1996.eko Maiatzaren 16ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hamaseia. Goizeko 10:30ean hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Mª Carmen Viaña Balda, Jone Salaberria Lizarazu eta Jesus Mª Martiarena Jaka, zinegotziak, bildu dira.

    Maixabel Unzain Zapianek ezin izan du bilerara etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko apirilaren 24ko akta.

    Aho batez onartu da 1996ko apirilaren 24ko akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Hurrengo Gobernu Batzordea maiatzaren 30ean, 10:00etan, egingo dela adierazi du alkateak.

    HIRIGINTZAKOAK:

    Obrak egiteko lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Iberdrola, S.A.ri zanga egiteko Irurtzun eta Haritzbakar kaleen artean tentsio handiko hari batzuk eramateko lurpean.

    Iberdrola, S.A.k lizentzia eskatu du zanga irekitzeko Irurtzun kalearen eta Haritzbakar kalearen artean, tentsio handiko hariak sartzeko lurpean, beren hodi eta errejistroekin. Hala, eskabidea eta Udaleko teknikariaren informea aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Iberdrola, S.A.ri zanga irekitzeko Irurtzun kalearen eta Haritzbakar kalearen artean, tentsio handiko hariak sartzeko lurpean, beren hodi eta errejistroekin. Dena dela, lehen zegoen eran gelditu behar du tokiak obrak bukatutakoan.

    BI: Lizentzia jasotzeko 97.473,- pezeta ordaindu behar dute.

    4.- Ematea lizentzia Arretxene, S.A.ri II. Sektoreko B-1, B-2 eta S-1 lursailen lurrazpiko lokalak garajetarako jartzeko.

    Arretxene, S.A.k eragin eta tramitatutako iharduera-espedientea, II. Sektoreko B-1, B-2 eta S-1 lursailen azpietan diren lokalak egokitu eta garaje jartzekoa, eta Udaleko teknikariaren informea aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Arretxene, S.A.ri II. Sektoreko B-1, B-2 eta S-1 lursailen azpietan diren lokalak egokitu eta garaje jartzeko. Baina, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentuak jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio zuzenketa-neurrien fotokopiak).

    Obrak bukatutakoan, berriz, garajeak irekitzeko lizentzia eskatu behar du; eta idatzi honekin batera bidalitako orriak ekarri (behar bezala beteta).

    BI: Lizentzia jasotzeko, berriz, 427.238,-pta. ordaindu behar du. (Hirigintza tasarena 5.000,- pta.; eraikuntza zergarena 134.238,- pta.; eta IGOKA espedientea tramitatzearena 168.038,- pta.).

    Irekitze lizentziak:

    5.- Talleres Gain, S. Coop., R.L.k eskatutako lizentzia, Sagasti poligonoko, Urune kaleko 6, 7 eta 8 eta Sagasti kaleko 31, 32 eta 35. pabilioiak irekitzeko.

    Talleres Gain, S. Coop., R.L.k egindako eskabidea, Sagasti poligonoko, Urune kaleko 6, 7 eta 8 eta Sagasti kaleko 31, 32 eta 35. pabilioiak irekitzeko lizentziari buruzkoa, eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez ematea lizentziarik Talleres Gain, S. Coop., R.L.ri Sagasti poligonoko, Urune kaleko 6, 7 eta 8 eta Sagasti kaleko 31, 32 eta 35. pabilioiak irekitzeko. Arrazoia:

    Espedientean ez jasotzea 3. plantan egindako bulegoak eta ezta ondoan egindako pabilioia ere, iharduera jartzeko.

    BI: Iharduera legeetan jartzeko proiektu teknikoa ekarri behar da (bi hilabete baino lehen), aldaketa horiek jasotzen dituena

    6.- Arantxa Olacireguik eskatutako lizentzia, North Shipping, S.A.ren izenean, 7. poligonoko 1. pabilioiko 12. lokala (Gaintxuriketa bidea, 12) irekitzeko.

    Miren Arantxa Olaciregui Arrietak North Shipping, S.A.ren izenean egindako eskabidea, lizentzia ematea 7. poligonoko 12. lokala (Gaintxurizketa bidea, 12) irekitzeko, eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez ematea lizentziarik Miren Arantxa Olaciregui Arrietari (North Shipping, S.A.ren izenean) 7. poligonoko 1. pabilioiko 12. lokala (Gaintxurizketa bidea, 12) irekitzeko. Arrazoiak:

    a) Udalean egindako espedientea jatenak eta jaten kontuak gordetzeko biltegia (hozkailu ez dena) jartzeko da.

    b) Lokala, ordea, su hartzeko moduko produktuak gordetzeko biltegi erabiltzen da, eta iharduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko espedientea egin behar da hartarako.

    BI: Bi hilabete dauzka (erabaki hau jakinarazi eta handik aurrera) proiektu teknikoa ekartzeko (lau ale), IGOKA espedientea tramitatu ahal izateko.

    Iharduera gogaikarrien gaineko espedienteak:

    7.- Informea, Angel Mugica Puellesek Arretxene, S.A.ren izenean eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedienteari buruzkoa, propanoa gordetzeko deposituak jartzeko II. Sektorean.

    Angel Mugica Puellesek Arretxe, S.A. promotoraren izenean eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea, propanoa gordetzeko bi depositu jartzeko II. sektorean, eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Angel Mugica Puellesek Arretxene, S.A. promotoraren izenean ekarritako iharduera-espedientearentzat. Espedientea lizentzia izateko da, propanoa gordetzeko bi depositu jartzeko II. sektorean.

    BI: Espedientea, orobat, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    8.- Informea, Karmele Azpeitiak Otaka, S.L.ren izenean eraginda tramitatzen ari garen iharduera-espedienteari buruzkoa, Polentzarrene kaleko 2. sotoko lokal batean arraindegia jartzeko.

    Karmele Azpeitia Otaegik Otaka, S.L.ren izenean eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea, Polentzarrene kaleko 2. sotoko lokal bat egokitu eta arraindegia jartzekoa, eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informea aldekoa egitea Karmele Azpeitia Otaegik Otaka, S.L.ren izenean eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientearentzat, lizentzia izateko Polentzarrene kaleko 2. sotoko lokal bat egokitu eta arraindegia jartzeko.

    BI: Espedientea, orobat, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    9.- Onartzea "Lezo A.E.E."k ekarritako 2. obra-ziurtagiria, kiroldegia egiteko obrena.

    "A.E.E. Lezo"k ekarritako bigarrengo obra ziurtagiria, kiroldegia egiteko lanena, aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea "A.E.E. Lezo"k ekarritako bigarrengo obra ziurtagiria, kiroldegia egiteko lanena, kontura ordaintzea 3.467.704,- pezeta.

    BI: Diputazioan tramitatzea subentzio zatia eman dezan.

    10.-Onartzea Pronatur, S.A.k aurkeztutako kontratua, eskolak eta Udalaren lokalak desinfektatzeko zerbitzua hartzekoa.

    Pronatur, S.A.k aurkeztutako kontratua, zerbitzu bat ematekoa, aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Pronatur, S.A.k aurkeztutako kontratua, zerbitzu bat ematakoa: eskolak eta Udalaren gainerako lokalak desinfektatzea. Epea: 1996ko maiatzetik 1997ko apirilera. Prezioa: 306.466,- pezeta, BEZ barne. (AD 250-96).

    11.-Onartzea Urapresek aurkeztutako aurrekontua, "Darietako sobrepresorea" bonbeo-istalazioari kontu egiteari buruzkoa.

    Aztertu ondoren URAPRESek egindako eskaintza, Darietako sobrepresoreari kontu egiteari buruzkoa, eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea URAPRESek egindako eskaintza, "DARIETAKO SOBREPRESOREA" bonbeo-istalazioari kontu egiteko urte betean.

    BI: Kontu egiteak duen prezioa 110.728,- pezeta da, BEZ barne. (ADO 99/510-96).

    12.- Limpiezas Elurra, S.L.ri hartzea Udalaren etxeak eta lokalak garbitzeko zerbitzua.

    Erabakitzeke gelditu da puntua, egin beharreko informe teknikoaren zain.

    INGURUGIROA, MENDIAK ETA BASERRIAK:

    13.-Onartzea baserrialdeko bi tokitan argia jartzeko aurrekontua.

    Aurtengo aurrekontuetan badago partida bat onartua baserrigunean argiak jartzeko.

    Ingurugiroa, Mendia eta Baserriak Batzordeak Gaintxurizketa gainaldeko bi puntutan argia jartzea erabaki zuen: Iriarte-enean eta Alarguntza Bekoako bidegurutzean, hain zuzen.

    Jose Antonio Etxandik ere, bestetik, aurkeztu du lan hauek egiteko aurrekontua.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Jose Antonio Etxandik aurkeztutako aurrekontua, Iriarte-enean eta Alarguntza Bekoako bidegurutzean argiak jartzearena. Aurrekontua: 598.815,- pezeta. (ADO 99-509/96).

    14.-Onartzea 1995. urtean nekazaritza eta abelazkuntza istalazioak egiteagatik ordaindutako tasaren %50 itzultzea.

    Aurtengo aurrekontuetan badago partida bat onartua baserritarrek 1995. eta 1996. urteetan egindako nekazal istalazioengatik ordaindutako tasaren %50a subentzionatzeko jarria.

    Horiek horrela, eta 1995. urtean arrazoi horregatik ordaindutako tasak kontuan izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ordaindutako tasaren erdia itzultzea (489.584.- pezeta, ADO 252-96) jarraian azaltzen direnei:

    - Jose Mª Arruti Galarza: 243.601 pezta.

    - Venancio Legorburu: 51.947 pezta.

    - Jose Mº Garmendia: 100.498 pezta.

    - Alberto Irasuegi: 93.538 pezta.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    15.-Ematea beharrizan larrietarako laguntzak.

    Gizarte Ongizateko delegatuaren proposamena eta gizarte languntzailearen txostena ikusirik, Gobernu Batzordea zera ERABAKI DU:

    BAT:Hurrengo Gizarte Beharrizan Larrietarako laguntzak ematea:

    264 A espedientea 270.000,- pezeta

    356 B " " 270.000,- pezeta

    252 " " 15.000,- pezeta

    374 A " " 76.950,- pezeta

    313 B " " 84.051,- pezeta

    Idazkariak dio kontuhartzaileak egin beharreko informea falta dela.

    16.-Etxez etxeko laguntza eskaera.

    Etxez etxeko laguntza eskatuz Patricia Arrieta Legorburuk 1996ko maiatzaren 3an aurkeztu zuen eskabidea eta horri buruz gizarte laguntzaileak egindako txostena aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea eskatutako zerbitzua; baldintza hauetan:

    -Zerbitzuaren intentsitatea: Egunero, goizez, ordu bete; astean 5 ordu.

    -Etxez etxeko langutzaileak egin beharreko lanak: Patricia Arrietaren atentzio pertsonala. Ohetik altxatu, aulkian jarri, garbitasun pertsonala egin eta jantzi.

    -Onuradunaren aportazio ekonomikoa: 7.500,-pta. hilean.

    Zerbitzu hau betetzeko proposatzen den laguntzailea Marian Zuloaga da.

    17.-Onartzea zerbitzu-hartzeko kontratua egitea Teknilang Handling-ekin.

    Gizarte Ongizate saileko delegatuak egindako proposamena ikusirik, Teknilan Handling entrepresarekin "Matriz egile espezialista, injekziozko moldeetan" ikastaroa emateko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Teknilan Handling entrepresarekin kontratua egitea, zerbitzu bat hartzeko: "Matriz egile espezialista, injekziozko moldeetan" ikastaroa ematea. Ikastaro hau Gaintxurizketako 10. pabilioian ematen da, 96-04-16tik 96-07-20 arte.

    Idazkariak dio kontuhartzaileak egin beharreko informea falta dela.

    18.-Diruz laguntzea "Matriz egile espezialista, injekziozko moldeetan" ikastaroa egiten ari diren Lezoko ikasleak.

    Apiriletik uztaila bitartean egingo den "Matriz egile espezialista, injekziozko moldeetan" ikastaroko ikasleek egindako eskaera ikusirik, eta Gizarte Ongizate saileko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ondorengo diru laguntza ematea, ikastaroak irauten duen bitartean, aipatutako ikasleek egingo dituzten bidaiak ordaintzeko.

    IZENA DIRULAGUNTZA

    - Imanol Uria Lekuona 2.176,- pta.

    - Arkaitz Barandiaran Allunda 2.176,- pta.

    - Oskar Amiano Ruiz 2.176,- pta.

    - Juan Carlos Ramos Gutierrez 2.176,- pta.

    GUZTIRA 8.704,- pta.

    Idazkariak dio ez dela zehazten zein partidatik ordainduko den, eta kontuhartzaileak egin beharreko txostena ere falta dela.

    19.- Diruz laguntzea Euskal Fondoa.

    Gizarte Ongizate delegatuaren proposamena eta Euskal Fondoako ordezkariak aurkeztutako eskaera ikusi eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:1.000.000,- pezetako (miloi bat pezeta) dirulaguntza ematea. Dirulaguntza hau kubatar industriarako osoko kudeaketa eta mantenimendu zentruaren ekipamendua finantzatzeko da, 1-01-00-481-911- 00-01-00 partidatik ordainduko delarik.

    BI: Lezori dagokion urteko kuota ordaintzea, hau da, 264.050.-pezeta. (50 pezeta x 5.281 biztanle).

    Idazkariak dio kontuhartzailearen txostena falta dela.

    Alkateak esan du gastu kreditu-aldaketa egingo dela gastu-partida osatzeko, eta ordainketak bi epetan egingo direla. Hasera batean kuota eta dirulaguntzaren erdia ordainduko da, eta geroago dirulaguntzaren beste zatia.

    20.-Berrestea 62. dekretua.

    Alkateak emandako 62. dekretua azterturik, Gobernu Batzordeak dekretua berrestea erabaki du.

    Dekretu honen bidez konpromezua hartzen da Prudencia Irisarri Arnedo 3. adineko egoitzan egoteak dakarren gastua finantzatzeko.

    KULTURA ETA EUSKARA:

    21.-Diruz laguntzea Itoizko Koordinadora.

    Itoizko koordinadora diruz laguntzeko egin den eskaria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:50.000,- pezetako dirulaguntza ematea Itoizko Koordinakundeari (ADO 99/512-96).

    Jesus Mª Martiarenak aurkako botua eman du eta dirulaguntzak emateko politika zehatz bat finkatu behar dela esan du.

    22.-Diruz laguntzea Murixka dantza taldea.

    Murixka dantza taldea diruz laguntzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:500.000.- pezetako dirulaguntza ematea Murixka dantza taldeari, maiatzaren 5ean ospatu zen Dantzari-Txiki Eguna dela eta. (ADO 99-493/96).

    23.-Diruz laguntzea Joannes Etxeberri.

    Joannes Etxeberri eskola diruz laguntzeko egin den proposamena ikusirik, igeriketa ikastaroa emateagatik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:80.000.- pezetako dirulaguntza ematea Joannes Etxeberri eskolari antolatutako igeriketa ikastaroagatik. (ADO 99-494/96).

    24.-Ordaintzea faktura Oroitzene AEK Euskaltegiari 1995/96 ikasturteko trasmisio kanpainarena.

    Oroitzene AEK Euskaltegiak 1995/96 ikasturteko trasmisio kanpainagatik aurkeztutako faktura ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Oroitzene AEK Euskaltegiak 1995/96 ikasturteko trasmisio kanpainagatik aurkeztutako fakturak: bata 3.567.563 pezetakoa eta bestea 1.839.020 pezetakoa.

    Idazkariak dio kontuhartzaileak egin beharreko txostena falta dela.

    LANGILEEKIKOAK:

    25.-Langileak hartzea Mendekozte jaietarako.

    Maiatzaren 25etik 27ra Mendekozte jaiak izango direnez, zenbait langile kontratatu behar dira brigadarekin batera lan egiteko. Horiek horrela, eta beharrak kontuan izanik, pertsonaleko delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lau langile kontratatzea, peoien lan poltsatik, Mendekozte jaietan brigadarekin batera lan egiteko.

    Langile horietako hiruk maiatzaren 25etik 27ra egingo dute lan, egunero zazpi ordu eginez; eta besteak maiatzaren 25etik 26ra bitarte, egunean zazpi ordu eginez hark ere.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    URJENTZIAZ:

    26.- Oarsoaldeari egin beharreko aportazioa onartzea.

    Oarsoaldea osatzen duten lau herriek (Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Pasaia) urtero aportazio ekonomikoa egin beharra daukate. Lau herri hauen artean egin beharreko aportazioa 41.558.402 pezeta da, horren % 16,19a Lezori dagokiolarik.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Lezok egin beharreko aportazioa, 6.726.597,- pezeta, hain zuzen. (AD 260-96). Aportazioa bi zatitan egingo da, erdia maiatzaren bukaera baino lehen eta beste erdia uztailaren 31a baino lehen.

    27.- Zenbait dirulaguntza ematea.

    Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak hurrengo dirulaguntza hauek ematea ERABAKI DU:

    BAT:- 160.000.- pezeta Maite Pagola Salaberriari, "Nesken taldea"ren izenean.

    - 200.000.- pezeta Joseba Pikabeari, "Intsumiso taldea"ren izenean.

    - 105.000.- pezeta Jorge Labordetari, "Gestora"ren izenean.

    - 2.000.000,- pezeta Gemma Kuestari, "Senideak"ek izenean.

    Idazkariak dio kontuhartzailearen txostena falta dela.

    1-04-02-481-31300-01-00 partidan nahiko dirurik ez dagoenez ordainketa hau egiteko, kreditu aldaketa egingo duela agindu du alkateak, bere partida globaletik; eta, hala, 1.232.086,- pezeta gehituko zaizkio lehen aipatutako partidari (1-04-02-481-31300-01-00 partidari).

    28.- Monitore baten kontratazioa Pasaiko kaiari buruz egingo den erakusketa zaintzeko.

    Mendekozte jaietan "Pasaiako portua, 100 urtetako erretratoak" argazki-erakusketa egingo da alondegian.

    Argazki erakusketa hau zaintzeko, monitore bat kontratatzea proposatu du Kulturako eskuordedunak.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Monitore bat kontratatzea "Pasaiko portua, 100 urtetako erretratoak" erakusketa zaitzeko.

    29.- Aitortzea Udaleko arkitektu asesorearen konpatibilitatea.

    Udaleko arkitektu asesoreak, Raimundo Mendiburu Abadek, hala eskatu duenez, konstantzia gera bedi, indarrean dagoen zerbitzu emateko kontratuaren arabera, Lezoko Udalean arkitektu asesore ihardutea eta partikular ere arkitektu aritzea konpatible direla, baldin eta iharduera partikularra Lezoko udal-barrutian egiten ez badute, ez Raimundo Mendiburuk berak eta ez harekin batera lan egiten duten arkitektuek.

    30.-Informatika ekipo batzuk erostea Udalarentzat.

    Zortzi PC, 9 pantaila eta beste PC bat bulego teknikoan jartzeko egindako eskaintzak aztertu eta gero, erabaki hau hartu du Gobernu Batzordeak:

    BAT:Dinsa, S.A.ri hartzea goian esandako gailuak denak. Prezioa: 2.077.226,- pta. (AD 99-559/96).

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:15ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna