezkoa ikusten bada, lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da dagokion tasak ordaindu ondoren.

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Hau da, 343 x 1,2 = 411,16€. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du.

ORDAINKETA EPEA: Zergaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, kitapena jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.

Behin epe hori betez gero, epealdi exekutiboa hasiko da.

BERANDUTZE INTERESAK: Zor diren kantitateek berandutze-interesak sortzen dituzte borondatez sartzeko epearen amaieratik ordainketa egin arte eta momentuan bertan edota geroago likidatu ahalko dira.

NON ORDAINDU: Lezoko Udaletxeko Zergabilketako bulegoan edo ES23 2095 5052 13 1061697610 zenbakia duen kontu korrontean diru-sarrera eginez.

7. Lezo-Donibane bidegorriaren 2. tramoa gauzatzeko OBRA KONTRATAZIOA: bigarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeko proposamena (2018H0100004)

2018ko azaroaren 13an K18/0008 kontratua sinatu zen SASOI Eraikuntzak S.L.. enpresarekin Lezo Donibane bidegorriaren 2. tramoaren obra gauzatzeko. Kontratu honen zenbatekoa 427.416,79 € takoa da.

2019ko martxoaren 29 an lanen zuzendaritza daraman A.E. (udal arkitektoak) eta I.E.k (udal arkitekto teknikoak) Lezo Donibane bidegorriaren 2. tramuaren gauzatze obraren bigarren obra ziurtapena sinatu zuten, eta lanen esleipenduna den Sasoi Eraikuntzak S.L. enpresak bigarren ziurtapen horri dagozkion lanen faktura igorri du.

Obra zuzendariak ziurtapena sinatu dutela ikusirik Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 63.599,74 eurotako (B.E.Z. barne) bigarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Lezo Donibane bidegorriaren 2. tramua gauzatze obra lanei dagokiena. (A-398 eta D-672)

EUSKARA

8. Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.ri 2019. urteari dagokion dirulaguntza-ekonomikoa emateko proposamena (2019KU080004).

Oarso-Bidasoko HITZAren eskaera aztertu ondoren, hitzarmenari dagokion hirugarren urteko dirulaguntzari buruzkoa, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Oiartzualdeko Hedabideak, S.L.ri 17.000 euroko (PA 2155 / 2019 AD-168/2017) dirulaguntza-ekonomikoa ematea, 2019. urteari dagokiona.

BI: Ordainketa bi zatitan egitea, %70 (11.900,00 euro) proposamena onartutakoan eta %30 (5.100,00 euro) urte amaieran behin jarduera amaitu eta justifikatutakoan.

PERTSONALA

9. Lezoko Udaleko langileen 2019. urteko opor egutegia onartzeko proposamena (2019PE060001).

Udal honetako departamentu arduradunek eta langileek 2019. urterako aurkeztu dituzten opor egutegiak ikusi ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Udaleko ondorengo departamentu eta langileen 2019. urteko opor egutegia onartzea:

  • Idazkaritza.
  • Gizarte Zerbitzuak.
  • Kontuhartzailetza.
  • Hirigintza eta Zerbitzuak.
  • Euskara eta Kultura.
  • Brigada.
  • Udaltzaingoa.
  • Udaltzainburua.
  • Eskoletako Kontserjea.
  • Berdintasun teknikaria

GIZARTE ZERBITZUAK

10. 2019.urteko gizarte larrialdietarako laguntza eskaerak onartzeko proposamena (2019GZ020054).

2019ko GLL/AES eskaerak onartzeko espedientea aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2019.urteko GLL/AES eskaeren zerrenda. Gastua guztira 7.855,61€ (A-137).

BI: N.M.M.ri, gizarte beharrizan larrietarako diru-laguntza eskaera ukatzea. Arrazoia:Ez da aintzat hartzen GLL-n egokitasuna eskatzailearen egoerari aurre egiteko

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

11. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero 2019ko martxoaren 25az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

12. Galde eskeak

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:30ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432862tik 1432870ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna