2002.eko Ekainaren 27ekoa

Lezon, 2002ko ekainaren 27an, goizeko 9:50 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean eta Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2002ko ekainaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

2002ko ekainaren 13an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA

2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

Ez da ezeren berri eman.

GIZARTE ONGIZATEA

3.- Gizarte Beharrizan larrietarako laguntzak.

Ikusi dugu gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena. Hala, Gizarte Ongizateko delegatuak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak ondorengo erabakia hartu du:

BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea 2002ko iraila arte (hilabete hori barne) ondorengo espedienteei:

Zbk./Nº

Kontzeptua/Concepto

Kopurua/Cantidad

751

Alokairua

331 E

722

Alokairua

486,80 e

526a

Alokairua

486,80 E

GUZTIRA.............1.304,60 E (AD-50/12)

BI: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

§ Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

§ Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

§ Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira , horien berri ematea.

§ Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

§ Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

§ Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

KULTURA ETA EUSKARA

4.- Zenbait dirulaguntza emateko proposamenak:

Zenbait ekintza edo programa aurrera eraman ahal izateko dirulaguntzak emateko Hezkuntza, Euskara eta Kultura batzordeko lehendakariak egindako proposamenak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak honako dirulaguntza hauek ematea erabaki du:

BAT: Nekin dantza taldeari, 2002ko Mendekosteko jaietan emandako dantza saioarengatik 900 euro ematea (A-486).

BI: Txinparta Abesbatzari, 2002 urteko ekintzak aurrera eraman ahal izateko 901,52 euro ematea, (AD-484).

§ Udal araudiaren 11. atalean jasotzen den bezala, dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: %60 akordio hau hartu ondoren eta %40 jardueren memoria eta balantzea aurkeztu ondoren.

Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hau lantzea:

URGENTZIAZ

5.- Lezoko hirigunetik pasatzean GI-3.440 errepideko saihesbidearen aldez aurreko azterketa adjudikatzeko proposamena.

Gaur egungo Arau Subsidiarioak idatzi eta onartu zirenetik, 1987ko maiatzean, aurreikusi zen Lezoko hirigunetik barrena Pasai Donibanera eta Jaizkibel aldera doan trafikoarentzat saihesbide bat hirigunearen kanpotik portu aldetik zehar, eta baina orain arte ez da saihesbide hori egin.

Euskadiko Autonomi Elkarteko hiri-suspertze jarduera integratuen aldeko laguntzen markoan, 236/2000ko Laguntza Dekretuaren (Izartu Programa) barruan, Lezoko Udalak GI-3440 errepidearen Saihesbidea (Lezotik Pasai Donibane eta Jaizkibel bidean) hirigunearen kanpoko aldetik egitea proposatu zuen, hori egiteko 362.000.000 pta. kopuruaren %75ko dirulaguntza itzuli beharrik gabekoa lortuz, kopuru horretan barne daudelarik obra ongi definitu eta burutzeko behar diren dokumentu guztiak idazteko ordainsari profesionalen kostuak.

Narciso Iglesias eta Pedro Mª Azkue injineruek, udalerriko Arau Subsidiarioen idazle taldeko kolaboratzaileak izaki eta Lezoko nahiz Oarsoaldeako eremua ongi ezagutzen dutenez, aipaturiko dirulaguntza emateko baliatu zen dokumentazioa gauzatu zuren. Orain lan-proposamen bat aurkeztu dute dokumentu hari jarraipena emateko.

Udal arkitekto aholkulariaren txosten teknikoak trazatu-proposamen desberdinen ikerketa teknikoak esleitzea proposatzen du, era berean barneko trafikoan izan dezakeen eragina eta proposamenik egokienaren balorazio ekonomikoaren kalkulua eginez.

Txosten teknikoaren ildotik Alkateak proposatuta Gobernu Batzordeak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko hirigunetik pasatzean GI-3440 errepidearen Saihesbidearen (Lezotik Pasai Donibane eta Jaizkibel aldera) azterketa orokorra enkargatzea eta, era berean, barneko trafikoarekiko eraginaren azterketa eta balorazio ekonomikoa ENDARA INGENIEROS ASOCIADOS S.L. enpresari, Narciso Iglesia eta Pedro Azkue, bide eta portu injineruek osatua, bere eskaintzan zehaztutako eduki eta ezaugarrien arabera.

BI: Lan hori 5 hilabeteko epearen barruan egin beharko da, kontratuaren sinaduratik kontaturik, eta kostua 21.035,42 euro (3.500.000 pta.) gehi BEZ izango da, (A-497/2002).

HIRU: Udalak bere gain hartu bide duen kostu-partea 246 partidaren kargura izango da. Era berean proposatzen da 2002ko udal aurrekontuan behar diren aldaketak egitea proposamen honen gastu osoa eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza partea (kostuaren %75) bertan jasotzeko.

Idazkariak ohartarazi du, lan hauek esleitzeko ez dela Administrazioaren kontratu legedia jarraitu, era zuzenean ematen baitira lanak, inongo lehiaketa edo beste aurrekonturik gabe. Baita ere ohartarazi du Kontuhartzailetzako oharraren arabera egun ez dela nahiko diru kopururik udal aurrekontuetako partidetan gastu hau hartzeko.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 309.676tik 309.678ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna