- 1. Egoki irudituz gero, 2013ko apirilaren 11ean ospatutako osoko bilkurako akta onartzea.
- 2. Lezoko udala Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izateko izendapen proposamena (2013H0490001).
- 3. Diktamina, zergaren subjetu pasiboaren ohiko bizileku edo errenta bidez edo erabilera-lagapenez beste hirugarren baten bizileku ez diren ondasun higiezinei buruzko zergaren kuotari ezarritako %150 errekargua indargabetzekoa (2013KO290002)
- 4. Diktamina, 2013ko Ordenanta Fiskalen aldaketa: Jardueren ikuskaritzarena (2013KO290003)
- 5. 2012ko Udal Kontu orokorraren behin betiko onarpenaren proposamena (2013KO080001).
- 6. Kontu ematea, alkateak egindako aurrekontu aldaketarena (2013KO040001, 2013KO030004 eta 2013KO090002).
- 7. Mozioa, Bildu udal taldeak aurkeztutakoa, Onkologikoa, Osakidetzan, Osasun Publikoaren Sisteman, sartzekoarena (2013ALO50010)
- 8. Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa, Herri kurduarekin elkartasuna (2013ALO50008)
- 9. Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa, “LOMCE” delako “Hezkuntzare kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa”ren proiektoa dela eta (2013ALO50011)
- 10. Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa, Donostiako onkologikoaren inguruan (2013AL050012)
- 11. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
- 12. Galde-eskeak.
Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2013ko maiatzaren 29an, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean, eratu da OSOKO UDALBATZA, Ohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Eneko Lartige Zabaleku, Garazi Kuesta Unzain, Angel Portugal Formoso, Naroa Tubilla Ziganda, Luis Garrido Corral, Miren Tarragona Perez (BILDU udal taldekoak), Kepa Garbizu Azkue, Xubero Ubillos Apaolaza, Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV udal taldekoak), eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Sozialistas Vascos).
Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.
1. Egoki irudituz gero, 2013ko apirilaren 11ean ospatutako osoko bilkurako akta onartzea.
Mikel Antxon Arrizabalagak aktan zuzenketak egitea proposatu du. Euskaraz eta erdaraz idatzitako akten lehenengo orrietan, 930119 eta 930132 zenbakia dutenetan, 1. gaiaren bukaerako esaldia zuzendu nahi du. Aktak dio “Mikel Antxon Arrizabalagak erantzun dio alkateari epaitegietara jotzeko eta beraiek nahi dutena egingo dutela”. Horren ordez hau jasotzea nahi du “ Mikel Antxon Arrizabalagak erantzun dio alkateari epaitegietara jotzeko eta beraiek erabakiko dutela erabaki behar dutena”. Zuzenketa egitea onartu egin da.
Kepa Garbizuk dio beraiek ez diotela zuzenketarik egingo aktari baina ez dutela sinatuko, desadostasuna dutelako.
Besterik gabe, aipatu zuzenketarekin, akta onartu eta sinatu egin da, EAJ-PNV udal taldeko hiru zinegotzien sinadurarik gabe.
2. Lezoko udala Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izateko izendapen proposamena (2013H0490001).
Ainhoa Zabalok proposamena onartzea proposatu du. Nahiz eta gaur goizean egindako Bozeramaileen Batzordean gaia azaldu duen, aldez aurretik, gaia zegokion batzordean ez delako ikusia izan, ez dago diktamenik, beraz, gaia eztabaidatu ahal izateko lehenik proposamenaren urgentzia onartu behar da.
Urgentziaren alde hamabi boto izan dira eta kontrako bat. Urgentzia onartuta gaia tratatu da. Honela dio proposamenak:
“Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak hala proposatuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren, 2010eko irailaren 14an eginiko bileran onartu zen Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeari buruzko irailaren 14ko 236/2010 Dekretua. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2010eko irailaren 30ean.
Dekretu horren bidez, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izendatu zen, besteak beste, Juan Carlos Merino González, Errenteriako Udalaren ordezkari gisa.
Aipatu dekretuan ezarritakoaren arabera, abuztuaren 5eko 33/2010 Legearen Azken Xedapenetako bigarrenaren 10. puntuko 1. eta 2. zenbakiek nabarmen aldatzen dute, besteak beste, portuko zerbitzu gunea duten udalerriek dagokien Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duten ordezkaritza.
Horrela, portuko zerbitzu gunea duten udalerriek Kontseiluko gainerako kideen 100eko 33ko ordezkaritza izango dute. Eraginpeko udalerriak bat baino gehiago direnean, Portuko Agintaritzak kudeatzen duen portuari izena ematen dioten haiei dagokie, hasiera batean, ordezkaritza, eta, ondoren, gainerakoei, zerbitzu gunearen eraginpeko udalerri azaleraren proportzioan.
Beraz, Pasaiako Portuari dagokionez, jakina, hasiera batean, Pasaiako Udalari dagokion Administrazio Kontseilu horretako ordezkaritza, eta, ondoren, eraginpeko udalerriari, zerbitzu gunearen eraginpeko azaleraren proportzioan.
Ildo horretan, Pasaiako portuko zerbitzu gunearen eraginpeko azalera duten hiru udalerrien artean (Pasaiakoa alde batera utzita) Lezo da zerbitzu gunearen eraginpeko azalera proportzio handiena duena.
Horren erakusgarri, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak igorritako ziurtagiria bidaltzen dugu idazki honekin batera.
Horregatik, Lezoko Alkateak Osoko Bilkurara darama ondorengo ERABAKI PROPOSAMENA:
BAT: Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluari honako erabaki hauek hartzeko eskaera egitea:
1. Ondoriorik gabe uztea 236/2010 Dekretua, irailaren 14koa, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kideak izendatzeari buruzkoa.
2. Lezoko Udalak aukeratzen duen ordezkaria Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izateko izendatzea.
Proposamena bozkatu eta onartu egin da ahobatez, aldeko 13 botoekin (9 BILDU udal taldekoak, 3 EAJ-PNV udal taldekoak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).
3. Diktamina, zergaren subjetu pasiboaren ohiko bizileku edo errenta bidez edo erabilera-lagapenez beste hirugarren baten bizileku ez diren ondasun higiezinei buruzko zergaren kuotari ezarritako %150 errekargua indargabetzekoa (2013KO290002)
Ainhoa Intxaurrandieta, Ogasun zinegotzi delegatuak, diktamina onartzea proposatu du. Diktaminak honela dio:
“Udaleko osoko bilkurak, 2012 irailaren 27an, Ondasun Higiezinen Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala aldatzea erabaki zuen eta kuota likidoari % 150eko errekargua ezarri zien etxebizitza erabilera duten ondasun higiezinak izan eta subjektu pasiboaren ohizko bizileku edo egoitza hirugarrenen kasuan, errentamenduz edo lagapen bidez ez direnean.
Hain zuen ere hartu zen erabakia zerga arautzen duen Ordenantza arau emailearen 4-8. Artikuluak aldatzen zetzan.
Abenduaren 5ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Ordenantzen behin betiko onespenari zegokion iragarkia, eta bertan iragartzen zenez, 2013ko urtarrilaren 1a zen indarrean sartzeko data..
Ordenantza indarrean zegoela, apirilean idatziak bidali zitzaizkien errekargu-xede ziren etxebizitzen zentsuan sartutako zergadunei, eta alegazioak aurkezteko 15 eguneko epea eman zitzaien.
Emandako epe horretan udalean 90 alegazio inguru jaso dira, pisu-jabeenak, OHZ igo egingo zitzaiela jakinarazi zitzaienenak.
Erreklamazio guztiak aztertuta, zergaren eraginpean daudenek aurkeztutako erreklamazio kopuru handi hori ikusita, hauxe egiaztatu da: OHZ igota ez zela lortzen Lezon hutsik dauden etxebizitzak merkatura ateratzeko zerga errekarguaren helburu nagusi hori, Lezon hutsik jotakotzat dauden etxeak, hainbat arrazoirengatik, ez direlako merkatuan jarriko.
Kasuistika hain zabala denez, zaila da OHZ igoera bezalako araudi bat modu zorrotzean aplikatzea kasu bakoitza aztertu gabe.
Horren ondorioz, hutsik dauden etxebizitzen jabeei Ondasun Higiezinen Zerga igoera kobratzeko erabakia (OHZ) geroagorako lagatzeko erabakia hartu du, hain zuzen ere dagoen kasuistika zabal hori islatuko lukeen Ordenantza osatuago bat egin arte.
Hori ikusirik, Alkatetza honek ogasun batzordera darama ondorengo
ERABAKI PROPOSAMENA:
BAT: Indargabetzea, 2013ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, Ondasun Higiezinen gaineko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskalaren 4-8 artikuluak, honela ziotenak:
4. artikulua: Ohiko bizilekua ez direlako errekargua duten bizileku erabilerako ondasun higiezinak.
1.-Subjektu pasiboaren edo, alokatzearen edo erabilera lagatzearen bidez, hirugarrenen ohiko bizileku ez diren bizileku erabilerako ondasun higiezinak, zerga ordenantza honetako eranskinean jasotako errekarguari lotuta egongo dira.
2.- Bizileku erabilerako ondasun higiezintzat joko dira, katastroan etxebizitza erabilerakotzat edo etxebizitza xedekotzat ageri diren lokalak. Etxebizitzari atxikitakoak sartuko dira, baldin erregistroko finka bakarra badira.
3.- Errekarguaren subjektu pasibo izango dira zerga honen subjektu pasiboak.
4. Errekargua aplikatzen zaion zerga sortzen den unean bertan sortuko da, eta kuotarekin batera galdatuko da.
5.artikulua. Ohiko bizilekutzat jotzea.
1.- Bizileku erabilerako ondasun higiezin bat egiazko ohiko bizilekutzat joko da, baldin zerga sortzen den egunean udal honen biztanleen erroldan jasota badago ondasun higiezina pertsona batek edo gehiagok okupatuta dagoela.
2. Udal erroldan jaso gabeko egiazko ohiko bizilekua egiaztatzeko, udalerrian eskumena duten lurralde Administrazioetako edozeinetan egindako zerga aitorpenak erabili ahalko dira. zerga aitorpen horietan, ohiko bizilekutzat deklaratuta agertu beharko da zerga honi lotutako bizilekua. Zerga aitorpenen arteko kontraesanik izanez gero, edo zerga aitorpenik egiteko betebeharrik ez bada, subjektu pasiboaren, errentariaren edo lagapen, hartzailearen beste frogabide batzuk aurkezteko aukera izango da. Zerga aitorpenak eta bestelako frogabideak balioztatzeko, txosten idatzi arrazoitua egingo da eta txosten horrek oinarrituko du eskumena duen udal organoak hartutako erabakia.
Egiazko ohiko etxebizitzatzat hartuko da, egiaztatzen bada ondasun higiezinean ematen dela 183 egun baino gehiago urtean.
3.-Bizileku erabilerako ondasun higiezinen titulartasuna Administrazio publiko batena bada, aski izango da Administrazio horrek aurkeztutako deklarazioa, ondasun higiezinak egiak bizilekutarako direla jotzeko. Udalak, hala ere, Administrazio titularrari errekeritu ahalko dio egiazta dezala ondasun higiezin horiek bizilekutarako direla.
6.artikulua. Ohiko bizileku ez diren etxebizitzak, xedea dela kausa errekargua aplikatzeari lotuta ez daudenak.
Ez zaie errekargu aplikatuko Udalaren haren erakunde autonomoen, enpresa erakunde publikoen eta kapital osoa Udalarena duten merkataritza sozietateen jabetzako etxebizitzei
7.artikulua. Ohiko bizileku ez diren etxebizitzak, subjektu pasiboa dela kausa errekargua aplikatzeari lotuta ez daudenak.
Egiazko ohiko bizileku ez diren bizileku erabilerako ondasun higiezinak salbuetsita egongo dira errekargu hau aplikatzerik, 4. Artikuluan ezarritako baldintzetan, baldin inguruabar hauetakoren bat betetzen badute:
a).-Zerga horretan zerga hobariren bat gozatzen dutenak.
b).-Ostatatze, ostatu, hostal… jarduerei atxikitakoak.
c).-Bere helburuen artean ondasun higiezina errentan ematearena duen erakunde publiko baten esku jarritakoak.
d).-Ikasleei errentan emandakoak
e).-Zahar etxeetan erroldatutako pertsonen titulartasunekoak diren etxebizitzak.
f).-Arrazoizko baldintza ekonomikoetan alokatzea edo saltzea eragozten duten eraikuntza nahiz ekonomia inguruabarrak dituzten ondasun higiezinak. Inguruabar horiek balioztatzeko txostena, eskumena duten udal zerbitzu teknikoek egingo dute
g).- Modu jarraituan lanbide nahiz merkataritza jardueretarako direnak. Salbueste hau aplikatzeko, nahitaezkoa izango da higiezinaren katastroko titularra izatea, edo, hala badagokio, jardueraren titularrari errentan emateko kontratu idatziz jasota ez badago, kontratu hori badela egiaztatu beharko da, egoki irizten diren frogabideak erabiliz. Salbueste hau ez da aplikatuko erabilera laga baldin bada, salbu eta jarduera badela egiaztatu bada, eta odolkidetasuneko nahiz adopzioko lehen mailako ahaidetasun harremana baldin badago zergaren subjektu pasiboaren edo ondasunaren lagapenaren onuradunaren artean.
8.artikulua. Errekargua aplikatzeko kudeaketa prozedura berezia.
Udalak, ofizioz, ohiko egoiliarrik inskribatuta ageri ez zaien bizileku erabilerako ondasun higiezinen titular izakin zerga honen subjektu pasibo direnen hasierako zerrenda egingo du.
Zerrenda horretan sartuta dauden subjektu pasibo guztiei hau jakinaraziko zaie: kasuan kasu onartzen den errekarguari lotuta dauden bizileku erabilerako ondasun higiezinen titulartzat sartu dituztela, behin-behinekoz. Horrela, subjektu pasiboek egoki deritzotena alegatu ahalko dute, behin betiko erabakitzearren ea ondasun higiezina zein egoeratan dagoen egiazko bizilekutzat erabiltzeari edota errekargua ez aplikatzeko baldintzak betetzeari dagokionez.
Ondasunaren hasierako araudi bea erabakitzeko behin betiko ebazpenaren jakinarazpena, subjektu pasiboei banan-banan egingo zaie. Eta, egoki baldin bada, zergaren erroldan sartuko dituzte, errekarguak zergapetutako ondasunen baten titular diren subjektutzat.
Ondasun bat errekarguaren gai dela jotzen bada, hasiera batean jakinaraziko zaio subjektu pasiboari, egoki deritzen alegazioak egin ditzan.
Udalak, alegazioak ikusita, errekargua aplikatzeari edo ez aplikatzeari buruzko behin betiko ebazpena emango du, Erabaki hori subjektu pasiboari jakinaraziko zaio, legezko bide egokiak erabiliz.
BI: Aurreko atalean aipatu den akordio hori, horri dagokion Ordenantza eta horren inguruan bideratutako espedientea jendaurrean uztea 30 laneguneko epe batean, nahi diren erreklamazioak aurkez daitezen.
HIRU: Jendaurrean edukitzeko legez dagoen epe hori igaroz gero erreklamaziorik jasoko ez balitz, beste erabaki berririk hartzeke, erabaki hori behin betiko erabaki bilakatuko da.
Kontu eta Ogasun batzordeak 2013/05/22an egindako bilkuran, proposamena diktaminatu du Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo, eta Eneko Lartigeren, aldeko botoekin eta Kepa Garbizuren eta Mikel Antxon Arrizabalagaren abstentzioarekin. “
Kepa Garbizuri diktamena ongi dagoela iruditzen zaio baino motz geratzen dela, Bere ustez zerga honetako tipoa aldatu beharra dago eta orain dela bi urte zegoena jarri. Inguruetako herriekiko Lezoko tipoak duen aldea azaldu du.
Ainhoa Intxaurrandieta eskatu dio aldaketa zehaztea eta agindu dio hura aztertzeko batzorde bat egingo dela.
Mikel Antxon Arrizabalagak arrituta dagoela dio: hasieran ordenantza aldaketa onartu zenean etxe hutsentzat gehiengo errekargura jo zelako, %150koa, eta orain alegazio batzuk izan direlako atzera egitea proposatzen delako. Kontraesana, beldurra, … denetik ikusten du proposamenean.
EAJk egiten duen proposamena bozkatu eta ez da onartu kontrako 9 botoekin (BILDU udal taldekoenak) aldeko 3 botoekin (EAJ-PNV taldekoenak) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)
Diktamina bozkatu eta onartu egiten da aldeko 9 botoekin (BILDU udal taldekoenak) kontrako 3 botoekin (EAJ-PNV taldekoenak) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)
4. Diktamina, 2013ko Ordenanta Fiskalen aldaketa: Jardueren ikuskaritzarena (2013KO290003)
Ainhoa Intxaurrandieta, Ogasun zinegotzi delegatuak, diktamina onartzea proposatu du. Diktaminak honela dio:
“Hirigintza eta Ingurumen saileko teknikariak, Aurretiko komunikaziora baldintzatutako jardueren ikuskaritzaren gaineko ordenantza fiskal berriaren onarpenerako aurkeztu du.
Kontuhartzaileak egindako txostena ikusirik, alkatetza honek, ogasun batzordera darama ondorengo
ERABAKI PROPOSAMENA:
BAT: Irekidura-lizentzia tasaren gaineko ordenantza fiskala indargabetzea.
Bi.- Hasierako onarpena ematea ondorengo Ordenantza Fiskalari:
? 7.-7. Aurretiko komunikaziora baldintzatutako jardueren ikuskaritza.
HIRU: Informazio publikorako 30 laneguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.
Bozketa eginik, Kontuetako de ogasuneko batzordeak, 2013ko maiatzaren 22an egindako bilkuran, Ainhoa Intxaurrandieta, Ainhoa Zabalo, Eneko Lartige eta Mikel Antxon Arrizabalagaren botoa alde dela eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, proposamena diktaminatu du udalbatzak onar dezan.”
Besterik gabe, bozketa egin da, diktamina onartu egiten da aldeko 9 botoekin (Lezoko Bildu udal taldekoak), 3 abstentzioekin (EAJ-PNV udal taldekoak) eta kontrako 1 (Eusko Sozialistak-Sozialistas Vascos taldekoa).
5. 2012ko Udal Kontu orokorraren behin betiko onarpenaren proposamena (2013KO080001).
Honela dio erabaki proposamenak:
“Kontu eta Ogasun batzordeak, 2013ko apirilaren 26an egindako bilkuran, bere oniritzia eman zion 2012.ekitaldiko Kontu Orokorrari.
Kontu Orokorraren espediente hori jendearen ezagutzarako ipinirik egon da araututako epean, eta inolako erreklamaziorik ez da haren aurka aurkeztu.
Beraz, proposatzen da 2012. ekitaldiko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpena.”
Bozketa egin eta proposamena onartu da, aldeko 12 botoekin (9 BILDU udal taldekoak eta 3 EAJ-PNV taldekoak) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).
6. Kontu ematea, alkateak egindako aurrekontu aldaketarena (2013KO040001, 2013KO030004 eta 2013KO090002).
Alkateak egindako aurrekontua aldaketaren berri eman du 2013KO040001, 2013KO030004 eta 2013KO090002 espedienteetan jasoak.
7. Mozioa, Bildu udal taldeak aurkeztutakoa, Onkologikoa, Osakidetzan, Osasun Publikoaren Sisteman, sartzekoarena (2013ALO50010)
Honela dio BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioak:
“Onkologikoa kolokan dago bere etorkizuna zalantzan jartzen dituzten erabakiak hartzen ari direlako, Onkologikoan urteak lanean daramatzaten profesionalek eta langileek salatu duten moduan. Onkologikoak gipuzkoarrei orain arte eman dien zerbitzua ematen jarraitzea nahi badugu, kezka hauei kasu egin behar diegu.
Honengatik guztiagatik Lezoko Udalak Onkologikoaren defentsa irmoa egin behar du. Horretarako Onkologikoa Osasun Zerbitzu Publikoa den Osakidetzan sartzea eskatu behar da, jendarte guztiaren esku dagoen zerbitzua ziurtatzeko dagoen bide bakarra baita.
Onkologikoaren biziraupena eta zerbitzua bermatzea Lezoko Udalaren ardura ere badelako; Onkologikoaren jarduera nagusiak osasungintza publikoa izan behar duelako; herrialdeko gaixotasun onkologikoak artatzeko zerbitzu espezializatu gisa erreferente izaten jarraitu behar duelako eta jendarte guztiaren zerbitzura egon behar duelako, honako mozio hau aurkezten dugu Lezoko Udalak aztertu eta onartu dezan:
1. Lezoko Udalak Onkologikoaren eta bertako langileen aitortza egin nahi du, alor honetan urte luzetan egin duten lanagatik. Lan honek Onkologikoa mantendu, zaindu eta babestu beharreko erreferentean bilakatu du, beti ere jendarte guztiari zuzendutako zerbitzu bezala.
2. Lezoko Udalak Onkologikoa, Osakidetzan, Osasun Publikoaren Sisteman, sartzeko nahia adierazten du eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio has dadila Kutxako Zuzendaritzarekin eta Gizarte Ekintzarekin eskakizun hau errealitate bilakatzeko beharrezkoa den plangintza adosten. Plangintza horretan eman beharreko urratsak, epeak eta bi erakundeen kulturak uztartzeko ibilbidea jaso beharko dira.
3. Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzari eta Kutxako eta Kutxabank-eko zuzendariei eskatzen die, adostutako zuzendaritza baten baitan garatuko den trantsiziozko epealdi honetan berma dezatela Onkologikoak biziraupenerako behar duen diru-hornidura. Hornidura honek, gutxienean, orain arteko kopuru berekoa izan behar du.
4. Lezoko Udaleko Osoko Bilkura honek hartutako erabakiak jakinarazi behar die:
• Kutxako Batzarrari eta bere Gizarte Ekintza Batzordeari
• Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuari
• Osakidetzako Zuzendariari
• Lezoko herritarrei”
Mikel Antxon Arrizabalagak, eman duen aldeko botoaren azalpena egiten du. Honela dio:
“PSEk eskaera egin dio Eusko Jaurlaritzari, KUTXABANKeko Gizarte Ekintza ataleko arduradunekin Donostiako Onkologikoa osasun sare publikoan (Osakidetza) sartzeko proposamena barne hartuko duen hitzarmen bat sina dezan. Horrez gain, barneratze prozesu hori trantsizio aldi baten bidez gauza dadila eskatu dio, bi erakundeen kulturak elkar integratzeko lan eginez.
Era berean, PSEk trantsizio aldi horretan (Eusko Jaurlaritzak erabakiko du aldiaren iraupena) KUTXABANKek Onkologikoan izango duen partaidetza ekonomikoa adostu dadila eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta zehaztu du partaidetza horrek orain arte ospitaleari ematen zion zenbatekoaren berdina izan beharko duela gutxienez.”
Mozioa bozkatu eta onartu egiten da aldeko 10 botoekin (9 BILDU udal taldekoenak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoarena) eta kontrako 3 botoekin (EAJ-PNV udal taldekoenak)
8. Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa, Herri kurduarekin elkartasuna (2013ALO50008)
Honela dio EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioak:
“Joan den urtarrilaren 9an hiru emakumezko abertzale kurdu hil izanak herri kurduaren patu tragikoa gogorazi digu. Lehen Mundu Gerraren ostean nazioarteko komunitateak engainatu zituen kurduak subiranotasuna eskaini eta zapuztu zitzaienean. Harez gero, herri kurdua lau estaturen menpe bizi behar izan du, gehienetan, estatuon jazarpena eta errepresioa pairatuz.
Gaur egun, Irakeko kurduak dira bere buruaren jabe, hein batean behintzat, diren eta herri bezala garatzeko aukera duten bakarrak. Siriako gerra zibila dela eta bertako kurduak Siriako gobernuaren, matxinoen zati baten eta Turkiaren mehatxupean bizi dira, nahiz eta de facto gerraren beraren ondorioz beren burua gobernatzen ari diren orain. Gainera, Turkiako eta Irango kurduak gobernuen errepresioa eta jazarpena pairatzen ari dira.
Bestetik„ Turkiako agintariak eta komunitate kurduaren ordezkariak harremanak hasi berri dituzte Turkiako gatazka kurduaren konponbide demokratikoa bideratzen hasteko helburuarekin.
Halaber, Turkia Europako Batasuneko kide izateko prozesua hasteko zain dago. Alabaina, Batasuneko kide bihurtu ahal izateko demokraziaren oinarriak bete beharko Iituzke, eskubide eta libertate zibilak errespetatu beharko Iituzke eta horien artean herri kurduaren eskubideak, hizkuntza eta kultura.
Hori guztia dela eta Lezoko udalak honokoa erabaki du:
1- Lezoko udalak tinko gaitzesten du Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez ekintzaile abertzale kurduen hilketa eta elkartasuna eta samina adierazten die hildakoen familiei eta herri kurdu osoari.
2- Lezoko udalak dei egiten die Turkiako gobernuari errepresio bidea albora utz dezala eta Kurdu talde armatuei indarkeri erabilera geldiaraztea bake bideak jorratzeko.
3- Lezoko udalak dei egiten die Turkiako gobernuari eta herri kurduaren ordezkariei hasitako elkarrizketaren bideari zintzoki eusteko, hori baita modu bakarra gatazka kurduaren behin betiko konponbidea Iortzeko.
4- Turkia EBren kide bihurtu nahi duen honetan, Lezoko Udalak eskatu egiten dio Europako Batasuneko Kanpo Politikarako Goi-ordezkariari bitartekari¬lanak egin ditzan Turkiako gatazka kurdua demokratikoki konpon dadin.
5- Lezoko udalak eskatzen dio Europako Batasunari ez dadila abian jarri Turkiaren integrazio-prozesurik harik eta gatazka kurdua demokratikoki konpontzen ez den eta kurduen eskubide demokratikoak, kulturalak eta Iinguistikoak errespetatzen ez diren arte.”
EHBilduren izenean, Luis Garridok dio mozioaren alde egingo dutela zehaztapen batzuk eginez. Alde batetik duela bost hilabete izan ziren hilketen inguruko eta oraindik emangabeko azalpenak eskatzea Frantziako gobernuari eta bestetik, Kurdistango herriaren eta preso politiko kurdoen eskubide zibil eta demokratikoak errespetatzea eskatzea Gobernu turkoari.
EAJk onartzen du zehaztapen horiek mozioari gehitzea.
Mikel Antxon Arrizabalaga mozioaren lehenengo hiru puntuekin ados dago ez ordea 4. eta 5. Arekin ezta Bilduren ekarpenekin. Horregatik mozioaren aurka bozkatuko duela esan du.
Mozioa bozkatu eta onartu egin da aldeko 12 botoekin (9 BILDU udal taldekoak eta 3 EAJ-PNV taldekoenak) eta abstentzio batekin (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)
9. Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa, “LOMCE” delako “Hezkuntzare kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa”ren proiektoa dela eta (2013ALO50011)
Honela dio EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioak:
1. “Lezoko udalak 'Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko Lege Organikoa' (LOMCE) errefusatzen duela adierazten du, Euskadik Hezkuntza alorrean duen eskuduntza esklusiboa urratzen duelako eta gure hezkuntza sistemaren errealitatea eta hizkuntza planteamenduak kontuan
hartzen ez dituelako, eta espainiar estatuko hezkuntza sistemak zentralizatzeko eta uniformizatzeko saiakera delako .
2. Halaber, lege egitasmoak euskal hezkuntza sistema hobetzeko egiazko aukerarik eskaintzen ez duela adierazten du, euskal sistemak legeak bilatzen dituen helburuak gaindituta dituelakoan.
3. Azkenik, bere egiten du Eusko Legebiltzarrak 2012ko urtarrilaren 24an onartu zuen Ez legezko Proposamena, eta Eusko laurlaritzari eskatzen dio Euskadiren autogobernua, gure hezkuntza sistemaren kalitatea eta euskal hiritarren hizkuntza eta hezkuntza eskubideak defendatzea.”
Luis Garridok dio Bilduko zinegotziak absenitu egingo direla. 1. eta 2. puntuekin ados daude baina 3.a motz gelditzen dela iruditzen zaie. EHBilduk Eusko Legebiltzarrean adierazitakoarekin bat egiten dute: EAJ eragileekin bildu behar luke eta aurre egin Madrildik datorren lege honi.
Mikel Antxon Arrizabalagak dio ados dagoela mozioaren minimoekin eta alde bozkatuko duela.
Mozioa bozkatu eta onartu egiten da aldeko 4 botoekin (3 EAJ-PNV taldekoenak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos taldekoarena) eta 9 abstentzioekin (BILDU udal taldekoenak).
10. Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa, Donostiako onkologikoaren inguruan (2013AL050012)
Honela dio EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioak:
Onkologikoa, kutxaren Institutu Onkologikoa da. Minbiziaren prebentzio, diagnostiko eta tratamendurako Zentro monografikoa da, teknologia aldetik punta-puntakoa. Hirurehun profesional baino gehiagok dihardute lanean bertan.
Onkologikoa aspalditik dago integratua EUSKAL OSASUN SISTEMAN, izan ere, duela 25 urte INSALUDen transferentzia jaso genuenetik eta gaur arte, Eusko Jaurlaritzako Osasun-Sailarekin sinatutako HITZARMENEN bitartez, Gipuzkoako zein Euskal Autonomía Erkidegoko beste lurraldeetako hainbat pazienteren onkologia esparruko atentzioa bere gain hartu izan du eta hartzen jarraitzen du. Era berean, Aseguru Pribatuetako pazienteak eta paziente partikularrak ere tratatzen dira ONKOLOGIKOAN.
Esandako moduan, KUTXA da ONKOLOGIKOAREN jabea, bere Obra Sozialaren ikur nagusienetakoa da. Ondorioz, ez dadila inor nahastu, Onkologikoa, Euskal Osasun Sisteman egonda ere ospitale pribatua izan da betidanik, sortua izan zenetik.
2010. urtean KUTXAk Ospitale Onkologikoa izandakoa FUNDAZIO bilakatu zuen, irabazi asmorik gabeko Fundazioa da eta interes publikoko jardueretara mugatzen da bere jarduna.
Fundazio bilakatzeaz batera, nortasun juridiko propioa eman zitzaion eta bere gidaritza Patronatu baten esku utzi da. Patronatu horren buru Kutxako presidentea bera dugu eta otsailaren 13tik aurrera, Osasun Sailburuordea ere Patronatu horretako partaide da.
Bat gatoz erabat ONKOLOGIKOAk Euskal Osasun Sisteman duen garrantziarekin. Gipuzkoan zein erkidego osoan prestigio handiko zentroa da eta funtzio sozial ukaezina betetzen du.
Eta guk ere horrela izaten jarraitu dezan nahi dugu.
Horregatik, Osasun Sailburuak gai honen inguruan hartutako konpromisoa beteko du. Argi esan duen bezala, Eusko Jaurlaritzak erantzukizunez jokatuko du eta ez du ONKOLOGIKOA albo batera utziko.
Oso alderantziz, 2013ko abenduaren 31ean amaitzen den HITZARMENA berritzeko asmo irmoa azaldu du jada, hain zuzen ere, ONKOLOGIKOAri egonkortasuna emateko helburuarekin.
Jaurlaritzak urratsak ematen jarraituko du ONKOLOGIKOAren eta Donostiako Unibertsitate Ospitalaren “integrazio funtzionalerako” bidean.
Uste baitugu beharrezkoa dela onkologiaren atentzioa osotasunean aztertzea Gipuzkoa zein Erkidego mailan, ondorioz aurrerapausoak ematen joateko bi erakundeen arteko integrazio funtzionala erdiesteko bidean.
Hori horrela:
1.- Onkologikoaren zeregina aitortzen dugu eta bertan ari diren langileen lana eta Kutxak bere Gizartekintzaren eskutik eginiko apostua errekonozitzen dugu.
2.- Azken hogei urtetan Jaurlaritzak Onkologikoarekin mantendu duen kontzertua berritzeko beharra baieztatzen dugu, Onkologikoa Euskal Osasun Sistemaren parte izan dadin etorkizunean ere, gipuzkoarroi zein gainontzeko erkidegoko herritarroi, Sistema Publikoaren bitartez, atentzio onkologikoa eskainiz.
3.- Zenbait gaixotasun onkologikotan Onkologikoa da erreferente, beste batzuetan Donostiako Unibertsitate Ospitalea. Bien arteko integrazio funtzionala sakontzea beharrezkoa ikusten dugu, gutxiago lehiatu dezaten bi erakundeek beraien artean eta gehiago sakondu bien arteko elkarlanean.
Mikel Antxon Arrizabalagak dio ez dagoela ados mozioaren azken zatiarekin eta horregatik aurka bozkatuko duela.
Mozioa bozkatu eta ez da onartu kontrako 10 botoekin (9 BILDU udal taldekoenak eta 1 Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) eta aldeko 3 botoekin (EAJ-PNV taldekoenak)
11. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
Alkateak Gizarte Zerbitzuetako saileko gorabeherak komentatu ditu lehenik: gizarte langile baten baja, eta haren ordez beste gizarte langile bat kontratu dela, hirugarrena denbora gutxian; Oarsoaldeako Berdintasun mahaiaren ekintzen berri eman du: protokoloaren lanketa, logo lehiaketaren irabazlea eta haren inguruan udaleku irekietan egingo den lanketa berezia.
Alkateak dio Kirol arloan mahai bat izan dela Kiroldegiko langile, Kiroldegiko enpresa kudeatzailea eta udalaren artean langile eta enpresaren artean zegoen gatazka konpontzeko. Akorido batera irisi direla eta udala harro dagoela egindakoarekin dio alkateak.
Alkateak dio Oarsoaldean aurrekontuak lantzen ari direla. Baita langile komitearekin hilero bilerak egiten.
Pasaiako Portuko mahai instituzionalak gaur goizean bilera izan duela dio alkateak. Ingurumen arloan ematen eta adosten ari diren pausuekin oso gustura daudela guztiak dio alkateak.
Mikel Arruti, kulturako zinegotzi delegatuak, dio Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki duela euskararen plan estrategikoaren epea urte betez luzatzea, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Sailak banatzen dituen diru-laguntzak eskuratu ahal izateko.
Mikel Arrutik udalaren kontratazio prozeduretan zerbitzuaren beharraren arabera euskara ezagutza bermatzeko Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiaren aurka Estatuko Abokatuak tartekatutako errekurtsoaren berri eman du. Gogoratu du udal erabakia Gipuzkoako Aldundia eta Gipuzkoako beste herri askorekin batera prestatu eta hartu zela.
Hirigintza eta Zerbitzuetako zenbait kontuen berri eman du Eneko Lartigek. Alde batetik dio Eusko Jaurlaritzak jakinarazi berri diola udalari Aralar kalean egitekoak zituen apartamentu dotazionalak orain ez direla preferenteak eta momentuz behintzat ez direla egingo. Datorren ekainaren 19an Gasteizera joateko da udal ordezkaritza bat gai tratatzera.
Oarsoaldearekin batera egiten den lan enplegu plangintza barruan, hiru lorazain, bi aparejadore eta delineante bat epe baterako Lezoko udalean hasiko direla lanean dio.
Hasi berri den Atez- ateko hondakinen bilketaren inguruan, Eneko Lartigek dio jendea oso gustura eta ondo ari dela, oso emaitza onak ematen ari dela bilketa modu jarri berriak. Zintzilikario batzuk lekuz aldatzen ari direla jendeak horrela eskatuta, kasu batzuetan lehen nahi ez zituzten tokira, erosotasunagatik.
Kepa Garbizuk esan du hamahiru galdera idatziz erregistratu dituela. Alkateak dio aurreko osoko bilkuretan esan izan diona, hau da, udal zerbitzuak irekiak dituela galdera horietan eskatzen duen informazio eskuratzeko.
Kanposantuko araudia zertan den galdetu du Kepa Garbizuk, zeren zain dagoen.
Altzate inguruan dagoen udal utzikeriaz kexatu da Kepa Garbizu: Lobatoko paradako autobus geltokiko markesina kristalik gabe, aulkiak erreta; Iztietako zubia kristo bat egina dagoela dio; rotonda ondoko semaforoa mugitua eta beste aldera begira dagoela dio. Eneko Lartigek dio Iztietako zubiaren mantendua Errenteriako udalari dagokiola eta semaforok Aldundiari.
Mikel Antxoan Arrizabalagak kiroldegi eta Guillermo de Lazon atzekaldean izandako uholdearen zergatia galdetu du. Eneko Lartigek dio nahiko sekzio ez duen Añarbeko hodi bat dagoela hor eta euri jasak direnean, batzuetan, gainezka egiten duela.
Aktaren amaiera.
Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:45ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 930142etik 930154ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.