2006.eko Urtarrilaren 3ekoa

Lezon, 2006ko urtarrilaren 3an, goizeko 10:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca, Aroia Goienetxea Egibar eta Aitor Mimendia Artuzamunoa bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko abenduaren 19ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero,abenduaren 19az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Alegazioak eta iradokizunak, 2005eko azaroaren 2an, 207 zenbakia duen GAOn argitaratutako, N-1 errepidea, Errenteria eta Gaintxurizketa artean, saihesbide baten informazio txosten berriari.

Aitor Mimendiak iradokizunen nondik norakoak azaldu ditu.

2005eko azaroaren 2an, 207 zenbakia duen GAOn, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Departamentuko Errepide Zuzendaritzak argitaratutako ?N-1 errepidea Errenteria eta Gaintxurizketa artean saihesbide baten informazio txosten berria (1-V-16/2000-EA-M1)? iragarkiaren arabera, aipatu azterketa hori erakusketa publikoan jarri da bi hilabetez. Hori dela eta, Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko urtarrilaren 3an egindako bileran ondokoak aurkezten ditu:

ALEGAZIO ETA IRADOKIZUNAK

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Departamentuko Errepide Zuzendaritzaren ?aukeratutako proposamena? deritzona, aurreko alternatiben azterketan azaltzen zen Altzateko auzotik hasi eta N-2634an dagoen gasolindegi ingurura arteko ipar alternatiba izeneko alternatiban oinarritzen da, ondoren bere balorazioa eginaz zerrendatuko duguna eta gasolindegitik Gaintxurizketa gainerainoko bikoizketa.

1) Aipatu proiektuko trazatua ?Altamirako? biribilgunean hasten da egun dagoen tunelaren paraleloa izango den berri baten zulaketarekin. Bertan dauden etxebizitzen azpian eraikiko litzateke tunel berri hau eta, ondorioz, gehienezko kontrol neurriak hartu beharko lirateke. Era berean, eraikin, espaloi, zonalde berde eta instalakuntza guztien egungo egoera jasotzea ezinbestekotzat jotzen da, horrek bermatuko baitu ondoren obrak eragin ditzaketen kalteak beharrezko balitz obra-lanen sustatzaileak konpontzea eta guztia berriro zegoen egoeran uztea.

2) Altamirako tunela behin atzean utzita Herriondo bailarako muinorako igoera hasten da Gabiria baserriaren jabetzatik, bihurgunea igaro, Bioforesta S.L.ren instalakuntzak saihestu eta Amontene baserri pareko, lehen alternatiben azterketako ?ipar alternatiba?n azaltzen den trazatua berriro hartuz. Bihurgune hau guztiz desegokia eta artifiziala da, bide-segurtasunaren ikuspuntutik trazatua okertzeaz gain eta ingurumen-inpaktua modu nabarian areagotzearekin batera, Lezon kokatua dagoen Miura baserriaren eraispena suposatzen baitu eta ziurrenik publikoari erakusteko jarri diren planoetan marraztuta azaltzen ez den Oiartzungo udalerrian kokatutako Amontene berriarena ere.

Lezoko Udalak aurkezten duen proposamen alternatiboa departamentu berak argitaratutako lehen alternatiben azterketan dagoen bide hartzen du berriro. Bertan, bidea Bioforesta S.L.ren jabetzatik igarotzen da eta Arau Subsidiarioak berriz aztertzeko Aurrelaburpenean proposatzen diren etxebizitza unitateen artikulaziorako ibilgailuentzako irteera bat gehitzen da. Horretaz gain, bide-segurtasuna optimizatzen du, ingurumen-inpaktua gutxiagotu eta ehun urte beteak dituzten baserriak eraistea saihestea lortzen da. Aitzitik, Bioforestaren instalakuntzaren eraispen partziala bidera ezina izango balitz, jarduera geratzea eragingo lukeelako eta, ondorioz, lanpostuen galera, Bioforesta guneari kalte garrantzitsuak saihestuko lizkioken eta Miura baserriaren iraupena bermatzen duen trazatu alternatiboa proposatzen da. Ingeniaritza zibilaren sektorean prestigio duen Injelalan S.L.k proiektatutako trazatua, erantsita doazenplanoekin batera dago (paperean eta CDean).

3) Alternatiben azterketa berri honetan aurkezten den proposamenak, non bertako proiektuan Oiartzunen kokatua dagoen Amontene baserriaren ingurutik irteera duen eta Urreleku etxaldearen inguruko ibilgailu-sarbideraino doan bidea jasotzen den, bere kokapenagatik eraitsia izan daitekeen eta marraztu gabe dagoen Amontene baserri berria ez du kontuan hartzen.Lezoko Udalak aipatu lotura Herrikoetxe baserri ingurutik egitea posible dela ulertzen du, modu horretan Amontene baserria eraistea saihestuz eta Arau Subsidiarioak berriz aztertzeko Aurrelaburpenean zehazten dituen lurzoru industrialen garapena bideratuz Herrikoetxe, Amontene, Torrejil (ikus erantsitako plano eta CDa) eremuan.

4) Amontene baserri ingurutik N-2634 gasolindegiraino, trazatua Zinemaldea eta Itturin poligonotik igarotzen da, beraz kalte handiena Abendaño baserriaren parean gertatzen da. Altamira ingurunearen kasuan eskatzen den bezala, aipatu baserrien egungo egoera jasotzea beharrezko jotzen da.

5) N-2634 gasolindegi inguruko biribilgune berritik, Gaintxurizketa gaineraino, bidea egungo galtzada bikoiztuz igarotzen da. Trazatu guztiaren ia erdia adinean egungo galtzada bikoiztearen irizpidea lurzoruaren okupazioa txikiagoa izan dadin abantailazkoa dela ulertzen da. Trazatuaren zati hau positiboki baloratzen bada ere, Aristiberri etxearen eraispenaren kaltearen ordezkapena guztizkoa izan dadin bermatzeko elkarrizketak egin beharko dira. Zapatazar baserriaren ingurunean egindako trazatuaren aldaketa positiboki baloratzen da. Kasu honetan aipatu baserriaren iraupena bermatuko litzateke.

6) Azkenik, aurreko alternatiben azterketekin gertatzen zen bezala, Gaintxurizketa baserriaren eraispena ezinbestekoa dirudi. Ondorioz, kalte horren ordezkapena guztizkoa izan dadin bermatzeko elkarrizketak egin beharko dira. Berdin egin beharko da Iturrin Poligonoko Guipresa Prefabricados enpresaren eraikinak izango dituen afekzioengatik.

7) Onartutako iradokizun guzti hauek udalaren osoko bilkurari aurkeztuko zaizkio berrestu ditzan.

Iradokizunak ahobatez onartu dira.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:35 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna